Ondarroa, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info Hitzako albiste zerrenda ondarroa eu Tue, 08 Jul 2008 00:32:22 +0200 60 Ondarroa, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info/rss/logo.gif 11barri.info Pataletik Santońa Ameriketa http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-08/p00004009/Pataletik_Santońa_Ameriketa.htm Paladaz palada. Horrelantxerik dabiltza apirilaz geroztik frontoian. Bariku-zapatuetan Ondarroako Pala Txapelketa egon da jokoan. Eta orain, hilabeteak pasa direnean, finalak datorzkie zaleei. Hitzordua eginda dago: binakakoa zapatuan, 12:00etan jokatuko dia. Hantxe egongo dira, zein baino zein, asteburuan banakako eta binakako finalaurrekoak irabazi dituztenak: Iaro eta Gotzon buruz burukoan; eta Karlos-Iarok Ugaitz-Kasperren kontra neurtuko dituzte indarrak. 58 jokalari, eta maila ona Urtero legez, Ondarroak eskualdeko beste herri batzuen testigua hartu du aurten ere. Horrenbestez, denboraldiko lehenengo paladak Berriatuan ikusi ziren, irailean. Hango txapelketa amaituta, Mutrikun bildu ziren jokalariak, Gabon bueltan. Hurrengo geldialdia Amorotokoa izan zen, martxoan. Eta handik, allarte, Ondarroara egin zuten jauzia. ... Tue, 08 Jul 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA «Liburua eta kantak naturaltasun osoz daude eginda, ezelako presiorik barik» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-05/p00003001/Liburua_eta_kantak_naturaltasun_osoz_daude_eginda_ezelako_presiorik_barik.htm Gazteako zerrendan lehen postuan dago Kermen Lertxundiren (Ondarroa, 1979) Galdutako zubixak single-a. Kontzertuak-eta irailetik aurrerako lagako ditu, orain, AEBetara doa-eta oporretan. Bidaia gitarra akustiko berria erosteko ere aprobetxatuko ei du. Zelan daroazu publiko zabalago batengana ailegatzea? Ondo, ze ez dakit noraino ailegatu den ere. Oraingoz, inor ez zait etorri, eta ez dakit ezagutzen nauten. Nire aurpegia ez denez agertu... Baina bai zaude harrituta hainbeste komunikabideetan-eta agertzeagaz, ezta? Bai. Nik ez dakit zer den diskoetxe bategaz diskoa ateratzea, ez dakit zer izan beharko litzatekeen ere. Ohituta gaude Ondarroan buelta-bueltaka ibiltzen, eta deitzen dizute handik eta hemendik, eta bai, pixka bat harrituta nago. Atzoko gabaz maketan itsasoa zegoen presente abestiz abesti. Galdutako Zubixak lanean badago horrelako lokarririk? ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Etxebizitza politikaren aurrean, okupazioaren aldarria egin dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-04/p00004002/Etxebizitza_politikaren_aurrean_okupazioaren_aldarria_egin_dute.htm Etxebizitza politikaren aurrean desadostasuna erakutsi dute gazteek, okupazioaren aldarrikapena eginda. Hartara, Zeledonio hartu zuten herenegun arratsaldean. Ikastetxearen sarreran jesarrita, AHTren bideo-tertulia ikusi zuten lehenengo, eta hurrengo minutuetan, azken 40 urteetako «desarrollismo basatiaren» gainean elkartu ziren. «Gaur egun, mundu garatuaren globalizazioa ematen ari dela, gatazka ere globala da merkatu gizartetik kanpo egon nahi dutenen eta horren bultzatzaileen artean», azaldu zuten hizlariek. Etorkizunerako Ondarroa «Jarri gara pentsatzen horrela segituz gero, hamar urte barru zelako herria edukiko dugun?» galdera bideratu zuten mahaikideek. Horren harira, Udalak Allerin etxebizitzak eraikitzeko daukan egitasmoa ekarri zuten gogora, hori gauzatuz gero, Ondarroako azkenengo gune naturala galduko dela esanda. «Ez dugu behar etxebizitza gehiagorik, 500 daude hutsik; orain, erabilpen on bat eman behar diegu daudenei». ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Espainiako Txapelketarako sailkatu dira Gaizka Erkiaga eta Alain Badiola, pistan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-04/p00004010/Espainiako_Txapelketarako_sailkatu_dira_Gaizka_Erkiaga_eta_Alain_Badiola_pistan.htm Gaizka Erkiagak Espainiako Txapelketarako txartela eskuratu du Zallan, Euskadiko pistako Txapelketan, kadeteen mailan. Hartara, Aurrera Txirrindu Taldeko bik daukate hitzordua Murtzian (Espainia), abuztuaren 1, 2 eta 3an: Alain Badiola da bigarrena. Txartela eskuratu arren, Erkiagak ezingo du Murtziako pistan lehiatu, egun horietan Ingalaterran ikasten egongo delako. Badiola: zuzenean sailkatua Eskuan luxazioa eginda, Alain Badiolak ezin izan du Zallan egon. Hala eta ere, iaz Espainiako Txapelketan zilarra lortu zuenez, zuzenean eskuratu du Murtziarako txartela. Errehabilitazioa orain modura joanez gero, ez du edukiko arazorik bertan egoteko. Bizkaiko errepideetan Aurreko domekan errepideagaz eduki zuen hitzordua Aurrerak. Igorren Bizkaiko Txapelketa egon zen jokoan. Eneko Bikandik hamaikagarren egin zuen, eta Gaizka Erkiaga, atzerago sartu arren, eguneko ihesaldiaren protagonista izan zen. Hamar kilometro ihes eginda joan ostean, harrapatu zuten, bi kilometroren faltan. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Farola berriak pizten direnean... http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-03/p00008003/Farola_berriak_pizten_direnean....htm «Hauxe da, farola berriak ipini, eta eurak bigarren mailakoak izan behar». Horixe ibili da ondarrutar askoren ahotan azkenaldian, Portu Zuzendaritzak ipinitako argi txuri-urdinei aitamena egiten, «txistea bailitz», Reala gogoan. Eta orain, «inor gutxiri gustatu zaizkion argiok piztuta», pantalanek esaldi zurrunbiloa irudikatzen dute, hormigoi berriaren gainean: gehiegizko zementua dela, Eurokopa dela, gune komertzialaren kartelak direla, farolok direla... Esaldi bat bestearen atzetik... herritarren harridurarako. Horixe bihurtu da azken orduetan askoren denborapasa: guztia segidan irakurtzea, Zubi Zaharrean hasi eta Alamedaraino. Eta irakurritakoari zentzua topatzea. Zatozteren panelak hondatuta Eta hantxe, Alamedan ikus daiteke Zatoztek gune komertzialak seinalatzeko orain dela egun gutxi ipinitako karteletako bat, biluzik dagoen emakumea marraztuta daukala, eta PTP, Sikindu Ondarru esaldia lagun. «Irudi sexistatzat» jo dute askok azken hori. Ez da hori bakarra: horrelantxerik daude gainerako panelak ere. ... Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA «Adiskidetasun handia dago itsasoan, eta horrek asko esan nahi du» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-03/p00006001/Adiskidetasun_handia_dago_itsasoan_eta_horrek_asko_esan_nahi_du.htm 1967ko otsailaren 10ean atera zuen boletoa estreinako itsasora joateko Jesus Mari Egurrola Txiki-k (Ondarroa, 1952). Iaz erretiratu zen arte, baxura, pintxoa eta arrastea ezagutu ditu, kubiertan eta sukaldean, plater artean. Orain, Ongi Etorri baxura ontziko armadoreetako bat da. Itsasoan ibili zaren urte mordoan beti egon zara sukaldeari lotuta? Bai, bai. Urte asko egin ditut sukaldean, eta hortik aparte, kubiertan laguntzen. Ibili naiz sukaldean, bai arrastean, bai baxuran eta bai pintxoan ere. Eta urte horietan guztietan prestatzen zenuen menua-eta koadernoetan idazten joan zara. Zelan hasi zinen horretan? Inork ez zuen egiten, eta esan nu-en, neure frantses-euskaldunean, «txo, apunteak hartzera noa». Halantxerik hasi nintzen. Egunero-egunero zer jaten zenuten-eta idazten... ... Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA «Adiskidetasun handia dago itsasoan, eta horrek asko esan nahi du» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-03/p00003005/Adiskidetasun_handia_dago_itsasoan_eta_horrek_asko_esan_nahi_du.htm Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Kamińalde 6raino hormigoitu dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-02/p00004001/Kamińalde_6raino_hormigoitu_dute.htm Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Udal Kudeaketa Batzordeak 6.168.090 euro eskatu ditu http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-02/p00004002/Udal_Kudeaketa_Batzordeak_6.168.090_euro_eskatu_ditu.htm 6.168.090 euro eskatu ditu urteko lehen seihilabetean Udaleko Kudeaketa Batzordeak, hamalau proiektu aurrera eroateko. Eskaerok Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak, Kultura Sailak, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak eta Udal Harreman eta Herri Administrazio Sailak egindako deialdiei dagozkie. Laguntzen gauzatzea Hiru proiekturako laguntzak eskatu zitzaizkion Aldundiari: bitan eskatutakoaren %80 eman dute, eta bestean, hondartzain biak hartzeko zirenak, %100. Jaurlaritzan egindako laguntzei dagokienez, oraingoz, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailarena dago onartuta: eskatutakoaren %65 jaso da. Eskarion bidez, hiri ibilbidearen hirugarren fasea (Erribera-Alameda), Iparragirre-Iparkale eta Iparkale-Pixape kaleak lotuko dituen igogailuak, Zubi Barriko biribilgunea, Artibai kaleko hobekuntzak, Zaldupe Zubia eta bere pasabidearen hobekuntza, saregin eta neskatilen omenezko monumentua eta belar artifizialeko futbol zelaia bideratu ahal izan dituzte. ... Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Udal Kudeaketa Batzordeak 6.168.090 euro eskatu ditu http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-02/p00004008/Udal_Kudeaketa_Batzordeak_6.168.090_euro_eskatu_ditu.htm Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA «Bizi eredu justuago» baten alde bilduko dira gaur, Gaztetxean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-02/p00004009/Bizi_eredu_justuago_baten_alde_bilduko_dira_gaur_Gaztetxean.htm Gaztetxean batuko dira gaur, Lea-Artibai eta Mutrikurentzat beste bizi eredu bat aldarrikatzeko. Hartara, txokolatada eta bideotertulia prestatu dituzte 17:00etarako, eta ostean, 19:00etan, mahai-inguru irekia. Desarrollismoa EHn eta Lea-Artibain izenburupean, besteak beste, AHTren aurkako asanbladako kideek, Alleri Bizirik plataformakoek eta Eguzkikoek hartuko dute parte berton. Eguneko egitarauagaz amaitzeko 21:30ean, afarian bilduko dira, eta ostean, kontzertuan. ############ egitaraua Gaur 17:00. Gaztetxean batuta, txokolatada eta bideo-tertulia. 19:00. Mahai-inguru irekia, AHTren aurkako asanblada, Alleri Bizirik eta Eguzki ekologia taldearen parte-hartzeagaz. Gaia: Desarrollismoa EHan eta Lea-Artibain. 21:30. Afaria eta kontzertua. Horren ostean. Jolasak. ... Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA «Bizi eredu justuago» baten alde bilduko dira gaur, Gaztetxean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-01/p00007006/Bizi_eredu_justuago_baten_alde_bilduko_dira_gaur_Gaztetxean.htm Zauritu bat gertatu zen herenegun arratsaldean Kamińazpi 27ko lehen pisuan, lehen ikerketen arabera, «gas naturalak eragindako eztandan». 