Mutriku, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info Hitzako albiste zerrenda mutriku eu Sun, 12 Oct 2008 00:37:57 +0200 60 Mutriku, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info/rss/logo.gif 11barri.info Sagarrak izango dira etziko feriaren gai eta ardatz nagusia http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-11/p00007001/Sagarrak_izango_dira_etziko_feriaren_gai_eta_ardatz_nagusia.htm Iaz zerealak izan ziren bezala, aurten, sagardo sagarra izango da nekazal biodibertsitate feriaren protagonista nagusia. Ingurumen Batzordeak antolatutako ekimenean, 67 sagar mota batuko dituzte. Biodibertsitate feria egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako departamenduko Fruitu Garapenerako Sailaren eta Hendaiako Larre Etxeko Conservatoire Vegetal Regional D´aquitaine-n laguntza eduki dute. Bi erakunde horietatik ekarritako sagarrekin osatuko dute erakusketa. Sagarrak, ordea, ikusi ez ezik, dastatzeko aukera ere egongo da. Iparraldetik, Frantziatik, Gipuzkoatik, Bizkaitik eta Asturiasetik ekarritako sagarrak egongo dira. Baserritarrei dei berezia egin nahi dio Ingurumen Batzordeak. Izan ere, sagar motak ezagutzera emateaz gain, herrian ze izenekin ezagutzen diren jakin nahiko lukete. ... Sat, 11 Oct 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Okelar bertso paper lehiaketa martxan jarri du bertso eskolak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-10/p00007006/Okelar_bertso_paper_lehiaketa_martxan_jarri_du_bertso_eskolak.htm Herriko bertsolarietako baten ezizena darama urtero bertso eskolak antolatzen duen lehiaketak: Okelar. Bertso zein kopla idazteko aukera egoten da, eta aurtengoa, jarri dute martxan. Herrian ez ezik, Euskal Herrian ezaguna da herriko bertso eskolak prestatu eta aurrera eramaten duen ekimena. Izan ere, hasiera batean herritarrei begira antolatzen zen arren, gaur egun, edonork parte har dezake. Parte-hartzaileen artean, ordea, bi maila bereizten dituzte. Erabiltzen den irizpidea adina da: lehen taldea 16 urtetik beherakoek osatzen dute, eta bigarrena hortik gorakoek. Baina adina dena delakoa izanda ere, lanak aurkezteko azken eguna berdina da denentzat: azaroaren 20a. Aurkezten diren lanek, jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saririk jaso ez dutenak izan behar dutela ezartzen du bertso eskolak. Behin lehiaketara aurkeztuta, haien jabetza antolatzaileen esku gelditzen da. ... Fri, 10 Oct 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Debabarreneko odol-emaileek intsigniak jasoko dituzte Arraten http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-10/p00007001/Debabarreneko_odol-emaileek_intsigniak_jasoko_dituzte_Arraten.htm Arrate aukeratu du, beste behin ere, Gipuzkoako odol-emaileen Elkarteak Debabarreneko herritarrek egindako emateak eskertzeko. Egun guztiko jaia prestatu dute, hilaren 26rako. Eguna Arrateko santutegian bertan ospatuko den mezarekin hasiko dute. Elizkizuna 12:30ean izango da. Ondoren, 14:30ak aldera, elkarrekin bazkalduko dute saria jasoko duten eskualdeko odol-emaile guztiek. Arratera joateko eguna heldu orduko, 25 aldiz odola eman duten herritarrek herriko elkartearen bidez jasoko dute Arraterako gonbidapena. Izan ere, antolaketa egokia izateko¬batez ere, bazkaria antolatzeko¬, sarituek izena eman beharko dute urriaren 12a orduko. Gaur hitzordu berri bat Herriko emaileek gaur, osasun etxean, 18:00etatik 20:00etara, aukera berri bat edukiko dute odola emateko. Lehen aldiz ematera doazenek ere beste guztiekin batera joan beharko dute. ... Fri, 10 Oct 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Eskaladako munduko txapeldunaren 'Psikobloc'-ak irekiko du mendi zikloa http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-09/p00007001/Eskaladako_munduko_txapeldunaren_Psikobloc-ak_irekiko_du_mendi_zikloa.htm Patxi Usobiaga, Angel Martinez eta Koldo Alaba eta Joxe Ramon Agirre. Horiek izango dira, hurrenez hurren, mendi zikloak edukiko dituen gonbidatuak. Gaurtik hasita, lau mendizaleek euren ikus-entzunezkoak erakutsiko dituzte Zabielen. Bakoitzak lantzen duen kirolaren barruan prestatutakoak dira. Hirurak ikusteko ordu berdina jarri dute: 19:30. Urriak 9, gaur Zer. Usobiagaren Psicobloc: Ur sakonetako bakardadea lana. Nor. Patxi Usobiaga bi aldiz eskaladako munduko txapelduna izan da. 1980an Eibarren jaiotako kirolariak eskalada bizitza ikusteko modu bat bezala ulertzen du. Eta graduei begiratu gabe ondo pasarazten dion edozein bide du gogoko. Aurkeztuko duen lana Irati Anda eta Miguel Rierarekin batera egin zuen. Bideoa. Mallorkako haitzetan egindako eskalada berezia aurkezten du. 26 minutuko iraupena dauka, eta Bideografik produkzio etxea osatzen duten hiru gazte durangarren lehen lana da. Bartzelonako Visual Sound jaialdian, Mendia, Abentura eta Natura dokumentalen atalean, lehen saria jaso zuen. Bideoaren aurrerakina patxiusobiaga.net wegbunean ikus daiteke. ... Thu, 09 Oct 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Udalak behin-behineko espaloia egitea lortu dute Entzusko bizilagunek http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-08/p00007006/Udalak_behin-behineko_espaloia_egitea_lortu_dute_Entzusko_bizilagunek.htm Entzustik hasi eta Patxuelaseneraino doan behin-behineko espaloia. Horixe da Entzusko Auzoko Lagunen Elkarteak azaldu duenez, alkatearekin egindako azken bileran lortu dutena. Entzusko bizilagunak astelehenean batu ziren Josebe Astigarraga alkatearekin, eta auzo horretako espaloiaren gabeziari irtenbidea topatzearekin batera, auzokideen segurtasunaz eta aparkalekuen arazoaz hitz egin zuten, irtenbidea topatu nahian. Espaloia Entzusko bizilagun guztientzat baliagarria izateko, 27eta 29 zenbakietan bizi direnek 31 eta 33 zenbakietakoei euren atari aurretik pasatzeko baimena eman behar zieten, eta horretarako prest agertu dira. Segurtasunari dagokionean, alkateak Diputazioko teknikariekin harremanetan jarri eta har daitezkeen neurriak aztertzeko konpromisoa hartu duela azaldu dute auzoko elkarteko ordezkariek. Izan ere, Entzusko bizilagunak batu eta Udalaren aurrean agertzeko arrazoiak nagusia Entzusko errepidearen (GI_3230) inguruan sortutako aparkaleku eta segurtasun arazoak izan dira. ... Wed, 08 Oct 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU «Demokrazia eza» salatzeko itxialdian daude dozena bat lagun http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-04/p00006005/Demokrazia_eza_salatzeko_itxialdian_daude_dozena_bat_lagun.htm Dozena bat lagun itxialdian daude «zapalkuntza politikoa zein pertsonala» salatzeko asmoz. Protesta ekintza udaletxean egiten ari dira, eta gaurko 12:00ak arte iraungo du. Oinarrizko eskubideen zapalkuntza da protesta ekintza egiteko arrazoia. «Pertsonalki zein herri bezala, zapalduta gauzkate, eta egoera honi stop esan behar zaiola uste dugu. Demokrazia zerotzat definitzen dugun demokrazia honetan erantzuteko unea