Edukira joan

Zurea da Hitza | Irakurleen albisteak

2008-04-25 | 15:08:47

Itsasontzietan gerta daitezkeen larrialdi egoeren simulakroa egingo da Ondarroako portuan, astelehenean, apirilak 28an

ITSASMENDIKOI

Itsasontzietan gerta daitezkeen larrialdi egoeren simulakroa egingo da Ondarroako portuan, astelehenean, apirilak 28an

· Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren ekimenak martxan jarriko ditu isuri eta suteen kasuan aurrera eraman beharreko jarduera-planak, 10:00etatik aurrera Ondarroako Portuan

· IMK Pasaiako ikasle eta irakasleek simulatuko dituzte istripuak Ortze ontzian eta parte hartuko dute, baita ere, portuko agintariak, Bilboko Koordinazio eta Salbamendu Zentroa, SOS Deiak eta Salvamar zein Portugarbi Bi ontzietako tripulazioak

Ondarroako portua itsasontzietan gerta daitezkeen larrialdi egoeren simulakro baten eszenatoki izango da datorren astelehenean. Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak antolatutako ekimenak isuri zein sute istripuen arazoak jorratuko ditu, eta baita flotagarritasunarekin zein egonkortasunarekin erlazionaturiko larrialdiak ere. Horiei aurre egiteko prozedurak Itsas Kutxaduraren Kontingentziarako Barne Planetik hartuko dira. Halaber, antolakuntza, garapena eta istripuen ebaluaketa barneratuko ditu simulazioak.

Ekimena 10:00etan hasiko da eta bi ordu inguru iraungo ditu eta ITSASMENDIKOI (IMK) Pasaiako zentroko ikasle eta irakasleak izango ditu protagonista, Ortze ontziaren barruan. Bestalde, hainbat agentek beren laguntza eskainiko dute ezbeharraren aurrean. Alde batetik, Bilboko Koordinazio eta Salbamendu Zentroa zein SOS Deiak portuko arduradunei abisatzeaz arduratuko dira azken horiek salbamendu-protokoloa martxan jar dezaten; bestetik, Salvamar txalupa, tripulazioari laguntzera irtengo da Bilboko zentroaren agindupean eta Portugarbi Bi garbiketa ontzia isuriari aurre egiten ahaleginduko da portuko arduradunen esanetara. Gainera, IMK Pasaiako zenbait ordezkarik simulakroaren garapena koordinatuko dute lurretik.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Zure inguruko berriak bidali

Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.

Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, 11barri Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.