
2008-06-26 | 10:34:46
LEKITTO MUSEO BIHURTZEKO UDAL INBERTSINOIAK
Zurine
Lekeitioko udalak inoiz baino aurrekontu handiagoa ei dauka, eta gainera portzentai handi bat inbertsioetarako. Zein da ba inbertsioa? Herritarrori barre egiten doskue, egiten dagozen guztia zerbait positibo moduan saltzen doskue, baina bitartean errealitatea zera da:Gure herria irailetik ekainera arte, gero eta hutsago egoten da. Lekittarra asko eta asko, ija udatiarrak izatera pasa gara. Aste osoan kanpoan lana egiten eta asteburuetan eta udan geure gurasoen edo 2.en etxera. Hori da lekeitiarrok daukagun errealidade krudela eta gure ondorengoek oraindik krudelagoa izango dute, lekeition ez baita lan egiteko aukera minimorik izango. Nik aurreikusten dot hamendik urte batzuetara Lekeitio jubilatuen eta udatiarren herria izango dala, Lekeitio orain arteko herri zoragarria etorkizun ilunera kondenatua dagola.
Herritarron diruak, sekula ez dira inbertsio izango, baldin eta Lekeitioren etorkizuna herri moduan bermatzen ez badute. Eta argi izan daigun Lekeitio kanpotarrentzako museo bihurtzea, ez da Lekeitioren eta lekeitiarren etorkizunaren alde egitea. Turismoagaz zer? Turismoagaz zenbat lekeitiar bizi ahalko dira ba Lekeition? Gaur bertan ikusi leikegu Lekeition zerbitzuetatik bizi dan jendeak udan lan eta neguan ez duela zereginik, udako lanak noski, urte osorako ez dau emoten. Gainera, zelako herria izango da ba bere burua besterik barik turismoari saldu baino egiten ez diona? Orain arte Lekeitiok eduki daben herri nortasun eta xarma hori dudarik barik kolokan ikusten gabiltza gaurtik bertatik, pentsa aurrerantzian...
Nik ikusten dot apustua eginez gero, Lekeitio etorkizuna daukan herria dala, zalantzarik barik, hori horrela izateko nahi izan behar da eta biharra egin behar da. Ni horretarako prest nago eta ziur herri honetako jende gehiago be baietz.
Jakina da esate baterako Maderas de Lekeitiok arinago edo beranduago bere amaiera hor daukala. Zer egingo da kanpoko dirudunentzat txaletak eraiki ala herritarren mesedetara eta herri honen etorkizunaren alde planteamendu ekonomiko egingarri bat(industrialdea...)? Ni bigarren aukeraren aldekoa naiz, berton bizi nahi dot eta gustako litzaidake gure etorkizuneko seme alabek be eurek nahi izanez gero behintzat hemen bizitzeko aukera izatea. Plaza merkatua be hor dago, entzuna dot parking-a egiteko asmoa dagola. Goguan dot txikitan hara joaten nintzanean, han mobimientoa egoan bai. Oin barriz, kanpotik ekarritako Consumer eta bestelakoei izten zaie lekua herrian, bere langileak baldintza eskasetan daukaten kooperatiba eta enpresei hain zuzen be . Kauen zotz plaza merkatua abandonata! Hori baino herritarragoa eta sanoagoa zer egongo da ba?
Gaiagaz segiduz gero ziur batari eta besteari mila kontu okurriduko litzaizkigukela lekeitioren etorkizunari bultzada bat emateko, barriro dinot erraza ez da izango baina nik neuk ahalegintxu bat egingo neuke. Hori bai,argi daukat,Lekitto museorik ez! Turismo bulego barria, Urbanizazio barria (norentzako, barriro be kanpotarrentzako eta bitxartian herritxarrori gune berde apurrak kendu?, Santa Katalinako faroa museo bihurtu... Horregaz batera sahiesbide beldurgarri hau...
Gauza batzuk argi esango neukije hau dana diseinaten dagozen diruzale horreri. Dana dala, gaurkoz guzti honek sortzen dostan haserria gordeko dot.BAina ia behingoz lekittarrok begiak zabaltzen badoguz eta bakoitza bere lekuan ipini, berandu izan baino lehen.
Lekitto lekittarontzako, bertan egiten dana herritarren hobebeharrez eta zerbitzura egina, baina hori bai kanpotarrak ondo etorrijak izango dira!( Udalaren inbertsinoiak filosofi honetan oinarritzen badira ondo, kontua da guztiz kontrako norabidian doiazela. Nire onespenik behintzat ez daukazue nire diruak holan erabiltzeko)
maria | 2008-10-14
idatzi dozuna irakurri ostian, komentateko daukat: zuk uste maderas desagertzen dan egunian hor fabrikak eraiki nahi badabez hori ondo topako dozula? ni seguru nao hor be protestak hasiko zirila: kamioiak sartzeko bide barrijak egin behar dizela eta orduan kaltiak sortzen dizela, fabrikan herritarrak barik kanpotarrak arituko dirazela lanian, fabrika horrek hondakinak itsasora botako dabezala... hareri be bere txarra atarako jakon. zeugaz ados nago gure herri maittia gero eta tristiagoa dala onartzen baina nire galderia da... ZER AL DA EIN HOBETZEKO? eze ba ahal dago ala?nik ez dakit erantzuna, eta zeure beste gogo daukat herrija berpizteko urte osuan. eroski eta plaza merkauko kontuan...tristia da baina diru gitxi eukitxe honek erosketak merkiago etxera behartzen nau, orduan egun osuan zabalik eta "merkiago" dan lekura jutia derrigortzen dost. eta oker ez banago...gehienok bardina eiten dogu, gure baserritarrari dirua eman beharrian MCCri emonez. Laburtuta, neuk be lekitto barri bat nahi dot, danontzako aukerak eta entretimentua daukona, baina nundik hasi ez dakit labore horretan
Neu | 2008-07-05
Interesagarrija benetan idatzi dozuna, baina kritikak aparte ez dot irakurri aldatzeko irtenbide ganorazko tantarik. Adibide txiki bat, merkau plazan zure boltzijotik ataratako diruaz denda bat zabaltzia ideia ona dala pentzaten dozu? denborak aldatu diraz, behar izan barrientzeko ideia barrijak mesedez, eta ez kafeteriko kritika hutsak. Gauza batetan erresoi handija daukazu, bide onetatik juanda gure betiko Lekitto maittia gure oroitzapenetan bakarrik biziko dala. Honek emoten daben minak (indarrak) ganorazko etorkizuneko Lekitto bat sortzeko balijo bihar dau, globalizazioak eta abarrek mundu guztian ekarten daben aldaketeei aurre egiteko. Eskerrik asko, zure haserre eta biarra egiteko gogoa azaltziarren "Ni horretarako prest nago eta ziur herri honetako jende gehiago be baietz".
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.
Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, 11barri Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.