iritsi da», azaldu dute itxialdian pare hartzen ari direnek. Itxialdiarekin «Euskal Herriak bizi duen egoera» salatzeaz gain, herritarrengana iritsi nahi dute. «Gu itxialdian gauden arren, bestelako ekimenak ere egongo dira. Gaur, 17:30ean, Bilbon, Aita Donostiatik aterako den manifestazioa kasu. Herritar guztiak gonbidatzen ditugu batzera, aurrera egin ahal izateko». ... Sat, 04 Oct 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU «Demokrazia eza» salatzeko itxialdian daude dozena bat lagun http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-04/p00006004/Demokrazia_eza_salatzeko_itxialdian_daude_dozena_bat_lagun.htm Sat, 04 Oct 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU «Demokrazia eza» salatzeko itxialdian daude dozena bat lagun http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-04/p00006005/Demokrazia_eza_salatzeko_itxialdian_daude_dozena_bat_lagun.htm Dozena bat lagun itxialdian daude «zapalkuntza politikoa zein pertsonala» salatzeko asmoz. Protesta ekintza udaletxean egiten ari dira, eta gaurko 12:00ak arte iraungo du. Oinarrizko eskubideen zapalkuntza da protesta ekintza egiteko arrazoia. «Pertsonalki zein herri bezala, zapalduta gauzkate, eta egoera honi stop esan behar zaiola uste dugu. Demokrazia zerotzat definitzen dugun demokrazia honetan erantzuteko unea iritsi da», azaldu dute itxialdian pare hartzen ari direnek. Itxialdiarekin «Euskal Herriak bizi duen egoera» salatzeaz gain, herritarrengana iritsi nahi dute. «Gu itxialdian gauden arren, bestelako ekimenak ere egongo dira. Gaur, 17:30ean, Bilbon, Aita Donostiatik aterako den manifestazioa kasu. Herritar guztiak gonbidatzen ditugu batzera, aurrera egin ahal izateko». ... Sat, 04 Oct 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Konponketak, ilarak eta espaloia http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-03/p00008019/Konponketak_ilarak_eta_espaloia.htm Errepideak konpontzea herritarrek askotan eskatzen duten kontua da. Batez ere, errepidean ordu asko pasa behar dituztenek. Askoren pozerako, horretan ari da egunotan Diputazioa. Herenegun, Iriagirre aldeko errepide zatiak txukundu zituzten; atzo, Txirritxa ingurutik San Jeronimo ingururaino aritu ziren, eta gaur, berriz, Ondarroarako bidean ariko dira egoera eskasean dauden errepideak konpontzen. Gauza onek, ordea, badute alde txarrik. Hala deitu ahal bazaio, obrak direla eta, langilearen aginduz gelditu eta pixkat itxaron behar izateari. Gaur, esan bezala, Ondarroa alderantz doazenak berriro errepidea konpontzen ari diren langileekin aurkituko dira berriro. Beraz, lasai joatea komeni. Errepidean presaka ibiltzea inoiz ez da izaten kontu ona. Baina gaur, jakin, nahi eta nahi ez gelditzea tokatuko zaizuela, beraz, denbora kontrolatzea ez ahaztu. Errepidea konpontzeak, ordea, bestelako kontuak ekartzen ditu gogora. Izan ere, Udal teknikariek hala esanda, LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA egunkariak ekainaren 11n Zumalabe-Turruntegi espaloia egiten hasteko segurtasun neurriak ezartzea besterik ez zela falta argitaratu zuen. Oraindik espaloiaren arrastorik ez dago, eta pare horretako bidea konpondu egin dute. Ez litzateke hobeto errepidea espaloia egin ondoren konpontzea ? ... Fri, 03 Oct 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Jaujako bi taldeek asteburuan ekingo diote denboraldiari http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-03/p00003002/Jaujako_bi_taldeek_asteburuan_ekingo_diote_denboraldiari.htm Nesken talde batekin eta mutilen beste batekin ekingo diote ligari, asteburuan, Jauja Eskubaloi Taldeak. Bi taldeak kadete mailan ariko dira, eta sailkapeneko aurreko postuetan egotea dute helburu. Bi taldeek kadete mailan jokatuko dute, bigarren urtez . Nesken entrenatzaile Mikel Mariezkurrenak iazko esperientzia oso baliagarria izango zaielakoan dago. «Iaz ondo aritu ziren bi taldeak; neskak gogor hasi eta gero behera egin zuten, pixkat. Baina hala ere, taularen erdialdean gelditu ziren. Mutilak, berriz, hamabostetik laugarren gelditu ziren». Emaitza horiek ikusita, aurten hobera egiteko asmoa dute Mariezkurrenaren esanetan. Erditik gora Nesken taldeari dagokionean, helburua taularen erditik gora gelditzea da. Mariezkurrenak taldearen prestaketa mailan konfiantza dauka, baita haien jokoan ere. ... Fri, 03 Oct 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Samikolla-Burumendiko planak 311 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-02/p00007006/Samikolla-Burumendiko_planak_311_etxebizitza_eraikitzea_aurreikusten_du.htm Zortzi bloke independentetan 311 etxebizitza eraikitzea da Samikolla-Burumendi sektorerako (SR-1) Udalak onartu duen planaren asmoa. Plana irailaren 19an ez ohiko blikuran onartu zen. Samikolla-Burumendi hedadura handiko gunea da. Guztira, 103.606 metro karratu ditu; horietatik 60.000 inguru etxebizitzak egiteko erabiliko dira. Etxebizitza bloke gehienak Burumendiraino doan errepidearen goiko aldean eraikiko dira. Lehena sektore horretako eraikin bakarra den Imanolenaren atzeko aldean egingo dute. Bloke horretan hamabi etxebizitza eraikiko dituzte. Hartatik hurbil lursail zati bat gordeko dute, planaren arabera, etorkizunean hotel bat ¬osasunaren tratamenduekin zerikusia izan dezakeena¬ egiteko balioko duena. Imanolena atzean laga eta Santa batatik Samikollara doan bideari jarraituz, beste bost bloke jarriko dituzte; lehenengo laurek hamabi etxebizitza edukiko dituzte, eta azkenak, Samikollatik hurbilen geldituko denak, hamalau. ... Thu, 02 Oct 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Zabor tasan egondako akatsa urrian bertan zuzenduko du Udalak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-02/p00007002/Zabor_tasan_egondako_akatsa_urrian_bertan_zuzenduko_du_Udalak.htm Lehen seihilabetekoan Udalak ez zion zabor tasari urteko igoera aplikatu. Egindako hutsa urrian zuzenduko dutela jakinarazi dute. Zabor tasak %17,90eko igoera izan zuen, eta hori izango da hain zuzen ere, atzerapenez, hilabete honetan herritarrek ordainduko dutena. Herritarrentzat argiagoa izateko udal ordezkariek ondoko adibidea jarri dute: «Etxebizitza batek 71,25 euro ordaindu beharrean, 60,43 euro ordaindu zituen. Horregatik, bigarren seihilabetean 82,07 euro ordaindu beharko ditu». Akats horrek sor ditzakeen eragozpenengatik barkamena eskatu dute. Thu, 02 Oct 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Dantza garaikidea ikasteko aukera egongo da http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-02/p00007001/Dantza_garaikidea_ikasteko_aukera_egongo_da.htm Dantza garaikidearen ikastaroak jarraipena edukiko du aurten ere. Bigarren urtez doazenentzat ez ezik, aurten hasteko asmoa dutenentzako klaseak ere egongo dira. Dantza garaikidea ikasteko gogoa dutenek turismo bulegoan eman beharko dute izena. Ikastaroa urriaren 7an hasiko da. Hobekuntza klaseak 18:00etan izango dira, eta hasi berrientzakoak 