Munitibar, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info Hitzako albiste zerrenda munitibar eu Mon, 08 Sep 2008 00:00:46 +0200 60 Munitibar, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info/rss/logo.gif 11barri.info Gazteek etxeen eraikuntza «gehiegizkoa» salatu dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-04/p00007004/Gazteek_etxeen_eraikuntza_gehiegizkoa_salatu_dute.htm Munitibarko gazteek herria etxeen eraikuntza «gehiegizkoa» jasaten ari dela salatu dute. Orain urte batzuk, etxebizitzen beharra egon zela onartzen badute ere, gaur egun, etxe gehiago eraikitzeak herritarren beharrizanak ez dituela asetzen azaldu dute. «Momentu baten, herriak etxe gehiago eraikitzea eskatzen zuen. Urteekin, ostera, etxe kopurua gehitzen joan da eta, gainera, etxeak beste modu batekoak egiten hasi dira», esan dute herriko zenbait gaztek. «Beharrizanak aldatu dira» Gauzak horrela, herriko gazteek eraikuntza mota horiek egitea gelditzeko eskatu dute. «Orain, herritarren beharrizanak beste batzuk dira, etxebizitza beharra beste maila batera pasatu da». Egoera hori salatzeko, joan den astean mural bat margotu zuten gazteek Munitibarko frontoi ondoko kantoian. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 MUNITIBAR Amuarekin erraldoia jo http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-29/p00008004/Amuarekin_erraldoia_jo.htm Legutio (Araba) inguruan arrantzan zebilela 93 zentimetro luze eta 7,400 kilo zituen arraina arrantzatu zuen Ińaki Sologaistuak. Izatez durangarra bada ere, asteburuak Gerrikaitz-Munitibarren pasatzen ditu arrantzazale honek. Ia metro bateko luzera duen lutxoa eskuetan hartu eta asko kostata arrantzatu zuela esan du. «Hamabost minutu egon zen arraina amuagaz uretan; azkenean, nekatu egin zen, eta kainaberagaz igo ahal izan nuen. Lutxoa ezin da jan, baina, eta zakarretara botako dut». ############ Sun, 29 Jun 2008 01:00:00 +0200 MUNITIBAR Amuarekin erraldoia jo http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-29/p00005006/Amuarekin_erraldoia_jo.htm Munitibartarrak pasa den astetik buru-belarri sartuta daude San Pedro jaietan. Hori horrela, eskaintza zabalagaz gozatzeko aukera eduki dute: auto klasikoen erakusketatik hasita, kirola, rallysprinta, erretiratuentzako bazkaria edota musika ekitaldiak antolatu dituzte aurten. Atzo, Play Station zaleek asetzeko denbora eduki zuten, lau orduko saioa antolatu zuten-eta frontoian, goizez eta arratsaldez. Horren ostean, 18:00ak aldera, ohi ez bezalako falkoneria erakustaldia egon zen. Besteren artean, belatz amerikarrak eta gauontzak nagusi zein txikiak bildu zituen erakustaldira, jakinminez. Beste era bateko giroa izan zen 18:30etatik aurrera egon zena. Luis eta Antonio Mallea abadeei egindako omenaldian beraien aldeko meza ospatu zen: Ońatiko abesbatzak kontzertua eskaini zuen, eta, amaitzeko, beraien bustoak estalgabetu egin zituzten. Halakoetan gertatzen den modura, ez zen falta izan mokadurik. ... Sun, 29 Jun 2008 01:00:00 +0200 MUNITIBAR V. Rallysprint puntuagarriak 63 pilotu eta kopilotu batuko ditu bihar http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-20/p00003006/V._Rallysprint_puntuagarriak_63_pilotu_eta_kopilotu_batuko_ditu_bihar.htm Munitibarko plazatik hasita, Aulesti, Ziortza-Bolibar eta Mendata zeharkatuko dute aurten Munitibarko V. Rallysprintean parte hartuko duten autoek. Lehenengo parte-hartzailea 15:00etan hasiko da ibilbidea egiten, eta 19:30ean amaituko du. Txapelketa antolatzen duen Gernika Racing Elkarteko kideen esanetan, «zirkuituari hiru buelta emateko, gutxi gorabehera, hiru ordu eta erdi beharko dituzte». Aurten ere, mendi arteko ibilbide luzeagaz dator Munitibarko Rallysprinta. Denetara, 143,25 kilometro egin beharko dituzte bosgarren aldiz egingo den txapelketa honetan parte hartuko duten 63 pilotuek, eta nola ez, haiek ez eze, beraiekin batera autoan joango diren kopilotuek ere. Urterik urte Munitibarko Ra-llysprinta antolatzen duen elkarteak esanda, bihar, 09:00etan, Munitibarko udaletxean egon beharko dira lasterketan parte hartuko duten guztiak. Ordu horretan, antolakuntzak guztien datuak egoki daudela egiaztatuko du. «Eginkizun honetan ibiliko gara 12:30ak arte». ... Fri, 20 Jun 2008 01:00:00 +0200 MUNITIBAR Ikasturteari agur esateko jaia http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-14/p00008001/Ikasturteari_agur_esateko_jaia.htm Munitibarko Herri-Ikastetxeak ikasturte amaierako jaia egin zuen atzo. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako seigarren mailara arteko ikasle guztiek udaletxeko areto nagusian antzeztu, abestu eta dantzatu egin zuten. Makilakixki-ren ipuina abiapuntutzat hartuz, jantzi eta guzti ospatu zuten ikasturte amaierako jaia. Irakasleak laguntzeko bazeuden ere, umeak ondo baino hobeto konpondu ziren. Aretoa bete-bete egin zen, eta barreak ere entzun ziren bertaratutakoen artean, umeak txiste kontari aritu ziren eta. Sat, 14 Jun 2008 01:00:00 +0200 MUNITIBAR Ikasturteari agur esateko jaia http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-04/p00003006/Ikasturteari_agur_esateko_jaia.htm Munitibarko Herri-Ikastetxeak ikasturte amaierako jaia egin zuen atzo. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako seigarren mailara arteko ikasle guztiek udaletxeko areto nagusian antzeztu, abestu eta dantzatu egin zuten. Makilakixki-ren ipuina abiapuntutzat hartuz, jantzi eta guzti ospatu zuten ikasturte amaierako jaia. Irakasleak laguntzeko bazeuden ere, umeak ondo baino hobeto konpondu ziren. Aretoa bete-bete egin zen, eta barreak ere entzun ziren bertaratutakoen artean, umeak txiste kontari aritu ziren eta. Wed, 04 Jun 2008 01:00:00 +0200 MUNITIBAR Belaunaldi berriei ondarea erakusten http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-24/p00005004/Belaunaldi_berriei_ondarea_erakusten.htm «Ea. Ba al dakizue zer egiten dugun hemen?», arkeologoak. «Bai, lana», ikaslearen erantzuna. Bada, horretan ahalegintzen direla esan zien Gerrikaitzeko Bengolan beharrean dabiltzan arkeologoetako batek Munitibar eta Aulestiko eskoletako ikasleei. Aurretik Lekeitioko Eskolakoei azaldu modura, historialariek historia idatz dezaten beharrezkoa dela azaldu zien arkeologoen beharra, eurak batzen dituzten aztarnak datu bihurtu eta liburuak idazteko. Horretan dabiltza Bengolan. Zehazki, orain dela 700 bat urteko burdinolaren aztarnak bistaratu nahian. Gerora, haren ondoan orain dela 40 urtera arte funtzionamenduan egon den errota eraiki zutela azaldu zieten ikasleeei. Inguruko baserrietakoak Bengolara joaten ziren ogia egin ahal izateko irina lortzera. Leako presa batetik bideratutako ubide bat andaparara ailegatzen zen, eta uraren indarra aprobetxatzen zuten errota mugitzeko. Horrela txikitzen zen garia edota artoa, irina lortzeko. ... Sat, 24 May 2008 01:00:00 +0200 MUNITIBAR Espaloia erabiltzeko prest dago http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-06/p00005007/Espaloia_erabiltzeko_prest_dago.htm Tue, 06 May 2008 01:00:00 +0200 MUNITIBAR «Eskola kirolak jarrera asko pizten ditu umeen artean» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-29/p00003005/Eskola_kirolak_jarrera_asko_pizten_ditu_umeen_artean.htm Aurreko ostiralean Lea-Artibaiko kirol olinpiadak ospatu ziren. Lea-Artibai eskualdeko lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasle guztiek parte hartu zuten. Aukera ezin hobea izaten da berau inguruko ikasleek elkar ezagutzeko eta herri txikietakoak eta handiagoetakoen arteko hartu-emana areagotzeko. Nagusioi, besteak beste, momentu honetan hezkuntzako lege berriak ezarri nahi duen kirolaren murrizketaz hausnartzeko aukera ere eman digu. Eskola kirolak trebetasun, gaitasun eta jarrera asko pizten ditu umeen artean; eta garrantzitsua da, beraz, bai irakasleek eta bai gurasoek umeak kirola egitera animatzea. Umeek ez dute ikusleen gozamenerako jolasten, ezta lehenengoak izateko ere, olgetako eta, kirolaren bidez, persona legez hezteko baino. Nagusiok ez genuke hori ahaztu behar, eta parte hartzen duten guztien lana txalotzen saiatu beharko ginateke. Umeen akatsei agirika egin gabe, gauza positiboak esaten saiatu behar gara, horrek motibatuko baititu jardun zuzenenak izatera kirolean eta bizitzan. ... Tue, 29 Apr 2008 01:00:00 +0200 MUNITIBAR Aizkolariek eta harri jasotzaileek ikuskizuna emango dute bihar http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-26/p00003005/Aizkolariek_eta_harri_jasotzaileek_ikuskizuna_emango_dute_bihar.htm Munitibarko Udalak antolatuta, herri kirol ikuskizuna emango dute bihar, 13:00etan, herriko plazan. Orduan aterako dira jendaurrera parte-hartzaileak, barruan daukaten guztia ematera. Binaka lehiatuko diren aizkolarien artean, Larretxea-Zelai, Lopez Azpilikueta-Flores eta Bihurri-Nazabal ikusi ahalko dituzte bertaratzen direnek. Esperientzia handiko aizkolari horiekin batera, 8 urteko Hodei Ezpeleta aizkolari gazteak ere bere erakustaldia egingo du. Herri kirolen saioa izanik, ezin faltako dira harri jasotzaileak. Goenatxo II, Goenatxo III eta Barrinaga ibiliko dira harri pisutsuak behin eta berriz altxatzen. Prinitzipioz, eguraldiak laguntzen duen bitartean, hitzordua plazan bertan egin du Udalak, baina eguraldi txarra egingo balu, ekimenak frontoian egiteko asmoa daukatela adierazi dute. Oraingoz, egunotako eguraldia ikusita, asteburuan ez duela gutxiago egingo eta jaia plazan egiteko gogoa erakutsi dute. ... Sat, 26 Apr 2008 01:00:00 +0200 MUNITIBAR Frontoi bete jende, musika hotsen atzetik http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-16/p00003001/Frontoi_bete_jende_musika_hotsen_atzetik.htm Wed, 16 Apr 2008 01:00:00 +0200 MUNITIBAR Lehen eta orain, giroa