Lekeitio, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info Hitzako albiste zerrenda lekeitio eu Mon, 06 Oct 2008 00:28:10 +0200 60 Lekeitio, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info/rss/logo.gif 11barri.info «Orain, punkiek buruan barik bihotzean daroe gandorra» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-05/p00006007/Orain_punkiek_buruan_barik_bihotzean_daroe_gandorra.htm Lehenengo minututik, musika benetan maite dutela igartzen da. Euren burua «punk agropekuario» definitzen duen Etsaiak taldeak abentura bat legez bizi ditu asteburuko «boloak». Ondo baino hobeto pasatzen dute, eta ilusioa ez dute galdu, nahiz eta 21 urte igaro dituzten agertokien gainean. Aitor Ibarra Auo abeslariak eta Ińigo Arrasate Txapel gitarra eta ahotsak badaukate zer kontatu. 1987an sortu zenuten taldea. Beteranoen artean beteranoenak... Aitor Ibarra Auo: Ba bai. 16-17 urtegaz hasi, eta azkenean, konturatu barik, hogei urte baino gehiago pasatu dira. Geu ere harritu egiten gara, ze tontokeria moduan hasi ginen, lagunen artean musika egiten, inongo asmo handirik barik, eta begiratu, azkenean, hamaika disko grabatu ditugu, 20 urte baino gehiago egon gara jotzen, gelditu barik. Geuk ere ez genuen espero. ... Sun, 05 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Tximinoiaren astea aurkeztu dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-05/p00002003/Tximinoiaren_astea_aurkeztu_dute.htm Sun, 05 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Astelehenean itxiko da erakusketa http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-04/p00002009/Astelehenean_itxiko_da_erakusketa.htm Amets Arzallusek eta Txomin Txuekak Bolibian (Hego Amerika) hogei egunetan ikusirikoa azaltzen duen erakusketa astelehenera arte egongo da zabalik erakusketa aretoan. «Bolibia, nahiz eta urrun izan, argazkiek bertoko egoerara asko hurbiltzen dute», zioen bertan herenegun zegoen ikusle batek. Tamaina guztietako irudiak daude eskegita Lekeitioko Eskolape aretoan, eta bat edo bat izan ezik, guztiak zuri-beltzekoak dira. Era horretan, intimistagoak dira, eta beste era bateko adierazpena lortzen dute. «Argazki aberasgarri ugari daude», zioen zaintzaile zegoen batek. Jendea ikusten da, tartean, Bolibiako presidentea, Evo Morales. Argazkietan pobrezia handia ikusten da. Arzallusek eta Txuekak istorio oso pertsonalak kontatzen dituzte argazkien bidez, tartean, oso gogorrak diren batzuk. Kartzela batean sartzea lortu eta istorio pila lortu zituzten. Euren artean, Ernesto Solla Martin kataluniarraren istorioa kontatzen da. ... Sat, 04 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Kadete talde bat sortu nahi du saskibaloi taldeak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-03/p00004901/Kadete_talde_bat_sortu_nahi_du_saskibaloi_taldeak.htm Fri, 03 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Gastronomia izan da hizpide Itsas Herrien biltzarrean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-03/p00004009/Gastronomia_izan_da_hizpide_Itsas_Herrien_biltzarrean.htm Lekeitioko Udala Itsas Herriak Udalerri Turistikoen Elkarteko kide da apirilaren 4az geroztik, Bermeo, Getaria eta Hondarribiarekin batera. Herenegun egin zuten elkartearen aurkezpena, Madrileko Ritz Hotelean. Gastronomiaren inguruko seigarren topaketak jaso zuen ekitaldia. Elkartea osatzen duten hamazazpi udalerrietako alkateek parte hartu zuten, tartean, Lekeitioko alkate Jose Maria Cazalisek. Eurekin batera, udalerrietako herritar ezagunak, turismo munduko arduradunak zein gastronomia mundukoak egon ziren. Gainera, sukaldari ezagun eta onenek plater goxoenak prestatu zituzten. Gastronomiari buruzko gida Biltzar horrek, era berean, elkartearen gida gastronomiko berria aurkezteko balio izan duela azaldu dute Udalean. Sukaldaritza «turismoari oso lotua» dagoela adierazi