Mendexa, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info Hitzako albiste zerrenda mendexa eu Mon, 06 Oct 2008 00:28:19 +0200 60 Mendexa, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info/rss/logo.gif 11barri.info Bizkaiko ur partzuergoak kudeatuko du ur hornidura http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-03/p00004902/Bizkaiko_ur_partzuergoak_kudeatuko_du_ur_hornidura.htm Fri, 03 Oct 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Udalbatzarra herrian egiteko eskaerak ez du erantzunik jaso http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-25/p00002004/Udalbatzarra_herrian_egiteko_eskaerak_ez_du_erantzunik_jaso.htm Mendexako Batzorde Kudeatzaileak herrian egin nahi dituen 100 etxebizitzen inguruko alegazioak ekainean aurkeztu zituzten herritarrek. Herri ekimen hartan 140 sinadura batu zituzten, eta ordutik gaur arte, erantzunaren zain egon dira. «Hiru hilabete baino gehiago pasatu dira, eta teorian, legezko epea hiru hilabeteren barruan erantzutea zen, baina oraindik ez dugu inolako erantzunik izan», azaldu dute. Bestalde, «txiripaz» enteratu dira bihar Bilbon udalbatza egitekoa dela Batzorde Kudeatzailea. «Alegazioak herri ekimen bidez aurkeztu genituen, 140 sinadura batu genituen batzarra Mendexan egitea eskatzeko. Bereziki 100 etxebizitzen gaia lantzeko izango litzateke, eta herritarrek parte hartzeko eskubidea edukiko lukete. Ikusten dugunez, herri ekimen horri lepoa eman diote; ez dute onartu. Eta hori, eskari guztiz formala izanda: sinadura bilketa bategaz eta legeak eskatzen dituen betekizun guztiak beteta». ... Thu, 25 Sep 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Taberna Barri errentan hartzeko epea martitzenean amaituko da http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-24/p00002006/Taberna_Barri_errentan_hartzeko_epea_martitzenean_amaituko_da.htm Mendexako Taberna Barri errentan emateko deialdia egin du Mendexako Batzorde Kudeatzaileak. Proposamenak datorren martitzenera arte aurkez daitezke udaletxean: martitzen eta eguenetan, 09:00etatik 14:30era utzi behar dira. Urtebeterako izango da kontratua, eta, gehienez ere, lau urtera arte luzatu ahalko da. Urteko gutxieneko errenta 500 eurokoa izan beharko dela zehaztu dute. Proposamenak posta bidez ere bidali ahalko dira udaletxera. Horretarako, bidaltze data frogagiriagaz egiaztatu egin beharko da. Hala eta ere, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo zortzi egunetatik kanpo jasotzen diren proposamenak ez dira onartuko. Gainera, proposamenak aurkezterako orduan, 100 euro ipinibeharko dira, behin-behineko berme modura. Aurkezteko modua Gutunazal bitan aurkeztu beharko dira proposamenak. A izenekoan, proposamen ekonomikoa egin beharko da; itxita egon beharko da, eta honakoa jarri beharko du: Taberna Barri errentan hartzeko lehiaketan parte hartzeko proposamen ekonomikoa. Eskaintzaile bakoitzak proposamen bakarra egin ahalko du. ... Wed, 24 Sep 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Goikoren 'Perla'-k bigarren egin du Nabarnizen Nabarnizko Udalak antolatutako zaldi proban lehiatu da asteburuan Goikoren Perla. Beste hamabi zaldigaz lehian, eta 1.000 kiloko harria eta behegain gaitza tarteko, bigarren postua egin dute. Mendexakoak Nabarnizko sariketan manta bat baino gehiago lortutakoak badira ere, Goiko «pozik» dago egindako beharragaz. Izan ere, azkenengo hiru asteburuetan gelditu barik dabiltza, probarik proba. Aratz Mugertzak finala jokatzeko txartela lortu du http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-16/p00002005/Goikoren_Perla-k_bigarren_egin_du_Nabarnizen_Nabarnizko_Udalak_antolatutako_zaldi_proban_lehiatu_da_asteburuan_Goikoren_Perla._Beste_hamabi_zaldigaz_lehian_eta_1.000_kiloko_harria_eta_behegain_gaitza_tarteko_bigarren_postua_egin_dute._Mendexakoak_Nabarnizko_sariketan_manta_bat_baino_gehiago_lortutakoak_badira_ere_Goiko_pozik_dago_egindako_beharragaz._Izan_ere_azkenengo_hiru_asteburuetan_gelditu_barik_dabiltza_probarik_proba._Aratz_Mugertzak_finala_jokatzeko_txartela_lortu_du.htm Tue, 16 Sep 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Aspertzeko astirik barik ibiliko dira herriko jaietan, lau egunetan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-26/p00006002/Aspertzeko_astirik_barik_ibiliko_dira_herriko_jaietan_lau_egunetan.htm Auzorik auzo 09:30ean hasita egingo duten dianak hasiko ditu hilaren 31n sanpedroak. Hortik aurrera, aspertzeko astirik barik ibiliko dira mendexarrak abuztuaren 3ra arte. Jai Batzordeak gustu guztientzako egitaraua prestatu du. Bazkariak, herri kirolak, era bateko zein besteko txapelketak... eta gauetarako, musika eskaintza zabala. Lehenengo egunean Gose, Txapelpunk eta Trikizio igoko dira agertokira; bigarrenean erromeria egongo da Jo ta hanka taldeagaz; eta hirugarrenean Seiurtek eta Besterik gabek joko dute. Sat, 26 Jul 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Lehiaketa antolatu dute herriko ipuin eta kontu zaharrak batzeko http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-24/p00007003/Lehiaketa_antolatu_dute_herriko_ipuin_eta_kontu_zaharrak_batzeko.htm Herrian edo herritarrei gertatutakoak zein herritarrengandik jasotako ipuin, kontakizun edo kontu zaharren bilduma osatu nahi du Kuku-Habixa kultur elkarteak. Lehiaketa antolatu du horretarako, herriko ume, gazte eta nagusiei parte hartzeko aukera emanda. Herri hizkeran batutako kontakizunei balio handiagoa emango dietela aitatu dute antolatzaileek. Horrez gainera, beharrek bitik lau orrira artekoak beharko dute izan, eta paperean zein CDan aurkeztu ahalko dira. Interesatuek irailaren 30era arteko epea daukate kontakizuna jaso eta idazteko. Gutun-azal itxi batean sartuta, Kuku-Habixak taberna atzean daukan postontzian utzi beharko dira lanak. Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Itsasgora denean, leku gutxi Karraspion http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-06/p00002011/Itsasgora_denean_leku_gutxi_Karraspion.htm Azken hilabeteetako euriteek eragin nabarmena eduki dute hondartzetan. Karraspion, esate baterako, itsasgora denean leku gutxi dago orain toalla zabaldu eta etzanda egoteko. Sorosleen parean ura hormaraino ailegatzen da. Eta abuztuan, gehienek jai daukatenean, ikusi egin beharko da jendea non sartuko den, sartuko bada. Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Harriz beteta dago Karraspio hondartza http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-04/p00005003/Harriz_beteta_dago_Karraspio_hondartza.htm Hilabete batzuk pasatu dira azkenengo denboraletik, baina oraindik ondorioak begibistakoak dira, eta arriskutsuak izatera ailegatu dira. Mendexako Karraspio hondartzatik hondar asko eraman zuen itsasoak. Baina hondarra bakarrik ez zuen eraman,dutxak egiteko erabili zituzten harri guztiak ere bere lekutik atera zituen. Hainbat konponketa egin dituzte hondartzan udari begira, baina harriak bere lekura eramateaz ez da inor arduratu. Hondartza harriz beteta dago. Itsas-goran ez dira ikusten, urak eztaltzen dituelako, baina arriskua hor dago. Hondartza txukun Min handia egin dezakegu uraren azpian dauden harriren bat zapaltzen badugu. Eta itsas-beheran harri guztiak begibistan geratzen dira. Umeek harri artean jolasten dute, gazteek harri artean jolasten dute. Azkenean bat edo batek min egingo du. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Galiboa ipini dute Karraspio sarreran http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-03/p00003006/Galiboa_ipini_dute_Karraspio_sarreran.htm Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Jai «parte-hartzailea» osatu nahian dabil Jai Batzordea http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-28/p00002007/Jai_parte-hartzailea_osatu_nahian_dabil_Jai_Batzordea.htm Eguraldi kaskarra egin bazuen ere, San Juan Gau ederra eta arrakastatsua ospatu zuten mendexarrek. Behin San Juan sua itzalita, abuztuan etorriko diren San Pedro jaiak dira Jai Batzordearen hurrengo erronka. Jai parte-hartzaileak izatea da helburua. Mendexako Jai Batzordeak buru-belarri dihardu aurtengo jaiak prestatzen helburua lortze bidean: «Adin eta gustu guztietara zuzendutako egitaraua osatzen ahalegindu gara», adierazi dute batzordeko kideek. Auzotarren arteko txapelketa, lehenengoz Egitaraua osatzen duten zenbait ekimen aurreratu dituzte: «Euskal Herriko txapeldun Mikel Alzola eta Goikoren Perla zaldiak indar erakustaldia egingo dute; Gose, Txapelpunk eta Sei urte taldeen kontzertuak; umeentzako kart-ak eta pailazoak; eta lehenengo bider egingo dira auzoen arteko marmitako txapelketa eta playback-a» . ... Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Beteranoen III. Esku Pilota Txapelketan, lekeitiarrak nagusi http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-26/p00003005/Beteranoen_III._Esku_Pilota_Txapelketan_lekeitiarrak_nagusi.htm Joan den domekan jokatu ziren Mendexako Beteranoen III. Esku Pilota Txapelketako finaletan lekeitiarrak garaile atera ziren. Txapelketa maila bitan banatuta egon da aurten; ondorioz, final bi jokatu zituzten domekan. Bigarren mailako finalean Gereńu eta Arratek osatutako bikote lekeitiarra izan zen garaile, eta lehen mailakoan Lekeitioko Izarrak eta Ermuko Urkok irabazi zuten. «Emozioz betetakoak». Horrela deskribatu dituzte antolatzaileek domekan jokatutako partidak . Izan ere, partida bietan markagailuak berdinduta joan ziren azken momentura arte. Txapelketa amaitu eta gero, parte-hartzaileek eta antolatzaileek txokoan bazkaldu zuten, eta ondoren, mus txapelketagaz eta bertso saioagaz gozatu zuten. Gauzak horrela, parte-hartzaileek eta antolatzaileek datorren urtean txapelketa antolatzen jarraitzeko asmoa erakutsi dute. ... Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Arau subsidiarioen aldaketa bertan behera uztea eskatu dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-21/p00002004/Arau_subsidiarioen_aldaketa_bertan_behera_uztea_eskatu_dute.htm Mendexako Zelaia auzoan 98 etxebizitza egiteko proiektua dauka esku artean Udal Gestorak. Horretarako, arau subsidiarioen aldaketa puntuala egin behar dute. Horren aurrean, herritar talde batek alegazioak egin ditu. 140 sinadura batu dituen herri ekimenak eskaera bi egiten ditu: alegazioak kontuan hartzea eta gaia eztabaidatzeko udalbatza egitea. «Herriaren etorkizunaz kezkatuta gaude. Arau subsidiarioek eragin ikaragarria dute herrien egituran, izaeran eta arlo guztietan. Horregatik erabaki dugu, herri ekimen bidez, proposamenak egitea», azaldu dute. Arau subsidiarioak egin aurretik, herritarren