
2008-04-24 | 21:20:54
BIHAR ERE BEHARKO DA BA LURRA!
Denon beharra da natura zaintzea! Besteeri errua botatzea erraza da!
J. A. M.
Denon beharra da natura zaintzea! Besteeri errua botatzea erraza da!
Aspaldiko urteotan, asko entzuten ditugun hitzak dira garapen sostengarria, birziklaketa, agenda 21, energia berriztagarriak... dena helburu berberarekin, bizitzarako beharrezkoa den natura erabat desegin ez dezagun, gure hurrengoek ere mundu berde, osasuntsu eta natural bat ezagutu dezaten.
Baina, zein da hori lortzeko bidea? Gobernuak eta enpresa handiak kontzientziatzeagaz gain, pertsonok ere konturatu behar gara nolako kaltea egiten diogun lurrari; eta horri buelta ematen hazteko bidea heziketa da, bai nagusion heziketa zein gure umeen heziketan.
Gure umeen heziketan, denok parte hartzen dugu!Umeek ikusten duten dena hartzen baituta kontutan. Guraso askok uste du umeak eskolan ikasi behar dutela natura errespetatzen, birziklatzen, ez dela CO2rik sortu behar... baina, eskolara joatean ere ikasi beharko da ezta? Zeren gure Lea Artibaiko herriotan asko ikusten da, egiten duen denbora egiten duela (euri barra barra ari duela ulergarriagoa da), eskolatik oso hurbil bizi den hainbat guraso autoa hartu eta umeak eraman eta ekartzen. Baina, gaurko umeek ez al dakite bada oinez edota txirrinduan ibiltzen? Eta eskolan esan arren herri barruan ibiltzeko edota hurbil joateko autorik ez dela hartu behar, goizean eskolara gurasoek autoan ekartzen badute, zer pentsatu behar du ume horrek? Bestalde, badaude irakasleak ere hurbil bizi arren kotxea hartzen dutenak edota klasean erabiltzen den materiala birziklatzen ez dutenak; horiek birziklatzeari buruz erakustean, ze zeriotasun du umearentzako? ze sinesgarritasun?
Garai da jada, denok natura errespetatzea serioago hartzeko eta hau egoera tamalgarrian egotearen errua besteeri ematea uzteko.
Denok dugu honen errua (nik neure aldetik asko gainera) eta bakoitzak bere errespontsabilitatea hartu eta gauzak aldatzen hazteko garaia da!
J.A.M.
a | 2008-05-07
"garapen sostengarria, birziklaketa, agenda 21, energia berriztagarriak..." honek gauzak esaten dabezen bardinak ez dauko inolako inpunidaderik arbolak botateko bidegabeko sahiesbide bat etxeko...orduan nor kontzintziatu biar da? erreza da eskatzia baņa esaten dabenak ez badauko lotsarik, nik gitxiao
aieri | 2008-05-05
Ingurumenaren eta bizi kalitatearen alde, hirigintza jasangarri baten alde. Aieri zaindu! www.blogak.com/aieri
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.
Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, 11barri Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.