Markina-xemein, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info Hitzako albiste zerrenda markina-xemein eu Tue, 08 Jul 2008 00:32:07 +0200 60 Markina-xemein, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info/rss/logo.gif 11barri.info Zine mutuak zuzeneko musika edukiko du http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-08/p00005901/Zine_mutuak_zuzeneko_musika_edukiko_du.htm Tue, 08 Jul 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Herri bazkaria http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-08/p00008019/Herri_bazkaria.htm Tue, 08 Jul 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN «Harreman afektiboa da efektiboena etorkinak euskarara erakartzeko» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-06/p00002018/Harreman_afektiboa_da_efektiboena_etorkinak_euskarara_erakartzeko.htm Ermuko euskalduna izanik, (Ermua, 1954), bere inguruan ikusi zuen zelan igaro zen hainbat familia bi belaunaldiren buruan aitxitxe-amumek erderarik ez jakitetik bilobek euskararik ez jakitera. Akaso horrek eraginda, bizitzaren arlo guztietan euskara erabiltzea «determinazio pertsonala» izateaz gain, bere lanaren funtsa ere bada. Zenbat urte daroazuz Markina-Xemeinen bizitzen? Bederatzi. Ordurako Ermutik Mallabira joanda geunden; eta Mallabitik bertora etorri ginen. Aldaketa handia izan zen hona etortzea? Ikaragarria. Mallabian bertan ere ikusten genituen gure umeak kalean erderaz... Horrek ere animatu gintuen hona etortzera; eta baita oxigeno bila ere. Hala ere, Ermuan ere bizi daiteke euskaraz, arazo batzuekin izan arren; euskaldunak badaude, eta sare moduko bat egiten dute guztien artean. Pentsatzen dena baino euskaldun gehiago dago Ermuan, eta euskararen inguruan kontzientzia handia daukan jendea. Hala ere, nire belaunaldiko jende askok galdu egin zuen euskara, nahiz euren aitxitxe-amumek erderarik jakin ere ez egin. ... Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Paitak berriro ere ura dariela http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-05/p00008021/Paitak_berriro_ere_ura_dariela.htm Paitek uretan ibiltzea gustuko dutela esan beharrik ere ez dago, Markina-Xemeingo erreketan begiratzea nahikoa da hainbat paita txipli-txapla ikusteko. Baina Uhagon kulturgunean dauden paitak ur barik egon dira hainbat denboran. Aspaldi ipini zituzten paitak Uhagoneko iturrian, baina orain arte sikatea eduki dute. Ura, baina, ez da izan paiten arazo bakarra, batetik bestera ibili dira, eta lekua aurkitu ezinik. Berez, paiten jatorria Zelaia eta Tate aurrean dagoen lorategia izan zen. Arrakasta handia eduki zuten. Hainbat herritar hurreratzen ziren mokotik ura zelan jaurtitzen zuten ikustera. Hala ere, urak eragiten zituen arazoak medio, alde egin zuten paitek, eta eta urte batzuk pasata, Uhagoneko zelaia aukeratu dute bizitoki. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Gaur hasiko da Markina Master Series zesta-punta txapelketa http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-04/p00003003/Gaur_hasiko_da_Markina_Master_Series_zesta-punta_txapelketa.htm Bereikua eta Iruk Egiguren II eta Arriagaren kontra jokatuko duten partidagaz hasiko da, gaur, Markina-Xemeingo Uni frontoian, Markina Master Series txapelketa. Lau bikotek jokatuko dute txapela: Bereikua eta Iruk, Egiguren II eta Arriagak, Rekalde eta Goitiak eta Zen eta Lopezek. Gaur eta etzi jokatuko dituzte ligako lehenengo partidak. Gaur, 22:00etan jokatuko da lehenengoa, eta etzi, 17:30ean, bigarrena. Domekan, Rekalde eta Goitiak Zen eta Lopezen kontra jokatuko dute. Horretaz gainera, ligako beste hiru partida jokatuko dira: 11n, 20an eta 23an. Finalaurrekoa 25ean izango da, eta 27an jokatuko dute finala. Urtero moduan, partida berezi bat eskainiko dute 16an, Karmen Egunean. Txapelketa gogorra izango da. Izan ere, maila handiko pilotariek jokatuko dute, eta bikoteak parekatuta daude. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Lagunarteko ospakizuna http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-03/p00005011/Lagunarteko_ospakizuna.htm Leku lasai eta txukuna da San Martin ermitaren ingurua, baina urtean behin musikaz, jendez, alaitasunez eta algaraz betetzen da. Domekan izango da egun hori, auzoko jaiak ospatuko dira eta: sanmartinak. Maiatzean hasi ziren auzoko bizilagunak jaiak prestatzen, eta urtero moduan, ohiko ekimenez gain berriren bat ere sartu dute egitarauan. Beti ere, jai parte-hartzaileak prestatzen dituzte, San Martinera joaten direnak jaian murgilduta sentitzeko. Aurtengo berritasuna emakumeen aurreskua izango da. Lehen Zerutxu dantza taldean ibilitako emakumeek aurreskua ikasi zuten aurten Markina-Xemeinen izan den Bizkaiko Dantzari Egunean egiteko, eta domekan, San Martinen egingo dute dantzaren erakustaldia. Bestalde, betiko ohiturei jarraituz, paella, mus eta briska txapelketak egongo dira. Urtero, zazpi edo zortzi paellek lehiatzen dute saria , baina, horretaz gainera, antolatzaileek auzotarrentzat egindako paella handia ere egoten da. Jateko faltarik ez da egoten, eta parte-hartzea librea izango da. Eskatzen duten bakarra, urtero moduan, dena jasotzea eta ingurua zaintzea da. ... Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Elizkizun bereziak egongo dira Karmengo Elizan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-03/p00005008/Elizkizun_bereziak_egongo_dira_Karmengo_Elizan.htm Karmengo Amaren Eguna datorrela eta, elizkizun bereziak egongo dira Karmengo Elizan. Uztailaren 7tik 15era, egunero, errosarioa, bederatziurrena eta meza izango dira nagusi Karmengo Elizan. Errosarioa 19:00etan hasiko da, eta 19:30ean, meza. Meza, gainera, berezia izango da, berbaldi eta guzti. Sermolaria Aita Eleuterio Larruskain pasiotarra izango da. Uztailaren 15ean, 19:30ean, bezperako meza eta Salbea egongo dira, eta uztailaren 16an, Karmengo Amaren Egunean, lau meza egongo dira: 09:00e-tan, 11:00etan ¬meza nagusia¬, 12:30ean eta 19:30ean. Meza nagusian, urtero legez, Xemein Abesbatzak abestuko du, Martin Alberdi organoan lagun dela. Eslavaren Kyrie, Gloria, Sanctus eta Agnus Dei eta Kedroven Pater Noster abestuko dituzte. Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Tourrerako irteera antolatu du Amets Txurruka Lagun Artiek http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-03/p00005009/Tourrerako_irteera_antolatu_du_Amets_Txurruka_Lagun_Artiek.htm Amets Txurruka Lagun Artiek irteera antolatu du Frantziako Tourrera. Uztailaren 13an izango den Toulouse eta Bagneres de Bigorre arteko etapa ikustera joango dira. Tourreko etapa ikustera joateko autobusa ipiniko dute Amets Txurruka Lagun Artiekoek. Autobusak 06:00etan irtengo du Markina-Xemeingo Arkupetik, eta buelta, berriz, 23:00etan egingo dute. Irteera uztailaren 13an bada ere, izena hilaren 6rako eman behar da Etxebarriko Olaia tabernan edo Markina-Xemeingo Kai kafetegian. Bidaiaren prezioa 20 eurokoa izango da. Txurruka animatzera Amets Txurruka Lagun Artiek hainbat irteera egiten ditu urtean txirrindularia animatzera, eta oraingoan ere zale guztiei etxebarritarra animatzera joateko deia egin die. Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Esperanza 2013ren berri eman diete http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-02/p00005005/Esperanza_2013ren_berri_eman_diete.htm Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Udalaren ondasunen eskaintzak aurkezteko epea zabalik dago http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-02/p00006003/Udalaren_ondasunen_eskaintzak_aurkezteko_epea_zabalik_dago.htm Udalak salgai jarri dituen ondasunak eskuratu nahi dituenak uztailaren 11 arte dauka eskaintzak aurkezteko aukera. 2008ko otsailaren 15eko Tokiko Gobernu Batzarrak Udaleko ondasun diren Santixa baserria eta San Agustin kaleko 18 eta 20 atarietako etxebizitzak besterentzeko espedienteei hasiera emateko erabakia hartu zuen. Besterentzea prozedura irekiaren bidez egingo da, eta ondasunak «eskaintzarik onenari» esleituko zaizkio. Ondasunen besterentzea arautzen duen baldintzen agiria Markina-Xemeingo Udalean dago hala nahi dutenen eskura. Eskaintzak ere bertan aurkeztu beharko dira jendaurreko ordutegian. Eskaintzaren gaineko iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Kontratatzailearen Perfilean argitaratu zen (2008-06-26, 122 zk. BOB), eta hamabost eguneko epea dago eskaintzak aurkezteko. Hau d, uztailaren 11 da eskaintzak aurkezteko azken eguna. ... Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Gasa sartuko dute Denticiraino http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-02/p00006005/Gasa_sartuko_dute_Denticiraino.htm Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Saloi dantzetako ikasleek dantzan egingo dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-02/p00006008/Saloi_dantzetako_ikasleek_dantzan_egingo_dute.htm Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN 'Bertan Bilbo' aurkeztuko dute Zuberogoitia anaiek http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-02/p00006013/Bertan_Bilbo_aurkeztuko_dute_Zuberogoitia_anaiek.htm Bertan Bilbo izeneko liburua kaleratu dute Aitor eta Pedro Zuberogoitia anaiek. Aurkezteko solasaldia egingo dute bihar, 19:00etan, Uhagon kulturgunean. Bizkaiko hiriburuaren inguruan hamaika estereotipo eginak daude, eta Aitor eta Pedro Zuberogoitiak irudi horregaz apurtu eta euskararen aldeko mugimenduek hiriburuan benetan eduki duten garrantzia azpimarratu dute, errepaso historikoa eginez. Euren beharraren fruitua 360 orrialdeko liburua da, Bertan Bilbo. Bizkaiko hiriburua eta euskara: XX. mendeko historia izenburupean argitaratu dutena, Bilboko Udaleko Euskara Sailagaz batera. Zuberogoitia anaiek XX. mendeko euskara eta euskalgintzaren historia batu dute liburuan. Bilbon gertatutakoak eta euskararen ibilbidean garrantzia handia eduki duten hainbat gertakari gogora ekarri dituzte: esate baterako, 1957an San Nikolas Elizaren lokaletan zabaldu zuten Euskal Herri osoko lehen ikastola. Historia kontatzen dute, baina ,batez ere, hainbat gertaera eta pasadizo batu dituzte, Bilbo, euskarari dagokionez, toki garrantzitsua izan dela argi utzita. ... Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Irlako erakusketara bisita gidatua antolatu dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-02/p00006901/Irlako_erakusketara_bisita_gidatua_antolatu_dute.htm Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Foronda eta Konpa Zaragozako zesta jaialdiko izarrak izan dira http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-01/p00003001/Foronda_eta_Konpa_Zaragozako_zesta_jaialdiko_izarrak_izan_dira.htm Foronda-Konpa eta Otxoa-Endika. Horiek izan ziren Expoan Euskadiren Eguna ospatzen zuten egun berean Zaragozako Helios Kirol Elkartean elkarren aurka aritu ziren bikoteak. Foronda eta Konpa izan ziren garaileak. Bikote irabazlea partidaren hasieratik jarri zen aurretik. Hala ere, partida oso irregularra izan zen: Zaragozan zegoen beroak eta kantxaren tamainak ¬38 metro besterik ez zituen¬ eragina izan zuen aurrez aurre aritu ziren bikoteengan, eta ondorioz, zenbait akats ere egin zituzten. Konpa, ohikoa ez duen postuan aritu arren, eroso aritu zen. Guztiaren gainetik, pilotariak ikuskizun ederra ematen saiatu ziren, eta ikusleak gustura lagatzeko moduko jokaldiak eskaini zituzten, zesta-puntan ohikoak diren jokaldi ia guztien erakustaldi bikaina eginez. Malgutasuna eta azkartasuna izan ziren Helios Elkartekoek nabarmendu zituzten zestaren ezaugarriak. Ikuskizunaren amaieran, oso gustura agertu ziren ikusitakoagaz. Emaitza ikusita, Jai-Aliveko jokalariek ere pozik egin zuten etxerako bidaia. ... Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Markina-Xemeinen hasi eta amaituko da zesta-puntako Orange Zirkuitua http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-28/p00006001/Markina-Xemeinen_hasi_eta_amaituko_da_zesta-puntako_Orange_Zirkuitua.htm Markinako Txapelketagaz hasiko da, datorren barikuan, Jai-Alive enpresak bigarren urtez antolatu duen zesta-puntako Orange Zirkuitua. 14 txapelketa jokatuko dira, euretako sei Lea-Artibai eta Mutrikun. Markina-Xemeinen hasi eta amaituko da zirkuitua Master Series kategoriako txapelketekin; Mutrikun ere hitzordu bi izango ditu, Lekeition bat, eta Lea-Artibai mailako beste txapelketa bat ere jokatuko da. Horretaz gainera, Donostian, Gasteizen, Hondarribian, Noainen, Cabanillasen, Bartzelonan (Herrialde katalanak), eta aurten estreinako, Maulen jokatuko dira lehiaketak. Atzo aurkeztu zuen Jai-Alive enpresak aurtengo zirkuitua, eta iaz baino txapelketa hobea eskaintzea dute helburu. Horretarako, zirkuituan egoitza berriak, Maule eta Noain, sartzeagaz gainera, pilotarien koadroa handitu du zesta-punta enpresak. Momentuz, 19 jokalarik osatzen dute taldea, eta euretako hamar Lea-Artibaikoak eta Mutrikukoak dira: Bereikua (Berriatua), Zen (Aulesti), Goixerri (Mutriku), Aritz Erkiaga (Ispaster), Goitia (Aulesti), Pradera (Markina-Xemein), Gorka Bilbao (Berriatua), Rekalde (Markina-Xemein), Iru (Markina-Xemein) eta Aritz Gorostola (Berriatua). Horiez guztiez gainera, iaz txapeldun izan zen Iker Forondak, afizionatu mailan hiru bidar munduko txapeldun izan den Laurent Garciak, Frantziako Pro Am txapelketako irabazle Expositok, Otxoak, Konpak, Jon Arriagak, Endikak, Egiguren IIak eta Lopezek osatuko dute aurtengo koadroa. «Bigarren zirkuitu honetaz gozatu nahi dugu, eta horretarako, daukagun koadroaren kalitatea sendotzeko ahalegin handiak egin ditugu», esan zuen aurk... Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Kataluniako Mar Gomez konpainia ezagunak ikuskizuna eskainiko du etzi http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-27/p00006007/Kataluniako_Mar_Gomez_konpainia_ezagunak_ikuskizuna_eskainiko_du_etzi.htm Bilbora hiru egunetako ikuskizuna eskaintzera etorri dela aprobetxatuta, Uhagonera gonbidatu dute Kataluniako Mar Gomez Konpainia ezaguna. Umorez betetako antzerki-dantza ikuskizun entretenigarri bi egingo dituzte etzi, 19:30ean, Uhagoneko zelaian. Lehenengo dantza, Habra Kadabra, umeei zuzenduta dago. Habra eta Kadabra lagun minak eta magikoak dira, baina elkarri bihurrikeriak egiten dabiltza geratu barik. Pertsonaia biak lehiatu egiten dira, transformatu egiten dira, jolastu egiten dute, maitemindu egiten dira eta magia egiten dute. Ardo izozkia Bigarren antzerki-dantza ere, Helado al vino, publiko guztiei zuzenduta dago. Zine mutuaren narratiba dauka: umore freskoa eta bat-batekoa, erritmo bizia eta karakterizazio argia eta garratza. Pertsonaia guztiz desberdin bik topo egingo dute kasualitatez. Bata aberatsa da, eta bestea gosea besterik ez duen eskalea. Biak batera leku berean egoteak egoera barregarriak sortuko ditu. ... Fri, 27 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN «Biltegia bete-beteta egoten da herriko jaietan» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-27/p00006005/Biltegia_bete-beteta_egoten_da_herriko_jaietan.htm Karmen jaietarako prestatzen hasi zarete? Zerbitzariak bilatzen eta ordutegia prestatzen gabiltza. Normalean baino askoz gehiago eskatzen duzue? Edaria beldurrik barik eskatzen dugu, hobe soberan egotea faltan baino. Biltegia bete-beteta egoten da herriko jaietan. Aldaketak egin behar izaten dituzue tabernan? Mahaiak eta aulkiak kentzen ditugu bezperan. Mugitzen den guztia, kanpora. Barra atzean gehiago egoten zarete. Egunaren arabera, gehiago edo gitxiago egoten gara. Egunik gogorrena herri bazkarikoa da, eta hiru zerbitzari eta ni egoten gara beharrean. 24 ordu zabalik? Sei orduz egoten da taberna zarratuta, garbitzeko eta hozkailuak betetzeko aprobetxatzen dugu. Gogoagaz hartzen dituzue jaiak? Alde batetik bai, baina bestetik lan piloa egin behar da, ordu asko eta egun asko dira, neketsua izaten da. ... Fri, 27 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Bizkaiko esku pilota finaleko pilotari taldea aukeratu dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-27/p00006006/Bizkaiko_esku_pilota_finaleko_pilotari_taldea_aukeratu_dute.htm Markinako Esku Pilota Taldeak aukeratu ditu Bizkaiko Herrien arteko Txapelketara joango diren pilotariak. Arrietak eta Aretxabaletak jokatuko dute kadeteen mailan eta Urberuagak eta Kastillok nagusietan. Gazte mailako pilotariak zeintzuk izango diren gaur erabakiko dute. Zapatuan jokatuko du Markinako Esku Pilota Taldeak Bizkaiko Herrien arteko Txapelketako finala, eta aste honetan finalera zeintzuk pilotari joango diren erabakitzen ibili dira. Kadete eta nagusien mailako bikoteak erabaki dituzte, baina gazte mailako pilotari bi izendatu dituzten arren, erabakia ez da segurua. Muniozguren eta Uriona dira esku pilota taldeak finalera bidali nahi dituen gazteak, baina biek pilota partidak zituzten atzo, eta horien amaieran eskuetatik zelan aurkitzen ziren ikusi eta gero erabakiko du taldeak Zornotzan izango diren edo ez. ... Fri, 27 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Debako Prailehaitz kobak, berbagai http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-25/p00006009/Debako_Prailehaitz_kobak_berbagai.htm Harrobien gainean gizartea kontzientziatzen joateko helburuagaz, aurten ere, hainbat ekintza egingo ditu Ekozainek. Lehenengoa barikurako antolatu duten harrobien gaineko berbaldia izango da: Harrobiek gure kultur ondarean duten eragina. «Harrobiek hainbat arazo sortzen dituzte ingurumenean, baina baita ondarean ere, eta aurten, arlo horretan duten eragina nabaritu nahi dugu», azaldu dute ekologia taldekoek. Eragin horren adibide moduan jarri dute Debako Prailehaitz kobak, eta horren inguruan berba egingo du Mutriku Natur Taldeko Jabi Kastrok. Berbaldia 19:30ean hasiko da, Uhagon kulturgunean. Prailehaitz Prailehaitzko lehenengo koba 1983an aurkitu zuten. 