kezka nagusia herria bizirik edukitzea zela azaldu dute. «Herrian etxerik edukitzeko aukerarik ez zegoenez, jendeak alde egiten zuen. Arauok onartu ostean eraikiko ziren etxebizitzak lehenengo bizitokia izatea zen ardura; bigarren etxebizitzak betez gero, herri modura bizirik jarraitzeko aukerak ito egingo lirateke». ... Sat, 21 Jun 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Pertsona bat zauritu da auto istripu batean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-21/p00007902/Pertsona_bat_zauritu_da_auto_istripu_batean.htm Sat, 21 Jun 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Etzi jokatuko dituzte beteranoen esku pilota txapelketako finalak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-20/p00004009/Etzi_jokatuko_dituzte_beteranoen_esku_pilota_txapelketako_finalak.htm Mendexako Beteranoen III. Esku Pilota Txapelketa ari dira jokatzen, eta domekan finalak jokatuko dituzte 10:00etan hasita. Aurten, partaidetza handitzeko asmoagaz, maila bitan ari dira jokatzen: bigarren mailan lau bikote eta lehenengo mailan sei bikote ari dira parte hartzen. Bigarren mailako finalerdietan Gereńu eta Arratek Moral eta Arri gainditu zituzten, eta Josu eta Olaso bikoteak Aldazabalek eta Akarregik osatutakoa hartu zuen menpean. Lehenengo mailan, Izarra eta Urko nagusitu ziren Arriaga eta Kaltzaren aurka, eta Anakabe eta Martin izan ziren irabazleak Keparen eta Lakaren aurka jokatutako partidan. Lehen partida, lehen mailakoa Hori horrela, lehen mailako hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partidagaz hasiko dute etziko hitzordua. 10:00etan, Arriaga eta Kaltza bikotea eta Kepak eta Lakak osatutako bikotearen arteko lehia izango da. Bigarren mailako finala izango da hurrengo jokatuko dute na: 11:00etan hasita, Olaso eta Josu ariko dira Gereńuren eta Arrateren aurka. ... Fri, 20 Jun 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Hiru inputatuek Gernikan deklaratu beharko dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-07/p00007003/Hiru_inputatuek_Gernikan_deklaratu_beharko_dute.htm Sat, 07 Jun 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Udal Gestorak Uematik irtetea erabaki du Bilbon egindako udalbatzarrean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-07/p00002010/Udal_Gestorak_Uematik_irtetea_erabaki_du_Bilbon_egindako_udalbatzarrean.htm Munitibar lehenengo apirilaren 16an, eta hurrengo egunean, Etxebarria. Orain, Mendexako Udal Gestorak ere beste bi herrien bidea jarraitu eta Uematik irtetea erabaki zuen herenegun Bilbon egindako udalbatzarrean. Mendexako Udal Gestorako presidente Pedro Agustin Juaristik eman du erabakiaren arrazoia: «Eusko Jaurlaritzako Udale zerbitzuak Uemaren zerbitzu berbera ematen du, eta gainera, ez dauka kosturik». Mendexako ezker abertzaleak Udal Gestoraren erabakia salatu nahi izan du. Aitor Idoiagabeitiak hartu du hitza: «Alkate hautetsi legez, hasteko esan behar dut erabaki horiek hartzea guri tokatzen zaigula, ez gure tokia kendu digutenei». Herri euskalduna %100ean Era berean, Uemaren garrantzia azpimarratu du: «Helburuetako bat euskararen normalizazioa da, eta kezkagarria da Gestorak hartutako erabakia. Mendexa %100ean herri euskalduna da. Euskararen normalizazioan dauden herrientzako erreferente izan daiteke. Ezker abertzalekook euskararen aldeko apustua egiten dugu herrian, eta horretarako baliotsua dela uste dugu Uema». ... Sat, 07 Jun 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Sorosleak etzi hasiko dira beharrean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-05/p00007004/Sorosleak_etzi_hasiko_dira_beharrean.htm Thu, 05 Jun 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Piraguek jende mordoa ekarri dute Karraspio hondartzara http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-27/p00005004/Piraguek_jende_mordoa_ekarri_dute_Karraspio_hondartzara.htm Joan den asteburuan Bizkaiko kayak-surf kontzentrazioa egin dute Mendexako Karraspio hondartzan: bariku iluntzean hasi eta domekara arte hainbat ekintza egin dituzte. Antolatzen duten bosgarren urtea izan da, eta eguraldiak askorik lagundu ez badu ere, tarteka ateri egon da, eta piraguagaz momentu onak bizitzeko aukera eman die bertan batutakoei. Bariku iluntzean parrillada egin zuten Karraspio hondartzan: «Oso ondo joan zen guztia afaritan. Eguraldi oso ona zegoen, zerua benetan polita, eta guztira, 50 lagun inguru batu ginen», azaldu du Ainhoa Rementeriak, Dzanga Lekeitioko piraguismo taldeko kideak. Eguraldiak okerrera egin zuen bariku iluntzean, baina zapatu goizerako ostarteak agertu ziren zeruan, eta horrek uretan ibilbidea egiteko aukera eman zuen: «Zorionez, eguraldia nahiko egonkorra izan zen zapatu goizean, eta bazkaritara arte ateri egon zen», azaldu du Ainhoa Rementeriak. ... Tue, 27 May 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Denboraldia agurtu dute hondartzan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-25/p00002001/Denboraldia_agurtu_dute_hondartzan.htm Sun, 25 May 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Bizkaiko kayak-surf kontzentrazioa dago asteburuan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-23/p00003001/Bizkaiko_kayak-surf_kontzentrazioa_dago_asteburuan.htm Mendexako Karraspio hondartzan Bizkaiko kayak-surf