Ziortza-bolibar, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info Hitzako albiste zerrenda ziortza-bolibar eu Fri, 21 Nov 2008 00:17:57 +0100 60 Ziortza-bolibar, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info/rss/logo.gif 11barri.info Kilo bat pasako onddoa http://www.11barri.info/paperekoa/2008-11-13/p00005003/Kilo_bat_pasako_onddoa.htm Thu, 13 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZIORTZA-BOLIBAR «Gure etxean beti egon da musikarekiko zaletasun handia» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-11-09/p00002021/Gure_etxean_beti_egon_da_musikarekiko_zaletasun_handia.htm Ziortza-Bolibarko txistularia da Andoni Lariz (1973). Gaztetan, beste hainbat umek egin zuten modura, Jose Luis Agirre Mallabigaz hasi zen ikasten Markina-Xemeinen. Denboragaz herriko jai guztietan jotzen duten txistularietako batean bihurtu da. Zelan hurreratu zinen txistuaren mundura? Nire arreba Ziortza eta biok hasi ginen Markina-Xemeinen ikasten, 8 edo 9 urtegaz, Jose Luis Agirre Mallabi irakasle genuela. Hemen inguruan ume piloari erakutsi zion Agirrek txistua jotzen. Gure herritik ere hamar bat etorriko ginen ikastera. Hasieran, aho-soinua erakutsi zigun, pixka bat. Notak irakurtzen ere ikasi genuen, eta txistua apur bat jotzen ikasitakoan kalera irteten hasi ginen. Orduan, txistulari asko dago hemen inguruan? Ez pentsa, ez dago horrenbeste. Hasi, asko hasi ginen, baina, gero , ez zuten guztiek jarraitu. Ziortza- Bolibarren Ainhoa Illoro, Ane Gorriños-ekoa, Nagore Agirre, Ziortza Lariz eta neuk osatzen dugun taldetxoa dago. Jaietan jotzeagatik eutsi diogu txistuari, jo behar horrek entseguak egitera behartzen gaituelako. Horrela, urtez urte jotzen jarraitzen dugu. Plaza izan dugu agertoki, eta horrek mantendu gaitu. Ziortza- Bolibarren Aneren aitita zenarekin hasi ginen jotzen, Agustin Barruetabeña Gorriños-egaz, eta atabalaria zen Karmelo Barrueta- beñagaz. Orain ez daude, eta geuk bakarrik segitzen dugu. ... Sun, 09 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZIORTZA-BOLIBAR Udalak diru gehiago ipini behar izan du Beheko Kaleko lanak amaitzeko http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-23/p00003006/Udalak_diru_gehiago_ipini_behar_izan_du_Beheko_Kaleko_lanak_amaitzeko.htm Ziortza-Bolibarko Udalak «uste baino diru gehiago» gastatu behar izan du Beheko Kaleko lanak egiteko. Hasiera batean 104.000 euro beharko zirela esan bazuen ere, obrak egin bitartean gertatutako «ezustekoek eta berrikuntzek» aurrekontua handitu dutela azaldu du. Orain, 10.000 euro gehiago erabiliko ditu. Saneamendua berritu eta gasaren hartuneak ipintzeaz gain, behengaina konpondu, gasaren hartune gehiago ipini eta zubia zabaldu nahi izan ditu Udalak. «Behin lanak egiten hasita, gauza gehiako konpondu eta egokitu nahi izan ditugu. Horregatik, aurrekontuan adostutako diru kopurua motz geratu da; 10.000 euro gehiago erabiliko ditugunez, guztira, 114.000 euro beharko dira Beheko Kalea egokitzeko», esan du Jose Azpiazu alkateak. Gasaren hartuneei dagokienez, hasiera batean zortzi ipintzeko asmoa zegoen: etxe bakoitzak bat izango zuen. Baina azkenean, etxe bakoitzari ipini ordez, etxebizitza bakoitzari ipintzea adostu zuen Udalak. «Orain hamabost hartune daude, eta horrek ere gastua handitu du». Gasaren hartuneei, behegainaren konponketa beharrak gehitu behar zaizkie. «Behengaina ez zegoen egoki. Harriak mugitu egiten ziren, eta ez zen segurua», esan du Azpiazuk. Beraz, orain dela hamar urtetik hona konpondu gabe zegoen behegaina ere konpondu dute. ... Thu, 23 Oct 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Ur biltegi berriraino ailegatuko den sarea prest egongo da laster http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-23/p00003004/Ur_biltegi_berriraino_ailegatuko_den_sarea_prest_egongo_da_laster.htm Albitxuko ur biltegi berriraino ailegatuko den ubide sarea hilabete barru eginda egongo dela esan du Udalak. Oraingoz, ubide sare osoa izan behar denaren erdia eginda dago, eta lanak martxa onean doaz. «Ura eroateko sistema ipintzen denean, biltegia martxan hasiko da», argitu du Udalak. Ur tratatua etxeetan Ubide sare berriagaz, Ziortza-Bolibarko herritarrek etxeetan ur tratatua edukiko dute. Horretaz gain, herriak 550 metro kubikoko edukiera daukan biltegi berria edukiko du. Thu, 23 Oct 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Jolas gunea aurten konpontzeko exijitu dute hautetsi independentistek http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-15/p00003005/Jolas_gunea_aurten_konpontzeko_exijitu_dute_hautetsi_independentistek.htm Ziortza-Bolibarko Elizaldeko umeen jolasteko gunearen gainean Udalak emandako erantzuna «arrazoi makala» dela esan dute herriko hautetsi independentistek. Gaiari helduz, jolas gunean egin beharko liratekeen berrikuntzak puntuz puntu zerrendatu dituzte. Ziortza-Bolibarko hautetsi independentistek umeentzako gunea «aurten ezinbestean» konpondu behar dela azpimarratu nahi izan dute. Horrela, joan den astean Udalak esandakoari erantzunez, guneak bete beharko lituzkeen baldintzak zeintzuk diren agertu dituzte. «Udalaren iritziz, diru asko da umeen gunea osorik konpontzea, eta ondorioz, datorren urteko aurrekontuan sartuko dela dio alkateak. Baina zenbat da diru da asko? Umeen gunea ezin da dagoen egoeran egon; lehenbailehen konpondu behar da, eta hori herriko beharren barruan sartzen da», esan dute hautetsi independentistek. Alkateari erantzun ez eze, Udalari umeen parkea nola egon beharko litzatekeen esan diote. «Bederatzi puntutan banatuta, umeen gunea zelan egon beharko litzatekeen