18:00etan izan zen ezbeharra, eta orduantxe eduki zuten haren berri ertzainek. Gertaeraren ondoren minutuetan, auzokoek eurek azaltzen zutenez, «izugarrizko eztanda» entzun zen ezbeharraren etxebizitzan bertan ez eze, errepidearen goiko aldeko etxeetan ere: «Goiko aldean bizi naiz, eta izugarrizkoa izan da handik entzun dugun zarata». Lehen aztarnen arabera, gas naturalaren jarioak eragin zuen leherketa. «Gas usain handia zegoen etxera sartzean», adierazi dute ertzainek. Ondorioz, etxean zegoen gizonezkoak erredurak eduki zituen. Helikopteroan eroan zuten Gurutzetako ospitalera. Hurrengo orduetan egingo diren ikerketetan zehaztuko dira kalteak zenbaterainokoak izan diren, eta leherketaren arrazoia. ... Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA 'Aerobic-step' ikastaroak lau ikastaro berri dakartza hileon kiroldegira http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-01/p00007005/Aerobic-step_ikastaroak_lau_ikastaro_berri_dakartza_hileon_kiroldegira.htm 2008-09 ikasturteari begirako eskaintza dakar Zaldupe kiroldegiak gaur hasi eta uztaileko martitzenetarako eta eguenetarako. 14 urtetik gorakoentzako aerobic-step ikastaroa prestatu dute, 09:00etan eta 19:00etan. Matrikula 19,50 eurokoa da bazkideentzat eta 29,50 eurokoa besteentzat. Izena ematen dutenek power-dumbell, aqua-gim, aeroboxing eta stretching probatu ahalko dituzte, nahi duten guztietan, gehiago kostatu barik, aerobic-step-eko txartela erakutsita. Probako ikastarootan 3 euroren truke ere sar daiteke. Eskaintza zabal horregaz, uda ostean, erabiltzaileen eskuetan egongo da ikasturte berriko eskaintza aukeratzea, zein klase izan dituzten gustukoenak esanda. Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA «Elizan bide berriak ireki behar dira, bizi dugun garaiagaz bat» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-29/p00006006/Elizan_bide_berriak_ireki_behar_dira_bizi_dugun_garaiagaz_bat.htm Ondarroan ez dago komenturik. Maiatzean pasa dira zortzi urte Mojetako Etxea bota zutenetik. Duela bost urtetik hona, baina, Arana tar Sabin kaleko 7. zenbakian, 5. pisuan, daukate euren egoitza Gurutzearen Alabek. Etxera sartu eta batera, Sor Marik (Kaseda, Nafarroa, 1942) besarkada estu batez eta irribarrez hartuko du bisitaria. Sarreran bertan, bere kongregazioaren karisma edo mezu nagusia dakarren liburua eta ordenaren sortzaileen erretratuak. Ate eta leihoak ireki, izpiritua eta bizitza dioen leloa ere han dago, sartu eta bat. «Hori da guretzat, fede-bizitza: irekita bizi gara, begiak zabalik, behar gehien dutenei laguntzeko prest». Harrigarria egiten da pisu bat izatea mojen etxea. Bai, baina esan behar dut hemen oso-oso ondo gaudela. Beti ikusi da komentu edo kolegio handi-handietan egon garela mojak, baina dimentsio handi horiek, neurri handi baten, hainbat mojen osasuna kaltetu dute: hainbeste metro koadro, eskailerak gora eta behera, eta hori guztia garbi mantentzea... Hemen badaukagu behar dugun guztia: egongela, errezatzeko txokoagaz; sukaldea, logelak, bainugela. Zertarako behar dugu gehiago? ... Sun, 29 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Olatu azulak goitik behera laga du blai Alde Zaharra http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-29/p00004005/Olatu_azulak_goitik_behera_laga_du_blai_Alde_Zaharra.htm Azula. Horixe da ondarrutarrek ondarrutarrentzat prestatzen duten jai bereziaren kolorea. Maohizko arropak soinean, Kalekutzean batzen joaten dira, aurrez ederto pasako dutela jakinda. Egunak aurrera egin ahala, jendearen kopurua igotzen doa, Kalekutzea estaltzen duen olatua bailitz. Kresalako banda eta trikitilariak, Ondarroako txistulari taldea eta Bizkaiko albokariak musika jartzen; AEK-koak, presoen aldeko txosnan ari ziren lagunak, eta Kankilloi eta koadrilla jendearen gosea eta egarria asetzeko lanean, ekimen bat han eta bestea hemen egin ahal izateko jendea ugari hara eta hona... zarati eta eskandalu, ostera, Nekane Akarregiren esku gelditzen dira. Bere ahotsak ematen du gertatzen ari denaren eta gertatuko den guztiaren berri. Pregoilaria ere bera da: «Jelou Ondarru! Aupa Ondarru! Biba Kamińazpi!», ekin zion. Ondarrutar peto-petoan, eta tonu umoretsuan herriko kontuei errepaso ederra eman zien: farola berriak, gune komertzialeko seinaleak, aparkaleku falta, eta zelan ez, lekeitiarrei aitamenen bat edo beste... Amaitu aurretik, herrian falta diren guztiekin ere gogoratu ziren. ... Sun, 29 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Ehun kanta lau haizetara http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-28/p00004006/Ehun_kanta_lau_haizetara.htm Jose Mari Etxaburu Kamińazpi idazle ondarrutarra arrain lantegi batean hasizen beharra egiten 12 urte zituela. Latak egiten zituen bitartean, arraina garbitzen eta latetan sartzen jarduten zuten andreek abestu egiten zuten, ohitura zen legez. Ondarroako kantak ziren gehienak, elizakoak eta bestelakoak tartean. Ez galtzeko, batzea erabaki zuen Etxaburuk. Hortik atera zen liburu bat, bere garaian argitaratuko ez zena. Orain, 2008ko ekainean, Ondarroako Historia Zaleen eskutik, aurkezten da kanta bilduma hura. Ehun kanta eta bertso Ondarruko Abestiak liburuak ehun bat kanta eta bertso biltzen ditu. Ondarroako Historia Zaleak elkarteko kide Fernando Agirre eta Patxi Etxaburuk adierazi dutenez, Kamińazpiren beraren jatorrizko beharra errespetatu nahi izan dute, berak makinaz idatzitako testuak eta pentagramak sartuta. Horrez gain, hainbat abesti eta bertsoen amaieran bere oharrak ere gehitu egin dira idazleak egin zuen moduan, akats eta guzti. ... Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Auto batek su hartu du Ikastola kalean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-27/p00003901/Auto_batek_su_hartu_du_Ikastola_kalean.htm Fri, 27 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA HITZAren kamisetak, XI. Kamiseta Azokan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-27/p00003001/HITZAren_kamisetak_XI._Kamiseta_Azokan.htm Fri, 27 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA 'Patch-work'-a ezagutzeko grina http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-27/p00003002/Patch-work-a_ezagutzeko_grina.htm Fri, 27 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Poesia eta kanta elkartuta http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-26/p00008001/Poesia_eta_kanta_elkartuta.htm Ondarroan jaio zen 1979an Kemen Lertxundi, eta askotan gertatzen den modura, gurasoek bultzatuta hasi zuen bere lehenengo harremana musikagaz, solfeo eta klarinete ikasketak egiten. Orain dela hiru urte, ordea, hasi zen gitarra jotzen, eta horregaz batera bere lehen kantuak sortzen. Lagun batzuekin etxeko ordenagailuan maketa bat grabatu eta horrek ekarri zion kontzertuak emateko aukera, bere gitarra eta ahosoinuaz lagunduta. Horietako bat gaur egungo euskarazko pop musikaren erreferentzia den Bide Ertzean taldeagaz. Poesia eta kanta Musikagaz batera, beste adierazpide artistiko bat landu du Kemenek azken urteotan: poesia. Arlo bi elkartu eta lotzen dira Galdutako zubixak-en, egilearen biografia sentimental bat osatuz. Lehenengo lan hori gizaki guztiek ezagutzen ditugun sentimenduak aurkitzen ditugu: beldurra, damua, itxaropena, bakardadea, errua edota galera. «Poema eta kantu guztiek nitaz dihardute, eta nitaz diharduten heinean, zutaz ere hitz egiten dute, eta ezagutzen ditudan horietaz, eta akaso inoiz ezagutuko ez ditugunetaz. Ezagutza horretan murgiltzen garenean hazten goaz eta horrek aberasten gaitu». ... Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Badatoz ahozko bolanderak! http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-26/p00006006/Badatoz_ahozko_bolanderak.htm Mahoizko edo arrantzale jantziak astindu-astindu eginda egongo dira honezgero. Zapato Azule badator. 48 ordu besterik ez dira geratzen oraintxe. Aurten, gainera, gay, lesbiana, bixesual eta transexualen nazioarteko harrotasun egunagaz egingo du bat. Hori horrela, azul kolorea eta ortzadarrarenak eskutik helduta ibiliko dira. Ohikoa denez, Alde Zaharra izango da jaiaren bihotza, eta bihotz hori gorpuzten berton egingo dira eguneko ekimenik gehienak, hurrerago edo zer edo zer aparteago. Hartara, Alaiko balkoia, Kalekutzeko eskailerak edota Latxanbre plaza eguneko lekurik bisitatuenak bihurtuko dira. Kamiseta azoka, goiz hutsez Aurreko urteekin alderatuta, ordubete lehenago irekiko ditu ateak Euskal Herriko XI. Kamisetak Azokak: 11:00etan. Lau orduan egongo da berton zer edo zer eskuratzeko aukera. 15:00etan botako dituzte pertsianak, ez irekitzeko. ... Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Sabel dantza antolatu du Gazte Bulegoak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-25/p00003005/Sabel_dantza_antolatu_du_Gazte_Bulegoak.htm Uztailerako sabel dantza tailerra antolatu du Gazte Bulegoak. Egunean hiru orduko ikastaroa izango da, uztailaren 9an, 10ean eta 11n, 16:00etatik 19:00etara. Izena emateko epea uztailaren 4an amaituko da. Gazte Bulegoan bertan, 11:00etatik 14:00etarako ordutegian, edo helbide elektronikoz eman daiteke izena: gaztebulegoa@ondarroakoudala.net. Lehentasuna Gazte Bulegoko arduradunak jakitera eman duenez, 14 urtetik 30era arteko gazteek edukiko dute lehentasuna. «Hala ere, lekuren bat libre geratuz gero, edozein urte tartekoek eman dezakete izena», zehaztu du. Sabel dantzaren jatorria Egipton (Afrika) dago. Tenpluetan dantzatzen zuten, gizakien eta lurraren emankortasunari zein jainkoei gurtza egiteko. Arabeen inbasioaren ostean, sultanen harenetan hasi ziren dantzatzen, eta ge- roago profesionalizatu zen. Normalean, aberatsen etxeetan eta kafetegietan egiten zituzten ikuskizunak. ... Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Sabel dantza antolatu du Gazte Bulegoak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-25/p00003005/Sabel_dantza_antolatu_du_Gazte_Bulegoak.htm Uztailerako sabel dantza tailerra antolatu du Gazte Bulegoak. Egunean hiru orduko ikastaroa izango da, uztailaren 9an, 10ean eta 11n, 16:00etatik 19:00etara. Izena emateko epea uztailaren 4an amaituko da. Gazte Bulegoan bertan, 11:00etatik 14:00etarako ordutegian, edo helbide elektronikoz eman daiteke izena: gaztebulegoa@ondarroakoudala.net. Lehentasuna Gazte Bulegoko arduradunak jakitera eman duenez, 14 urtetik 30era arteko gazteek edukiko dute lehentasuna. «Hala ere, lekuren bat libre geratuz gero, edozein urte tartekoek eman dezakete izena», zehaztu du. Sabel dantzaren jatorria Egipton (Afrika) dago. Tenpluetan dantzatzen zuten, gizakien eta lurraren emankortasunari zein jainkoei gurtza egiteko. Arabeen inbasioaren ostean, sultanen harenetan hasi ziren dantzatzen, eta ge- roago profesionalizatu zen. Normalean, aberatsen etxeetan eta kafetegietan egiten zituzten ikuskizunak. ... Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Herrittarron Udalak aitortza egingo die Zapato Azulekoei http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-24/p00003001/Herrittarron_Udalak_aitortza_egingo_die_Zapato_Azulekoei.htm Bidegain anaien Sare konpontzaileak lanagaz hasi da Herrittarron Udalak Zapato Azularen inguruan antolatu duen egitaraua. Amaitu barikuan, Zapato Azularen bezperan amaituko dira ekimenak. Herria «aberasten» Barikuko ekitaldia berezia izango da, eta Zapato Azularen antolaketan parte hartu duten eta hartzen duten taldeak omentzea edukiko du helburu. Bertan, Bolo-bolok eta Radixu Irratiak ondo baino hobeto islatzen duten «jai herrikoien filosofia eta talde zein banakoengandik lortutako konpromisoa» izango da saritua, hurrengo egunean Zapato Azulak jasoko dituen ekimenak gogoan. Arrantza kulturaren altxorra «Erakunde publikoen laguntzaren zain eta menpe gelditu beharrean», sortzeko eta elkarrekin antolatzeko gaitasuna erakustea, musu truk, arrantzale herrritarren kulturaren altxorra dela deritzo Herrittarron Udalak. ... Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA «Aurreko lana izan da zapatuko proba bera baino gogorragoa» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-24/p00003006/Aurreko_lana_izan_da_zapatuko_proba_bera_baino_gogorragoa.htm Aurreko urte bietan Treparriscos ¬Quebrantahuesosen anaia txikia deitutakoa¬ egin du Eli Arostegik (Ondarroa, 1979). Zapatuan, baina, proba nagusian egon zen. 7.933 mutil eta 134 neska atera ziren helmugan sartzeko asmoagaz. Aurkaririk handiena beroa izango zen zapatuan, ala? Bai. Izugarrizko beroa egin zuen, 30 gradutik gora. 06:30erako ikusten zen zer egin behar zuen. Jende asko geratuko zen kanpoan, beroak kaltea eginda? Asko geratu ziren bide bazterretan, bai. Zu, baina, helmugan sartu zinen... Horixe zen nire helburua, eta egin zuen egunagaz, niretzat nahikoa izan zen ez erorketarik, ez karranparik, ez gorputzaldi txarrik ere ez edukitzea. Nahiz eta aurreko behar guztia ondo egin, nahikoa da horrelako egun sargoretsu bat guztia bertan behera botatzeko. Aurreko beharra diozu. Prestaketa zelan eroan duzu? ... Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Kemen Lertxundik liburu eta diskoa aurkeztuko ditu http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-24/p00003007/Kemen_Lertxundik_liburu_eta_diskoa_aurkeztuko_ditu.htm Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Udalak 10.000 euro banatuko ditu gazteria sustatzaileen artean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-24/p00003008/Udalak_10.000_euro_banatuko_ditu_gazteria_sustatzaileen_artean.htm Gazteria sustatzen duten herriko taldeei diru laguntzak emateko deialdia ireki du Udalak. Aurten, 10.000 euro banatuko ditu, eta eskabideak uztailaren 30a orduko egin beharko dira. Kalitatea eta interesa Diru laguntzak emateko orduan, jardueraren kalitatea eta interesa hartuko dira kontuan, arlo eta jardueren ikuspegitik begiratuta, bai eta Udalaren helburuekin daukaten adostasun maila ere. Ohikoa denez, egoitza edo jarduera eremua Ondarroan daukaten pertsonak eta irabazi asmorik bako elkarte edo erakundeak sartuko dira deialdian. Salbuespen modura, herrikoak izan ez arren, Udalak interesgarritzat jotzen dituen jarduera zein egitasmoak har ditzakete kontuan. Erabakia, hiru hilabetean Uztailaren 30ean eskariak jasota, hiru hilabeteko epean erabakiko dute agintariek laguntza eman ala ez. Jarduera egiteko epea amaitu eta hiru hilabete igaro baino lehenago egin behar da baita ere, emandako diru laguntzen erabileraren justifikazioa . ... Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Ume batek min hartu du Harbide pasealekuan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-24/p00003901/Ume_batek_min_hartu_du_Harbide_pasealekuan.htm Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA «Borrokan hasteko prest» agertu dira Udaleko kontratetako garbitzaileak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-21/p00004004/Borrokan_hasteko_prest_agertu_dira_Udaleko_kontratetako_garbitzaileak.htm Elkarretaratzea egin dute Udaleko azpikontratako beharginek. Berton, ELA sindikatuak deituta, euren lan gatazkaren berri eman nahi izan die herritarrei. Pribatizazioaren eragina Salatu dutenez, orain dela urte batzuk garbiketa zerbitzua pribatizatzeko erabakia hartu zuen Ondarroako Udalak, eta harrez geroztik, ikastetxeak, Kultur Etxea eta Zaharren Egoitza, besteak beste, kontraten bidez garbitzen dira. Hamasei beharginek osatutako taldean emakumeak dira gehienak, eta askok lanaldi partzialak eta behin-behinekoak dauzkate. «Beste kontrata batzuetako beharginen aldean, guk %30 gutxiago jasotzen dugu, eta gizarte eskubide gutxiago ditugu». Euren argazkia oso argia dela diote: emakumeak, lanaldi partzialean azpikontratratuak eta kasu askotan, behin-behineko kontratuekin. ... Sat, 21 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Dantzak eta aurreskua dakartza Kresalak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-21/p00004006/Dantzak_eta_aurreskua_dakartza_Kresalak.htm Kresala Kultur Elkarteak ekimen bi egingo ditu sanjoanei lotuta. Hartara, biharko Gorozikako jaietan egitarau ofizialik ez dagoenez, eta egonda ere, eurek Mutrikuko Umeen 27. Euskal Jaiagaz hitzordua daukatenez, astelehenean eta martitzenean egingo dute jaiotako ekarpena. Suaren inguruan dantzan Orain dela urte batzuetako ohiturak berreskuratuta, astelehenean suaren inguruan egingo dute dantzan. Martitzenean, ostera, aurreskuan joango dira Zubi Barritik Plaza Musikaraino, 20:00etan hasita. Sat, 21 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Elvisabueloren doinuek hartuko dute antzokia http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-21/p00004007/Elvisabueloren_doinuek_hartuko_dute_antzokia.htm 20:30erako egin du Zenbat Gara Elkarteak kontzertuagaz hitzordua gaur. Hartara, iluntzea alaitzera dator Elvisabuelo taldea Kafe Antzokira. Agertokian Elvis Presleyren bertsioak ipiniko dituzte. 2006ko udazkenean Elvis Presleyren zale azpeitiar batek musikari rockero batzuk bilduta sortu zen taldea. Guztiek zeukaten ilusio bera: Presleyren abestien bertsioak egitea. Horrela sortu zen Elvisabuelo. Emanaldi berezia Lehenengo kontzertua Azpeitiko Xanadu aretoan emanda, harrezgero, hainbat saio eskaini dituzte zuzenean. Oraintsu, beharra sakondu eta gero, diskoa grabatu eta ondo pasatzeko emanaldia prestatu dute. Emanaldi berezia. Taldekideak, gainera, esperiantziadunak dira: Piztiaken edo Jotakien ibilitakoak. Sat, 21 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Elvisabueloren doinuek hartuko dute antzokia http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-21/p00004001/Elvisabueloren_doinuek_hartuko_dute_antzokia.htm 20:30erako egin du Zenbat Gara Elkarteak kontzertuagaz hitzordua gaur. Hartara, iluntzea alaitzera dator Elvisabuelo taldea Kafe Antzokira. Agertokian Elvis Presleyren bertsioak ipiniko dituzte. 2006ko udazkenean Elvis Presleyren zale azpeitiar batek musikari rockero batzuk bilduta sortu zen taldea. Guztiek zeukaten ilusio bera: Presleyren abestien bertsioak egitea. Horrela sortu zen Elvisabuelo. Emanaldi berezia Lehenengo kontzertua Azpeitiko Xanadu aretoan emanda, harrezgero, hainbat saio eskaini dituzte zuzenean. Oraintsu, beharra sakondu eta gero, diskoa grabatu eta ondo pasatzeko emanaldia prestatu dute. Emanaldi berezia. Taldekideak, gainera, esperiantziadunak dira: Piztiaken edo Jotakien ibilitakoak. Sat, 21 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Elvisabueloren doinuek hartuko dute antzokia http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-20/p00005001/Elvisabueloren_doinuek_hartuko_dute_antzokia.htm Fri, 20 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Etxebizitza tasatuetan izena emateko epea zabaldu du Udalak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-20/p00005002/Etxebizitza_tasatuetan_izena_emateko_epea_zabaldu_du_Udalak.htm Udalak Kaminalde-Iturribarriko hemeretzi etxebizitza tasatuen eskabideak aurkezteko epea zabaldu du uztailaren 30era arte, Ondarroa Lantzen SAren bitartez. Amaitzekotan dauden etxebizitzek, bataz beste, 83 metro koadro dauzkate, eta metro koadro erabilgarri bakoitzak 3.000 euro balio ditu; hortaz, neurri horretako etxebizitzaren prezioa 249.000 eurokoa da. Bestalde, trastelekuen eta garajeen metro koadroaren prezioa 700 eurokoa da. Eskabideak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, baina horretarako hainbat baldintza bete beharko dituzte interesa daukatenek. Baldintzak Etxebizitza batengatik eskaera egiten dutenetako batek gutxienez adinean nagusia izan beharko du. Horrez gain, kide batek hiru urte, behintzat, Ondarroan erroldatuta egon beharko du, eta ezingo du azken bi urtean Espainiako Estatuan etxebizitzarik eduki. Gainera, urtean 9.000 eta 45.900 euro arteko sarrera eduki beharko dute etxebizitza bakoitzeko eskabidea egiten duenak edo dutenek. ... Fri, 20 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Datorren astean hasiko dira Kamińaldeko espaloiak hormigoitzen http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-19/p00004004/Datorren_astean_hasiko_dira_Kamińaldeko_espaloiak_hormigoitzen.htm Hainbat egunetan apurtu-apurtu eginda egon eta gero, datorren astean hasiko dira konpontzen Kamińaldeko behegaina. Hasiera fasean, espaloi biak hormigoituko dituzte, Kaleandiko parean hasi eta Kamińazpirantz. Beharrok uztailaren 7-8rako amaituta egotea aurreikusten dute. Behin hori amaituta, abuzturako, errepidean botako dute hormigoia. Igogailua: kabina eta eskailera Kabina ia-ia amaituta badago ere, igogailua martxan egoteko eskailera moldatu behar dute, eta horren gaineko dokumentazioa aurkeztu barik jarraitzen du enpresa eraikitzaileak. Datorren astean egon beharko luke Udalean. Thu, 19 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Gazte Egunari zein itxura eman erabakitzeko bilera deitu dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-19/p00004005/Gazte_Egunari_zein_itxura_eman_erabakitzeko_bilera_deitu_dute.htm «Gazteek elkarren berri edukitzeko sortu zen Gazte Eguna orain zazpi bat urte, eta ordundik hona asko aldatu dira gauzak». Horixe iritzita, Gazte Eguna zer nahi den izan erabakitzeko momentua ailegatu dela uste dute jai eguna antolatzen dabiltzanek. Hori horrela, eta jai egunak hartu duen indarraren jakitun, biharko batzarra deitu dute Gaztetxean. Hitzordua 18:30ean ipinita, taldetan dabiltzanei zein banakoei egin nahi izan diete deia. «Denon artean erabaki behar dugu Gazte Eguna zer nahi dugun izatea». Eta denok hori asko da. Izan ere, 450 bat lagun biltzen dira jaiaren inguruan. Kamiseten kolorea, mahai gainean Lila, arrosa, horia, berdea... Horietxek izan dira orain artean abuztuaren 13ak irudikatu dituen koloreak. Biharko bileran kamisetaren koloretik hasi eta egitarauak har ditzakeen xehetasun guztien gaineko iritzia eman ahalko dute parte-hartzaileek. «Jaiaren filosofia bera ere mahai gainean ipini nahi dugu: aldarrikapena eta jaia batu behar diren, jai egun hutsa izan behar den...». Hartara, helburua Gazte Eguna ahalik eta jende gehienarena izatea nahi da, guztien ekarpenagaz eta ideiekin. ... Thu, 19 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA «Emakumeenganako indarkeriaren kontrako araudian lorpen bat edo bat eduki izan dugu» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-19/p00004008/Emakumeenganako_indarkeriaren_kontrako_araudian_lorpen_bat_edo_bat_eduki_izan_dugu.htm Las Dignas elkarteko Zenaida Joachin eta Ivon Argueta Ondarroan egon dira. Erakunde politiko feministaren berri eman dute, entzuleekin esperientziak partekatuta. Zeintzuk dituzue helburuak? Dagoen menpekotasun generikoagaz amaitzeko lan egiteaz gainera, gure helburua gizarte demokratikoa eraikitzea da, emakumeen autonomia errespetatzen duena. Gure bizitzen eta gorputzen gainean erabakitzea ezinbestekoa da guretzat. Gainera, ezberdintasunak eta identitateak onartzen dituen kultura bilatzen dugu, parte-hartzailea eta bateratzailea. Eta hori guztia lortze bidean, zeintzuk dira zuen egitekoak? Andreen taldeak indartzean oinarritzen da gure eginkizuna, herri mailan batez ere. Formakuntza ematen, sentsibilizazioa kanpainen bitartez, edota presio politikoa egiten. Lege proposamenak egiten ditugu, edo haiek praktikan ipintzeko presioa. ... Thu, 19 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Emaitza onekin etorri dira igeri taldekoak Artxandatik http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-18/p00004001/Emaitza_onekin_etorri_dira_igeri_taldekoak_Artxandatik.htm Wed, 18 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Denda guneak markatzen dabiltza http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-18/p00004003/Denda_guneak_markatzen_dabiltza.htm Wed, 18 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Denboraldiaren balorazio ona egin du Aurrera Kirol Taldeko batzordeak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-18/p00004004/Denboraldiaren_balorazio_ona_egin_du_Aurrera_Kirol_Taldeko_batzordeak.htm Gustura dago Aurrera Kirol Taldea joan den denboraldiak emandako emaitzekin. Hasieran ipinitako helburuak ¬kirol arloan estutasunik ez pasatzea, gastuak or- daintzea, zorra amortizatzen jarraitzea eta zaletasuna indartzea¬ betetzat eman ditu klubak. Futbola: mailaz maila Futbolari txikienek Gipuzkoako Txikien Ohorezko mailari eutsi diote, «erraz». Euren taldean laugarren postuan amaitu dute, baina ezin izan dute sailkatu azken txapelketako taldera. Jokalari erregularrena Asier Etxaburu izan da, eta golik gehien sartu dituena Ion Etxaburu. Azken hori izan da, gainera, Aurrerako talde guztietatik golegileena. Maila bat gorakoko taldeak ¬kadeteek¬ hasierako aukerei huts egin diela azaldu du klubak: «Lehenengo fasean indar handia erakutsi arren, igoerako aukera guztiak galdu zituzten». Bere taldean, bosgarren postuan amaitu du denboraldia, eta datorrenean lehen mailan jarraituko du. Talde horretako jokalari erregularrena Jesus Ojeda izan da, eta goleatzaileena Ibon Badiola. ... Wed, 18 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Bihar da Txomin Agirreren ikasturte amaierako jaia http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-18/p00004901/Bihar_da_Txomin_Agirreren_ikasturte_amaierako_jaia.htm Wed, 18 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA 'Patch work'-a, mundu zabala http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-18/p00005004/Patch_work-a_mundu_zabala.htm Askok eta askok ez dute jakingo ingelesez patch work izendatutako eskulana zer den ere: oihal zatiak hartu, josi, bigungarria jarri eta beste oihal zatiekin josi berriro. Agurtzane Arrizabalaga Txikińe mertzeriaren jabea orain dela hiru urte hasi zen teknika ikasten, eta urte bi daroaz bere dendan erakusten. Talde bitan banatuta, astean birritan, hamabost lagun elkartzen dira josten eta Agurtzaneren ezagupenak jasotzen. Orain, urte biotan egindako beharra izango da Ondarroako Udaleko Erakusketa aretoan ikusgai. Hitzordua datorren asterako dago eginda. Hasierak Mertzeria jantzi egin zuen Bartzelonako etxeak proposatu zion Arrizabalagari patch work beharrak dendan sartzea, mertzeriak gero eta beherago doazela ikusita. Erabakia ez zuen segituan hartu. Bilbora joan zen lehenengo ikastaroa egitera, behingoz, zer zen ezagutzeko. «Pilo bat gustatu zitzaidan, nere bokazioa zela pentsatu nuen». Eta Bilbotik Bartzelonara, eta han astebeteko ikastaro trinkoa egin zuen. Ordutik hona, urtero- urtero doa Kataluniara gauza berriak ikastera. ... Wed, 18 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Rumbaren doinuak La Pegatinagaz http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-17/p00003001/Rumbaren_doinuak_La_Pegatinagaz.htm Tue, 17 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Gorozikako jaiak ez dira ospatuko aurten http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-17/p00003002/Gorozikako_jaiak_ez_dira_ospatuko_aurten.htm Ondarroako auzo bakarrean aurten ez dute iazko sortarik erreko, aurreko urteetan San Joan jaien barruan egiten ohi duten legez. Baserri auzo horretako Jai Batzordeak orain dela hilabete erabaki zuen aurtengo sanjoanak bertan behera uztea. Euren historian lehenengoz hartu dute horrelako erabakia. Aurrekontuagaz bueltaka Ondarroako Udalagaz aurrekontuen inguruan izandako gorabeherek «nekea» eragin diete Jai Batzordeko kideei. Oraingoz jairik ez ospatzea erabaki dute, ez behintzat Udalarekin dituzten desadostasunak konpondu arte. Dena dela, Jai Batzordeko kideek hurrengo urtean arazoari irteera bat emango diotela uste dute. Horretarako konfiantza osoa azaldu dute. Tue, 17 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Zubi Zahar Herri Ikastolan, 40 urtez http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-17/p00003004/Zubi_Zahar_Herri_Ikastolan_40_urtez.htm 1966an, Kresalako Lengua Vasca atalaren eraginez eta babespean, Jesus Atxa euskaltzale ospetsua gidari zela, Sagasta tabernan hiruzpalau guraso eta haurrik ez zuten beste hiruzpalau herritarrek burutu zuten batzar batean erein zen Zubi Zahar Herri Ikastolaren hazia. Arriskuz beteriko erronka; ezkutuan aritu behar izan ziren: Lorea eta Jose Angel Anakabe, Guruzne Aranbarri, Antonio Argoitia, Miren Arrasate, Sabin Ibaibarriaga, Imanol Oruemazaga, Juan Rementeria, Agurtzane Solabarrieta eta Edur Zabala. Gure esker onik beroena,eurekin batera, baita gaur egungo Zubi Zahar Herri Ikastolaren proiektuan sinetsi eta gorpuztu zuten guztiei ere. Proiektua gorpuzteko lokal bila makina bat ezetz jaso ostean, ekinbide pribatuari ekin beharrean egon ziren, eta horrela, Antzosolon hasi ziren. Lehen andereńoa Agurtzane Jaio durangarra izan zen. ... Tue, 17 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA «Merkataritza nabigazioan saiatu naiz konponbideak topatzen» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-17/p00004005/Merkataritza_nabigazioan_saiatu_naiz_konponbideak_topatzen.htm Hiru urteko beharraren ondorioa da Javier Arrieta Idiakezek (Ondarroa, 1976) itsasoko beharginen Gizarte Segurantzaren gainean egin duen tesia. 2005eko azaroaren 25ean defendatu zuen, eta orain, haren egokitzapena argitaratu dute. Zorion bat baino gehiago eman diote alorrean adituak direnek, lanaren balioa aitortuaz. Noiz hasi zinen tesia egiten, eta zergatik aukeratu zenuen gaia? Deustun ikasi nuen Zuzenbidea, eta amaitzeaz batera, argi neukan irakaskuntza gustatzen zitzaidala, itzulpegintzagaz batera ikusten nuelako premia izugarria zegoela. Gorputzak ondo oinez egiteko hanka bi behar ditu, eta bat zen hizkuntza, eta formakuntza bigarrena. Formakuntza edukitzeko esperientzia hartu beharra neukan. Ibilbidea ez zen motza izango... Lehen urtean ikastaroak egiten dira, bigarren urtean memoria antzerakoa, eta nik hori aprobetxatu nuen tesiagaz hasteko. Hasieratik neukan argi zein izango zen, Lan Zuzenbidean eta Gizarte Segurantzan nahi nuelako espezializatu. ... Tue, 17 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA «Merkataritza nabigazioan saiatu naiz konponbideak topatzen» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-15/p00002004/Merkataritza_nabigazioan_saiatu_naiz_konponbideak_topatzen.htm Sun, 15 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Kale argiak ipini dituzte Alamedan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-14/p00004001/Kale_argiak_ipini_dituzte_Alamedan.htm Sat, 14 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Esperientzia feminista dakarte El Salvadorretik http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-14/p00004005/Esperientzia_feminista_dakarte_El_Salvadorretik.htm Emakumeen Jabekuntza eskolek hitzordua daukate gaur Basaurin. 85 ikasle batuko dira bertan; Ondarroakoak, hogei. Eurekin bat egingo dute El Salvadorreko (Amerika) Las Dignas elkartekoek, esperientziak partekatu eta ibilbidea azaltzeko. Eskolen abiapuntua 1990ean sortua, Las Dignas elkartea Jabekuntza Eskolen oinarria izan da: handik hartu zuten ideia udalek eskolak antolatzeko. Euskal Herriko hainbat lekutan egon eta gero, eguaztenean, hilak 18, Ondarroan egongo dira Roxana Ivonne Arguete eta Olga Zenaide esperientzia feministen gainean berba egiten. Hitzordua 19:00etan egin dute, Kofradia Zaharrean. Sat, 14 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA Euskaraz ikasi dutenek diru laguntza eska dezakete http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-14/p00004901/Euskaraz_ikasi_dutenek_diru_laguntza_eska_dezakete.htm Sat, 14 Jun 2008 01:00:00 +0200 ONDARROA