kontzentrazioa egingo dute asteburuon. Gaur hondartza egokitze beharrak egingo dituzte, eta bihar eta etzi, piragua lagun, uretan hainbat ekintza egingo dituzte. Dzangak, Lekeitioko Piraguismo Taldeak antolatutako ekimena bosgarrenez egingo dute aurten. Gaur, Karraspio hondartzan, parkinga, kanpatzeko lekua, dutxak eta taberna egokituko dituzte astebururako. Goiz eta arratsaldez Bihar 10:00etan errekatik ibilbidea, carwell-ak eta eskimuntaia egiteko izena emateko aukera zabalduko dute. Emperatriz Zita Hotelean egingo duten afarira joan nahi dutenek ere orduan eman beharko dute izena . Gero, 11:00etan hasita, piraguismoko modalitate ezberdinak egiteko aukera egongo da. Batetik, kayak-surf egin ahalko da: «Emozio handiak gustuko dituztenentzat egokia». Olatuek lagundu beharko dute, baina, horretarako. Eta lasaiago ibili nahi dutenek itsasoan ibiltzeko aukera dute: «Ondarroako eta Eako kostaldea ezagutu dezakete horrela», adierazi dute Dzangako kideek. ... Fri, 23 May 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Hondartzako boleibol topaketak egingo dituzte Karraspion http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-23/p00003003/Hondartzako_boleibol_topaketak_egingo_dituzte_Karraspion.htm Bizkaiko Hondartzako Boleibol Topaketek hartuko dute Karraspio hondartza bihar. 10:30etik 13:30era 400 lagun inguru batuko dira. Maila guztietako jokalariek jokatuko dituzte partidak. Lekeitioko Marierrota boleibol taldeak antolatu du ekimena, Bizkaiko Federazioaren laguntzagaz. Topaketei Euskadiko kluben arteko kadeteen finalak hartuko die lekukoa arratsaldean. 17:00etatik aurrera jokatuko dute norgehiagoka Getxoko Aixerrotako eta Sestaoko nesken taldeek, Santi Brouard kiroldegian. Denboraldiaren amaiera Zapatuko topaketa eta partidekin emango dio amaiera Marierrotak aurtengo denboraldiari. Hala ere, Portugaleteko uztaileko Nazioarteko Topaketetan egongo dela aurreratu du. Gastuei aurre egiteko txartelak saltzen hasiko dira zapatuan, Kariberako bidaia zozketagai dela. Bazkidetza kanpaina ere laster hasiko dutela esan dute taldekoek. ... Fri, 23 May 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Etxeen proiektua isilpean egitea salatu du ezker abertzaleak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-15/p00002007/Etxeen_proiektua_isilpean_egitea_salatu_du_ezker_abertzaleak.htm Herrian urbanizazio berri bat eraikitzeko asmoa dauka Mendexako Udal Gestorak, eta horren aurrean, hautetsi independentistek «kezka handia» daukatela esan dute. 98 etxe egin nahi ditu Gestorak, eta horrek herrian eragin handia izango duelakoan dago ezker abertzalea. 2001. urtean, arau subsidiario batzuk onartu zituzten Mendexan. Horren arabera, 60 etxebizitza egiteko baimena dago. Mendexako herrigunean eraikiko lirateke etxe horiek, Zelaia auzoan. «Orain, Udal Gestora sartu zaigu, eta azken hileotan sustatzaileagaz negoziatzen aritu da. Lehen onartutakoa asko bazen, orain, arauen aldaketa planteatzen dute, beste 38 etxebizitza eraikitzeko». Irailean hasi eta martxora arte «sustatzailea eta joan den maiatzean inposatutako Udal Gestora» negoziatzen ibili direla esan dute. «Oso modu itxian eroan dute aurrera negoziazio prozesua, herriak ez du informaziorik eduki», salatu du ezker abertzaleak. ... Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Zelaia berritzeko beharrak egingo dituzte uda ostean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-06/p00007004/Zelaia_berritzeko_beharrak_egingo_dituzte_uda_ostean.htm Mendexako Udal Kudeaketa Batzordeak frontoi eta eliza arteko zelaia berritzeko proiektua jarri du martxan. Hiru fase biltzen ditu, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntzagaz eroango ditu beharrak aurrera. Horrez gain, 98 etxebizitza egiteko asmoa agertu dute. Zelaiaren obrei dagokienez, honakoa azaldu dute: «Plaza berritu nahi dugu, eta horregaz batera, plaza izkinan dagoen leku bat ere bai, etxeen eta zuhaitzen arteko tartea. Orain dagoen bitarte hori handituta, behatoki antzeko leku bat geratuko litzateke. Helburua ez zen behatokia egitea, baina itsasoa ikusten da bertatik, eta horrela, behatoki dei geniezaioke. Baina hori bigarren fasea da», azaldu du Udal Gestora- ko presidente Pedro Agustin Juaristik. Lehenengo faseak frontoia eta eliza arteko zelaia «ondo jartzea» ekarriko du: mahaiak eta eserlekuak jarriko dituzte, besteak beste. Horren atzetik, bigarren zatia etorriko litzateke, behatokiarena, eta amaitzeko, plazarako hainbat ekipamendu: euri uren sarea berritu eta argiak jarriko dituzte, besteak beste. ... Tue, 06 May 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Marea Errotako beharrak hasteko data irailera arte atzeratu dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-03/p00002008/Marea_Errotako_beharrak_hasteko_data_irailera_arte_atzeratu_dute.htm Mendexako mareen errota zaharraren ingurua berreskuratzeko beharrak ekainean hasi behar zituen Ingurumen Saileko Kosten zuzendaritzak, baina irailera arte ez dituztela hasiko iragarri dute. Galiziako Bardera enpresa itsasoko beharretan espezializatua da, eta bera arduratuko da Marea Errotako dikea berreskuratzeko beharretaz. Aurretik, Gorliz eta Plentziako hondartzetako eta Pobeńako padura berreskuratzeko beharrak egin ditu enpresak.Behar bi egin