19:30ean; eguna zehazteke dago. Informazio gehiago nahi duenak 652 72 58 27 zenbakira dei dezake. Thu, 02 Oct 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Jai usainean bildu dira Mijoa auzoan herritar eta ingurukoak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-01/p00007005/Jai_usainean_bildu_dira_Mijoa_auzoan_herritar_eta_ingurukoak.htm Goiza zabaldu zuenean, San Jeronimok bere famari hutsik ez ziola egingo zirudien: zerua ilun eta euri apurra goitik behera. Ez da hortik pasa, ordea, eta San Jeronimo Eguna izan arren, lehorrean ospatzeko modua eduki dute Mijoa auzoan. Irailaren 30a, jai egun berezia izaten da Mutriku-Ondarroa bidean. Modu horretan zuzentzen dute jendea jaigunera ospakizunak iragartzen dituen kartelean. Baina badio besterik ere: «Holakorik ez duzue topatuko mundu guztian». Eta inoiz hara joan denak, badaki horrela dela. Auzokideak dira guztiaren ardura hartzen dutenak: programa, oholtza, euria egiten duenerako aterpea, taberna, txosna, adinekoak jartzeko mahaiak eta aulkiak, zozketako txartelen salmenta, elektrizitatea, animazioa... Laburtuz, jaia ospatu ahal izateko beharrezko guzti-guztia kamiseta berdearekin jantzita agertzen direnen kontua izaten da. Baita erroskillak saltzea ere. Sanjeronimokoak Kalbaixokoak bezalaxe, oso preziatuak dira, gainera. ... Wed, 01 Oct 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Jaujakoak, nagusitasunez nagusi http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-30/p00002009/Jaujakoak_nagusitasunez_nagusi.htm Jaujako neskak bigarren eta mutilak lehen. Haien atzetik, Zarauzko kadete neskak eta mutilak, hurrenez hurren. Hori izan zen Pagoagaren omenez jokatutako partidek laga zuten sailkapena. Jaujakoek eraman zuten guztia Pagoagaren memorialean. Izan ere, podioaren gorengo bi mailak betetzeaz gain, sari bereziak ere eurentzat izan ziren: atezain onenaren saria Asier Lezeari eman zion Pagoagaren alabak, eta jokalari onenearen saria, berriz, Hodei Fernandezentzat izan zen. Fernandezek 11 gol sartu zituen, Jaujako kadete nesken taldeko Leire Juaristik beste. Baina memorialeko jokalari onena aukeratzeko orduan, ez zen dudarik egon. Fernandez taldeko golegile nagusia izateaz gain, erasoan zein defentsan bikain aritu zen; gol aukerak sortu eta taldekideei eman, baloiak lapurtu... denetarako eta denean izan zen Jaujako jokalaria. Fernandezek, Pagoagaren semearen eskutik, Jon Belaustegi jokalari internazionalaren kamiseta jaso zuen. «Belaustegiren aita mutrikuarra da, eta horretaz gain, Pagoagaren lagun mina. Bere bitartez lortu genuen Belaustegiren kamiseta eskuratzea, eta asko eskertzen diogu», azaldu zuen Mikel Mariezkurrena Jaujako entrenatzaileak. ... Tue, 30 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Berdinketa baliotsua lortu dute 2king-uek ligako lehen partidan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-30/p00002002/Berdinketa_baliotsua_lortu_dute_2king-uek_ligako_lehen_partidan.htm Bi gol atzetik zirela egin zituzten partidako minutu gehienak 2king-uek. Azkenean, ordea, horretara jarri eta berdinketa lortu zuten ligako lehen partidan. Ligari hasiera eman zioten asteburuan Gipuzkoako ligako taldeek. 2king-uek 2. mailan jokatuko dute aurten ere. Lehen partida Aloña Mendi taldearen aurka egokitu zitzaien herrikoei. Aitaturiko taldea lehen mailan aritu zen iaz, eta aurten igoera lortzeko lehian sartzeko asmotan dabil, berriz ere. Herrikoak, ordea, ez ziren atzean gelditu. Partida ia hasieratik maldan gora eduki zuten arren, ez zuten amorerik eman, eta partida gogorra bezain zaila izan zen arren, markagailua berdintzea lortu zuten. Zapatuko partidarekin 2king-uek zer esana emateko moduko taldea daukatela erakutsi zuten. Eta taldeak berak ere goiko postuetan ibiltzea du buruan. «Iaz puntu batengatik igoera faseko ligaxkatik kanpo gelditu ginen. Aurten, ligaxka horretan sartu nahi genuke eta lehen mailara igotzeko aukera eduki». Oraingoz, lehen partidako emaitzarekin pozik daude, eta datorren astean kanpoan jokatuko duten partida daukate buruan. ... Tue, 30 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Ituarte bederatzigarren gelditu da Euskadiko lasto altxatze lehiaketan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-30/p00002001/Ituarte_bederatzigarren_gelditu_da_Euskadiko_lasto_altxatze_lehiaketan.htm Hamazortzi altxaldi. Horiexek izan dira Patxi Ituarte Isasi-k Euskadiko lasto altxatze txapelketan egindakoak. Isasi ederki aritu zen Euskadiko deman, baina egindako altzaldiak ez ziren nahikoa izan goiko postuetan egoteko. Txapelketa Igantzin jokatu zen. Herri horretakoak izan ziren, hain zuzen ere, lehen hiru sailkatuak, eta hirurek jasoaldi kopuru berdina egin zuten: 22. Laugarren sailkatuak ere, Joxe Martin Bustintza Tubi-k, altxaldi kopuru berdina egin zuen. Egin beharrekoa bi minutuz 45 kiloko lasto fardoa altxatzea izaten da. Irabazlea erabakitzeko, denbora hori agortuta egindako hurrengo altxaldiaren denborak erabaki zuen. Bereauk 30 ehunen atera zizkion iazko irabazleari. Horrela, Carlos Senik bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Tue, 30 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU «Helmuga gurutzatu nuen unea da dudan oroitzapenik onena» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-27/p00007006/Helmuga_gurutzatu_nuen_unea_da_dudan_oroitzapenik_onena.htm Bihotz erdi jaioterrian eta beste erdia Amoroton dauka Iñaki Agirrezabalagak (Mutriku, 1976). Baina han eta hemen berean jarraitzen du, mendian. Saltaka egin zale izanik, bi afizioak batu eta mundu mailako probarik gogorrena izatearen fama duena egin du aurten: Mont Blanc-eko Ultra Trail. Nondik nora burutatu zitzaizun Alpeetako lasterketara joatea? Hamar urte inguru daramatzat mendi lasterketak egiten. Aurten laugarrenez egin ditut Hiru handiak, aurretik 100 kilometroko distantzia ere ezaguna nuen, iaz Asturiasen 145ekoa egin nuen... Azkenean, torlojuari beste buelta bat ematea bilatzen duzu. Nekane Ituarte eta Kosme Arrieta lagun hartuta, kanpora irten eta zerbait desberdina egitea erabaki genuen. Hor sortu zen ideia. Zein zen egitekoa? Haiek lasterketa motza egitea erabaki zuten; nolabait deitzearren, ze 98 kilometro ez dira txantxetako kontua. Nik, berriz, 166 kilometrokoa nuen buruan. Munduko gogorrena dela diote, eta egia esan, merezitako fama dauka. Distantzia luzeagokoak badaude, baina hainbesteko maldarik duenik ez. ... Sat, 27 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Lasto altxatze txapelketan Patxi Ituarte egongo da http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-26/p00002009/Lasto_altxatze_txapelketan_Patxi_Ituarte_egongo_da.htm Gipuzkoakoa lortu ondoren, lasto altxatzen Euskadiko Txapela ipintzen saiatuko da Patxi Ituarte Isasi, bihar, 18:30ean, Saioa Iantzin (Nafarroa). Hamalau kirolarik parte hartuko dute Euskadiko Txapelketan, Lapurditik, Bizkaitik, Arabatik, Nafarroatik eta