2000. urtean, Foru Aldundiak ebazpen batean koban ikertzen jarraitzea behaharrezkoa ikusi zuen. 2005ean kobak zuen balorea ezagutzera eman zuten. Bertan egindako aurkikuntzen artean magdaleniense erakoak zeuden, tartean, koilarrak. Ondorenean, 2006an, Peńalber jaunak lehenengo pinturak aurkitu zituen: Solutrense garaiko pintura bezala kalifikatuak izan ziren. Euskal Herrian dauden pintura zaharrenak direla esaten dute, zehazki haitzetako arokoak. Ondorioz, kobak izugarrizko balore kulturala hartu zuen, 7/1990eko Ondasunean Euskal Legeak babes- tua. Egun berean, Prailehaitz I koba kultura ondasun deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. ... Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Santixa baserria eta etxebizitza bi saltzeko erabakia hartu du Udalak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-25/p00006011/Santixa_baserria_eta_etxebizitza_bi_saltzeko_erabakia_hartu_du_Udalak.htm Udal ondasun bi salduko ditu Markina-Xemeingo Udalak: Santixa baserria eta San Agustin Kaleko etxebizitza bi. 2008ko otsailaren 15eko Tokiko Gobernu Batzarrak hartu zuen besterentzeko espedienteei hasiera emateko erabakia. Udalak saldu nahi duen ondasunetako bat Santixa baserria da. Kareagan dago, eta A poligonoaren birzatitzearen ondorioz garatutako lur saila da, ekipamendu komertzialerako eta sozialerako erabiliko dena. 2.869 metro eta hamazortzi dezimetro koadroko azalera dauka, eta 264.445 euro gehi BEZa da bere balio ekonomikoa. San Agustin kaleko etxebizitzei dagokienez, bata 20. atarian dago eta bestea 18an. 20. atariko etxebizitza lehenengo solairuan dago, eta A letradun etxebizitza da. 66 metro eta hamar dezimetro koadroko azalera erabilgarria dauka, eta eraikitako azalera 79 metro eta 97 dezimetro koadrokoa. 181.800 euro gehi BEZean baloratu dute. ... Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Debako Prailehaitz kobak, berbagai http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-25/p00006009/Debako_Prailehaitz_kobak_berbagai.htm Harrobien gainean gizartea kontzientziatzen joateko helburuagaz, aurten ere, hainbat ekintza egingo ditu Ekozainek. Lehenengoa barikurako antolatu duten harrobien gaineko berbaldia izango da: Harrobiek gure kultur ondarean duten eragina. «Harrobiek hainbat arazo sortzen dituzte ingurumenean, baina baita ondarean ere, eta aurten, arlo horretan duten eragina nabaritu nahi dugu», azaldu dute ekologia taldekoek. Eragin horren adibide moduan jarri dute Debako Prailehaitz kobak, eta horren inguruan berba egingo du Mutriku Natur Taldeko Jabi Kastrok. Berbaldia 19:30ean hasiko da, Uhagon kulturgunean. Prailehaitz Prailehaitzko lehenengo koba 1983an aurkitu zuten. 2000. urtean, Foru Aldundiak ebazpen batean koban ikertzen jarraitzea behaharrezkoa ikusi zuen. 2005ean kobak zuen balorea ezagutzera eman zuten. Bertan egindako aurkikuntzen artean magdaleniense erakoak zeuden, tartean, koilarrak. Ondorenean, 2006an, Peńalber jaunak lehenengo pinturak aurkitu zituen: Solutrense garaiko pintura bezala kalifikatuak izan ziren. Euskal Herrian dauden pintura zaharrenak direla esaten dute, zehazki haitzetako arokoak. Ondorioz, kobak izugarrizko balore kulturala hartu zuen, 7/1990eko Ondasunean Euskal Legeak babes- tua. Egun berean, Prailehaitz I koba kultura ondasun deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. ... Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN «Bizkaiko finalerdietara heldu izan naiz urdurien» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-25/p00007002/Bizkaiko_finalerdietara_heldu_izan_naiz_urdurien.htm Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Santixa baserria eta etxebizitza bi saltzeko erabakia hartu du Udalak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-25/p00006011/Santixa_baserria_eta_etxebizitza_bi_saltzeko_erabakia_hartu_du_Udalak.htm Udal ondasun bi salduko ditu Markina-Xemeingo Udalak: Santixa baserria eta San Agustin Kaleko etxebizitza bi. 2008ko otsailaren 15eko Tokiko Gobernu Batzarrak hartu zuen besterentzeko espedienteei hasiera emateko erabakia. Udalak saldu nahi duen ondasunetako bat Santixa baserria da. Kareagan dago, eta A poligonoaren birzatitzearen ondorioz garatutako lur saila da, ekipamendu komertzialerako eta sozialerako erabiliko dena. 2.869 metro eta hamazortzi dezimetro koadroko azalera dauka, eta 264.445 euro gehi BEZa da bere balio ekonomikoa. San Agustin kaleko etxebizitzei dagokienez, bata 20. atarian dago eta bestea 18an. 20. atariko etxebizitza lehenengo solairuan dago, eta A letradun etxebizitza da. 66 metro eta hamar dezimetro koadroko azalera erabilgarria dauka, eta eraikitako azalera 79 metro eta 97 dezimetro koadrokoa. 181.800 euro gehi BEZean baloratu dute. ... Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN «Bizkaiko finalerdietara heldu izan naiz urdurien» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-25/p00007002/Bizkaiko_finalerdietara_heldu_izan_naiz_urdurien.htm Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Umeen heziketari beste ikuspuntu batetik begiratu diote Larruskainen http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-24/p00006005/Umeen_heziketari_beste_ikuspuntu_batetik_begiratu_diote_Larruskainen.htm Asteburuan Larruskaingo Gabixola baserrian batu ziren 21 umeetako txikienek erabaki zuten momentu ona zela mahuka hartu, plastikozko bainuontzi puzgarriak bete eta uretan freskatzeko. Eguraldiak lagundu egin zuen; eguzkiak gogor jo zuen zapatuan. Ume nagusiagoek, ostera, harrizko eta plastikozko apaingarriak egiten ziharduten. Besteren batek interes gehiago erakusten zuen baserri ondoko errekatxoan batzen ziren igeletan... Gurasoak, berriz, baserriko goiko gelan batzartuta zeuden, umeen heziketaren inguruko gai batzuk lantzen. Heziketa Sortzailea Haurdun elkarteak antolatuta, hiru tailerren inguruan batu ziren Heziketa Sortzailean aritzen direnak: margo, buztin eta mugimendu tailerretan. Baina ez dira eskulan tailer arruntak. Tailer horietako taldeak, alde batetik, anitzak dira, hau da, adin eta egoera ezberdinetako pertsonez osatuak. Modu horretan, bakoitza bakarra dela aintzat hartzen da, eta ezin da beste bategaz konparatu. Abiapuntu horretatik «prozesu sortzaile eta aske bat» ahalbidetzen da. ... Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Plisti-plasta eta plisti-plaust http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-24/p00008020/Plisti-plasta_eta_plisti-plaust.htm Sikateak direla eta, ura elementu preziatu bilakatu da azken urteetan, edo, behintzat, daukan garrantziaz jabetu da gizartea. Ingurumenak eskaintzen duen altxorraren baloreaz jabetzen txikitatik ikastea hobe izaten da, eta horretarako aukera edukiko dute umeek, zapatuan. Jolasaren bidez, ura maitatzen ikasiko dute. Amaitzeko, izozkia Urtero moduan, Guraso Elkarteak Uraren Jaia prestatu du. Adin tarte guztientzako aukerak ipiniko dituzte eskura: igerilekua, puzgarri txikiak, globo jokoak... Denetarik egongo da uragaz jolasteko. Hala ere, seguruenik askorentzat gustukoena bitsa izango da. Bits artean izkutatuta ibiltzeko aukera egongo da oraingoan ere. Beraz, guztiagaz gozatzeko, bainujantzia jantzi eta Zelaira joatea besterik ez da egin beharko. Aspertu arte txorro artean ibili ondoren eta egunagaz poz-pozik amaitzeko, izozkia banatuko dute Guraso Elkartekoek umeen artean. Udako beroari aurre egiteko aukera polita izango da. ... Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Tolosaldeko txapelketako finalera heldu da Andoni Aretxabaleta http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-20/p00002008/Tolosaldeko_txapelketako_finalera_heldu_da_Andoni_Aretxabaleta.htm Andoni Aretxabaleta Tolosaldeko Hitzak antolatzen duen esku pilota txapelketako finalera ailegatu da. Kadetea den arren, gazteen mailan jokatu du markinarrak bera baino urte bi zaharragoekin, eta azkenera arte heltzea lortu du. Guztira, 21 pilota eskolako pilotariek parte hartu dute Tolosaldeko Hitzaren bosgarren txapelketan, euren artean Markinako Esku Pilota eskolako pilotariek. Kortabarria izan du bikote markinarrak, eta biak ondo konpondu dira aurrera egiteko. Apirilaren amaieran hasi zen txapelketa, eta datorren astean, ekainaren 28an jokatuko dira finalak Tolosako Beotibar frontoian, 10:00etatik aurrera. Kortabarria eta Aretxabaletak Ezkurdia eta Zubiriari irabazi beharko diete txapela lortu ahal izateko. Fri, 20 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Martxan dago karmenetako zesta-punta txapelketa http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-20/p00002009/Martxan_dago_karmenetako_zesta-punta_txapelketa.htm Hemeretzi bikote parte hartzen dabiltza, joan den asteburuan hasi zen Karmen Jaietako zesta-punta txapelketan. Uztailaren 18an jokatuko dira finalak. Aurten ere, maila guztiek parte hartuko dute urteroko hitzorduan, hasi txikienetatik eta seniorrak arte. Joan den domekan hasi ziren lehian, eta asteburu honetan ere partidak izango dituzte. Bost bikotek parte hartuko dute alebinen mailan: Mikel U-Bustindui, Antsotei-Gandiaga III, Erik II-Lekube, Urriola-Aizpitarte II eta Gandiaga II-Mandiola II. Denek denen kontra jokatuko dute, eta uztailaren 12an izango diren finalerdietan lehenengoak laugarrenaren kontra eta bigarrenak hirugarrenaren kontra jokatu beharko dute. Maila bi elkarregaz Benjaminek ere, denek denen kontra jokatuko dute joan eta etorrian. Hiru bikote ibiliko dira lehi-an: Goitia II-Mandiola I, Urresti II-Arrieta eta Mandiola III-Izaro. ... Fri, 20 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Igeriketako ikastaro trinkoak emango dituzte Uztailaren 1etik 30era bitartean igeriketa ikastaro trinkoak egongo dira Atxondo Kiroldegian. Izena emateko epea zabalik dago, kiroldegian bertan. 4 urtetik hasi eta 9 urte bitartekoentzako klaseak emango dituzte goizetan. 8 eta 9 urtekoen ordutegia 09:45etik 10:30era izango da; 6 eta 7 urtekoena 10:45etik 11:30era; eta 4 eta 5 urtekoena 11:45etik 12:30era. Horretaz gainera, igeri taldekoentzat 12:30etik 13:30era emango dituzte klaseak. http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-19/p00006003/Igeriketako_ikastaro_trinkoak_emango_dituzte_Uztailaren_1etik_30era_bitartean_igeriketa_ikastaro_trinkoak_egongo_dira_Atxondo_Kiroldegian._Izena_emateko_epea_zabalik_dago_kiroldegian_bertan._4_urtetik_hasi_eta_9_urte_bitartekoentzako_klaseak_emango_dituzte_goizetan._8_eta_9_urtekoen_ordutegia_0945etik_1030era_izango_da;_6_eta_7_urtekoena_1045etik_1130era;_eta_4_eta_5_urtekoena_1145etik_1230era._Horretaz_gainera_igeri_taldekoentzat_1230etik_1330era_emango_dituzte_klaseak..htm Thu, 19 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Herriko Plangintza Orokorra egiteko proposamenak azaldu dituzte http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-19/p00006009/Herriko_Plangintza_Orokorra_egiteko_proposamenak_azaldu_dituzte.htm Aurreko arauek zortzi urteko epea beteta zekatela eta, orain dela pare bat urte hasi zen Udala Herriko Plangintza Orokor berria burutzeko pausoak ematen. Horretarako analisi eta aurrerapen behar bat egin dute, eta datu horien emaitza azaldu zuten martitzen arratsaldean, Uhagon kulturgunean. Herriko Plangintza