nagusi http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-10/p00003004/Lehen_eta_orain_giroa_nagusi.htm Astegun buruzurian, hutsik ageri da Munitibarko plaza. Herritarrak, nor bere errutinan sartuta, euren lanpostuetan daude, eguneroko jarduna betetzen. Bizilagunik zaharrenak herriko tabernaren kanpoaldean daude; kafea hartu eta kartetan jokatzen duten bitartean, garai bateko kontuak ekartzen dituzte gogora. Herrian jai giroa nagusitzen zenean, zelan eta nondik ibiltzen ziren kontatzen diote elkarri. Izan ere, urte batzuk atzera eginez gero, Munitibarren jai asko antolatzen ziren urte osoan. Kontzertuak, erromeriak eta bestelako ohitura herrikoiak herria piztu eta bizitu egiten zuten. Orain, urte batzuk lasaitasun apalean murgilduta egon ondoren, herriko gazte talde bat kontzertuak antolatzen hasi da, «herriko giroa pizteko». Horrela, etzi, jai giroz zipriztinduko da Munitibar. ... Thu, 10 Apr 2008 01:00:00 +0200 MUNITIBAR Errepide sare berria egiteko laguntzak eskatu ditu Udalak Foru Aldundian http://www.11barri.info/paperekoa/2008-03-27/p00005003/Errepide_sare_berria_egiteko_laguntzak_eskatu_ditu_Udalak_Foru_Aldundian.htm «Gerrikaitz auzoko irisgarritasuna hobetzeko asmoz», Udalak eliza atzetik errepide bat egiteko proiektua aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundian. Funtsean, herri osoa errepide nagusi batez inguratuta egotea da asmoa. «Horrek herriko zirkulazioa erraztuko du, eta norabide bati jarraituta, herri osoa inguratu ahalko dute auto gidariek», adierazi du Udalak. Hala ere, printzipioz, proiektua ez da gauzatuko, horretarako, Aldundiak diru laguntzak eman beharko ditu eta. Oraindik orain, Gerrikaitzeko errebueltan bigarren bide bat hartu behar izaten dute auto gidariek eliza aurrera ailegatzeko. Hori dela eta, Munitibarko Udalak auzo guztia errepide sare jarrai baten bidez lotzeko asmoa erakutsi du, eta horretarako, proiektu bat egin du. Proiektua bi zatitan banatzen da. Lehenenik, Udalak errepide sare jarraitua egiteko lehen pausoa eman nahi izan du. Horretarako, bihurgunetik gora doan errepideari auzo guztia inguratzeko jarraibidea egitea da bere asmoa. Eliza atzetik igaroko den bide paralelo bat egin nahi dute. «Errebueltatik gora egiten duen errepideari bide paralelo bat eginda, eliza atzetik herri osoa konektatuta egongo litzateke; hori proiektuaren lehen zatia da», azaldu du Udalak. ... Thu, 27 Mar 2008 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Espaloi berria eliza aurreko bidean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-03-14/p00006006/Espaloi_berria_eliza_aurreko_bidean.htm Fri, 14 Mar 2008 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Oizpe Egoitzaren indusketa eta euste hormako beharrak amaitu dituzte http://www.11barri.info/paperekoa/2008-03-08/p00003006/Oizpe_Egoitzaren_indusketa_eta_euste_hormako_beharrak_amaitu_dituzte.htm Munitibarko Oizpe Egoitzako beharrak aurrera doaz: euste horma eta indusketa beharrak eginda daude. Oizpekoen esanetan, gauzak «uste baino hobeto» doaz, eta 2009ko irailean egoitzaren ateak zabaldu ahalko dituztela aurreratu dute. Duela zazpi urte hasi ziren Rebeka Urriolabeitia eta Javier Larrańaga Oizpe Egoitzaren proiektua aurrera atera nahian. Kooperatiban parte hartuko zuten bazkideak bildu, dirulaguntzak lortu eta kudeaketa lanak abian jartzea lan mardula izan zen beraientzat. Dena den, «gustura eta ilusioagaz» egin dutela adierazi dute biek. «Guk argi genuen zer zen nahi genuena: kooperatiba bat sortu nahi genuen, bazkideok beharra egiteko, eta denaren gainetik, eskualdean zegoen beharrizana asetu nahi genuen», esan du Urriolabeitiak. 2009an zabaltzeko ... Sat, 08 Mar 2008 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Bidea zabalduta eta begiratokia eginda http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-28/p00003007/Bidea_zabalduta_eta_begiratokia_eginda.htm Thu, 28 Feb 2008 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Etxebizitza tasatuak lortzeko irizpideak argitaratu dituzte http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-26/p00005006/Etxebizitza_tasatuak_lortzeko_irizpideak_argitaratu_dituzte.htm Munitibarko Udalak Gerrikaitz 4 plangintza arloko hamabi etxebizitzak eskuratu ahal izateko irizpideak zehazteko beharra Bizkailur enpresaren esku utziko duela jakinarazi du. Munitibartarrek ez ezik, Lea-Artibaiko eta Busturialdeko bizilagunek ere aukera edukiko dute etxebizitza eskuratzeko. Udalak otsailaren 6an egindako aparteko bilkuran adostutakoaren arabera, Bizkailur SA enpresa Gerrikaitz auzoan egiten dabilen etxebizitzetatik hamabi eskuratzeko pertsonen hautaketa enpresaren beraren esku egongo da. Momentuz, irizpideak argitaratu badira ere, eskatzaileek aukera izango dute irizpide horien gainean alegazioak aurkezteko. Hori bai, alegazioak aurkezteko 60 eguneko