Gizpukoatik etorritakoak. Fri, 26 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Lasto altxatze txapelketan Patxi Ituarte egongo da http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-26/p00002007/Lasto_altxatze_txapelketan_Patxi_Ituarte_egongo_da.htm Urriaren 5a. Horixe da aurtengo herri kroserako aukeratu duten data, eta proba finkatzeko asmoz, 150 korrikalarik parte hartzea lortu nahi dute antolatzaileek. Duela bi urte herri krosak izandako hutsunearen ondoren, iaz, 100 korrikalari baino gehixeago bildu zituen ekimenak. Hori dela eta, aurten, helburua goraxeago jarri dute, eta Gipuzkoako egutegian barneratutako probari «behinbetikotasuna eta pixua» eman nahi diote. «Urte gutxi barru 200 parte-hartzailera heltzea nahi genuke eta, gutxienez, horretan mantentzea», aitatu du Mikel Mariezkurrena kirol teknikariak. Korrikalariek bete beharreko tartea 11,250 kilometrokoa da: Goiko Plazatik irten eta, errepideari jarraituz, Debaraino joango dira. Alamedatik ibai ondoko pasealekuan sartu eta zubia gurutzatuta Mutrikura bueltatuko dira. ... Fri, 26 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Pagoaga oroituz jokatuko dute bihar http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-26/p00002005/Pagoaga_oroituz_jokatuko_dute_bihar.htm Patxi Pagoagaren oroimenezko partidak jokatuko dira bihar, kiroldegian, 10:30etik aurrera. Jaujako neska-mutilek Zarauzkoekin neurtuko dituzte indarrak. Kadete mailako bi partida izango dira bihar kiroldegiko kantxa beteko dutenak. Lau taldeen sailkapena erabakitzeko, berriz, metodo berezia ezarri dute. Golen arteko diferentzia izango da, lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren postuak nork beteko dituen erabakiko dituena. Sartzen diren golei baino haien arteko aldeari erreparatu beharko zaio, beraz. Hainbat sari Partiden atzetik, eskubaloiko jokalari internazionala izatera heldu zenariomenaldia egingo diote. Pagoaga Arratetik Bartzelonan jokatzera pasatu zen, eta nazioarteko partidak ere jokatu zituen. Pagoagaren omenez, sari berezien artean atezain onenaren saria egongo da. Sari hori Pagoagaren seme-alabek banatuko dute. Horretaz gain, jokalari onenaren saria ere banatuko dute: Jon Belaustegi nazioarteko jokalariaren kamiseta. ... Fri, 26 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU «Artzaintza da nere bizia, eta ahal dudan arte hor ariko naiz» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-25/p00007007/Artzaintza_da_nere_bizia_eta_ahal_dudan_arte_hor_ariko_naiz.htm Lanari beldurrik ez, eta berean jatortasunez aritzen den horietakoa da Jabier Zubiaurre (Mutriku, 1953). Astigarribia laga eta Ibiri bailarara joana den arren, berarekin eraman du txikitatik gustuko duen ofizioa: artzaintza. Artzain txakur lehiaketetan lehen egitea badaki zer den. Kalbaixokoan txapela jantzi berri du, baina sariek ez dute haren izaera inolaz ere aldatzen. Noiztik artzain? Gorixon bizi guztian ezagutu ditut ardiak. Ibirira ezkontzean, hiruzpalau jarri eta denborarekin artaldea edukitzea lortu nuen. Beti gustatu izan zaizkit ardiak. Nolatan sartu zinen artzain txakurren lehiaketetan? Jose Antonio Arrillaga eibartarra etorri zitzaidan orduko nire txakurrarekin berea estaltzeko eskatuz. Txakur hura, Txiki, ona zen benetan. Hark esan zidan eurekin lehiaketara joan beharra nuela. Ordura arte horrelako pentsamendurik ez; txakurra etxean lanerako nuen. Ordutik hamabi urte pasatu dira, eta makina bat lehiaketa pasa ditut. ... Thu, 25 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Kamioi eta furgoneta batek aurrez aurre jo dute, auto ilara luzeak sortuz http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-25/p00003006/Kamioi_eta_furgoneta_batek_aurrez_aurre_jo_dute_auto_ilara_luzeak_sortuz.htm Atzo, 10:30ean, Ondarroako noranzkoan zihoan kamioi batek eta kontrako noranzkoan zihoan furgoneta batek aurrez aurre jo zuten San Miguel futbol zelaiko bihurgune erdian. Ertzaintzak esandakoaren arabera, furgonetako gidaria Mendaroko ospitalera eraman zuten osasun zerbitzuek zauri arinekin. Istripua Mutrikutik igarotzen den GI-638 errepidean gertatu zen, futbol zelaiaren aurrean. «Ezbeharra bihurgune erdian izan da, eta errepidearen zati bat itxita egon da ordubetez; horrek auto ilara handiak eragin ditu», azaldu zuen Mutrikuko Udaltzaingoak. Izan ere, istripua gertatu zen tokian auto txikiak pasatzeko adina leku zegoen, eta ondorioz, kamioiak ezin ziren pasatu. Horrek noranzko bietan auto eta kamioi ilara luzeak sortu zituen, eta Udaltzaingoak zirkulazioa inguruko bideetatik desbideratu behar izan zuen. «Debarantz zihoazen ibilgailuak Kalbaixora desbideratu ditugu, eta herri barrura zihoazenak San Mikoiatik bidali ditugu». ... Thu, 25 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Anaiarte abesbatza Donostiako Antzoki Zaharrean ariko da http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-24/p00007009/Anaiarte_abesbatza_Donostiako_Antzoki_Zaharrean_ariko_da.htm Anaiarte abesbatzak Donostiako Antzoki Zaharreko oholtza gainean abestuko du. Nafarroako eta Euskadiko Jubilatuen Elkarteak deitutako koralen arteko lehia izango da horretarako bidea emango diona. Anaiarte abesbatzak azken urteetan hutsik egin gabe parte hartu du koralen txapelketan. Haiekin batera, beste zazpi koral ariko dira Donostian: bi Nafarroatik etorriak, beste bi Bizkaikoak, bat arabarra eta beste biak gipuzkoarrak. «Gipuzkoaren izenean, gurekin batera Hondarribikoak eta Bergarakoak kantatuko dute. Azken horiek arabarren bigarren koralaren ordez ariko dira», azaldu dute. Ainhize Azpiazuren zuzendaritzapean aritzen den erretiratuen abesbatzak sei abesti prestatu ditu lehiaketarako. Euskarazko kantuen nagusitasuna dauka Anaiartekoen errepertorioak, baina gaztelerazko pare bat ere sartu dituzte. Horrenbestez, kantatuko dituzten abestiak ondokoak dira: Urrezko ontzitxo, Azkaine maitea, La bella Lola, Maitia nun zira, Quiere mucho eta azkenik, herriko marka lagaz, Ene Mutriku maitia. ... Wed, 24 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Eskulan taldean izena emateko epea amaitzear http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-24/p00007007/Eskulan_taldean_izena_emateko_epea_amaitzear.htm Hilaren 29an amaituko da eskulan taldean izena emateko epea. Haiek egindako lanak zeintzuk diren hurbiletik ezagutu nahi izanez gero, Zabiel jauregiko erakusketa gelara joatea besterik ez dago. Eskulan taldeak urtebetean egindako 60 lan inguru jarriak ditu Zabielen, jendeak ikusteko. Erakusketa hilaren 28an itxiko dute. Bertan, nagusiki patchwork teknikaren bidez egindako lanak aurkituko ditu jendeak, baina bestelako lanak ere ikusgai jarri dituzte. Datorren ikasturtea urriaren 6an hasiko dute. Animatzen diren guztiek 943603960 (Mertxe) edo 943604489 (Ana) telefono zenbakietara dei dezaketela esan dute. Wed, 24 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Ingurumenari laguntzeko ideien