Orokorra egiteko proposamenek interes handia eragin dute herritarrengan. Areto bete jendek entzun zituen Estudio K-ko ¬plangintza egiteko azterketa eta aurrerapenak egin dituen arkitektura taldea¬ Aitor Sarriaren eta Nerea Salcedoren azalpenak. Horiek hiru aurrerapen eratu dituzte, herriko datuetan oinarrituta. Plangintzetan hiru dira, batez ere, gai nagusiak: bizitegi gunea edo etxebizitzak, jarduera ekonomikoetarako guneak eta azpiegiturak. Etxebizitzen inguruko ekintzei dagokienez, alde batetik herriaren erdigunea finkatzea proposatzen dute. Garatu ez diren gune batzuk daude, eta ekintza batzuk horretara bideratuta daude. Horren barruan sartzen da Arretxinaga II deitu duten ingurua (Arretxinagan egin diren etxebizitza berrien aurrean dagoen landa), Barinaga eta Alberdi enpresaren ingurua (etxebizitzak egin edo industrialde moduan erabiltzeko proposamenak daude), Iparragirreko ingurua (herrira sartzen, Erdotza etorbideko eskumako aldea, hiru aukera nahiko desberdinekin) eta Barroeta ingurua. ... Thu, 19 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Herri bazkarirako izena emateko epea zabalik dago http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-19/p00006901/Herri_bazkarirako_izena_emateko_epea_zabalik_dago.htm Thu, 19 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Herri bazkarirako izena emateko epea zabalik dago http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-18/p00006006/Herri_bazkarirako_izena_emateko_epea_zabalik_dago.htm Wed, 18 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Jazza entzun eta mokadutxoa hartzeko aukera eskainiko dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-18/p00006009/Jazza_entzun_eta_mokadutxoa_hartzeko_aukera_eskainiko_dute.htm Kontzertua entzun eta mokadutxoa jateko aukera edukiko dute zapatuan Uhagonera elkartzen direnek. Unhe jazz hirukoteak jarriko dio musika gauari. Ińigo Peńak, Juan Antonio Aizpuruak eta Josu Aiarzaguenak osatzen dute Unhe jazz hirukotea. Tronpeta, piano eta bibrafonoagaz lagunduta, jazz doinuak zabalduko ditu taldeak Uhagoneko zelaian. Kandelen argipean 21:00etan hasiko da hirukoa musika lasai eta atsegina eskaintzen, eta 21:30ak inguruan, atsedenaldia egingo dute mokadutxoa jateko. Era askotako pintxoak eskainiko dituzte Uhagoneko terrazan, giro ederrean, kandela, lore eta guzti. 6 euroren truke, kontzertua entzun eta mokadutxoa jateko aukera egongo da. Bazkideentzako prezioa, ostera, 3 eurokoa izango da. Hasiera batean ekimenok kanpoko aldean izango badira ere, euria balego barruan egingo dela aurreratu dute antolatzaileek. ... Wed, 18 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Balkoirik onenak sarituko ditu aurten Ekozain ekologia taldeak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-18/p00006010/Balkoirik_onenak_sarituko_ditu_aurten_Ekozain_ekologia_taldeak.htm Landarak eta loreak zaintzen dituztenak sarituko ditu aurten ere Ekozain ekologia taldeak. Urtero moduan, lehiaketa antolatu dute horretarako. Oraingoan balkoirik onenak sarituko dituzte. Balkoi ederrenak aukeratzeko epaimahaia izendatu du ekologia taldeak, eta jakitera eman dutenez, uztailaren lehenengo astean ibiliko dira balkoiak ikusten. Irabazlearen ezaugarriak Hainbat baldintza edukiko dituzte kontuan balkoi politena aukeratzerako orduan. Alde batetik, balkoiaren ordena, konposizioa eta edertasuna baloratuko dituzte. «Balkoi guztia hartuko da kontuan, eta ez bakarrik loreen edertasuna», azaldu dute antolatzaileek. Beraz, balkoian egon daitezkeen beste elementuak ere balioa edukiko dute. Beste alde batetik, loreontziak ere aintzat hartuko dituzte: egoera onean dauden edo ez, edota margotuta dauden. «Ontziaren tamaina eta kolorea ere gogoan hartuko ditugu». ... Wed, 18 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Kirola jaia bihurtu da asteburuan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-17/p00005007/Kirola_jaia_bihurtu_da_asteburuan.htm Zelaia futbol eta atletismo agertoki buhurtu da asteburuan. Ikasturteko Eskola Kirolari amaiera emateko, kirol erakustaldi bereziak prestatu ditu Markina-Xemeingo Bekobenta eta Bera Kruz eta Etxebarriko Manuela Zubizarreta eskoletako Eskolarteko Guraso Elkarteak. Horrela, ikasturtean egindakoa erakutsi dute kirolari gazteek, gurasoen, familien eta herritarren aurrean. Balleteko umeek egin zuten lehenengo erakustaldia barikuan. Elastikoak jantzita ederto egin zuten dantzan umeek Uhagon kulturgunean. Domekan, ostera, futbol eta atletismo probak egin zituzten Zelaian. Zelaia kirolgune Markak eginda, dena prest eduki zuten goizean goizetik Eskolarteko Guraso Elkartekoek. Zelaia futbol zelai txiki bihurtu zuten, eta baloia aurkarien sarean sartzeko indartsu ibili ziren batera eta bestera, lehenengo benjaminen taldeak eta geroago alebinenak. Futbol 7ko hiru talde egon dira aurten, eta Futbol 5eko bat. ... Tue, 17 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN «Ilusioz beteta hartuko dugu hurrengo denboraldia» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-14/p00006002/Ilusioz_beteta_hartuko_dugu_hurrengo_denboraldia.htm Talde batzuk beste batzuk baino hobeto ibili dira, baina orokorrean denboraldi bikaina izan da Artibai Futbol Taldearentzat. Kadeteak eta lehenengo erregionaleko taldea txapeldunen txapeldun geratu dira. Kopak jasota, hurrengo denboraldiari begira ipini da zuzendaritza. Zein da denboraldiaren gainean egiten duzuen balorazioa? Balorazio ona egiten dugu. Kontuan hartu behar da, zelai berria eduki dugula, belarrezkoa eta neurri berriekin, eta ohitu beharra egon dela. Bestalde, ikusle gehiago joan dira Barroetara, eta ekonomikoki eragina eduki du, nahiz eta azken emaitza ez den ona izango. Zelan ikusi dituzue Artibaiko taldeak? Txikiak egoera berriari ohitzen egon