behar dituzte Marea Errotan: batetik, dikea konpondu, eta bestetik, errota bera berritu. Hilabeteetako beharra Beharren lehenengo zatirako milioi erdi euro inguru beharko dira, eta Espainiako Gobernuak ordainduko du. Errota berritzeaz Lea-Artibai Amankomunazgoa arduratuko da; horretarako, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak diru laguntzak eman dituzte: 300.000 euro gutxi gora-behera. ... Sat, 03 May 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Frontoi bete barre eta txalo lortu dituzte sei bertsolariek http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-22/p00002004/Frontoi_bete_barre_eta_txalo_lortu_dituzte_sei_bertsolariek.htm Oholtza gainean Andoni Egańa, Sebastian Lizaso, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Xabier Paia eta Beńat Gaztelumendi bertsotan, eta Iratxe Ibarra gai jartzaile lanetan. Behean, aulkietan jarrita, frontoia entzulez bete-bete eginda. Saio bizia izan zen domekakoa, eta barre algarak sortu zituzten bertsolariek. Gai originalak jarri zituen Ibarrak. Agurren ostean, guztientzako lana jarri zuen: Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketa hasi zen atzo, eta kazetari lanetan jarri zituen hiru bertsolari. Bakoitza egunkari bateko kazetaria izan behar zen, gai berdinaren gainean bertsotan egiteko. Beste hirurak egunkari horietako irakurleak izango ziren. Gai jartzailea, originala Gai originalekin jarraituz, Mendexako udaletxeko balkoian Espainiako bandera zegoen jarrita herenegun, ikurrinaren alboan. Arzallus Espainiako banderaren paperean eta Mendiluze ikurrinarenean jarri zituen gai jartzaileak. ... Tue, 22 Apr 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA «Arrantzarako ez eze, akuakultura eta ingurumenerako saltzen dugu nahiko» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-20/p00002022/Arrantzarako_ez_eze_akuakultura_eta_ingurumenerako_saltzen_dugu_nahiko.htm Eskailerape batean zegoen bulego txiki-txiki batetik pabilioi handi eta berri baterako jauzia ezagutu izan du bere lantokian Nekane Naberanek (Ondarroa, 1971). Zenbakiak, salmentak eta bezeroekiko harremanak familiako eta herriko bizitzagaz uztartzeko ahaleginean, denboraren jostun ere bada. Noiztik zabiltza familiaren enpresan lanean? 1994tik. Ikasketak 1995ean amaitu nituen, baina azken ikasturtean beharra egiten nuen goizetan eta arratsaldez joaten nintzen unibertsitatera. Familiako enpresa izateak zer esan nahi du, predestinatuta zaudela hor lana egiteko? Nik beti esaten nuen ezetz, nik nire lana egingo nuela. Zuzenbide ikasketak egin nituen. Berez ez dute zerikusirik, baina bai dela karrera bat oinarri ona ematen dizuna, eta baliagarria dena proiektuak planteatzeko momentuan-eta. Anaiak bai egin zituela enpresa ikasketak. Baina, tira, biok gaude berton. Anaia teknikoagoa da, eta ni saltzaileagoa, kontuak eroaten ere ibiltzen naizen arren. ... Sun, 20 Apr 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Mendexatik Mendexara ibilbidea egingo dute bihar, 08:30ean hasita http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-05/p00007006/Mendexatik_Mendexara_ibilbidea_egingo_dute_bihar_0830ean_hasita.htm Mendexako Kuku-habixa elkarteak mendi irteera antolatu du biharko: Mendexa-Mendexa ibilbidea egingo dute. Guztira, 4 ordu inguruko irteera da, eta 08:30ean hasiko da. Izena eman nahi duenak herriko tabernara jo behar du. 10:30ak aldera Iturreta auzoan egin daiteke bat taldeagaz, eta ondoren, hamaiketakoa egingo dute. Sat, 05 Apr 2008 01:00:00 +0200 MENDEXA Jendetza batu da Karraspion http://www.11barri.info/paperekoa/2008-03-26/p00007001/Jendetza_batu_da_Karraspion.htm Jende asko batu zen Ostegun Santuan Mendexako Karraspio hondartzan egin zen zaldi lasterketa ikustera. Norgehiagokan, gurutzatutako zaldiak eta odolgarbikoak aritu ziren, eta itsasgorari aurre eginez, lasterketa puntako ikuskizun bilakatu zen beste urte batez. Dozena bat zaldizkok eman zuten izena Mendexako Bertso-Kirol Taldeak Karraspion antolatutako lasterketan parte hartzeko. Modalitateak banatzeko asmoz, txapelketa bi zatitan egin zen; odolgarbi ingelesak batetik eta gurutzatutako zaldiak bestetik. Lehenengoen artean, norgehiagoka azken metroetaraino mantendu zen. Azkenean, Regaton zaldia eta bere zaldizko Ivan Perez guriezotarra (Kantabria, Espainia) izan ziren garaile. 350 euroko saria eman zioten antolatzaileek irabazleari. Gurutzatuen lasterketa Gurutzatuen artean, Marisa Enrique laredotarrak (Kantabria, Espainia) eta bere zaldi Aralarrek lortu zuten lehen postua. Sariketa horretan, 450 euro eroan zituzten zaldi eta zaldizko irabazleek . ... Wed, 26 Mar 2008 01:00:00 +0100 MENDEXA Feminismoaren gaineko ikastaroa atzeratu dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-03-15/p00002008/Feminismoaren_gaineko_ikastaroa_atzeratu_dute.htm Feminismoa: lehen, orain... ikastaroa egin behar zuten gaur eta bihar Eusebio Erkiaga Kultur Etxean, baina atzeratu egin dute apirilaren 4 ¬17:00etatik 21:00etara¬ eta 5era ¬10:00etatik 14:00etara¬. Ikastaroko irakaslea Saio Hernandez izango da, sexologoa eta berdintasunean aditua. Feminismoaren garapena Ikastaroan parte hartuko duten andrazkoek feminismoaren garapenaren nondik norakoak aztertuko dituzte, oinarri moduan politika, emakumeenganako indarkeria eta sexismoa