lehiaketa antolatu du Debegesak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-24/p00007008/Ingurumenari_laguntzeko_ideien_lehiaketa_antolatu_du_Debegesak.htm Ingurumenaren zainketa. Hori da Debegesak antolatu duen ideia lehiaketaren helburu nagusia. Ideien lehiaketaren bidez, ingurumena zaintzeko proposamen berriak topatu nahi ditu Debegesak. Lehiaketa herritar guztientzat zabalik dago, baina eskualdeko ikastetxeek erakutsi duten interesa medio, epea urriaren 15era bitartean zabalik mantenduko dute. Enpresek egindako proposamenak lehiaketaz kanpo geldituko dira. Proposatzen diren ideiek eskualdearekin lotura eduki behar dute eta eskualdeko jendeak eginak eta eskualdean erabilgarriak izateko balio beharko dute. Aurkezten diren ideiak, besteak beste, mugikortasuna, energia, erosketa jasangarria edo ekologikoa, hondakinak edota berdegune eta espazio naturalen ingurukoak izan daitezke. Proposamenek auzo zehatz bateko arazoari aurre egiteko, herri batetarako zein Debabarrena osorako izan daitezke. Epaimahaikideek aurkeztutako ideiak eskualdeko arazoekin duen baliokidetasuna, ideia garatzearen bideragarritasuna eta originaltasuna baloratuko dituzte, besteak beste. ... Wed, 24 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU «Zenbait gauza izenez baino azalpenez eskatzen dizkizute» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-24/p00007006/Zenbait_gauza_izenez_baino_azalpenez_eskatzen_dizkizute.htm Zeren bila dator jendea mertzeriara? Haria da gehien saltzen duguna. Josteko zaletasuna dago. Eta barruko arropak? Saltzen dira ere. Kuleroak dira famatuenak, baina gizonezkoenak ere asko saltzen dira, batez ere, mutil gazteentzat. Klasikoak izaten jarraitzen al dute? Ez. Kolorea da nagusi; zuria aparkatuta dago. Galtzerdiak ere badituzue. Nolakoak saltzen dira gehien? Fantasia aldera jotzen dugu; zenbat eta kolore edo marrazki gehiago nahiago. Zerekin jantzi behar denaren arabera beti. Botoi, kremailera...arropak konpontzeko ohiturarik bada? Baietz esango nuke. Gazteek eurek ez dute konpontzen, baina jostunei ematen dizkiote arropak konponketak egiteko. Materiala erosi eta beste bati eman, orduan? Batzuk hala egiten dute, bateren batek bereak egiten ditu, baina orokorrean hala izaten da. ... Wed, 24 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Kalbaixotarrak poza zabalduz http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-24/p00008004/Kalbaixotarrak_poza_zabalduz.htm Kalbaixo Eguna eta Kalbaixotarren Eguna. Hiru auzotako lagunek lana erruz egiten duten urteko egun bi. Aldi berean, ondo pasatzeko egun berezi bi dira. Kalbaixo Eguna urrun xamar gelditzen da, baina Kalbaixotarren Eguna herritarrengan fresko dago oraindik. Asko joan ziren hiru auzoetako hildakoen alde eskainitako mezara. Ondoren, bertan gelditzeko makina bat arrazoi egon ziren, beti ere, hiru auzoetako ahaleginari esker. Txosnan lanean jo eta su ibili ziren, ohiturari jarraituz, Kalbaixora igotakoak txorizo eta tortilla jateko aukera eduki zezaten. Bitartean, ohikoa denez, erromeria girorik ez zen falta izan, eta dantzarako aukera jarri zuen trikitilari bikoteak. Eta jaiari auzoko azken ukitua emanez, auzotarrak elkarren aurka aritu ziren herri kiroletan. Aita-semeen arteko apustuak ere egon ziren, probei emozioa gaineratuz. ... Wed, 24 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Mendi bizikleten maratoiak 167 txirrindulari batu ditu herriko ibilbide aldapatsuan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-23/p00006007/Mendi_bizikleten_maratoiak_167_txirrindulari_batu_ditu_herriko_ibilbide_aldapatsuan.htm Domeka, 09:00ak jotzear. Goiko Plaza txirrindulariz betetzen. Arrazoia: Ameikutzek antolatutako lehen mendi bizikleta maratoia. Bizikletak Txurruka bueltan laga, eta txirrindulariak udaletxe aurreko oholtzan pilatu ziren. Izena eman beharra zegoen, eta dortsala jaso. 09:30ean zen irteera, eta txirrindulariak gelditu gabe heltzen ari zirenez, bazirudien proba ez zela orduan hasiko. Ameikutzekoek, ordea, guztia bere martxan joatea lortu zuten. 167 lagun prest zeuden Ameikutzekoek markatutako bideari ekiteko. 29, herritarrak. Batzuk 25 kilometro zituzten aurretik. Besteek, berriz, maratoia bere horretan egitekotan ziren: ibilbide gogorreko 42 kilometro. Hasierako zatia, ordea, gogorrenetakoa, guztientzat berdina zen: Armetxako igoera. Handik Kostolamendira jo behar zuten, eta han zatituko ziren bi bideak. Ibilbideari ekin aurretik herriari bira eman zioten. «Horrelako ekimenek herria ezagutarazteko ere balio behar dute», aitatu zuen Ameikutzeko kide batek. ... Tue, 23 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU «Orain denbora guztian dakizu itsasoko ze lekutan zauden» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-21/p00006007/Orain_denbora_guztian_dakizu_itsasoko_ze_lekutan_zauden.htm Gregorio Arreitunandia (Mutriku, 1933) marinela da. Patroi baten semea izanda, bere ibilbidea jarraitu zuen, gurasoen iritziaren kontra: 13 urtegaz itsasoratu eta 21egaz patroi beharretan zegoen. Garai hartan, itsasoan ibiltzeko tresna bakarra zeukaten: erlojua. Sestantea ailegatu arte, urte batzuk itxaron behar izan zituen. Zu itsasoan ibilitako garaia kontuan hartuta, esan dezakezu, erderatik ekarrita, «pasatako denbora hobea izan zela»? Ez, kasu honetan ez. Orain askoz hobeto dago, itsasoan erraz ibiltzen da. Dauden aparatuei esker, momentu guztian dakizu non zauden; arrainak harrapatzeko ere asko aurreratu da. Erosotasunaren aldetik, guk lehen gutxi geneukan, bai arropen aldetik baita jatekoaren aldetik ere, ez zegoen batere erosotasunik itsasoan. Orain, berriz, nahi duten dena daukate: jatetxe baten moduan jaten dute, eta arropari buruz, zer esanik ez. Gaur egun, hotzaren kontrako arropa bereziak dituzte... Alderaezina da lehengoa eta gaurkoa. ... Sun, 21 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU «Orain denbora guztian dakizu itsasoko ze lekutan zauden» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-20/p00007006/Orain_denbora_guztian_dakizu_itsasoko_ze_lekutan_zauden.htm Sat, 20 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Jaietako ajea zenbaiti ate joka http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-20/p00008003/Jaietako_ajea_zenbaiti_ate_joka.htm Iazkoekin zerikusirik ez dute eduki kalbaixoek. Ez behintzat markatuta gelditu direnei begiratuz gero. Iaz, goitibeherak izan ziren Mendaron herrian baino mutrikuar gehiago biltzearen erantzuleak. Aurten, ordea, zezenek bete dute paper hori. Hala ere, eta esan bezala, iazkoarekin alderatuta, zerikusirik ez. DYAkoak izan dira, aurten ere, borondatez, herritarren zein bisitarien zaintza egin dutenak, eta min hartu dutenen kargu hartu dutenak. Guztira, bederatziri lagundu die. Ospitalera joan behar izaten dutenak, berriz, bi izan dira. Zezenek ez zuten parte ederra eraman aurtengoan, baina batzuei dantza ere eragin zieten. Zezenetan min