
2008-09-22 | 09:05:59
Iturginek karnet berria ateratzeko aukera
Industria Sailak ateratako lege berria tarteko iturginek instalatzaile karnet bakar bat izango dute hemendik aurrera.
arantza Ugarte
Industria Sailak ateratako lege berria tarteko iturginek instalatzaile karnet bakar bat izango dute hemendik aurrera.
Edozein etxe edo eraikinetan ur, berogailu eta aire egokitua martxan jartzeko instalazioak karneta duten iturginek bakarrik egin ditzakete.
Orain arte lau karnet behar izaten zituzten iturginek etxeetako instalazioak egiteko, alde batetik berogailuak jartzeko bat berogailuak mantentzeko bestea, aire egokitua jartzeko hirugarrena eta aire egokitua mantetzeko laugarrena. Industria Sailak lege berria kaleratu eta lau karnetak bat bakarrean biltzeko erabakia hartu du: eraikinetako instalazio termikoak. Horixe izango da aurrerantzean iturginek edozein etxetan berogailuak edo aire egokitua jartzeko eskura izan behar duten karneta.
Lea Artibai Ikastetxeak ikastaroak eskaintzen dizkie oraindik euren karnetak eguneratu gabe dituzten iturginei edo besterik gabe lan horretan jardun nahi duten guztiei. Karnet berria osorik ateratzeko 450 orduko ikastaroa egin beharko dute. Klaseak astelehenetik ostegunera 3retatik 7etara izango dira. Aldez aurretik karneten bat eskuan duten iturginentzako beste aukera bat ere bada: berogailuak instalatu eta mantentzeko ikastaroa edo aire egokitua instalatu eta mantentzeko ikastaroa egitea. Ikastaro hauek ere astelehenetik ostiralera emango dira arratsaldeko 5etatik 9etara.
Eraikinetako instalatzaile karneta atera nahi dutenek edo lehendik dituzten karnetak eguneratu eta osatu nahi dituzten iturginek karnet berria eskuratzeko ikastaroak osorik edo atalka egin ditzakete Lea Artibaiko iturginek.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.
Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, 11barri Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.