Edukira joan

Zurea da Hitza | Irakurleen albisteak

2008-09-07 | 23:42:14

Lekeitioko jaiak

Jende asko ibili da....

neska bat

Jende asko ibili da....

Bai! Jente asko ibili da bai lekeitioko jaietan. Taberna eta txosnak gendez beteta egon dira hainbeste egun eta gauetan. Zahar,gazte eta ume. Mutil zein neska! Eta...nun egiten ditu jendeak bere zereginak? Kazalis jaunak bere komun publikoak zarratu egiten ditu gaueko hamarretan eta gero neska eta emakumeak (gizonak errezago daukate ta) txoko ezkutuen bile ibiltzen dira hara ta hona! Hainbeste jende eta plastikozko bost komun, eta publikuek itxitte bertara jun diren publikuntzako! Eskerrik asko Kazalis!

 

 

Jasotako erantzunak:

4

2008-10-10

hurrengo egunetan ibiltzen naiz kaletik eta ikusten dot zelan egoten diren kaliek. Markinen zabalik egoten dire, Gerniken zabalik egoten dire komunek, ta han inok eztau esaten apurtu badire edo ez; han danok deukegu aterpe bat txixe egin ahal izateko.Lekeition zer ba ez?

3

2008-09-18

Komun falta nabaria izan da jaietan, baina pentsatu zergaitik ixten diren komun publikoak, biharbada apurtu egiten dituztelako. Galdetu tabernariari ea zenbat komun apurtu dautsen jaietan, eta domeka goizetan emon herritik bueltatxu bat ea zenbat gauza apurtuta agertzen diren, bai partikularrenak eta bai danonak direnak. Hori ikusitakoan biharbada begiak sabalduko doguz.

2

Zubieta | 2008-09-18

Cazalis zelakoa dan argi gelditu da urte hauetan, aurreko alkateek, alderdi batekoak zein bestekoak ez eben euki hainbeste jente kontra. Tio patxin modura funtzionatzea tristia da , baina herri honetan bibote bako eta kolore ezbardineko tio patxi asko dago zoritxarrez. Pregoiari buruzko gora beherak darabilguz azkanaldian, baina oraindik ez dot inon irakurri Meaben iritzia, interesgarria izango zan.

1

2008-09-11

Eskerrik asko be bai Meaberi pregoia botaten ez iztiarren Cazalis, zeure bibotetxuaz tio patxin antza daukazu ta beren modura funzionaten dozu, ez dabenak pentsaten zure modura ez dauke berbarik. Gora Meabe ta eskerrik asko ein dozun danagaitxik gaztiari begira!!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Zure inguruko berriak bidali

Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.

Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, 11barri Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.