dira. Zelai aldaketa beti da gaitza, eta Kariatik eta kiroldegitik Barroetara pasatzea, oraindik gehiago. Hala ere, gustura ibili dira txikiak Xabat Bilbatuaren gidaritzapean. Kadeteei dagokienez, esan beharrik ere ez dago ikaragarri ondo ibili direla Genaro Etxebarrieta eta Felix Etxebarriaren laguntzagaz. Gazteak, ostera, gutxi izan dira, denboraldian utzi beharra eduki dute askok eta. Hala ere, Alex Maguregik behar handia egin du. ... Sat, 14 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Tourreko kiniela egingo du txirrindulari taldeak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-14/p00006009/Tourreko_kiniela_egingo_du_txirrindulari_taldeak.htm Markina-Xemeingo Txirrindulari Taldeak, urtero legez, kiniela antolatu du Tourraren inguruan. %90 sarietan banatuko dute, eta beste %10 Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarterako izango da. Izena taldeko edozeini eman ahal zaio, baina derrigorrezkoa izango da kuota izena ematerakoan ordaintzea. Gainera, zerrenda betetzen denean, ezingo da izenik eman. Zozketa zerrenda osatzen denean egingo da, eta ahal dela, dorsalak zerrenda argitaratu aurretik banatuko dira. Izena emateko 15 euro ordaindu beharko dira. Sariei dagokienez, atarikoa beste etapa bat legez hartuko dute kontuan, baina taldeko erlojupekoa ez. Bestalde, txirrindulariaren balioko sailkapena etapa bakoitzaren hurrengo eguneko prentsan azaltzen dena izango da, eta lasterketa amaitzerakoan, sariak argitaratu eta zazpi eguneko epea edukiko dute parte-hartzaileek erreklamazioak egiteko. ... Sat, 14 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN San Joan suetarako egurra batuko du Ekozainek http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-14/p00006901/San_Joan_suetarako_egurra_batuko_du_Ekozainek.htm Sat, 14 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Zesta-punta bultzatzeko asmoagaz, indarrak batu dituzte http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-13/p00002006/Zesta-punta_bultzatzeko_asmoagaz_indarrak_batu_dituzte.htm Zesta-punta bultzatzea da Gipuzkoako Diputazioak eta Jai-Alivek sinatu berri duten hitzarmenaren helburu nagusia. Aurrerantzean, kirol horren sustapenera bideratutako ekimenak Aldundiaren babespean antolatuko dituzte. Hitzarmenak zesta-punta ezagutzera emateko eta sendotzeko hainbat ekimen jasotzen ditu. Horrela, esate baterako, Hondarribian gazteekin aurrera daroen programa sendotzea erabaki dute. Gipuzkoako Euskal Pelota Federazioko teknikariek diseinatutako metodologia erabiliz, aisialdian ere zesta-punta sustatzea da helburua. Horretaz gain, kirolari federatuen mailan, profesionaletarako jauzia eman aurreko fasean dauden gazteei laguntza teknikoa eskainiko diete. Horretan ari dira, adibidez, Tolosan. Azkenik, zesta-punta ezagutzera emateko zenbait topaketa eta ekitaldi martxan jarriko dituzte. ... Fri, 13 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Futbolaren gainean kontu kontari http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-13/p00003002/Futbolaren_gainean_kontu_kontari.htm Fri, 13 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN 'Persepolis' komikiagaz amaitu da Irakurleen Txokoa http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-13/p00003006/Persepolis_komikiagaz_amaitu_da_Irakurleen_Txokoa.htm Marjane Satrapiren Persepolis komikiaren eztabaidagaz amaitu zen, atzo, ikasturte honetako Irakurleen Txokoa. Gustura geratu dira aurten ere bibliotekako arduradunak ekimenaren erantzunagaz, eta datorren urtean ere mantentzea espero dute. Talde bi ibili dira, euskarazkoa bata eta gaztelaniazkoa bestea, eta bietan parte-hartze eta eztabaida handia egon dela azpimarratu du bibliotekako arduradun Igor Idoetak: «20 pertsona ibili dira gutxi gorabehera talde bakoitzeko, eta eztabaida interesgarriak sortu dira», azaldu du. Hainbat genero landu dituzte, kronika, ipuina eta nobela, esate baterako, eta poesia eta komikia ere irakurri dituzte. «Emakumeen literatura, itzulpenak, obra berriak,Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia esate baterako, zein XIX. mendeko testuak irakurri dituzte, eta gaztelaniazko taldean itzulita dagoen euskarazko literatura irakurri dute», jakitera eman du Idoetak. Gainera, zenbait saiotan idazleek parte hartu dute. Horrela, Miren Agur Meaberen Urtebete itsasargian poesia liburua aztertzeko aukera eduki zuen euskarazko taldeak idazlearen beraren eskutik, eta Azalaren kolorea liburua komentatu zuten talde biek idazlearen laguntzagaz. ... Fri, 13 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Parnasoa animatuko du Abarka antzerki taldeak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-13/p00003008/Parnasoa_animatuko_du_Abarka_antzerki_taldeak.htm Markina-Xemeingo Abarka antzerki taldeak Topa berakatz zopa! obra estreinatuko du bihar, frontoi nagusian. Taldeak taularatuko duen lehenengo beharra izango da. Antzerki taldeak hileak daroaz antzerkiaren entseguekin, Ander Lipus zuzendariaren gidaritzapean, eta azken asteetan entseguak luzatu eta frontoian batzen hasi dira. Jon Gerediagaren obran oinarrituta, Gerediaga berak, Unai garatek eta Alain Undabarrenak euskaratu dute Abarkak zapatuan antzeztuko duen komedia. Ulertzeko erraza den obra moduan deskribatu dute aktoreek Topa berakatz zopa!, eta egoera barregarriak eragingo dituela aurreratu dute. Mugimendu handiko komedia Ifernuaren ondoko gela eta makularik gabekoen topagunea den eta isiltasuna, ordena harmoniatsua, garbitasuna eta ongia nagusi den parnasoa hankaz gora ipiniko dute Abarka antzerki taldekoek. Parnasoan, musa eta poeten mendian, ospakizun denak mugatuta daude, Madame handiak agintzen du. Baina hori aldatzen ahaleginduko dira antzezlaneko protagonistak, «akaso aldartea eta pasioa libratzeko sasoia heldu da», esanda. ... Fri, 13 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Punta-puntako jaiak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-12/p00006005/Punta-puntako_jaiak.htm Amalloko kontzertua hutsik ezin egin zaion hitzordua da musika zaleentzat. Euskal Herriko talderik onenak pasatu dira San Joan ermitaren alboko landatik, euren artean, Fermin Muguruza, Delirium Tremens, Su ta Gar, La Polla Records, Hertzainak eta Zarama. Aurten ere, kontzertuek ez ditu zaleak axolagabe utziko, Doctor Deseok, Surfin Kaosek eta Joxpak berotuko dute-eta Amalloko gaua. Dena prest dago bihar gauerako. Aste guztian muntaian beharrean ibili da Amalloko Jai Batzordea, eta tabernak eta agertokiak zain daude aurtengo taldeen jarraitzaileak hartzeko. Kontzertu indartsua izango da aurtengoa. Salamancan, Plasencian eta Getafen (Espainia) ibili ondoren, udako birari ekingo dio Doctor Deseok Amallon. Bateria kargatuta eta gogo handiekin itzuli da taldea, eta betiko Doctor Deseo bada ere, bost-sei kantu desberdin ere sartu ditu atera berri duen Sexo, Ternura y Misterio diskoan. ... Thu, 12 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Marruparen berri emango dute eguenean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-11/p00006007/Marruparen_berri_emango_dute_eguenean.htm Mundu Zabal Elkarteak lagundu duen Marruparen ¬Mozanbiqueko proiektua¬ berri emango dute eguenean Mundu Kide Gobernuz Kanpoko Erakundearen teknikariek. Berbaldia 20:00etan hasiko da, frontoi txikiaren gaineko Kultur Aretoan. Mundu Zabal erakundeak hainbat proiektu lagundu ditu sortu zenetik, eta euretako batzuk Mundu Kide Gobernuz Kanpoko Erakundeagaz elkarlanean. Esate baterako, Mundu Kidek Mozanbiqueko Marrupa herrialdeko egoera sozio-ekonomikoa garatzeko programa daroa aurrera, eta Mundu Zabalek 50.000 euroko laguntza eman zuen iaz horretarako. Hitzaldi zabala Horrela, Marrupan egiten dabiltzan guztiaren berri emango dute eguenean, bertatik etorritako Mundu Kideko teknikari bik. «Gaiaz interesa daukaten guztiak, etxekoak zein lagunak gonbidatu nahi ditugu batzarrera, uste dugu-eta guztiontzat onuragarria izango dela», esan dute Mundu Zabaleko arduradunek. ... Wed, 11 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Eskola Kirolaren Jaia antolatu du Eskolarteko Guraso Elkarteak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-11/p00006008/Eskola_Kirolaren_Jaia_antolatu_du_Eskolarteko_Guraso_Elkarteak.htm Ikasturte honetako Eskola Kirolari amaiera emateko, Eskolarteko Guraso Elkarteak Eskola Kirolaren Jaia antolatu du. Hiru egunetan egingo dituzte ekimenak, bihar hasita. Futbola, balleta eta atletismoa izango dira ekimenen oinarria. Bihar, 19:00etan, berbaldia egongo da Uhagonen, Eibar Futbol Taldeko entrenatzaile Manix Mandiola, jokalari Markel Robles eta prestatzaile fisiko Alain Gandiagaren eskutik. Etzi, ostera, erakustaldi berezia eskainiko dute 20:00etan, balleteko ikasleek. Aurretik, hala ere, Euskal Kantu Txapelketan ibili diren Markina-Xemeingo taldeek kantaldia eskainiko dute. Gaztetxoen saioa 19:30ean hasiko da. Biak Uhagonen izango dira. Domekan, Zelaian Domekan, ostera, ekimenak Zelaian egingo dituzte. 10:30ean, benjaminetako talde biak elkarren kontra jokatuko dute, eta 11:15ean, alebinek. Ondoren, atletismo taldekoek ikasturtean ikasitakoa erakutsiko dute. 12:00etan, 60 eta 600 metroko lasterketak, pisu jaurtiketa eta 4x80 erreleboak egingo dituzte. Eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartu duten ume guztiak sarituko ditu Eskolarteko Guraso Elkarteak. ... Wed, 11 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Zaldi aldrak batuko dira zapatuan Etxebarrian http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-11/p00006009/Zaldi_aldrak_batuko_dira_zapatuan_Etxebarrian.htm Zaldi Salerosketa Azoka ospatuko da zapatuan, Etxebarrian. Azoka 09:00etan zabalduko dute eta 15:00ak arte egongo da zabalik. Iazko moduan, parte-hartzea librea izango da. Horrela, Lea-Artibai Amankomunazgoak eta Etxebarriko Udalak azpiegiturak prestatu dituzte, eta nahi duenak bertara agertu eta parte har dezake. Hori bai, datozen guztiek zaldien paperak araututa eduki beharko dituzte. Antolatzaileek azaldu dutenez, zapatuko azoka mota guztietako zaldientzat zabalik dago. «Okelarako elikatzen diren zaldientzat, basazaldientzat, almazarientzat, pottokentzat, zaldińoentzat, astoentzat, behorrentzat zein zeharkaldiak egiteko zaldientzat». Hiru gune Azoka Etxebarriko industrialdean ipiniko dute, eta hiru gune nagusi edukiko ditu. Alde batetik, abereak ikusgai jartzeko soka eta hesiekin inguratutako gune bat prestatuko dute. Horretaz gainera, salerosketak egin nahi dutenen paper ofizialak betetzeko albaitaria egongo da, eta kamioiak aparkatzeko gune berezia ere ipiniko dute. ... Wed, 11 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Ikasturteari, amaiera koloretsua http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-10/p00003001/Ikasturteari_amaiera_koloretsua.htm Tue, 10 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Udaletxean egin diete harrera futbolariei http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-08/p00002001/Udaletxean_egin_diete_harrera_futbolariei.htm Sun, 08 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN Naturan murgildu dira Arretxinagan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-08/p00002014/Naturan_murgildu_dira_Arretxinagan.htm Aurtengo Hiruharri ikuskizunak naturan murgilarazi zituen atzo eta herenegun Markina-Xemeingo Arretxinagako San Miguel baselizara joandakoak. Hiru harrietan hainbat irudi proiektatuta ikusi zituzten. Ondarroako Unanue Kamara Koralak eta naturaren hotsek ¬euriaren soinua, adibidez¬ lagundu zioten ikuskizunari. Sun, 08 Jun 2008 01:00:00 +0200 MARKINA-XEMEIN