epea dago, eta apirilaren lehen astea izango litzateke epemuga. Behin epe hori pasatzen denean, jasotako iradokizunak kontuan hartuz, irizpideak berriro argitaratuko dira Bizkaiko Boletin Ofizialean, eta orduan hogei lan eguneko epea egongo da eskari berriak egiteko. ... Tue, 26 Feb 2008 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Euriteak lur-jausiak eragin ditu http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-25/p00003005/Euriteak_lur-jausiak_eragin_ditu.htm Fri, 25 Jan 2008 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Lautik hiru txapel, bertokoentzat http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-22/p00007005/Lautik_hiru_txapel_bertokoentzat.htm Tue, 22 Jan 2008 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Bizkaiko lau talde batuko dira Munitibarko Gaztetxeko oholtza gainean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-17/p00003001/Bizkaiko_lau_talde_batuko_dira_Munitibarko_Gaztetxeko_oholtza_gainean.htm Bizkaiko lau taldek kontzertua eskainiko dute bihar, Munitibarko Gaztetxean, San Bizente jaien aurrean. Apurka (Balmaseda-Zalla), Odolez Blai (Zalla), No Komply (Zalla) eta Bertan Bera (Gernika) dira bihar, Munitibarko Gaztetxean, oholtza gainean batuko diren taldeak. Hitzordua 21:00etan dago ipinita. Gitarra eta bateria hotsez inguratuta, ongi pasatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Thu, 17 Jan 2008 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Herriarteko Txapelketako finalak jokatuko dituzte http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-04/p00002901/Herriarteko_Txapelketako_finalak_jokatuko_dituzte.htm Fri, 04 Jan 2008 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Juan Uriarte 'Koba'-k jaso du zaldi-mando probetako manta http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-03/p00005005/Juan_Uriarte_Koba-k_jaso_du_zaldi-mando_probetako_manta.htm Juan Uriarte Koba aulestiarraren animalia izan da aurtengo Munitibarko zaldi-mando probetako onena. Neurketa orokorrean, 60 untza eginda, jaso du manta. Horrez gain, Lea-Artibaiko eta Kintxopeko sariak ere berarentzat izan dira. Sailkapen orokorrean Olarrea jatetxea geratu da bigarren, eta Maider Uriarte hirugarren. Herriko saria, ostera, Motrollo elkarteak jaso du. Gabonetako jaietan jokatu da txapelketa. Thu, 03 Jan 2008 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Txikienak ere digitalizatu dira http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-27/p00006009/Txikienak_ere_digitalizatu_dira.htm Txamarra jantzi, euritakoak hartu eta kalera atera dira gaur ere Munitibarko haurrak. Kaleak korrika zeharkatu, eta 11:00etarako udaletxeko ate aurrean elkartu dira herriko hamabost ume. Gabonetan egonda, ez daukate eskolarik, baina etxean Olentzerok ekarritako opariekin jolasten geratu beharrean, ume hauek nahiago izan dute lagunartean ikasten eta trebatzen jarraitu. Horrela, sei egunetan zehar, Guraso Elkarteak antolatutako informatika ikastarora joaten dira. Informatika ikastaro horrek, funtsean, helburu argi bat du: umeei argazkiak, marrazkiak eta bestelako irudiak digitalki manipulatzen irakastea. Hamabi eta lau urte bitarteko umeak, KZguneko gelara sartu bezain pronto, ordenagailuen aurrean jarri eta sagua alde batetik bestera mugitzen hasi dira. Ez da lehen aldia ordenagailu baten aurrean jartzen direna; hori agerian geratu da teklatuaren jaun eta jabe egin direnean. ... Thu, 27 Dec 2007 01:00:00 +0100 MUNITIBAR «Konturatu nintzen historia pila bat zegoela arboletan batu barik» http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-22/p00007005/Konturatu_nintzen_historia_pila_bat_zegoela_arboletan_batu_barik.htm Abade eginda joan zen Ameriketara Mallea (Munitibar, 1940). Baina abadetza utzi eta historia irakasten hasi zen Renoko Unibertsitatean. Euskaldunen arrastoari lotuta, hainbat behar egin ditu. Ikertzaile euskalduna zara. AEBetan ere euskaraz? AEBetan denak dakite nik euskaraz nahiago dudala egin beste edozein hizkuntzatan baino. Munitibarren ikasi nuen nik erdaraz eskolan. Orain, erdaldunak euskal- duntzen ibiltzen dira, baina guri alderantziz egin ziguten. Abade izandakoa zara. 9 urtegaz joan nintzen Ońatira, Agustinoen komentura, nire herria ia-ia ezagutu ere egin barik. Harrez gero, kanpoan ibili naiz. Abade egin eta gero, New Yorkera joan nintzen 1964an. Zelan ba New Yorkera? Sasoi hartan milioi bat erdaldun bizi ziren han, eta abade bat ere ez zeukaten eurentzat. Gu izan ginen hango gotzainak eroandako lehenengo abadeak. Hamar bat izango ginen euskaldunak. Gutariko bat gotzain laguntzaile egin zen. ... Sat, 22 Dec 2007 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Gaztetxeak antolatutako mus txapelketa egingo da http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-20/p00005902/Gaztetxeak_antolatutako_mus_txapelketa_egingo_da.htm Thu, 20 Dec 2007 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Munitibarko zaldi-mandoen lehia domekan hasiko da http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-18/p00002007/Munitibarko_zaldi-mandoen_lehia_domekan_hasiko_da.htm Domeka honetan hasi eta urtarrilaren 1era arte, 2.007ko zaldi-mando proben txapelketa jokatuko da Munitibarren. Bizkaiko Kirol eta Joko Federakundeak bideratutako txapelketa honetan 400 kilo edo gehiagoko abereak ariko dira lehian. Euskal Herri mailako txapelketa hau egiteko hitzordua Munitibarren jarri da, abenduaren 23, 24, 25, 30, 31, eta urtarrilaren 1ean. Abereek 1.000 kiloko harria alde batetik bestera mugitu beharko dute txapelketa osoan. Baina egin beharreko esfortzua konpentsatzeko edo, sari bikainak jarri dute antolatzaileek. Horrela, bada, hamar sari daude, 750 eurotik hasi eta 325 euroraino. 38 untze egin eta saririk jasotzen ez duenak ere 300 euro jasoko dituela esan dute. Euskal Herri mailako irabazlea hautatzeaz gain, Lea-Artibai eta Munitibar mailako sariak ere banatuko dituze. ... Tue, 18 Dec 2007 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Herriko presoak ezagutzeko http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-18/p00008003/Herriko_presoak_ezagutzeko.htm Munitibarko presoak ezagutzeko ekimenetan hainbat lagun batu da asteburuan. Aingeru Cardańo eta Zigor Larredonda herritarrek ezagutzeko asmoagaz, hitzaldia eta afaria egin zituzten herenegun. 70 lagun batu ziren bietan. Hitzaldian, presoen lagunek eta familiakoek hartu zuten parte, eta argazkiak eta bideoak ere erakutsi zituzten. Afaritan, Gerrikaizko txokoan batu ziren, eta jan ostean, ekimenerako propio prestatutako kantu liburutxoa eskuetan hartuta, asko izan ziren kantatzera animatu zirenak. Tue, 18 Dec 2007 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Gorabehera artean, baina azkenean giltzak eskuetan http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-16/p00004006/Gorabehera_artean_baina_azkenean_giltzak_eskuetan.htm Kosta zaie kosta, baina azkenean ere entregatu dituzte Munitibarko babes ofizialeko etxebizitzetako giltzak. Orain dela lau urte eta erdi hasi ziren hogei etxebizitzagaz osatutako blokea eraikitzen, eta hainbat gorabehera tarteko, asteon pasatu dira etxejabeak Gernikako notaritzatik, giltzen bila. Oloste inguruko etxe hauen hasiera «zoriontsua» izan zen. Hala esan zuen orduan Munitibarko alkate Iker Belaustegik. Izan ere, onartutako eskatzaile guztiek, hogeik, lortu zuten etxebizitzen zozketan sartzea. Beharrak ondo, baina... Harrez gero, zenbait arazo izan ditu promotorak, bai Udalagaz, bai etxebizitzen jabeekin. Eraikuntza beharrak ustez amaitu eta urbanizazioa Udalari entregatzeko momentuan, herriko agintariek arazoak zeudela ikusi zuten. «Bertako bizilagunentzat ez zegoela ondo ikusi genuen, eta Udalak hartuz gero, gauzak egoki jartzeak ekarriko lituztekeen gastuak beregain hartu beharko zituela», gogoratzen du Belaustegik. ... Sun, 16 Dec 2007 01:00:00 +0100 MUNITIBAR «Nire liburu gustukoena 'Una chabola en Bilbao' da» http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-15/p00003011/Nire_liburu_gustukoena_Una_chabola_en_Bilbao_da.htm 22 urtean dabil udaletxean beharrean. Idazmakina ala ordenadorea? Lehen idazmakina, orain ordenadorea. Bizitzeko herri bat? Munitibar. Oporretarako herri bat? Zumaia. Liburu bat? Lehen irakurri nuen bat geratu zitzaidan buruan: Una chabola en Bilbao. Film bat? Ez naiz film zalea. Zapatu-domekarako planik onena? Bainuetxe batera asteburu pasa joatea, atsedena hartzera. Taberna ala kafetegia? Berdin dit. Pintxoak ala menua? Pintxoak jatea gauza ederra da. Urtaro bat? Udazkena, bere koloreengatik. Ohitura bat? Gauza berezirik ez. Etxetik beharrera eta beharretik etxera. Sat, 15 Dec 2007 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Ezezaguna ezagutzeko http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-13/p00004001/Ezezaguna_ezagutzeko.htm Ezezaguna, ezagutu arte izaten dela eta, Munitibarko bi presoak ezagutzeko aukera emango dute etzi Presoen Aldeko Taldeak eta presoen senideek. Izan ere, Zigor Larredonda eta Aingeru Cardańok ozta-ozta ezagutzen dute Munitibar, eta ondorioz, munitibartarrek eurak. Zigorrek bere amak idatzitzako eskutitzen bidez zertxobait gehiago jakingo du orain joan den urte betean erroldatuta dagoen herriaren berri. Kataluniarra da bera izatez, baina bere ama hemen bizi da. Aingeruk, ostera, izan du Munitibar ezagutzeko aukera. Santutxutik hona etorri eta gutxira atxilotu eta kartzelaratu zuten. Berton dago erroldatuta, bere gurasoen moduan. «Ezagutu, eta babestu» Bada, herritarrek bi presoen eta senideen berri izatea garrantzitsua dela iritzi diote, eta argazki bidezko hitzaldi bat eta afari bat egingo dituzte etzi, 19:30tik aurrera, Udal Aretoan. «Ezagutzeagaz batera, ahal den neurrian babesa nahi dugu. Izan ere, batzuk esan dute ez direla munitibartarrak, baina familiakoak hemen gaude, hemen bizi gara», azaldu dute Marga Muńoz, Larredondaren amak eta Mertxe Reoyok, Cardańoren amak. ... Thu, 13 Dec 2007 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Jakintza eta izaera sendotzea helburu http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-11/p00003007/Jakintza_eta_izaera_sendotzea_helburu.htm Munitibarko herrian egunaren hasierako isiltasuna eskola irekitzearekin batera apurtzen da. Baserrietatik datozen umeen kotxeak eta oinez datozenen zaratak herrian agertzen diren bizitasun lehen agerpenak dira. Eskolak herri txikietan umeak hezitzeko eta prestatzeko baino zeresan eta protagonismo handiagoa dute. Herriaren izaera beraren agerpenik indartsuenetarikoa dira. Ikastetxean garrantzi handia ematen diogu honi guztiari, eta ingurunean eta gizaki moduan ingurune horretan dugun eragina aditzera ematea oinarrizko lana da . Biziaren isla. Munitibarko eskola herri txiki baina biziaren isla da. Guztira, 32 ikaslek osotzen dute ikasle taldea. Herri txikietan, eskolaren eginkizuna, oinarrizkoaz gain, gizarte eragile indartsuenetarikoa bihurtzea da. Eskola herriaren nortasuna mantentzen laguntzen duen taldea da, eta herriaren beraren perfila erabakitzen duen faktoreetako bat. ... Tue, 11 Dec 2007 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Errebueltako obrak aurrera doaz http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-08/p00002005/Errebueltako_obrak_aurrera_doaz.htm Sat, 08 Dec 2007 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Alberdi anaiek irabazi dute Hormaetxea eta Elizegiren aurkako finala http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-07/p00003001/Alberdi_anaiek_irabazi_dute_Hormaetxea_eta_Elizegiren_aurkako_finala.htm Alberdi anaiak izan dira Master Jai Txapelketako aurtengo garaileak Hormaetxea eta Elizegiren aurkako finalean. Markagailuak berak erakusten du (35-30) zelako neurketa estua izan zen. Fri, 07 Dec 2007 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Alberdi anaiek Hormaetxea eta Elizegiren aurka jokatuko dute gaur finala http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-06/p00005008/Alberdi_anaiek_Hormaetxea_eta_Elizegiren_aurka_jokatuko_dute_gaur_finala.htm Alberdi anaiek Hormaetxearen eta Elizegiren kontra jokatuko dute, gaur, 17:00etatik aurrera, Master Jai zesta-puntako txapelketako finala. ETB 1ek zuzenean emango du partida. Zesta-puntakoaren ostean, esku pilotako partida bat egongo da: Asegarceko Bengoetxea VI eta Izak Retegi Bi eta Beloki izango dituzte aurrean. Azaroaren 24an hasitako txapelketa I. Master Jai txapelketari dagokionez, azaroaren 24an hasi zen, finalerdiekin. Ordungo emaitzak kontuan hartuta, gaurko partida lehiatua izango dela aurreikusten da. Alde batetik, Alberdi II eta Hormaetxea aurrez aurre topatuko dira kantxaren aurreko aldean. Beste alde batetik, Elizegi eta Antton Alberdi atzealdean ariko dira, nor baino nor. Thu, 06 Dec 2007 01:00:00 +0100 MUNITIBAR «Gaitzena iruditu zitzaidalako iaz, ikerketa algebratik abiatuko dut» http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-01/p00006001/Gaitzena_iruditu_zitzaidalako_iaz_ikerketa_algebratik_abiatuko_dut.htm Aurtengo ekainean Matematikan lizentziatu da Amaia Zugadi (Munitibar, 1984). Eta orain dela hamabost egun bere promozioko espediente onenaren saria jaso du. Ikerketari helduko dio orain. Mundu ezagutzeko aukera ere eman dio horrek: udan, Italian eta Ingalaterran egon da ikastaro batzuetan, eta datorren urtean Suitzara joango da kongresu batera. Orain dela gutxi sari bat jaso duzu. San Alberto Egunaren bezperan, ekitaldi bat egin zen unibertsitatean. Lizentziatu guztioi banatu zizkiguten diplomak, eta espediente onenari, sari berezia. Bost urte ikasten egon eta gero gustura hartuko da saria... Saria jaso aurretik banekien emango zidatela, baina bertan momentuan konturatu nintzen horregaz. Poz handia izan da. Karrera ondo joan zaizun seinale. Bai, ondo edo, gutxienez, gustatzen zaidana egin dut. Pozik egon naiz, gustura. ... Sat, 01 Dec 2007 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Presoentzako diru laguntza ukatu dute http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-24/p00003002/Presoentzako_diru_laguntza_ukatu_dute.htm Ezker abertzaleak Udalean sartutako mozio biak ezeztatu dituzte EAJtako bost zinegotziek. Presoen eskubideen alde Etxeratek hileko azken barikuetan egiten dituen elkarretaratzeetarako deia egitea eskatzen zuten ezker abertzaleko kideek lehenengo mozioan; bigarrenean, «presoak bisitatzeko bidaiek suposatzen duten dirutzari aurrea egiteko» etxekoentzako diru laguntza. EAJ alderdiko bost zinegotziek herenegun iluntzean egin zuten osoko bilkuran tratatu zituzten gai biok. Lehenengo mozioak lau ezezko eta abstentzio bat jaso zituen; eta bigarrenak, bost ezezko. «Gainontzeko herrietan, bai» Munitibarko ezker abertzaleak gogor kritikatu du EAJ alderdiak hartutako erabakia. «Galdera-erantzunetarako tartean herriko familia biri lepoa eman izanaren gainean arrazoitzeko eskatu eta erantzunak idazteko eta bidaltzeko dauden idatzian azalduko dizkigutela erantzun ziguten», azaldu dute. Bestetik, presoak dituzten eskualdeko udaletan diru laguntzak jasotzeko araudiak indarrean daudela adierazi dute. ... Sat, 24 Nov 2007 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Esku pilota topaketetan hogei bikote arituko dira http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-24/p00006009/Esku_pilota_topaketetan_hogei_bikote_arituko_dira.htm Sat, 24 Nov 2007 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Azpi-azpiko aztarnen bila http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-14/p00002021/Azpi-azpiko_aztarnen_bila.htm irati urberuaga bizkaiko burdinola zaharrenarenak izan daitezkeela eta, beharrean dabiltza arkeologoak Bengola inguruan, aztarna bila. Luzaroan egiten dabiltzan beharra da. Iazko udan, behintzat, bazebiltzan, eta oraindik horretan jarraitzen dute. Atzo Aldundiko arkeologoa den Ińaki Garcia Camino izan zen bertan, lanari jarraipena egiten. Learriko Nestor Lejarreta eta Lea ibilbideko alor historikoagaz arduratzen den Guillermo Ruiz de Erentxun ere bertan ziren. Bengolak urte askotako historia gordetzen du. Idatzi batzuetan ageri denez, XIV. mendean, gutxienez, burdinola zen. Eta ondorioz, datatuta daudenen artean, Bizkaiko zaharrena da. Historialariek badakite, ostera, XVI. menderako burdinola izateari utzi, eta errota zela. Gerora, berriz, baserria ere izana zen. Orain, energia berriztagarrien interpretazio zentroa egin behar dute bertan. Obrak hasi aurretik, baina, Gerrikaitz auzoak daukan balio arkeologikoa kontuan hartuta, hor dabiltza egunero aztarnen bila. ... Wed, 14 Nov 2007 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Egoitzaren lehen harria ipini dute http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-06/p00002010/Egoitzaren_lehen_harria_ipini_dute.htm ander goioaga Oizpe Egoitzaren «ilusioz beteriko» lehenengo harria ipini zuten, atzo, Munitibarren. Hirugarren adinekoentzako egoitzaren aurkezpen ekitaldian, Munitibarko alkate Iker Belastaustegigaz batera, Gonzalo Sainz de Samaniego Nekazaritza eta Arrantzako Sailburua; Juan Maria Aburto Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatua eta Rebeca Uriolabeitia Oizpe Egoitza Kooperatibako kidea egon ziren. Azken horrek esan zuenaren arabera, bi urte barru, Oizpe errealitatea izango da.Egitasmoa Oizpe Egoitza Kooperatibaren ekimenez eramango da aurrera. 29 profesionalez osatuta dagoen kooperatiba horrek hirugarren adinekoen egoitzaren arlo guztiak hartzen ditu bere gain: soziala, sanitarioa, sorospena, zerbitzuak eta administrazioa. Egoitzaren eraikinak 5.000 m2 span class="testu... Tue, 06 Nov 2007 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Herriko elizako teilatua konpontzen dabiltza http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-04/p00005004/Herriko_elizako_teilatua_konpontzen_dabiltza.htm Sun, 04 Nov 2007 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Herriko elizako teilatua konpontzen dabiltza http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-04/p00005004/Herriko_elizako_teilatua_konpontzen_dabiltza.htm Sun, 04 Nov 2007 01:00:00 +0100 MUNITIBAR Goikotxeak bi zestalariren aurka neurtuko ditu indarrak http://www.11barri.info/paperekoa/2007-10-26/p00006021/Goikotxeak_bi_zestalariren_aurka_neurtuko_ditu_indarrak.htm garbińe garagarza Enbilekin batera binakako munduko irabazlea izan berri denean, erronka berri batek gurutzatu du Ińaki Osa Goikoetxearen bidea. Bihar bi jokalariren aurka neurtuko ditu indarrak zumaiarrak. Goikoetxeak bost aldiz irabazi du banakako munduko txapelketa, eta «ikuskizuna eskainiz, nora arte heldu daitekeen neurtu» nahi izan du Eusko Basque enpresak. «Ikusleei zerbait ezberdina eskaini nahi diegu. Horrelakoak egon izan dira lehen ere, eta formatua berreskuratu nahi izan dugu. Ikusmina sortzen dute partidok. Bereziak izaten dira». Goikoetxeak aurrean izango dituen pilotariak Eusko Basquerentzat ari diren Aimar Aldazabal berriatuarra eta Joakin Akarregi markinarra izango dira. ... Fri, 26 Oct 2007 01:00:00 +0200 MUNITIBAR Sakanguneak ipini nahi dira bidean http://www.11barri.info/paperekoa/2007-10-06/p00007013/Sakanguneak_ipini_nahi_dira_bidean.htm irati urberuaga Herriko errepide zati batzuk Diputazioari eskatuko dizkio Udalak, hark kudea ditzan. Izan ere, sakanguneak jarri nahi dituzte herriko lau sarreretan, autoak astiroago joan daitezen. «Beharrezkoa izango da Bizkaiko Foru Aldundiak errepide zati batzuk guri uztea», azaldu