hartutakoak zazpi izan ziren, eta goitibeherak zirela eta ez zirela izan ziren beste biak. Horrela bada, jaiak pasatu dira; batzuek oroitzapenak burmuinean jazo dituzten bezala, beste batzuek fisikoki ere edukiko dute oroigarriren bat. Eta oraindik ere gorputza minberatuta edukiko duenik ere egongo da, ziurrenik. ... Sat, 20 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Artzain txakurren lana jasoko dute Kalbaixoko magalek http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-20/p00007004/Artzain_txakurren_lana_jasoko_dute_Kalbaixoko_magalek.htm Kalbaixoko ermitaren parez, artzainek eta euren txakurrek elkar nola ulertzen duten ikusteko aukera egongo da gaur. Hamaikagarrenez, Kalabaixotarrek antolatutako artzain txakur lehiaketa izango da jokoan, 17:00etatik aurrera. Sei artzain izango dira Kalbaixoko txapela lortzeko lanean ariko direnak. Tartean, denborarekin herritarrentzat ezagunak egin diren zenbait aurpegi. Horrela, parte-hartzaileak ondokoak izango dira: Juan Jose Arrizabalaga elgoibartarra Laster txakurrarekin, Jesus Mari Plazaola arrasatearra Gure txakurrarekin, Ramon Larrañaga azkoitiarra Txato txakurrarekin, Joxe Urien abadiñarra Bat txakurrarekin, Aitor Tato ataundarra Argi txakurrarekin eta Jabier Zubiaurre herritarra Txiki eta Argi txakurrekin. Ez da lehen aldia Zubiaurrek bi txakur aurkezten dituela: aurreko urteetan, ordea, Txina eta Txiki izan ditu lagun. Artzainek lehia gogorra edukiko dute euren artean. Izan ere, Mutrikuko zelaietan irabazle izan diren artzainek errepikatzen dute aurten ere; Ramon Larrañagak eta Joxe Urienek, esate baterako. Aitor Urien gaztea izango da aurten, dudarik gabe, ikusleek faltan botako dutena. Gogoratu abadiñarrak 14 urterekin (2006an) epaileen aitamen berezia eskuratu zuela. ... Sat, 20 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Artzain txakurren lana jasoko dute Kalbaixoko magalek http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-20/p00007002/Artzain_txakurren_lana_jasoko_dute_Kalbaixoko_magalek.htm Sat, 20 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Eskaintza zabalagoarekin hasiko du urtea Debabe udal euskaltegiak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-20/p00007001/Eskaintza_zabalagoarekin_hasiko_du_urtea_Debabe_udal_euskaltegiak.htm Ikastaroetan berritasunak eskainiz ireki du matrikulazio epea Debabe udal euskaltegiak. 2008-09 ikastaroan euskaltegian izena eman nahi dutenek hilaren 26a orduko egin beharko dute. Ikastaroetan berritasunak eskaintzeaz gain, aurten, udal euskaltegien mankomunitateak 25. urteurrena ospatzen du. Hori dela eta, Elgoibarren, Deban zein Mutrikun ekimenak egingo dituzte. Aurtengo ikasturterako, gainera, euskaltegiko maila guztiak erakundeetako eskakizun mailekin bateratzea lortu dute. Horrela, HABEren lehen maila Osakidetzarako eta administraziorako eskatzen den lehen mailarekin bateragarria da; HABEko bigarren maila Osakidetza eta administraziorako bigarren mailarekin eta Ertzaintzarako lehen mailarekin bateragarria da; eta azkenik, HABEko hirugarren maila EGArekin, Osakidetzako eta administrazioko hirugarren mailarekin eta Ertzaintzarako hirugarren mailarekin bateragarria da. Horretaz gain, HABEren laugarren maila, Osakidetzako zein administraziorako bera dena, herriko euskaltegian egin ahal izango da. ... Sat, 20 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Mendi bizikleta martxa antolatu dute biharko http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-19/p00002002/Mendi_bizikleta_martxa_antolatu_dute_biharko.htm Mendiko bizikletazaleekin urteroko hitzordua berritu nahi izan du Ameikutz taldeak. Biharko deitu dute herrian egiten den mendi bizikleta martxa. Herriko mendiak ezagutzeko aukera eskainiz, eta, bide batez, afizioa zabaltzeko asmoz antolatzen du Ameikutzek bizikleten mendi martxa. Aurten, bi ibilbide prestatu dituzte. Asko dabiltzanentzat ibilbide gogorra prestatu dute: Goiko plaza, San Jeronimo, Artzai erreka, Armetxa, Kostolamendi, Arnoate, Done Jakue bidea, Larruskaingo bidea, San Miguel bidea, Arnoate, Ameikutz, Kostolamendiko bidean eskubira, Olazko pistara irten, ezkerrera Kostolamendi, Isasi gainetik Olatz, Abeltxe, antenako pista, Bustintza, Urasemendi, Laranga, Pikua, Baldomin, Kalbaixoko bidea, kiroldegiko atzeko aldea eta Goiko Plaza. Ibilbidean zehar hornidura puntuak egongo dira. Guztira, 42 kilometro egingo dituzte. Hasieratik gogorra, eta tartean ere kontutan hartzeko moduko aldapak eskaintzen dituen ibilbidea dela esan dute. ... Fri, 19 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Mendi bizikleta martxa antolatu dute biharko http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-18/p00007007/Mendi_bizikleta_martxa_antolatu_dute_biharko.htm Ohikoa ez duen papera bete zuen atzo Udal pleno aretoak: hutsegite epaiketa baten agertokia izan zen. Bi herritarrek hertsapena leporatu diete euren bizilagunei. Hamar egunez euro baten ordainketa izan zen salatzaileen eskakizuna. Izan ere, euren abokatuak azaldu zuenez, salatzaileek ez dute dirua lortzeko asmorik; Txurruka Plaza 4an eraikitako igogailua erabiltzeko eskubidearen gabetzea salatu nahi zuten. Epaiketak, ordea, salaketan jasotako egintza baino zabalagoa zen arazo bat mahairatu zuen. Izan ere, bizilagunen arabera, bi salatzaileak igogailua egitearen aurka agertu dira hasieratik. Epaiketan agertutakoaren arabera, 2002an igogailua eraikitzeko ideiarekin aurrera egitea erabaki zuten. Baina ordainketak egiteko orduan, gaur egun salatzaileak diren bi herritarrek ez zuten dirurik jarri. Hortik aurrera, epaiketaz epaiketa ibili dira etxapekoak. ... Thu, 18 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Bizitzako bideak gurutzatzera behartuz http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-18/p00007002/Bizitzako_bideak_gurutzatzera_behartuz.htm Urte mordoxka ederra pasa den arren, Eskilantxarri gogoan dute. Hura ez omen da asko aldatu. Ingurua, ordea, izugarri. Aurpegi ederragoak izan dituen arren, leku berezia izaten jarraitzen du Saturraranek. Sufrimenduaren adierazgarri ere izana da. Baita maitale askoren leku kuttuna ere. Hauek, ordea, ikasketekin erlazionatzen dute Saturraran. Izan ere, seminarioko hirugarren promozioa osatzen zuten kideak ziren, atzo, Saturrarango inguruan paseatzen zebiltzanak. «Harbide zuen lehen ere pasealeku horrek izena, baina Katetxe azpiko parea baino zerbait luzeagoa besterik ez zen», zioen batek. «Hemen kapera amaitzen zen, eta han ikasketarako eraikina zegoen», beste batek. 