azaldu dugu; orain dagoen modura ezin da egon, beste urte batez ez behintzat. Umeentzat ez da segurua, arriskutsuegia da. Osorik berritu behar denez, gauza txukun bat egiteko puntuak zehaztu ditugu», gehitu dute. ... Wed, 15 Oct 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Aurresku ikastaroa antolatu du Aranbaltzek urriko barikuetarako http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-02/p00003007/Aurresku_ikastaroa_antolatu_du_Aranbaltzek_urriko_barikuetarako.htm Ziortza-Bolibarko Aranbaltz Kultur Elkarteak aurresku ikastaroa antolatu du urri osorako. Hitzordua etzirako ipini du, 19:30ean, frontoian. Herria pizteko eta herritarrei zuzendutako ekintzak antolatzeko asmoagaz sortu zen Aranbaltz. Ordutik hona, ekimenak antolatzen ibili dira elkarteko kideak. Oraingoan, aurresku ikastaroa antolatu du hilabete osorako. Barikuero-barikuero, ikastaroan parte hartuko duten herritarrek ondo pasatzeko aukera edukiko dute Jaime Bustindui dantzariagaz. Interesa daukanak Aranbaltz Kultur Elkarteko kideren batengana jo edo 627 85 88 84 telefonora deitu beharko du. Zozketako irabazleak Halaber, ikastaroaren berri emateagaz batera, aurreko ekintzan egindako zozketako saridunak ere agertu direla esan du taldeak. Lehenengo saria Elena Guenetxarentzat izan da eta bigarrena Luis Anakaberentzat. ... Thu, 02 Oct 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Aisialdirako gunea datorren urtean berrituko duela esan du Udalak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-01/p00003007/Aisialdirako_gunea_datorren_urtean_berrituko_duela_esan_du_Udalak.htm Eleizaldeko umeen jolaslekua datorren urtean «osorik» berrituko duela esan du Udalak. «Badakigu aisialdirako gunea ez dagoela ondo, baina aurtengo aurrekontuetan ezin zen sartu; dirutza handia da», argitu du Jose Azpiazu Ziortza-Bolibarko alkateak. Orain dela aste batzuk hautetsi independentistek egindako salaketari erantzuna eman nahirik, Udalak jolasteko gunearen egoera aurrez aztertuta zuela esan du. «Udalak duela bost hilabete inguru aztertu zituen jolaslekuan dauden ziburuak, banan-banan. Ez daude ondo. Teknikariek aisialdiko gunea osorik aldatzea komeni dela esan ziguten», gaineratu du Azpiazuk. Alternatiba bi Ziburu berriak ipintzeak, behegaina aldatzeak eta gunea aparkalekutik bereizten duen hormatik urruntzeko beharrak egiteak «diru asko» suposatzen dutenez, umeen gunea osorik aldatuko du Udalak datorren urtean. ... Wed, 01 Oct 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Aranbaltzek zozketako zenbakiak plazaratu ditu http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-26/p00007901/Aranbaltzek_zozketako_zenbakiak_plazaratu_ditu.htm Fri, 26 Sep 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Elizaldeko aparkalekua erabiltzeko prest dago http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-20/p00003008/Elizaldeko_aparkalekua_erabiltzeko_prest_dago.htm Sat, 20 Sep 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Aranbaltzek kanpoan emango du zinea gaur http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-20/p00003002/Aranbaltzek_kanpoan_emango_du_zinea_gaur.htm Gaur, Aranbaltz elkarteak antolatuta, kanpoko zine emanaldia egingo da Ziortza-Bolibarren. Aupa Etxebeste! ikusteko hitzordua 22:00etan dago jarrita, plazan. Txokolateagaz eta kafeagaz, herritarrek gozo-gozo ikusi ahalko dute filma. Zozketa ere egingo da: lau lagunentzako asteburu bateko egonaldia da saria. ############ Fitxa Izenburua. Aupa Etxebeste! Zuzendariak. Telmo Esnal eta Asier Altuna. Urtea. 2005. Iraupena. 97 min. Aktoreak. Ramon Agirre, Elena Irureta, Paco Sagarzazu, Iban Garate eta Iñake Irastorza. ############ Sat, 20 Sep 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Aisialdi guneak «segurtasun falta» daukala salatu dute herritarrek http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-19/p00007007/Aisialdi_guneak_segurtasun_falta_daukala_salatu_dute_herritarrek.htm Ziortza-Bolibarko zenbait herritarrek Elizaldeko umeen gunea ez dagoela ondo salatu dute. «Arriskutsuak dira, eta ingurua ere zaindu barik dago; Udalak umeen gune hori egoki jarri beharko luke». Herriak dituen premiak betetze aldera, umeek «egoki» dagoen jolas toki bat edukitzeko eskubidea dutela azpimarratu dute. Orain dela hamar urte baino gehiago eraiki zen udaletxe atzeko Elizaldeko jolastokia. «Baina eraiki zenean ere ez zen ondo eraiki; babes hormatik gertuegi daude ziburuak, eta hori oso arriskutsua da». Halaber, itxura horretako jolastokiek edukitzen duten behengain berezia «murritza eta gutxiegikoa» dela salatu dute herritarrek. «Ziburuak ustelduda daude, zaindu gabe», esan dute. Izatez bost ziburuk osatzen dute umeen parkea, eta horien artean bakarra dagoela ondo adierazi dute. «Bostetik bat dago egoki, baina besteak ere ez daude jolasteko moduan». ... Fri, 19 Sep 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Aranbaltzek aire libreko zine emanaldia egingo du hilaren 20an http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-12/p00005003/Aranbaltzek_aire_libreko_zine_emanaldia_egingo_du_hilaren_20an.htm Ziortza-Bolibarko Aranbaltz kultur taldeak aire libreko zine emanaldia antolatu du hilaren 20rako. Aupa Etxebeste filma izango da herriko plazan proiektatuko dutena. Kultur taldeak herritar guztiei zuzenduta antolatu du ekimena. Udako oporraldiak amaitu ostean, Aranbaltz kultur taldea gogotsu hasi da urteko egitaraua prestatzen. Gauzak horrela, hilaren 20an, herriko plazan zine emanaldiagaz hasiko dute urteko egitaraua. «Oraindik ez ditugu gauzak zehaztu, baina ideia asko dauzkagu, eta