du Iker Belaustegi alkateak. Horretarako, Diputazioko Errepide Sailera joango direla aurreratu du. Aitatutako bide zati horiek Udalak eskuratzen baditu, berak gestionatu beharko ditu hirigintza mailan. «Hirigintzako arauak geuk jarriko genituzke, baina mantenu beharrak ere gure gain egongo lirateke», argitu du. Munitibartik pasatzen den bidea «nahikoa lur ezegonkorra» da, eta, ondorioz, puntu batzuetan hondoratzeko arriskua egon daiteke. «Hori ere kontutan hartzekoa da, mantenimendua gure ardura izango litzateke eta». ... Sat, 06 Oct 2007 01:00:00 +0200 MUNITIBAR Pisua alokairusozialerakoerabiliko dute http://www.11barri.info/paperekoa/2007-10-03/p00006014/Pisua_alokairusozialerakoerabiliko_dute.htm irati urberuaga Munitibarko udaletxe zaharrean, lehengo idazkaritzaren ondoan dagoen etxebizitza alokairu sozialerako erabiliko dute. Pisua eta teilatua egoera txarrean egon dira, eta berriztu beharra zeukatela argi zeukaten Udaleko agintariek. Azken aldian, pisuagaz beragaz zer egin erabakitzen ibili dira. «Hasieran ez genekien etxebizitza moduan egokitu, edo beste zerbaitetarako lokal moduan erabiltzeko jarri», esan du Iker Belaustegi alkateak. Azkenean, beharrizan soziala dutenentzat etxebizitza moduan egokitzea erabaki dute. «Printzipioz, Ongizatetik etorriko liratekeen beharrizanetarako izango litzateke», azaldu du Belaustegik. Behin etxebizitza erabilgarri dagoenean, ez dakite zenbat kobratuko duten alokairua. «Igual, 200 euro inguru izango dira, baina guri eskatzailearen beharrizanak aztertzea gustatzen zaigu, eta horren arabera moldatu».br... Wed, 03 Oct 2007 01:00:00 +0200 MUNITIBAR Hainbat ikastaro antolatu dituzte ikasturte berriagaz batera http://www.11barri.info/paperekoa/2007-09-12/p00005875/Hainbat_ikastaro_antolatu_dituzte_ikasturte_berriagaz_batera.htm Wed, 12 Sep 2007 01:00:00 +0200 MUNITIBAR Espaloiak, alde bietan http://www.11barri.info/paperekoa/2007-09-11/p00005003/Espaloiak_alde_bietan.htm Tue, 11 Sep 2007 01:00:00 +0200 MUNITIBAR Espaloiak, alde bietan http://www.11barri.info/paperekoa/2007-07-24/p00008007/Espaloiak_alde_bietan.htm irati urberuaga Gora-gora. Zerurantz igo zuten ikurrina zapatu eguerdian, urtero-urtero errepikatzen duten ekitaldian. Goizean abiatu ziren munitibartarrak Motrollo mendiaren tontorrera. Ikuspegi paregabea dago han goitik, baina nahikoa lainotuta igaro zuten eguna. 13:30ak aldera egin zieten omenaldia ikurrinari. Lehenengo gora igo, gero testu bat irakurri eta gero aurreskua eskaini zieten. Munitibarko dantza taldeko neska koadrilak egin zieten ohorezko aurreskua. Dantza eta ekitaldiez gain, ez zen falta izan jan-edanik ere. Parrilladan erretako txorizoak-eta izan zituzten bazkari-lege, eta iluntzera arte egon ziren asko bertan, jai-giroan. Antolatzaileak pozik agertu dira ekitaldiak izan duen partaidetzagaz. 80 bat lagun izan ziren Motrollon ikurrinari omenaldia egiten. Ekimena laugarren urtez egin dute. ... Tue, 24 Jul 2007 01:00:00 +0200 MUNITIBAR Ikurrinari omenaldia egingo diote bihar http://www.11barri.info/paperekoa/2007-07-20/p00005003/Ikurrinari_omenaldia_egingo_diote_bihar.htm i. urberuaga Azken urteetan egin izan den moduan, aurten ere ikurrinari omenaldia egingo diete hainbat munitibartarrek. Herriko ezker abertzaleak antolatuta, Motrollo mendira irteera egingo dute bihar goizean. 10:00etan jarri dute hitzordua, plazan. Motrolloko tontorrean, 13:00etan igoko dute ikurrina, eta jarraian, aurreskua egingo diete. Jateko eta edatekorik ere ez da faltako. Izan ere, betiko moduan, parrillada egingo dute, txorizo, hirugiarre eta gainerakoekin. Laugarren urtez egingo dute Motrollora irteera munitibartarrek. Hasierako helburuek gaur egungoak izaten jarraitzen dute. «Jendea batzea, indarra hartzea», azaldu dute antolatzaileek. ... Fri, 20 Jul 2007 01:00:00 +0200 MUNITIBAR Erromerian batu dira Oizko tontorrean http://www.11barri.info/paperekoa/2007-07-17/p00005006/Erromerian_batu_dira_Oizko_tontorrean.htm Tue, 17 Jul 2007 01:00:00 +0200 MUNITIBAR «Inguru honetan badago ohitura ermitetako jaietara joateko» http://www.11barri.info/paperekoa/2007-07-13/p00005007/«Inguru_honetan_badago_ohitura_ermitetako_jaietara_joateko».htm irati urberuaga Etzi ospatuko da Oizko erromeria edo San Kristobal Egunaren ondorengo domekako jaia. Munitibarko Guraso Elkartea da antolatzailea, eta Lide Mendieta (Gautegiz-Arteaga, 1962) elkarteko partaidea da. Erromeria izango da domekako jaiaren erdigunea. Meza 13:00etan da, eta erromeria egun guztian egongo da. Arratsaldean, saldu ditugun errifen zozketa egingo dugu. Zein helburugaz antolatzen duzue Oizko jaia? Gure helburu nagusia dirua ateratzea da. Horretarako, barra bi jartzen ditugu, pintxoak, bokatak eta edariekin. Gure barrez gain, amnistiaren mugimendukoek ere jartzen dute beste bat. ... Fri, 13 Jul 2007 01:00:00 +0200 MUNITIBAR