1946an ezagututako lekuaren oroitzapenak batuz, oroitzapen osoagoen koadroa osatzen ari ziren. «Etxetxo hori den ¬egungo txiringitoa¬ lekutik hurbil, frontoia ere bazen». ... Thu, 18 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Olio berezi baten isurketa izan da herenegungo gas usainaren sorburua http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-18/p00007001/Olio_berezi_baten_isurketa_izan_da_herenegungo_gas_usainaren_sorburua.htm «Gas ihesa zelakoan ibili ginen hasieran, baina abiadura-kaxek erabiltzen duten olio bereziaren isurketa izan zen». Horrenbestez argitu dute udaltzainek herenegun herrian sortutako alarmaren jatorria zein izan zen . Udaltzainen arabera, Goiko Arban egiten ari diren etxebizitzetan zegoen hondeatzaile baten olio berezia izan zen herenegun herri guztian zabaldutako gas usaina zirudienaren sorburua. «Olio horrek eta gasak usain beretsua omen dute», aitatu zuten. Hala ere, nondik zetorren jakin arte larrialdi plana martxan jarri zuten. Gas usaina zirudiena herriko alde guztietan sumatzen zenez, herritar guztientzako gomendio bandoa bota zuten: etxean sartu eta leihoak ixteko. Hortik aurrerakoak Ertzaintzaren eta suhiltzaileen laguntzarekin egin zituzten. ... Thu, 18 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Lonjatik kofradiaraino urdina nagusi http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-17/p00004001/Lonjatik_kofradiaraino_urdina_nagusi.htm Marinel arropak soinean, Mutrikun sortu eta Mutrikun bakarrik ezagutzen den santuaren eguna ospatu zen atzo: San Piñastei. Lonja zaharreko parean hasi eta kofradia berrirainoko tarteak bizitasun berezia hartzen du Piñastei Egunez. Goizean goizetik gazteak hara eta hona zebiltzan, eurentzako antolatutako jokoen zain. Brigadakoak azken ukituak ematen. Eta koadrilak eguerdirako prestaketak egiten. Aizabiakoek, urtero bezala, moilara jaisten zirenak esku zabalik hartu zituzten: nagusienentzat hamarretakoa, haurrentzat jokoak eta nahi zutenentzat sardina erreak. «90 kilo prestatu ditugu», zioen bazkideetako batek. Haiek euren lanean ari zirela, Piñasteiko txerriak bere agerpena egin zuen. Aurten, ibilbide eta lagun ezberdinekin jaitsi da moilara: txistulariekin Atxukaletik bide berrian behera egin du. Asko izan ziren txerriaren atzetik beherainoko bidea egitera animatu zirenak. ... Wed, 17 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Doinu arteko lapiko festa http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-16/p00004015/Doinu_arteko_lapiko_festa.htm Musika, umeentzako jolasak eta txapelketak mutrikuarren jairik kuttunena bizitu dute: kalbaixoak. Atzo txikien eguna bazen ere, XVIII. Marmitako Txapelketak zaharrak eta gazteak elkartu zituen Beheko Plazan. Txoko Eder Elkarteak antolatuta, aurten ere herritarrek gogor hartu dute marmitako lehiaketa. Guztira, hamabost marmitako aurkeztu zituzten. 10:00etan hasita, sukaldariak su aurrean jarri eta marmitakoa gozo-gozo egiten ibili ziren. Umeak pottoka gainean Beheko Plazan lapikoak martxan zebiltzala, txistulariak kalez kale ibili ziren erraldoi eta buruhandiekin. Umeak, buruhandiei begira, animaliak ikusteko zain zeuden. Izan ere, 12:00etan, pottokak eta zezen txikiak egon ziren Txurruka Plazan. Umeak zaldi txikien gainean zebiltzala, musika bandaren txanda heldu zen. Agustin Arrietaren zuzendaritzapean, musikari mutrikuarrek talentua soberan dutela argi utzi zuten bertaratutakoen aurrean. Sei abesti jo zituzten, bata bestea baino hobeto. Txalo zaparradaz inguratuta, musika bandak marmitako txapelketako sari banaketari egin zion bide. ... Tue, 16 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Herrialdeen Arteko Txapelketan bigarren geratu da Gipuzkoa http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-16/p00002007/Herrialdeen_Arteko_Txapelketan_bigarren_geratu_da_Gipuzkoa.htm Bigarren, Nafarroaren atzetik, bederatzi puntura. Hori postua lortu du Gipuzkoak, Mutriku Soka-Tira Taldekoak tartean. Sailkapenera jota, Nafarroak 62 puntu egin zituen, Gipuzkoak 53, Bizkaiak 49, Lapurdik 37, Arabak 33, Zuberoak 22 eta Nafarroa Behereak 21. Eta emaitzari garrantziarik kendu barik, zaleen gozamena egin zuten kirolari guztiek. Laugarrenetik bigarrenera Mutriku Soka-Tira Taldekoak lau probatan lehiatu ziren: Jon Mugartegik laugarren postua lortu zuen ingudean, 83 jasoaldigaz. Postu bera egin zuen Jabier Urrestik gurdian. Lasto altxatzen aritu zen Patxi Ituarte, eta egindako hemerezi jasoaldiek hirugarren postua eman zioten proban. Amaitzeko, zakuan bigarren geratu ziren Gotzon Arrieta, Jose Ramon Arriaga eta Iñaki Solabarrieta. Tue, 16 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU «Jendearen erantzuna eta irribarrea nabaritzean, orduan, hasi egiten zara» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-14/p00002019/Jendearen_erantzuna_eta_irribarrea_nabaritzean_orduan_hasi_egiten_zara.htm Nerabea zela hasi zen antzerki munduan murgiltzen Itziar Egurbide Arrieta (1955). Bere herrian Txatia bezala ezagutzen dutena, erizain laguntzailea da Mendaroko ospitalean. Lana eta Goizeko Izarra Antzerki Taldearen artean banatzen du bere denbora gehiena. Iaz, Klaudio Landaren Zeure esku telebista saioan parte hartu zuen. Noiztik duzu antzerkiarekiko zaletasuna? Betidanik gustatu zait. Gaztetan ibili nintzen Mutrikuko Kulturako Gazte Sailak antolatutako antzerki taldean, Egi bila obrarekin. Han, ikastaro bat ere egin nuen. Geroago, ikastolen mugimenduagaz batera, Mutrikun antzerki talde bat sortu zen, Goizeko Izarra. Baina orduan ez nuen zuzenean parte hartu. Urte mordoa eta gero desagertu egin zen, eta orain dugun taldea 1991n sortua da. Ni urtebete beranduago hasi nintzen bertan, norbaitek kale egin eta hamar egunetan haren papera ikasi nezakeen eskatu zidatenean. Hala hasi zen nire ibilbidea. ... Sun, 14 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Guztia prest kalbaixotarako http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-13/p00007005/Guztia_prest_kalbaixotarako.htm Domekaz hasten dira aurten kalbaixuak. Jai eguna izanik, Kalbaixoko ermitaren giroaz gozatzeko aukera herritar guztien eskura dago. Eta gainera, azken aurreikuspenen arabera, eguraldiak ere laguntzeko asmoa omen du. Aurten ere ez da ez goitibeherarik, ez portuko jai girorik, ez marmitako lehiaketarik faltako. Hasiera, beti bezala, Kalbaixora igota emango zaie. Ohiturari eta Kalbaixon bilduko den jendearen lasaitasunari eta osasunari arreta jarriz, oinez egitea litzateke berea. Hala ere, adinean aurrera doazenak kontuan hartuta, ezintasun bat dutenentzat edo, nola ez, berandu edo alferkeriak jota dabiltzenentzat autobus zerbitzua ere egongo da. Lehen autobusa goiko geltokitik 08:00etan aterako da, eta herrira jaisteko azkena 14:00etan izango da. Ordu horien artean, autobusak gora eta behera ibiliko dira. ... Sat, 13 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Rock kontzertua eta bertsoak izango dira Kalbaixoen iragarle http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-12/p00005002/Rock_kontzertua_eta_bertsoak_izango_dira_Kalbaixoen_iragarle.htm Bertsoak eta rocka. Kantuari eta musikari lotutako eskaintza zabala izango da Kalbaixoak iragarriko dituena. MUGAk eta MRK-k antolatuta, Gaztetxean hiru talde ikusteko aukera egongo da. Frontoia, aldiz, bertsozaleen