
2008-04-10 | 20:07:10
Lea Artibai eskolako pasiloak plato bihurtu dira
Su&blaikoak izan dira euren telebistako programarako grabazioa egiten. Eskolako sarrera eta pasiloak plato bihurtu dituzte inmigrazioaz eta musikaz eskainiko dituzten bideoetarako irudiak grabatzeko.
arantza ugarte
Su&blaikoak izan dira euren telebistako programarako grabazioa egiten. Eskolako sarrera eta pasiloak plato bihurtu dituzte inmigrazioaz eta musikaz eskainiko dituzten bideoetarako irudiak grabatzeko.
Lau laguneko taldea aritu da inmigrazioaz hitz egiten. 07 08 ikasturtean Inmigrazioa da zeharlerro gisa lantzen ari garen gaia eta eskolan egindako lanak zein ikasleek gaiaren inguruan dituzten iritziak jaso dituzte Su&blai programakoek.
Ikasle artistak ere badira eskolan eta musikaz dakitena erakustsi dute Iban eta Jonek. Euren gitarra eta ekipo osoaz eskolako sarrera kontzerturako leku bihurtu dute.
Su&Blai taldekoek Markinako kale eta plazetan grabatu nahi zituzten irudiak baina eguraldi txarrak trabatu die lana eta eskolako eskilarak balkoi bihurtuta egin dute grabazioa.
Bi edo hiru aste barru emitituko dituzte gaur egindako grabazioan jasotako irudiak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.
Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, 11barri Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.