oinarri hartuta. Sat, 15 Mar 2008 01:00:00 +0100 MENDEXA Zaldi lasterketa egingo dute Eguen Santu Egunean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-03-15/p00002010/Zaldi_lasterketa_egingo_dute_Eguen_Santu_Egunean.htm Aurten ere zaldi lasterketa antolatu dute Mendexan. Karraspio hondartzan ikusi ahal izango dira zaldi eta zaldunak euren marka onena egiteko ahaleginean. Eguen Santuan izango da hitzordua, eta antolatzaileek parte hartzeko deia egin dute. «Iaz jendetza handia bildu zen Karraspioko hondartzan, eta aurten ere hala izatea espero dugu. Zaldi kopurua ere handitu nahian gabiltza», azaldu dute antolatzaileek. Hasiera 12:30ean 12:30ean hasiko dira lasterketak, eta izena eman nahi duten parte-hartzaileek egunean bertan egin dezakete 11:00etatik 12:00etara. Horretarako, zaldiaren osasun txartela aurkeztu beharko dute. Zaldunak 14 urtetik gorakoak izan beharko dira, eta buruko kaskoa eroan beharko dute zaldi gainean ibiltzeko. Antolatzaileek azaldu dutenez, zaldiek bi taldetan banatuta parte hartuko dute: odol garbiak eta gurutzatutakoak. Odol garbien atalean, lehenengo postua lortzen duen zaldunak 450 euro eta garaikurra eroango ditu etxera; bigarrenak, 350 euro; hirugarrenak, 250 euro; eta laugarrenak, 150 euro. ... Sat, 15 Mar 2008 01:00:00 +0100 MENDEXA Karraspio hondartzan zeuden bi txosnak kendu egin dituzte http://www.11barri.info/paperekoa/2008-03-05/p00002006/Karraspio_hondartzan_zeuden_bi_txosnak_kendu_egin_dituzte.htm Mendexako Karraspio hondartzako sarreran zeuden bi txosnak kendu egin dituzte hamazazpi urteren ostean. Aurrean ipintzen zituzten aulki eta mahaiek handik pasatu behar zen jendeari traba egiten zietela-eta, uztailean erabaki zuten txosnok kentzea. Mendexako Udal Gestorako presidente Pedro Agustin Juaristik azaldu du txosnak kentzearen zergatia: «Iaztik dator istorioa. Bizkaiko Foru Aldundiak du Karraspioko kioskoen eskuduntza: kendu dituzten biena, eta dutxen alboan dagoen hirugarrenarena. Leku arazoa zegoen; jendearentzat pasealekua den tokian ipintzen zituzten mahai eta aulkiak, trabak eraginda.Gainera, horiek kendu arren kiosko gehiago badaudela ikusi zen», argitu du Juaristik. Kentzeko eskaera aurreko legealdiko Udalak egin zuela ere zehaztu du: «Azken erabakia Bizkaiko Foru Aldundiarena da, baina eskaera arinagoko udalbatzak egin zuen. Eurek ikusi zuten kioskoek traba egiten zutela, eta Aldundiak eskaera hori onartu du». ... Wed, 05 Mar 2008 01:00:00 +0100 MENDEXA Marierrotako dike zaharra konponduko dute ekainean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-13/p00002001/Marierrotako_dike_zaharra_konponduko_dute_ekainean.htm Ingurumen Saileko Kosten zuzendaritzak ekainean hasiko ditu Mendexako mareen errota zaharraren ingurua berreskuratzeko beharrak. Dikea berritzeko beharretarako milioi erdi euro inguru beharko dira, eta Espainiako Gobernuak ordainduko ditu. Bestalde, Lea-Artibai Amankomunazgoa arduratuko da Marierrota berritzeaz. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak emandako diru laguntzak ditu; guztira, 300.000 euro inguru. Bi pausotako beharra Marierrota eta inguruak atontzeko beharrak hilabete luzeetako kontua izango direla azaldu dute Amankomunazgotik. Izan ere, zatika egin beharko dituzte beharrok: lehendabizi, dikea egin beharko dute, eta hori egin ostean, Marierrota berritzeko beharrak hasiko dituzte. Lea-Artibai Amankomunazgoak eskualdeko baloreak eta xarma turistikoak gehitzeko denbora luzean martxan jarri nahi izan duen proiektua da ekainean abian jarriko dutena. Baita konplexuenetakoa ere.Bost administrazio hartzen ditu. ... Wed, 13 Feb 2008 01:00:00 +0100 MENDEXA Herrian giroa sortzeko beharrean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-25/p00007004/Herrian_giroa_sortzeko_beharrean.htm Bizitasuna hartzen ari da Mendexa, eta horretan zerikusi handia dauka sortu berri den Kuku-habixa kultura elkarteak. Dantza taldean batzen zen talde batek hasitako proiektua da elkartea, eta beste gauza batzuen artean, ohitura zaharrak berreskuratu eta herrian giroa sortzea dira helburuak. Gizaburuagako elkartea dute erreferente mendexarrek. Umeei begira, hainbat ekintza antolatu dituzte: lehendik ere Mahai Gainekoa dantza taldean ibiltzen ziren herriko ume asko. Juan Manu Elorza zuten irakasle, baina erretiratu egin da, eta ordezkoa topatu behar. Neska bi daude orain haren postua betetzen: Nerea Alzibar ondarrutarra eta Mari Karmen Maruri lekeitiarra. Nagusiek eta umeek bi taldetan banatuta ikasten dituzte dantza ezberdinak. Kirola ere ezin ahaztu. Orain pare bat urte, hiru bat mendi irteera egin zituzten herritarrek, baina hortik kanpora, ez zegoen aukera askorik herrian. Orain, Luzio Laka mendexarrak esku pilotako klaseak ematen dizkie herriko txikienei: momentuz, dozena bat ume baino gehiago daude izena emanda, eta gogotsu berotzen dituzte eskuak pilotari kolpeka barikuero. ... Fri, 25 Jan 2008 01:00:00 +0100 MENDEXA Kultura elkarte berriaren lehen batzarra egingo dute domeka eguerdian http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-08/p00005005/Kultura_elkarte_berriaren_lehen_batzarra_egingo_dute_domeka_eguerdian.htm Herrian sortu berri den kultura elkarteak lehenengo batzar orokorra egingo du domekan, 12:00etan, udaletxean. Herritar guztiak gonbidatu dituzte, taldea osatu eta guztien arteko ekarpenekin urte osoko egitaraua prestatzen hasteko. Kultura elkartearen baitan hainbat arlotaz arduratuko diren talde eta elkarteak egongo direla jakin eragin dute kultura elkarteko kideek. Orain artean herrian egon diren talde eta egitasmoak sendotu eta uztartuko ditu, beraz, elkarte berriak. Horrez gain, beste batzuk sortzen ere lagunduko du. Tue, 08 Jan 2008 01:00:00 +0100 MENDEXA «Gainontzeko herriak bezala, lasaia da Mendexa» http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-28/p00006009/Gainontzeko_herriak_bezala_lasaia_da_Mendexa.htm Juan Migel Txakartegi (Mendexa, 1951) Mendexako bake epaile berria da uda amaieratik. Eguneroko beharraz eta hiru hilabetean bizi izandakoaz berba egin du. Bake epailea noiztik zara? Irailaren 18an aukeratu ninduten. Udalean, bake epailea izateko epea zabaldu zuten. Baldintza batzuk bete behar ziren: euskara jakitea eta bertokoa izatea, horietako bi. Posturako bik eman genuen izena, eta udalbatzarrean neu aukeratu ninduten. Aurretik bake epaile izatea burutik pasa zitzaizun ideia izan da ala oraintxe hartutako erabakia? Orantxe hartutako erabakia izan da. Iazko azaroan ezgaitasuna eman zidaten, eta lehengo alkateak esan zidan ondo etorriko zitzaidala postu hori: denbora asko nuela libre, eta pertsona egokia izango nintzatekeela. Horrela, izena ematea erabaki nuen. Zer da bake epaileak egiten duena? ... Fri, 28 Dec 2007 01:00:00 +0100 MENDEXA Kultura taldea sortzeko batzarra egingo dute http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-10/p00003008/Kultura_taldea_sortzeko_batzarra_egingo_dute.htm l. akarregi Herritarren kultura taldea sortzeko batzarra deitu dute, biharko. Udaletxean izango da, 12:30ean. Herrian kulturagaz lotutako «ekimenen beharrizana» dutelako deitu dute herritarrek batzera. Zuzendaritza taldea osatuko dute, taldearen izena erabakiaz batera. Sat, 10 Nov 2007 01:00:00 +0100 MENDEXA Udal gestora ateak zarratuta batu da osoko bilkura egiteko http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-08/p00003020/Udal_gestora_ateak_zarratuta_batu_da_osoko_bilkura_egiteko.htm leire akarregi Udaletxeko ateak zarratuta egin du Mendexako Udal gestorak legealdiko bigarren osoko bilkura. «Horrela egitea erabaki dugu, batetik aurreko udalbatzarrean irainak entzun behar izan genituelako, eta bestetik, Lea Ibarreko lehendakaria aukeratzeko egin beharreko batzarretan gertatutakoagatik», azaldu zuen, atzo, gestorako lehendakari Pedro Agustin Juaristik. Osoko bilkuran egoteko asmoz joan ziren herritarrek ez zuten udaletxera sartzerik izan. Sarrera galarazotuta zutela jakin eragin zieten Ertzaintzako agenteek.Gestorak udalbatzarra deituta zuen atzo 09:00etarako. Hamar bat herritar ere udaletxera sartzeko asmoagaz agertu ziren ordu horretan, baina ertzainek sartzen ez uzteko agindua zeukatela adierazi zieten. «Gestorako lehendakariari deitzeko esan diegu, baina batzarra ateak zarratuta egiteko erabakia ordurako hartuta zegoe... Thu, 08 Nov 2007 01:00:00 +0100 MENDEXA Pedro Agustin Juaristiri http://www.11barri.info/paperekoa/2007-10-27/p00002009/Pedro_Agustin_Juaristiri.htm Sat, 27 Oct 2007 01:00:00 +0200 MENDEXA Bidegintzan jardun du EAEk «herriaren aldeko» ekimenean http://www.11barri.info/paperekoa/2007-10-13/p00003015/Bidegintzan_jardun_du_EAEk_«herriaren_aldeko»_ekimenean.htm Sat, 13 Oct 2007 01:00:00 +0200 MENDEXA Sabin Etxeako tropak herrian http://www.11barri.info/paperekoa/2007-10-12/p00007006/Sabin_Etxeako_tropak_herrian.htm Fri, 12 Oct 2007 01:00:00 +0200 MENDEXA Kalean uso, Mendexan otso http://www.11barri.info/paperekoa/2007-10-12/p00007921/Kalean_uso_Mendexan_otso.htm Fri, 12 Oct 2007 01:00:00 +0200 MENDEXA Neguko ludotekan izena emateko aukera dute 3tik 12 urtera arteko umeek eta gazteek http://www.11barri.info/paperekoa/2007-09-25/p00003007/Neguko_ludotekan_izena_emateko_aukera_dute_3tik_12_urtera_arteko_umeek_eta_gazteek.htm l. akarregi Udaletxeko lehen solairuko ludotekak ateak zabalduko ditu, berriro ere, urriaren 20tik aurrera. 3 urtetik 12 urtera arteko umeek eta gaztetxoek olgetan egiteko aukera edukiko dute, zapaturo-zapaturo, negu osoan.Izena emateko epea zabalik dago, eta urriaren 5a izango da apuntatzeko azkenengo eguna. Aurten, ez da udaletxera jo beharko izena emateko. Horren ordez, Ongizaneko beharginak arduratuko dira izenen zerrenda osatzeaz. Interesatuek 670 658596 edo 600363363 telefono zenbakietara deitu beharko dute. Ludotekara joango diren umeek eta gazteek aurreko urteetako begirale bera edukiko dute aurten ere. Julen Fernandez lekeitiarraren laguntza edukiko dute zapatuero, 09:30- etik 12:30era. ... Tue, 25 Sep 2007 01:00:00 +0200 MENDEXA Mendexako udal gestorak batzordeetako ardurak banatu ditu http://www.11barri.info/paperekoa/2007-09-16/p00002007/Mendexako_udal_gestorak_batzordeetako_ardurak_banatu_ditu.htm Sun, 16 Sep 2007 01:00:00 +0200 MENDEXA Gestorak osatutako mahaian egin da lehen udalbatza http://www.11barri.info/paperekoa/2007-09-14/p00003017/Gestorak_osatutako_mahaian_egin_da_lehen_udalbatza.htm leire akarregi Udal gestorak osatutako mahaian izendatu zituzten, atzo, Mendexan datozen lau urteetan Udala osatuko duten batzordeen arduradunak. Pedro Juaristi gestorako lehendakariak jakin eragin zituen ardurak eta euron arduraburuak zeintzuk izango diren. Udalbatza berezirako hitzordua 09:00etan ipinita zegoen. Hainbat herritar eta EAEko zerrendaburu Aitor Idoiagabeitia ordua baino arintxoago ailegatu ziren Udalera, baina sarrera galarazita zegoela jakin eragin zieten udaletxeko atean zeuden sei ertzainek. Gestorako kideak udaletxe barruan egon arren, udalbatza hasi arte ez zutela aterik irekiko adierazi zuten. ... Fri, 14 Sep 2007 01:00:00 +0200 MENDEXA Sanpedroek lau eguneko festa giroa ekarriko dute http://www.11barri.info/paperekoa/2007-07-25/p00003012/Sanpedroek_lau_eguneko_festa_giroa_ekarriko_dute.htm leire akarregi Musikagaz hasi eta amaituko dira aurtengo Mendexako San Pedro jaiak. Hilaren 30ean hasiko dituzte festak, eta eguena bitartean, denentzat moduko egitarauagaz gozatzeko aukera edukiko dute.Ia-ia ohitura bihurtu den legez, rock kontzertua eta erromeria ekarriko ditu sanpedroetako lehenengo egunak. Laia eta Kautaren kontzertuaren ostean, Izotz taldeagaz dantzan egin eta kantatzeko aukera edukiko dute herritarrek zein Mendexara igotzen direnek. Herriko nagusiek ere euren eguna ospatuko dute jaiotan. Martitzenean, Zaharren Eguna izango dute. Urtero egiten duten modura, herri bazkaritan batuko dira. San Pedro egun handiagaz etorriko da Mendexako jaietan falta ezin den osagai nagusia: Mahai Gainekoa. Jaien azken egunerako utzi dituzte, bestetik, txapelketa gehienak. Batetik, XVIII. Briska Txapelketa jokatuko da egun horretan. Bestetik, txapel eta irrintzi norgehiagoka ere egongo da. Bien bitartean, herriko sagardoa dastatzeko aukera edukiko dute bertaratzen direnek. Eta barrez lehertzeko, Ander lipus markinarraren showa. ... Wed, 25 Jul 2007 01:00:00 +0200 MENDEXA 'Boga-Boga' bere lekuan, kostata http://www.11barri.info/paperekoa/2007-07-04/p00002014/Boga-Boga_bere_lekuan_kostata.htm esther murelaga Etorkizunean bere lekua izango den kokagunera eroateko guztia prest zegoen: traktoreak, indusmakina, motor txikiak eta, zelan ez, Boga-boga ontzia bera. Eta guztiaren gidaritzapean, Felipe Urrutia. Ekainaren 15ean sartu zuten Lea errekan gora Marea Errotaraino 26 metro luzera eta 104 tonako itsasontzia. Guztia perfektua izan zen. Itsasgoragaz batera hasi zuten maniobra, eta ordu erdian Boga-boga Isuntza zubia pasatzen zegoen. Herenegun maniobra ez zen horren erraza izan. Itsasontziaren branka aurrera begira ipintzean, hondarra jo zuen, eta hondoa jota geratu zen. Karraspio Txiki hondartzan zegoen indusmakinari eta Marea Errotara jaitsi zuten traktorera soka lotuta eta tira eginda lortu zuten itsasontzia berriz errekaren bidera eroatea. «Errazena izan behar zenagaz denbora asko pasatu dugu», adierazi zuen Urrutiak. Itsasbeheraren ikara ere han zegoen. Baina segidan bideratu zuten Boga-Boga momentu honetan duen kokagunera: Karraspio Txiki hondartzan arlanpa bat diseinatu dute, lehen Mendieta ontziola zegoen lekuan. ... Wed, 04 Jul 2007 01:00:00 +0200 MENDEXA Gazteen adimen emozionala landuko dute http://www.11barri.info/paperekoa/2007-07-04/p00005825/Gazteen_adimen_emozionala_landuko_dute.htm Wed, 04 Jul 2007 01:00:00 +0200 MENDEXA «Herriak erakutsitako nahia» errespetatzeko eskatu du EAE-ANVk http://www.11barri.info/paperekoa/2007-06-29/p00003022/«Herriak_erakutsitako_nahia»_errespetatzeko_eskatu_du_EAE-ANVk.htm leire akarregi Herriaren nahia errespetatzeko «borondatea» baino ez dela behar azpimarratu dute Mendexako EAEren hautetsiek. Botoen araberako ordezkaritza izango duen batzordea eratzeko eskatu diote EAJ alderdiari: «Azken baten, EAJ izango da batzordea osatzeko ardura izango duena, eta beraz, ez dago Madrilen aitzakiarik».Ondarroan lantxerik, Mendexan ere kudeaketarako batzordea osatu beharko dute epe laburrean, udala osatzeko. EAEren hautetsien iritziz, EAJk aukera bi ditu horretan: «Batetik, PPk Lizartzan egingo duen modura, kargu guztiak eskuratzea, herriak eskatzen duenari kasurik egin barik; bestetik, herriaren berba kontuan hartuta, botoen araberako ordezkaritza izango duen batzordea eratzea». Alderdien Legearen kontra agertu izana gogoratu diete Mendexako hautetsiek EAJko alderdikideei. «Sarritan entzun ditugu ... Fri, 29 Jun 2007 01:00:00 +0200 MENDEXA Terrazak debekatu dituzte Karraspion http://www.11barri.info/paperekoa/2007-06-23/p00002001/Terrazak_debekatu_dituzte_Karraspion.htm Sat, 23 Jun 2007 01:00:00 +0200 MENDEXA Terrazak debekatu dituzte Karraspion http://www.11barri.info/paperekoa/2007-06-16/p00008035/Terrazak_debekatu_dituzte_Karraspion.htm esther murelaga Ibaian gora igo zuten atzo Boga-boga itsasontzia. Azken 15 urteetan Lean ikusi ez den ikuskizuna ikusi ahal izan zuten bertara hurreratu zirenek. Orain 44 urte Ondarroako Arriola anaiak ontziolan eraikitako itsasontziak antzina Lea ibaian zeuden ontziolek izaten zuten bizia gogoratuko du. «Lehen itsasontziak zelan egiten ziren ezagutzeko aukera izango du jendeak», adierazi dute proiektuko arduradunek. Learri SA eta Mendexako Udala daude proiektuaren atzean. Goizean, itsasbehera aprobetxatuagaz, lehen egiten zen moduan, ibaia markatu zuten buien laguntzagaz. Itsasontziak bere azken bidaiaren zati handi bat egin du. Orain Mendieta ontziolako pasabidera altsatzea besterik ez da falta. ... Sat, 16 Jun 2007 01:00:00 +0200 MENDEXA