gune bihurtuko da. Mestizai Nait deitu duten gauean, Ajibril Thior bakarlari senegaldarra, Egin talde italiarra eta Mutrikuko Galerna taldea ariko dira. Sarrera doan izango da. Frontoian, berriz, Sebastian Lizaso, Amets Arzallus, Agin Rezola, Jokin Labayen eta Egoitz Alkorta Beano egongo dira oholtza gainean. Ekitaldia Mutrikuko Bertso Eskolak antolatutakoa da, eta sarrerak hiru euro balio ditu. 16 urtetik beherakoentzat, berriz, euro bat besterik ez da izango. Fri, 12 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Mutrikuko sokatira taldeko sei kide egongo dira herri kirolen olinpiadetan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-12/p00002007/Mutrikuko_sokatira_taldeko_sei_kide_egongo_dira_herri_kirolen_olinpiadetan.htm Zazpi herrialdeetako kirolariak batuko dira bihar, Donostian, herri kirolen olinpiada deitutako txapelketan. Guztira, 150 kirolari inguru: herrialdeko 20ren bat, eta Gipuzkoarren kasuan, 22tik sei Mutriku Soka-Tira Taldekoak. Zazpi herrialdeen arteko txapelketak hamar kirol biltzen ditu bere baitan. Hasieran, zazpi herrialdetako ordezkariak batera ariko diren lau kirol ikusi ahal izango dira: txokor batzea, txinga eramatea, harri jasotzea eta zaku altxatze lasterketa. Azken proba horretan parte hartuko dute herriko taldeko lehen hiru ordezkariek: Jose Ramon Arriagak, Gotzon Arrietak eta Iñaki Solbarrietak. Ondoren, beste hiru kirolen txanda izango da. Tartekatuta, gurdiarekin, lasto altxatzen eta ingudearekin ariko dira. Kirol bat bukatu ahala besteari ekingo diote. Tarte horretan, herriko taldeko ordezkari eta, aldi berean, Gipuzkoako txapeldunak diren hiru kide ariko dira lanean: ingudearekin Jon Mugartegi, lasto altxatzen Patxi Ituarte Isasi eta gurdiarekin Jabier Urresti. Urresti, joan den asteburuan, gurdi jokotako Euskadiko Txapelketan txapeldunordea izan zen. «Asteburuan, aukera berri bat edukiko dut, eta gelditu zaidan arantzatxoa kentzen saiatuko naiz. Ia oraingoan lortzen dudan». ... Fri, 12 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Bost taldek ekingo diote denboraldi berriari asteburuan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-12/p00002001/Bost_taldek_ekingo_diote_denboraldi_berriari_asteburuan.htm Mutriku FTko lau taldek asteburuan jokatuko dituzte denboraldiko lehenengo partidak. Hiru partida etxean jokatuko dira, eta gelditzen dena kanpoan. Burumendi eta kadeteen taldea izango dira San Miguel futbol zelaia estreinatuko dutenak. Mutilen talde nagusia, nesken talde nagusia eta txikiak, berriz, kanpoan hasi dira. Etxeko lehen partida kadeteek jokatuko dute. Aurrean, Zestoako taldea edukiko dute. Norgehiagoka 11:00etan hasiko da. Arratsaldez, aurten ere gazteen ohorezko mailan ariko den taldearen txanda izango da: Burumendik Eibarko taldearekin neurtu beharko ditu indarrak, 17:00etatik aurrera. Txikiek, berriz, Elgoibarrera bidaiatuko dute, eta bertako taldearen aurka ariko dira 12:15ean, Mintxetan. Nesken talde nagusiari Oriora joatea egokitu zaio ligari hasiera emateko. Neskak iazko denboraldian egindakoa mantendu nahian abiatuko dira Urola Kostara. Partida 16:00etan izango da. ... Fri, 12 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Kalbaixo ermitaren inguruan antolatu dute jai giro nagusia kofradiakoek http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-11/p00007007/Kalbaixo_ermitaren_inguruan_antolatu_dute_jai_giro_nagusia_kofradiakoek.htm Kalbaixo jaiek esanahi berezia dute Ibiri, Olabarrieta eta Laranga auzokoentzat. Hiru auzoak Kalbaixo kofradiaren baitan batu izan dira, eta euren eguna ospatzea egokitzen zaie hilaren 14an. Kalbaixoko kofradian baserritar eta marinelak batzen dira bere sorreratik. Jaiak antolatzean, ordea, baserritarrek egiten dute ahaleginik handiena. Mahai bueltan batzen dira Ibiri baserriko Jabier Zubiaurre, Pikuako Jose Luis Elorza, San Blaseko Mari Karmen Egia, Eizarreko Jose Luis Pagoaga, Gaztañegiko Jose Manuel Arruti eta Aitzetako Jesus Mari Beristain. Eta haiek izaten dira Kalbaixo Egunan ez ezik, hurrengo asteburuan ere ekitaldiz betetzen dutenak. Horretarako, ordea, guztien laguntasuna izaten dute: bai hiru auzotako baserrietakoena, baita Kalbaixoko tabernakoena ere. Jaiak ilusio handiz prestatzen eta bizitzen dituzten arren, hiru auzoetakoek erruz egiten dute lana, Kalbaixora hurbiltzen diren guztiek egun eder askoa pasa dezaten: eliza eta inguruak txukun eta egoki jartzen dituzte, erroskilak ere saltzen dituzte eta egunean bertan tabernan jo eta su ibiltzen dira. «Kafea egiten dugu, eta tortilla eta txorixorik ez daitezela falta zaindu, horixe baita Kalbaixokoa, betikoa», dio Eizarreko Ana Mari Egañak. ... Thu, 11 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Astigarribiara mendi ibilbidea antolatu dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-11/p00007005/Astigarribiara_mendi_ibilbidea_antolatu_dute.htm Goiko geltokitik irten eta herriko bide zaharrak erabiliz, Astigarribiarainoko irteera egingo da etzi. Ekimena Astigarribiako eliza kontsakrazioaren 900. urtemuga dela eta antolatu dute. Astigarribia auzoko urteurren bereziaren inguruan antolatu den mendi irteerak bi helburu ditu: alde batetik, auzoko historia zabaltzeko ahalegina egingo dute. Horretarako, mendi irteeraren amaieran, turismo teknikarien laguntzarekin, bisita gidatua egiteko aukera egongo da. Beste alde batetik, herriko bide zaharrak ezagutarazi nahi dituzte. Ibilbidea goiko geltokian hasiko da 09:00etan. Olazko bidea hartu eta Kostola baserriraino joango dira hasteko. Handik Apainara. Ormolako bidea hartuko dute jarraian, eta handik zuhaitz arteko bidea hartu eta Astigarribiaruntz jaitsiko dira. Behin auzoko bidearekin topo eginda ¬Zaldibe baino beheraxeago¬, Jauregi baserriaren ondotik auzoko plazara helduko dira, eliza aurrera. ... Thu, 11 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU Orratzaren abilezia http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-10/p00007005/Orratzaren_abilezia.htm Aldizkarietako informazioa, internet, eta, batez ere, elkarri ematen dizkioten aholkuak. Horiek dira herriko eskulan taldeak egindako lanen iturriak. Abiapuntua, ordea, ez da nahikoa, eta orratza eta haria erruz erabili behar izaten dituzte. Emaitzak, berriz, ikusgarriak dira. Patch work deituriko teknika erabiliz, hainbat lan egin dituzte taldea osatzen duten hogeita bat emakumeen artean, eta orain, Zabieleko erakusketa gelan jarri dituzte ikusgai, herritarrek zer egiten duten ikus dezaten. Taldea osatzen duten hogeita bat lagunen artetik, laupabost ziren josten zekitenak, beste batzuk, berriz, «jostorratza zer zenik ere ez zekiten». Gauzak horrela, oraindik ere ikusgarriagoa da zer lortu duten ikustea. «Josteko zaletasuna garatu, eta aldi berean, josten ikasteko aukera du jendeak taldean», azaldu du taldeko kide eta koordinatzaile Mertxe Rodriguezek. ... Wed, 10 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTRIKU