
2008-09-26 | 13:16:16
Lea Artibai ikastetxeko gurasoek ere hasi dute ikasturtea
Arantza Ugarte
Lea Artibai ikastetxeko Batxilergoko ikasleen gurasoak atzo hasi zuten ikasturtea. Aretoan eskolako informazio orokorraz jabetu ondoren, talde bakoitza ikasgelara joan zen. Han tutoreak emandako oharrak jaso zituzten. Ikasturtean zehar batzar gehiago ere izango dituzte, batzuetan bakarka tutorearekin, bakoitzaren semeak edo alabak zelako eboluzioa egin duen jakiteko eta beste batzuetan taldean, informazio orokorra aztertu eta aldaketarik egin behar balitz proposamenak egiteko.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.
Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, 11barri Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.