ikasturtean hainbat ekimen antolatuko ditugu», azaldu dute taldeko kideek. Ekainean sortu zen kultur talde berria. Herriko giroa suspertze aldera, ikastaroak eta bestelako ekintzak antolatzeko konpromisoa hartu zuten taldea osatzen duten hiru herritarrek. Orain, taldearen aurkezpenean zehaztutako helburuekin jarraitzeko, ikasturte hasiera zine emanaldiagaz hastea pentsatu dute taldekideek. ... Fri, 12 Sep 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Simon Bolivar Museoaren 25. urteurrena ospatu dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-24/p00003009/Simon_Bolivar_Museoaren_25._urteurrena_ospatu_dute.htm Simon Bolivar Museoaren 25. urteurrena ospatzeko eta, aldi berean, Simon Bolivarren jaiotzaren 225. urtemuga gogora ekartzeko, hainbat ekitaldigaz betetako eguna ospatu zuten atzo herrian. Besteak beste, han izan ziren Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko kultura diputatua, Jose Azpiazu Ziortza-Bolibarko alkatea eta Venezuela eta Panamako ordezkariak. Bizi izan zen artean Simon Bolivarrek egindako beharra goraipatuz eta haren «askatasun grina» azpimarratuz hasi zuen hitzaldia Ariztondok museoaren goiko pisuan. «Bolivar askatasunaren irudia izan da, eta, aldi berean, kultura eragilea; horrek hainbat herriren arteko harremanak lantzeko balio izan digu». Liburuaren aurkezpena Museoaren eta pertsonaiaren aitzakiagaz, Simon Bolivar Museoko arduradunek istorio guztiak liburu baten bildu dituzte, eta atzo, ospakizun askoko egunean, liburua jendaurrean aurkeztu zuten. «Liburuak Ziortza-Bolibarko herriak erdi aroan zuen bizimodua azaltzen du, Simon Bolivarren bizipenak eta xehetasunak adierazteaz gainera», azaldu zuen Ana Arriaga Simon Bolivar Museoko zuzendariak. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Aparkalekua laster egongo da prest http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-17/p00003005/Aparkalekua_laster_egongo_da_prest.htm Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Donostiako Kutxaespazioa bisitatuko dute etzi http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-03/p00003902/Donostiako_Kutxaespazioa_bisitatuko_dute_etzi.htm Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Donostiako Kutxaespazioa bisitatuko dute etzi http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-21/p00003007/Donostiako_Kutxaespazioa_bisitatuko_dute_etzi.htm Sat, 21 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Udako solztizioari buruzko hitzaldia egongo da gaur http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-14/p00002007/Udako_solztizioari_buruzko_hitzaldia_egongo_da_gaur.htm Sat, 14 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Aranbaltz sortu dute, herri bizia ikusi nahi duen kultur taldea http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-07/p00007006/Aranbaltz_sortu_dute_herri_bizia_ikusi_nahi_duen_kultur_taldea.htm Kultur elkarte berri bat sortu duteZiortza-Bolibarren: Aranbaltz. Herriko bizitasuna «pizteko» eta, orokorrean, kulturzaletasuna «bultzatzeko» asmoz, herritar batzuek bat egin dute, eta urtean hainbat ekintza antolatuko dituen elkarte bat sortzea pentsatu eta erabaki dute. «Herri nortasuna lantzeko eta, batez ere, herriari bizitasuna emateko sortu da Aranbaltz», azaldu dute kideek. Herriko mendi eta ibai bati izena ematen dion berba bere eginaz, herritartasuna «behin eta berriz» landuko duen elkarte moduan aurkeztu da Aranbaltz. «Belaunaldi ezberdinei bertoko elementu kulturalak helarazteko eta gurea dena bizirik mantentzeko beharrezkoa zen kultur elkarte baten sorrera», azaldu dute. Herrian, luzaroan, «hutsune handia» ikusi dute Aranbaltz sortu duten hiru herritarrek. «Ziortza-Bolibarren kulturak leku txikia zuen, eta guk sustapena landu nahi dugu». ... Sat, 07 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Udal aurrekontuak ez direla geldituko esan du alkateak, «arrazoirik ez dagoelako» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-05/p00003003/Udal_aurrekontuak_ez_direla_geldituko_esan_du_alkateak_arrazoirik_ez_dagoelako.htm Hautetsi independentistek udal aurrekontuei egindako alegazioak «proposamenak edo iritziak» direnez, aurrekontuen tramitazioa gelditzeko «arrazoirik ez dagoela» erantzun die Jose Azpiazu alkateak ezker abertzalekoei. Proposamenak «ondo» ikusten baditu ere, herrian egin behar diren proiektuen aurrean «lehentasunak finkatu» behar direla iritzi dio. Joan den astean aurkeztu zituzten hautetsi independentistek udal aurrekontuen gaineko zuzenketak. Horren harira, proiektu guztiak ezin direla batera egin, eta lehentasunak zehaztu ondoren, gauzak zatika egin behar direla esan du alkateak. Ezker abertzalekoen iritziz, Udalak «diru gehiegi» erabili du udaletxe atzeko aparkalekua eraikitzen. Gainera, udaletxe zaharra konpondu ez izana aurpegiratu zioten Azpiazuri. «Bizkaiko Foru Aldundiak esan zuen aparkalekua eta udaletxea egiteko, biak egiteko diru laguntzarik ez zuela emango; bata edo bestea egin behar genuela», azaldu du Azpiazuk. ... Thu, 05 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Udal aurrekontuak ez direla geldituko esan du alkateak, «arrazoirik ez dagoelako» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-04/p00003001/Udal_aurrekontuak_ez_direla_geldituko_esan_du_alkateak_arrazoirik_ez_dagoelako.htm Hautetsi independentistek udal aurrekontuei egindako alegazioak «proposamenak edo iritziak» direnez, aurrekontuen tramitazioa gelditzeko «arrazoirik ez dagoela» erantzun die Jose Azpiazu alkateak ezker abertzalekoei. Proposamenak «ondo» ikusten baditu ere, herrian egin behar diren proiektuen aurrean «lehentasunak finkatu» behar direla iritzi dio. Joan den astean aurkeztu zituzten hautetsi independentistek udal aurrekontuen gaineko zuzenketak. Horren harira, proiektu guztiak ezin direla batera egin, eta lehentasunak zehaztu ondoren, gauzak zatika egin behar direla esan du alkateak. Ezker abertzalekoen iritziz, Udalak «diru gehiegi» erabili du udaletxe atzeko aparkalekua eraikitzen. Gainera, udaletxe zaharra konpondu ez izana aurpegiratu zioten Azpiazuri. «Bizkaiko Foru Aldundiak esan zuen aparkalekua eta udaletxea egiteko, biak egiteko diru laguntzarik ez zuela emango; bata edo bestea egin behar genuela», azaldu du Azpiazuk. ... Wed, 04 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Ezker abertzaleak zuzenketak aurkeztu dizkie udal aurrekontuei http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-28/p00003006/Ezker_abertzaleak_zuzenketak_aurkeztu_dizkie_udal_aurrekontuei.htm Ziortza-Bolibarko Udalak onartu dituen aurrekontuek «hutsuneak» dituztela argudiatuz, ezker abertzaleak osorik zuzentzeko eskaera egin du Udalean. Aurrekontuak onartzeko prozedura «itxia» izan dela eta, ezker abertzaleak banan-banan zerrendatu ditu herritarren premiak, onartutako aurrekontuei osoko zein zatikako zuzenketak eginez. Aurrekontuak onartzerakoan, Udalak «bazterketa politikoa» ezarri zuela esateaz gain, eurok onartzeko erabilitako «prozedura itxia» izan dela esan dute hautetsi independentistek. Gauzak horrela, aurrekontuen aurrean ezker abertzaleak aurkeztu duen zuzenketak onarpen prozesuan izandako «hutsuneak» salatzen ditu. Zuzenketa orokorra ez ezik, ezker abertzaleak zatikako alegazioak aurkeztu nahi izan ditu Udalean. Horretan, «zehatz» adierazi nahi izan dituzte herritarren premiak zeintzuk diren eta horiei zuzendu beharreko diru kopuruaren zenbatekoa. «Osoko zuzenketak erraz botatzen dira atzera, baina zatikako alegazioak ez dira hain erraz baztertzen». ... Wed, 28 May 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Simon Bolivar Museoa jendez bete da Museoen Nazioarteko Egunean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-20/p00007005/Simon_Bolivar_Museoa_jendez_bete_da_Museoen_Nazioarteko_Egunean.htm Museoen Nazioarteko Eguna izan zen herenegun mundu osoan. Ohiturei jarraiki, munduko museo guztiek ekimen bereziak antolatu zituzten eguna ospatzeko. Bertokoak ere ez ziren, ez, atzean geratu, eta egun berezi hori ospatzeko egunerokotik ihes egin zuten. Ziortza-Bolibarko Simon Bolivar Museoa hamabi orduz egon zen zabalik, eta arduradunen esanetan, «egun osoa gelditu barik» ibili ziren. Jende asko joan zen. Museoa herritarrengana hurbiltzeko asmoz, 1977an Museoen Nazioarteko Batzordeak (ICOM) Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko erabakia hartu zuen. Ordutik, maiatzaren 18a heltzen den bakoitzean, mundu osoko museoek jendeari begirako zer edo zer egiten dute. Ziortza-Bolibarko Simon Bolivar Museoaren ateak ere zabal-zabalik egon ziren 10:00etatik 22:00ak arte. Guztira, 90 pertsona inguru pasatu ziren museotik, talde ezberdinetan; horietatik 65, arratsaldean. «Denak gustura ibili dira», azaldu zuten. ... Tue, 20 May 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Simon Bolibar museoa zabalik egongo da bihar, egun osoan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-17/p00005007/Simon_Bolibar_museoa_zabalik_egongo_da_bihar_egun_osoan.htm Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Simon Bolibar Museoko ateak zabal-zabalik egongo dira bihar, egun osoan. 1977a geroztik ospatzen duten egunak Museoak garapena eta giza aldaketaren agenteak leloa hartuko du biharko egunez. Izan ere, Ana Arriaga Simon Bolibar Museoko arduradunak azaldu duen modura, «egun horren helburua, batez ere, jendea sentsibilizatzea da, museoek eskaintzen duten ondareaz ohartarazteko». Horretxetarako aukera edukiko du, beraz, bisitariak. Bisitak doan Egun osoan, 10:00etan hasita 22:00ak arteko tartean edukiko ditu ateak zabalik Ziortza-Bolibarko museoak. Aldez aurretik txandarik hartu barik joan ahalko dute bisitariek. «Egun osoan bisita gidatuak eskainiko ditugu, doan», jakin eragin du museoko arduradunak. Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Harrizko hesia zuriz margoztu dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-10/p00003003/Harrizko_hesia_zuriz_margoztu_dute.htm Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Domekan hasiko dira Ziortzako kolegiatako kontzertuak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-03/p00002006/Domekan_hasiko_dira_Ziortzako_kolegiatako_kontzertuak.htm Ziortzako Kontzertuen hogeigarren edizioa domekan hasiko dute. Zazpi kontzertu egingo dituzte, guztiak maiatzean: bost Ziortzako kolegiatan eta azken biak Markina-Xemeingo Andra Mari elizan. Emanaldi guztiak 18:00etan hasiko direla aurreratu dute antolatzaileek. Musikari euskaldunak eta nazioartekoak entzuteko aukera emango dute, beste behin, kontzertuok. Musika erlijiosoa edo eta barrokoa, beti ere. Domekan hasiko dituzte emanaldiak. Gustav Leonthardt klabezin-jotzaileak XVII eta XVIII mendeko autoreen obrak interpretatuko ditu. Azkena, hilaren 25ean Hurrengo saioa maiatzaren 10ean izango da; Euskal Barrokensemblek joko du, Enrique Solisek zuzenduta eta Maria Espalda sopranoak abestuta. Maiatzaren 11n Bilboko Koral Elkartea entzun ahalko da, Amadeus Kamerata Ganbera Orkestragaz batera lanean. ... Sat, 03 May 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Aurrekontuetan arlo soziala ez dela islatzen salatu du EAE-ANVk http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-26/p00003006/Aurrekontuetan_arlo_soziala_ez_dela_islatzen_salatu_du_EAE-ANVk.htm Udalak onartu zituen aurrekontuetan herriak arlo sozialean dituen premiak ez direla islatzen eta horrek herrian «hutsunea» eragiten duela salatu du EAE-ANVk. Herritarren iritziak kontuan hartuta, Ziortza-Bolibarrek dituen premiak zerrendatu dituzte, besteak beste, «herriko kultura sustatzeko eta herria bizirik mantentzeko». Onartu ziren aurrekontuetan demokraziarik ez zela egon salatu zuten duela astebete ezker abertzalekoek. Orain, herriak dituen premiak zeintzuk diren zehaztu nahi izan dute, «herriaren etorkizuna bermatzeko». Etxebizitza hutsak herrian Lehenik eta behin, etxebizitzaren alorra jorratu nahi izan du EAEk. «Udalak herrian hutsik ditu zenbait etxe, eta horiek baldintza egokian ipini eta alokairuan jartzea ondo legoke. Horrela, gazteek edota familiek aukera izango lukete berton bizitzeko». Euren esanetan, herrian dauden etxe guztietatik %28 hutsik daude. «Udalak zer edo zer egin beharko luke; etxe pribatuen jabeekin tratuak egiten ahalegindu daiteke, esate baterako». ... Sat, 26 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Aurrekontuak ez direla demokratikoki onartu salatu du EAE-ANVk http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-22/p00005009/Aurrekontuak_ez_direla_demokratikoki_onartu_salatu_du_EAE-ANVk.htm Ziortza-Bolibarko aurrekontuen onarpenean demokraziarik ez dela egon salatu du EAE-ANVk. Udalak herritarrei aurkeztutako aurrekontua «aurpegi zuriketa bat egiteko laburpen bat» dela esan dute EAE-ANVko zinegotziek. Halaber, aurrekontuetan herriko kudeaketaren azalpen «kaxkarra» emateaz gain, Ogasun Batzordea oraindik plangintzatu gabe dagoela esan eta, oro har, Ziortza-Bolibarko EAJk «orain arte erakutsi duen jarrera baztertzaile berdina» erakusten jarraitzen duela gaineratu dute. Duela bi aste onartu zituen Udalak 2008ko aurrekontuak. Ziortza-Bolibarko EAE-ANVk aurrekontuak arbuiatu eta Udalari demokratikoki ez jardun izana aurpegiratu dio. «Herritarren parte-hartze eta ekarpenak kontuan eduki barik egin ditu EAJk aurrekontuak; demokraziarik ez da egon erabakitze prozesu osoan, eta hori argi eta ozen salatu nahi dugu». Salaketa egiteaz gain, herritarrei aurrekontuek duten garrantziaz jabetzeko eskatu nahi izan diete EAE-ANVkoek. «Legealdiko lehenengo aurrekontuak onartzea oso garrantzitsua dela jabetu behar dira herritarrak». ... Tue, 22 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Udalak 709.000 eurotako inbertsioak egiteko asmoa erakutsi du aurten http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-16/p00003005/Udalak_709.000_eurotako_inbertsioak_egiteko_asmoa_erakutsi_du_aurten.htm Joan den astean Ziortza-Bolibarko Udalak 2008rako aurrekontua onartu zuen. Guztira, 709.000 euro inbertsioak egiteko erabiliko direla aurreikusi dute; inbertsio horiek egiteko Udalak Bizkaiko Foru Aldunditik 371.000 euroko dirulaguntza jasotzea espero du. Printzipioz, 1.273.850 euroko gastuak izango ditu Ziortza-Bolibarko Udalak urte osoko kudeaketan. Kopuru horretatik 709.000 euro egingo diren inbertsio berrienak dira; 188.000 Udaleko beharginen pertsonako gastuenak eta 185.850 euro Udaleko eta museoko gastu orokor guztien batura lirateke: konponketak, material erosketa, gasa... Hiru eremu horietan emango dira herriko gastu handienak. Gastuak Aurrekontuek ostera, gastu handiak zein txikiak agertzen dute, eta horretan ere, ez da, ez, bereizketarik egin. 83.000 euro ohiko transferentzia arruntak egiteko erabiliko dira, eta 35.000 euro aurretik Udalak zituen maileguen amortizazioa gauzatzeko izango dira. Horregaz batera, finantza pasiboetarako 25.000 euro bideratuko ditu Udalak. Jaiek, kultura arloko bestelako ekintzeek, euskarak eta edozein talderi edo partikularri ematen zaizkien diru laguntzek 48.000 euroko kopurua osatuko dute. Udalak kalkuluak egin ditu eta urte osoan izango dituen diru sarrerak gastuen ondoan zerrendatu. Inbertsio handienen aurrean 371.000 eurotako diru laguntza ipini du. Laguntza hori Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik jasoko du Udalak, zenbait egitasmo aurrera eroan ahal izateko: zehatz esateko, Beheko Kaleko lanak, baserri bideak konpontzeko beharrak, hirigintza arlokoak eta biltegi berriaren lurren erosketa. Horiek izango dira diru laguntzak amortizatzea helburu duten gai nagusienak. ... Wed, 16 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Ura, gasa eta saneamendua kanal berean sartuko dituzte Beheko Kalen http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-09/p00003009/Ura_gasa_eta_saneamendua_kanal_berean_sartuko_dituzte_Beheko_Kalen.htm Ziortza-Bolibarko erdigunean dagoen Beheko Kalen ura, gasa eta saneamendua hobetzeko lanak egingo ditu Udalak. Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntzaz baliatuz egingo den lan horregaz, kale osoko bizilagunen «bizi kalitatea hobetzeko apustua» egin nahi izan du Ziortza-Bolibarko Udalak. Aspaldidanik zuen Udalak Beheko Kaleko saneamendua hobetzeko asmoa. Ikerketak egin ostean, saneamendua hobetzeko egin beharreko lanekin batera, uraren eta gasaren hodiak ere sar zitezkeela konturatu ziren. Orain, Aldundiari dirulaguntza eskatu dio Udalak, kale osoan hiru zerbitzuak kanalizatuta sartu ahal izateko. Beheko Kale hasten den lekutik Usua baserriaren azpiraino egingo dira lanak. Tarte horretan, kanal bat zabalduko dute bide bazterrean. «Gure helburua saneamendua, ura eta gasa kanal berberetik joatea da. Hots, modu independentean, baina hodi berean joango dira», azaldu nahi izan du Jose Azpiazu Ziortza-Bolibarko alkateak. ... Wed, 09 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Udaletxe atzeko aparkalekua itxura hartzen doa http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-08/p00004006/Udaletxe_atzeko_aparkalekua_itxura_hartzen_doa.htm Tue, 08 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Zuhaitz Eguna domekan da http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-03/p00003004/Zuhaitz_Eguna_domekan_da.htm Domekan, Zuhaitz Eguna ospatuko dute Ziortza-Bolibarren. Arbolen kimu berriak landatzeaz gain, jai giroa nagusituko da herriko erdigunean. Taloak Eguneko ospakizunak 11:00etan hasiko dira: herriko umeek zuhaitz batzuk landatuko dituzte, egunak agindu modura. Ordu bata inguruan, herriko frontoian taloak dastatzeko aukera edukiko dute eguna ospatzera joaten diren guztiek. Thu, 03 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Edukiontzi gehiago ipiniko dituzte herriko auzuneetan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-03/p00003009/Edukiontzi_gehiago_ipiniko_dituzte_herriko_auzuneetan.htm Herrigunean eta auzoetan edukiontziak ipiniko ditu Ziortza-Bolibarko Udalak. Ingurumena zaintzearen aldeko apustua egin ez eze, aldaketa horregaz herritarren bizi kalitatea hobetu nahi duela azaldu du. Orain arte, herriko erdigunean kenduta, zaborrak batzeko eta birziklatzeko edukiontziak ez ziren nonahi ikusten. Auzuneek ez zituzten denetariko edukiontziak. «Guneen arabera, kartoia, plastikoa edo beira birziklatzeko edukiontziak zeuden auzoetan; orain, ostera, gehitu egingo dugu edukiontzi kopurua, eta orain arte egon ez diren guneetan, beira, papera edota kartoia birziklatzeko eta zaborra batzeko edukiontziak ipiniko dira», adierazi du Jose Azpiazu alkateak. Herriko auzo guztietan gehituko badira ere, Zeinka eta Arta auzoetan besteetan baino gehiago ipiniko dituzte. «Gune bi horietan denetariko edukiontziak ipiniko ditugu; eta besteetan, beharraren arabera jarriko ditugu». ... Thu, 03 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZIORTZA-BOLIBAR Saneamendu plan berriaren proiektua aurkeztu du Udalak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-26/p00005004/Saneamendu_plan_berriaren_proiektua_aurkeztu_du_Udalak.htm Ziortza-Bolibarko Udalak gaur egun duen saneamendu sarea hobetzeko proiektua egin du. Herrigunetik abiatu eta Iruzubieta auzoraino joango den hodi hondakin biltzaile berria sartzea da bere asmoa. Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak 2007ko otsailean Ziortza-Bolibarren hobekuntza horiek egiteko eskaintza egin zuen, eta ordutik hona, proiektua egiten ibili da Udala . Proiektua egin aurretik Orain arte, herriko urak hartzeko hodi biltzaile bakarra Ziortza-Bolibarko herrigunean egon da; 200 milimetroko diametrokoa. Hortik herriaren amaieran dagoen araztegi batera isurtzen dira urok, baina araztegiak ez du egoki funtzionatzen, eta noizean behin, estankotasun arazoak izaten ditu. Udalerriko gainerako guneetan, tokiko sareak daude etxeetako ura hartzeko. Ur hori lurrera edo ibilgu naturaletara isurtzen da, eta kasuren batean, putzu beltzera. ... Tue, 26 Feb 2008 01:00:00 +0100 ZIORTZA-BOLIBAR Auzo guztietara ur tratatua eroateko ubide sare berria eraikiko dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-22/p00006008/Auzo_guztietara_ur_tratatua_eroateko_ubide_sare_berria_eraikiko_dute.htm Ziortza-Bolibarko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzagaz, ubide sarea berrituko du aurten. Proiektuan aurreikus daitekeenaren arabera, Ziortza-Bolibar inguratzen duten lau auzoetako biltegi txikiak, Errotalde auzoan eraikitzen ari diren biltegiak hornituko ditu. Sare nagusi berriagaz, Errotalden egiten ari diren ur biltegiak lau gunetan kontsumitzen den ura biltzeko aukera emango du. Ur ponpak huts egiten badu, argindarra mozten bada edo bestelako arazoren bat gertatuko balitz, Errotaldeko biltegiak hiru egunez ura banatzeko ahalmena edukiko luke. Ur biltegi berria beteko duten urak, Iparragirreko Uren Tratamendurako Instalaziotik datorren ubidearen bidez tratatuko dira. Errotaldeko biltegian bertan tratatzen den ura, ostera, hodi berrien bidez, Arta, Zeinka- Ziarregi eta Ziortza auzoetako biltegi txikietara garraiatuko da, ur ponpak eta gainerako beharrezko tresneria erabiliaz. ... Fri, 22 Feb 2008 01:00:00 +0100 ZIORTZA-BOLIBAR Ziortza-Bolibarko auzo guztietara telefono seinalea ailegatuko da, laster http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-19/p00007007/Ziortza-Bolibarko_auzo_guztietara_telefono_seinalea_ailegatuko_da_laster.htm Urtea amaitu orduko, Ziortza-Bolibarko auzo guztietara telefono seinalea helduko da. Oiz mendiko telefono antenan adar bat gehitu, eta uhina herriko auzo guztietara hedatuko da. Udalak, beste irtenbide batzuk aztertu ostean, arazoa adar berri horren proiektuagaz konpontzea erabaki du. Ziortza-Bolibarko erdiguean ez da ez inoiz telefono seinalearen faltarik egon. Baina auzoetako egoera bestelakoa zen. Artan, Zeinken, Zearregin eta Ziortzan telefono mugikorrek estaldura izateko arazo handi bat zegoen: seinalerik ez zen heltzen. Izatez, herriari dagokion antena Oiz mendian dagoena da, baina bertako adar uhin eroaleak ipar ekialdeko eta hego mendebaldeko noranzkoa dute; herria tartean geratzen zen, uhin potentzia baxuagaz. Orain, Udalak lehentasuna eman dio arazoa konpontzeari, eta laster hirugarren xafla bat ipiniko dute Oiz mendiko antenan. «Horrek arazo guztia konponduko du. Egia esan, ezin daiteke inguru osora seinalea igorri, baina uhina helaraziko duen adar hori ipintzeagaz, askoz ere leku gehiagotan egongo da seinalea». ... Tue, 19 Feb 2008 01:00:00 +0100 ZIORTZA-BOLIBAR Aparkaleku berria San Juan Egunerako prest egongo da http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-13/p00004006/Aparkaleku_berria_San_Juan_Egunerako_prest_egongo_da.htm Udaletxearen atzekaldean egiten ari diren aparkalekua sanjuanetarako erabiltzeko prest egongo dela aurreratu du Ziortza Bolibarko Udalak. Autoak aparkatzeko ez ezik, egun berezietan plaza modura erabili ahalko dela adierazi du Jose Aspiazu alkateak. Asko pasa da Udalak aparkaleku berri bat egin nahi zuela esan zuenetik hona. Baina lanak hasita egon arren, zenbait oztopo topatu zituztela eta, aparkaleku berria uste baino beranduago bukatuko zutela ohartu ziren Udalekoak. Izatez, aparkalekua udaletxearen atzekaldean joango da. Baina horretarako, lehendabizi, gunea zabaldu egin behar zuten eta horrek, mendiari zati bat kentzea suposatzen zuen. Lanak, neguan hasi zituzten, eta orain artean, indusmakinak lurra ateratzen ibili dira. Eguraldi txarra «Eguraldi txarra egin duenean, ezin izan dute lanik egin, lurra bustita dagoenean arriskutsua delako; dena mugitzen da», azaldu du Aspiazuk. Orain, ostera, eguzkiak laino artean bere bidea aurkitu duenean, berriro hasi dira indusmakinak lanean, lurra atera eta apar- kalekuari itxura emateko. ... Wed, 13 Feb 2008 01:00:00 +0100 ZIORTZA-BOLIBAR Gauerdira arte kanta eta kanta http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-06/p00008021/Gauerdira_arte_kanta_eta_kanta.htm Gauerdiko berakatz sopa, ogi txigortua eta gaztai eta irasagarra gustura jan zituzten, Ziortza-Bolibarren Santa Eskean ibili zirenek. Sei ordutan kantuan ibili eta gero, merezitako saria izan zuten. Bolibarko plazan batu ziren erdiguneko eta auzoetako hogei lagun Guraso Elkartearen deiari erantzunez. Bolibar, Arta, Iruzubieta eta inguruko baserriak alaitu zituzten trikitilari eta pandero soinu eta kantuekin. Giro onean, Karmelo Lakak egindako bertso bereziak abestu zituzten, zenbait lekutan, gainera, bereziki eurei eskainitakoak: Ikestei, Iruzubieta eta Besikuan. Kantuen ordainetan, San Blas opila, txorizoa eta ardoa jan zituzten eztarriak leuntzeko. Wed, 06 Feb 2008 01:00:00 +0100 ZIORTZA-BOLIBAR Bazter babesak ipintzen dabiltza http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-02/p00005004/Bazter_babesak_ipintzen_dabiltza.htm Sat, 02 Feb 2008 01:00:00 +0100 ZIORTZA-BOLIBAR Independentziaren aldeko aldarrikapena egin du EAEk http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-09/p00003007/Independentziaren_aldeko_aldarrikapena_egin_du_EAEk.htm Ziortza-Bolibarko EAE-ANVk independentziaren aldeko aldarrikapena egin nahi izan du. Bide horretatik, PSOE eta EAJ alderdiei Euskal Herriaren «independentziaren aurkako gerra estrategia» bideratzea egotzi nahi izan die, halaber. Gaur egun, Euskal Herria «egoera larrian» dagoela salatu du Ziortza-Bolibarko EAE-ANVk. Eta egoera horren errudun nagusitzat jo du Gobernu Espainola, EAJrekin batera. «Gobernua bideratzen ari den gerra estrategia da salatu nahi duguna». Aldiz, «estrategia» horren aurka egiteko, euskaldunen lana eta borroka halabeharrezkotzat jo ditu alderdi politikoak. PSOE alderdiak, bere aldetik, ildo juridiko guztiak Euskal Herriaren «kontra» ipini izana, eta denaren gainetik independentziari ateak itxiarazi izana azpimarratu ditu EAEk. ... Wed, 09 Jan 2008 01:00:00 +0100 ZIORTZA-BOLIBAR Museoaren lagunek abantaila fiskalak edukiko dituzte http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-04/p00003001/Museoaren_lagunek_abantaila_fiskalak_edukiko_dituzte.htm Diputazioko Gobernu Kontseiluak abenduaren 28an hartutako erabakiaren arabera, Euskal Autonomi Erkidegoko kultura eta kirol arloko zortzi erakundek «lehentasun maila» izango dute; zortzi horien artean dago Ziortza-Bolibarko Nazionalismoaren Museoa. Lehentasunezko erakunde izendatu diren horiei laguntza bideratzen dieten enpresek abantaila fiskalak lortuko dituzte. Ekimen horrekin kirolaren eta kulturaren arloak babestea bilatzen du Diputazioak. Enpresa pribatuak ere bai Aipatu laguntzak jasoko dituztenen artean, bi fundazio daude. Hauetaz gain, enpresa pribatuak ere azaltzen dira; Bizkaiko Zubiko Transbordadorea eta Unai Basurkok sortutako Ocean World, besteak beste. Euskal nortasuna babeste aldeko asmo horrekin, Ziortza-Bolibarko Nazionalismoaren Museoak ere babesa jasoko du. Horrela, berari laguntza eman edo berarekin kolaboratzen duten enpresa eta elkarteek ere abantaila fiskal horiek eska ditzakete Diputazioaren aurrean. ... Fri, 04 Jan 2008 01:00:00 +0100 ZIORTZA-BOLIBAR 120 kiloko errekorra Urkiolak http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-28/p00002001/120_kiloko_errekorra_Urkiolak.htm Fri, 28 Dec 2007 01:00:00 +0100 ZIORTZA-BOLIBAR Santo Tomasko ekimenak martxan, bihartik aurrera http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-15/p00005008/Santo_Tomasko_ekimenak_martxan_bihartik_aurrera.htm Sat, 15 Dec 2007 01:00:00 +0100 ZIORTZA-BOLIBAR Desanexioak jarraipen handia izan du aurten ere http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-14/p00005007/Desanexioak_jarraipen_handia_izan_du_aurten_ere.htm Desanexioko ekitaldien gaineko balorazio positiboa egin dute antolatzaileek. Pozik daude, batez ere, ekimenek izandako parte-hartze handiagaz. Hainbeste urte eta esfortzuren ondoren, orain dela hiru urte lortu zuen desanexioa Ziortza-Bolibarrek. Egun hura ondo-ondo ospatu zuten, eta garrantzitsua begitandu zitzaien egun hori herriko jaien barruan sartzea. Bide horretatik, aurreko urte bietan hainbat ekitaldi antolatu zituen ezker abertzaleak eguna ospatzeko, baina aurten haratago joan nahi izan dute, eta hainbat herri eragile batu dira aurtengo desanexioa antolatzeko. Horrela, Guraso Elkarte, herritar, gazteria eta EAE-ANV batu dira antolaketa beharretan. Antolaketetarako Udalaren diru laguntza ere izan dute. Herri gonbidatuak Egunean bertan hainbat herri gonbidatu zituzten ospakizunera: Usansolo, Arratzu, Itziar, Igeldo, Areeta eta Deusto. Memoria historikoa errepasatu eta herriei euren egoera aurkezteko aukera eman zitzaien. ... Fri, 14 Dec 2007 01:00:00 +0100 ZIORTZA-BOLIBAR Desanexioaren urteurrena ospatzen http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-02/p00007005/Desanexioaren_urteurrena_ospatzen.htm Sun, 02 Dec 2007 01:00:00 +0100 ZIORTZA-BOLIBAR Inguruetako mendi martxa egingo dute bihar http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-01/p00002008/Inguruetako_mendi_martxa_egingo_dute_bihar.htm Ziortza-Bolibarren desanexioaren 3. urteurrena ospatzen dabiltza herritarrak. Atzo egin zituzten lehenengo ekimenak, eta bihar izango da hurrengoa: Ziortza-Bolibar inguruetako mendietatik martxa egingo dute. Nagusientzako eta umeentzako martxa bi antolatu dituzte. Nagusiei zuzendutakoak bost orduko iraupena dauka. Irteera 08:30ean egingo dute, Bolibarko plazatik. Ziortzan hasi eta Gerrikera joango dira, handik Ziarregira, Zeinke, Zabala, Iruzubieta, Arta eta Goierriraino joango dira, eta berriz Bolibarko plazara bueltatuko dira. Umeentzako martxari dagokionez, bi orduko ibilaldia izango da egingo dutena. 11:00etan hasiko dute, herriko plazan, handik Goierrira joango dira, eta nagusiekin bat egingo dute. Hortik aurrera, batera joango dira bi taldeak Goierrira, eta handik, Bolibarko plazara. ... Sat, 01 Dec 2007 01:00:00 +0100 ZIORTZA-BOLIBAR Bertsoak eta mendi martxa desanexioaren urteurrena ospatzeko http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-21/p00007007/Bertsoak_eta_mendi_martxa_desanexioaren_urteurrena_ospatzeko.htm Ziortza-Bolibar Markina-Xemeindik desanexionatu zela hiru urte beteko dira, azaroaren 30ean. Hori dela eta, datorren asteko barikurako eta domekarako ekitaldi piloa antolatu dituzte Ziortza-Bolibarko EAE-ANVk, Guraso Elkarteak, Gazteriak eta herritarrak, oro har. Ospakizunetan parte hartzeko, aldiz, aurretiaz izena ematea eskatzen dute antolatzaileek. Azaroaren 30ean, barikua, emango diete hasiera desanexioaren hirugarren urteurreneko ospakizunei. Lehenengo ekitaldirako hitzordua 20:00etan Ziortza-Bolibarko frontoian dago jarrita. Bertan, oraindik desanexionatzeke dauden herriak gogora ekarri eta desanexioaren aldeko ospakizunean parte hartzera gonbidatuko dituzte; Usansolo, Itziar eta Igeldo izango dira, besteak beste, gonbidapen hori jasoko duten herriak. Ondoren, 21:00etan, herritar guztiek ezagutzen duten Aupa Bolibar abestia kantatuko dute, eta segidan, Bertso-Kabaret afaria izango da, frontoian bertan. Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra eta Mikel Arrillaga izango dira bertsotan ariko direnak. Desanexioaren aldeko doinuagaz eta bertsoen melodiekin hotzari aurre egin eta berogailuen laguntzagaz, frontoia girotzea lortuko dute joaten direnek. ... Wed, 21 Nov 2007 01:00:00 +0100 ZIORTZA-BOLIBAR Zauritu bi auto istripu baten http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-20/p00005001/Zauritu_bi_auto_istripu_baten.htm Tue, 20 Nov 2007 01:00:00 +0100 ZIORTZA-BOLIBAR Zauritu bi auto istripu baten http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-17/p00006004/Zauritu_bi_auto_istripu_baten.htm Sat, 17 Nov 2007 01:00:00 +0100 ZIORTZA-BOLIBAR 'Herritxarron berbie' martxan dago http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-10/p00006029/Herritxarron_berbie_martxan_dago.htm txomin l. aramaio Ziortza-Bolibarko EAEk Herritxarron Berbie aldizkaria jarri du abantean. Aurreko legealdian ere ahalegina egina zeukaten antzerako aldizkari bategaz, baina Herritxarron Berbie eskuan hiru hilean behin kalean izango direla aurreratu eta berba eman dute.«Udalean ukatzen zaigun berba erabili nahi dugu aldizkarian, eta era horretan herritarrei Udalean gertatzen denaren gaineko informazioa zabaldu», azaldu du aldizkariko kide Ziortza Larizek. Hamar laguneko taldeak osatzen du aldizkariko lan taldea, eta behin alea kalean, etxez etxe banatzen hasi dira. «Oraingoz harrera ona eduki dugu». ... Sat, 10 Nov 2007 01:00:00 +0100 ZIORTZA-BOLIBAR Karmelo Landak eta Iñaki Zarraoak Euskal Herriko egoeraren gainean egingo dute berba zapatuan http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-04/p00004007/Karmelo_Landak_eta_Iñaki_Zarraoak_Euskal_Herriko_egoeraren_gainean_egingo_dute_berba_zapatuan.htm i. urberuaga Udal hauteskundeetan ilegalizatutako bi alderdiek datorren asteko zapatuko hitzaldian parte hartzeko dei egin die herritarrei. Ziortza-Bolibarko Udal Aretoan batuko dira, 18:00etan. Hitzaldiak bi atal izango ditu. Alde batetik, Euskal Herriko egoeraz egingo dute berba. Horretarako, ezker abertzaleko kide Karmelo Landa eta EAJko Iñaki Zarraoa joango dira hitz egitera eta gaur egungo egoera gainditzeko bakoitzak duen proposamena azaltzera. Bestalde, udalen, eta batez ere, Ziortza-Bolibarko egoeraren gainean jardungo dute. Gainera, adibide praktiko bategaz, ilegalizatutako alderdi bateko hautetsiak Udalean egon daitezkeela erakutsiko dute. Horretarako, Azkoitiko ezker abertzaleko zinegotzi ohi bat joango da eurek izandako esperientzia kontatzera. «Zinegotzi hori kandidatura ilegalizatu batean egotetik zinegotzi legezkoa izatera pasatu zen. Esperientzia hori nola eraman eta gauzatu azalduko digu», esan dute antolatzaileek. ... Sun, 04 Nov 2007 01:00:00 +0100 ZIORTZA-BOLIBAR