nahi izan dute elkarteko mahaiburuek.Hori guztia kontuan hartuta, elkarteko herri guztiak sustatu eta bultzatu nahi dituzte. ... Fri, 03 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Lekeitioko Jai Batzordeak txupin egunean gertatutakoa azaldu du http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-03/p00004003/Lekeitioko_Jai_Batzordeak_txupin_egunean_gertatutakoa_azaldu_du.htm Irailaren 1ean gertatukoari buruzko argibideak eman dituzte Lekeitioko Jai Batzordekoek. Haren bitartez, herritar guztiak «jakinaren gainean» ipini nahi izan dituzte. Duela urte batzuk, festa kontseiluko partaideek jaien hasiera egunean txupineroak suziria inoren laguntza barik piztuko zuela adostu zuten. «Horren berri behar modura ez emateak eta gure koordinazio faltak ekarri ditu ondorio edo gaizki ulertze hauek guztiak», argitu dute Lekeitioko Jai Batzordeko kideek. Izan ere, arrazoi hori medio, batzordeko partaideek «errua inori botatzekotan Jai Batzordeari leporatu behar zaiola» uste dute, eta horrela azaldu nahi izan dute. «Zer hobetu» Mota horretako gorabeherek Lekeitioko Jai Batzordeari «zer hobetu erakutsi» die, bai eta onartzeko ez direla «errazak» ere. Horrenbestez, aurrerantzean horiek ekiditeko, baliabide eta irizpideak finkatuko dituztela aditzera eman dute. ... Fri, 03 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO «Saihesbideaz protesta egitearren» deklaratzera deitu dituzte hiru gazte http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-02/p00005006/Saihesbideaz_protesta_egitearren_deklaratzera_deitu_dituzte_hiru_gazte.htm Ispaster-Lekeitio saihesbidean beharrean ari den enpresa eraikitzailetako batek salaketa ipinita, deklaratzera joan beharko dute hiru gaztek gaur, Gernikako epaitegira. Orain dela urte bat saihesbidearen aurkako bizikleta martxan parte hartu zuten gazteek, eta egun horretan obretan egindako kalteengatik salatu ditu enpresak. Martxa horretan, ostera, beste hamaika gazte ere identifikatu zituen Ertzaintzak. Gerora, trafiko zuzendaritzatik isuna ere ailegatu zaie, «kaskoa ez eroateagatik». Gazteen arabera, «saihesbidearen kontrako mugimendua gelditzea dute helburu ekintza horiek guztiek». Hala eta ere, «salaketa, isun eta oztopo guztien gainetik» beste modu bateko Lekeitio baten alde beharrean jarraituko dutela azpimarratu dute. Thu, 02 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO «Ezkaratzeko trapuak bakterio gehiago ditu komunak baino» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-02/p00005005/Ezkaratzeko_trapuak_bakterio_gehiago_ditu_komunak_baino.htm Zer da zure lanbidetik gehien gustatzen zaizuna? Teilatuetan ibiltzen naiz gusturen. Hara ez dator inor. Eta gutxien? Saneamentuetako hodiak zikinez betetzen direnean. Gremiook elkarri trabarik egiten diozue? Inoiz suertatzen da elkarregaz beharra egin behar izatea; ez da eroso-erosoa izaten, egia esan. Beti da hobeto bakoitzak bere zatia bakarrik egitea. Galdara izorratu zait. Iturginari deitu eta «etorriko naiz datorren astean» erantzun dit... Galdara izorratzen denean, hobe da bakoitzak daukan teknikoari deitzea. Kasu batzuetan guk ezin dugu ezer egin. Komunak, konketak... Higienikoa da iturginaren lana? Ezkaratzeko trapuak bakterio gehiago ditu komuneko tapak baino. Gehiago arduratzen gara komuna garbi edukitzeaz. Zenbat bider tokatu zaizu etxean beharra egitea? ... Thu, 02 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Udaltzainen leku aldaketagaz ez datorrela bat adierazi du ELAk http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-02/p00002008/Udaltzainen_leku_aldaketagaz_ez_datorrela_bat_adierazi_du_ELAk.htm Udaltzainek bulegoan «toki gutxi» daukatela arrazoituta udal zerbitzua Ertzaintzaren lokalera aldatu nahi izana kritikatu du ELA sindikatuak. Udaltzainak leku eskasiagaz aspaldi ohartuta zeudela dio ELAk, baina Jose Maria Cazaliz alkateak arrazoi horregatik Ertzaintzaren lokalera aldatu nahi izatearen kontra azaldu da sindikatua. Gainera, alkateak Udaltzaingoa lekualdatze horregaz erabat konforme zegoela azaldu izana salatu du ELAk. Horren inguruan argibide batzuk eman ditu. «Udaltzainak ez daude momentu honetan Ertzaintzaren polizia-etxera lekualdatzeko prest», gaineratu dute sindikatukoek. «Arriskutsua» «Udalak udaltzainentzako bulego egokiak izan daitezkeen lokal ugari ditu, eta ez da beharrezkoa Eusko Jaurlaritzako lokal batera aldatzea. Era berean, eginkizun, protokolo eta konpetentzia guztiz ezberdinak dituzten bi polizia talde leku berean batzen ditu», adierazi du Lekeitioko Udalean ordezkaritza daukan ELAk. ... Thu, 02 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Rotaflex koadrilak mendi ibilaldia antolatu du zapaturako http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-02/p00002002/Rotaflex_koadrilak_mendi_ibilaldia_antolatu_du_zapaturako.htm Saihesbide Honegaz Ados Ez Dagoen Plataformak herriko koadrilekin abian ipinitako egitasmoak aurrera jarraitzen du. Rotaflex koadrilakoek hartuko dute lekukoa. Orain arte, beste ekitaldi bat edo beste egin da, eta zapatuan, Rotaflexeko kideen txanda izango da. Otoio mendian barrena ibilbidea egin nahi dutenek Mandaskako autobus geralekuaren parean dute hitzordua, 09:30ean. Lekeitiar guztiak animatu nahi dituzte zapatuko martxan parte hartzera. Mendian barrena ibilbide lasaia egingo dutela jakin eragin dute Rotaflex koadrilako kideek. Bestalde, eguerdia orduko herrira jaisteko asmoa daukatela adierazi dute. Thu, 02 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO 'La isla de Nim' eta 'Wanted: se busca' filmak, Ikusgarri aretoan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-02/p00002001/La_isla_de_Nim_eta_Wanted_se_busca_filmak_Ikusgarri_aretoan.htm Zinea gustuko duten zaleek asteburuan bi estrainaldi ikusi ahal izango dituzte Ikusgarrin. La isla de Nim pelikula Kerry Millard eta Wendy Orr idazleen eleberrian oinarriturik dago. Jodie Fosterrez gain, Gerard Butler eta Abigail Breslin beste bi aktore aski ezagunak agertzen dira adin guztiei zuzendutako zintan. Wanted:se busca filmean ere kalitateko aktoreak azaltzen dira, besteak beste, Morgan Freeman, Angelina Jolie eta Kristen Hager. ############ ordutegia Urriak 4, zapatua 19:30ean. La isla de Nim. Adin guztientzako gomendatua. 22:00etan. Wanted: se busca. 18 urtetik gorakoentzat. Urriak 5, domeka 19:30ean. La isla de Nim. 22:00etan. Wanted: se busca. Urriak 6, astelehena 20:30ean. Wanted: se busca. ############ Thu, 02 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Nostromo zine klubak denboraldi berria hasiko du Azkue aretoan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-01/p00002014/Nostromo_zine_klubak_denboraldi_berria_hasiko_du_Azkue_aretoan.htm Denboraldi berrian erronka berriarekin datoz lekeitiarrak; hori lortzeko, zinea ikusleentzat «erakargarriago» bihurtu nahi dute. Ze berritasun eskainiko dituzue aurten? Orain arte, autore zinea delakoa jorratu badugu ere, beste publiko batera dibertsifiktu nahi dugu, eta, era horretan, ezagunak diren pelikula on eta klasikoak eskainiko ditugu. Era berean, jendeak zinema ikusteko ohitura izan dezan lortu nahi dugu. Zergatik jatorrizko hizkuntzan? Aukera interesagarria dela deritzot. Aktorearen lana osotasunean erreparatzeko aukera ematen du. Normalean, filmak bikoiztuta ikustera ohituta gaude, baina indiar edo txinatar bat gazteleraz hitz egiten ikusteak, sinesgarritasuna galtzen du. Zenbat ikusle egoten dira? Gutxi gorabehera hamar-hamabost ikusle etortzen dira, baina filmaren arabera gehiago edo gutxiago izaten da. Hala eta guztiz ere, lehenengo saioetan, nahiz eta herrian kartelak ipini eta bertoko komunikabideetan iragarri, jendeak ez du horren berri ondo hartzen, eta hori asko nabaritzen da. Filmaren bat oso interesgarria denean, gehiago etortzen dira. Azkue aretoak 60 jesarleku ditu,eta konpontzen gara. ... Wed, 01 Oct 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Tximinoiaren jardunaldiek betiko eta oraingo platerak dakartzate http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-30/p00007007/Tximinoiaren_jardunaldiek_betiko_eta_oraingo_platerak_dakartzate.htm Tximinoiaren II. Jardunaldi Gastronomikoen harira, urriaren 3tik 12ra arteko egitaraua aurkeztu du Udalak. Iaz, zazpi jatetxek egin zuten bat egitasmoagaz, eta aurten, beste hiru sartu zaizkie saltsan. Jose Mari Cazalis Lekeitioko alkateak azaldu modura, «iazko filosofia berdinari jarraitzea da aurtengo jardunaldien oinarria». Tradiziozko eta bertoko produktuak bultzatzea dute helburu, «jardunaldietatik aparte, azoketan parte hartuta zein Udala Lantzen moduko sarean sartuta eta ekimenak aurrera eroanda». Iazko formatu berdina Iazko egitarauagaz «gustura» geratu zela ikusita, aurten ere formatu berari kolpe dio Udalak. Alde batetik, ekimenera batu diren hamar jatetxeek ¬Aisia, Egańa, Arropain, Goitiko, Batzokia, Kaia, Beitia, Mantxua, Xin-Yi eta Zapirain¬ tximinoiagaz egindako platerak gehituko dizkiete euren betiko menuei; bezeroek hilaren 3tik 12rako tartea edukiko dute eurok dastatzeko. Bestetik, gazteei zuzendutako gastronomia tailerrak egongo dira. «Iaz eduki zuen arrakasta aintzat hartuta, baten faltan tailer bi egingo ditugu aurten», adierazi dute Udalean. Tximinoia zelan prestatzen den eta ze onura dituen ikasteko aukera edukiko dute gazteenek, Leioako Ostalaritza Eskolako irakasleen azalpenak jasota. Tailerrean parte hartzeko Turismo Bulegoan eman beharko dute izena aldez aurretik. ... Tue, 30 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Agustindarrei osteratxoa http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-27/p00002005/Agustindarrei_osteratxoa.htm Agustindarrek Paskual Abaroa Etorbidean zuten Santa Rita komentutik irten egin behar izan zuten komentu berria egin zutenean. San Andresen dute orain egoitza. Klausurako mojak izanda, ezin dute jendeagaz harreman zuzena eduki, baina, urtero-urtero, Santa Rita Egunean, eibartarren bisita jasotzen dute. Maiatzaren 22an, Santa Rita Egunean, Eibartik goizean goiz irten, eta 11:00etako meza egiten dute komentuan hara joandako fededunek. Ostean, bazkaltzera joaten dira eibartarrak, eta 18:00etan, arrosarioa errezatzeko bueltatzen dira agustindarrengana. Mojak Lekeition bizi direla kontuan hartuta, arraroa gerta daiteke Eibartik datorren taldearen bisita edukitzea urtero. Baina arrazoia erraza da: izan ere, agustindarrek 1603. urtean sortu zuten Eibarren komentua, eta hantxe bizi izan ziren 1937. urtera arte. ... Sat, 27 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Bonba abisu faltsua egon da Bizkaibus geltokian http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-26/p00007001/Bonba_abisu_faltsua_egon_da_Bizkaibus_geltokian.htm Fri, 26 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO 37 behar aurkeztu dituzte Euskal Zine eta Bideo Bilerarako http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-24/p00004008/37_behar_aurkeztu_dituzte_Euskal_Zine_eta_Bideo_Bilerarako.htm Lekeitioko Zine eta Bideo Bileran parte hartzeko epea zarratu dute. 37 behar aurkeztu dituzte azaroaren 18tik 22ra ospatuko den 31. jaialdirako. Orain, aurkeztutako bideoak zerrendatzen eta ikusten dabiltza antolatzaileak, parte hartzeko ipinitako baldintzak betetzen dituzten edo ez jakiteko. 37 lan aurkeztu arren, 36 dira lehiaketan parte hartzeko asmoagaz aurkeztutakoak. «Euretako batek badaki bere pelikula luzeegia dela. Lehiaketaz kanpo emango dute bere beharra», azaldu du Udalak. Otsaileko erabakia Euskarazko ikus-entzunezko sektorea bultzatzea dauka helburu Lekeitioko jaialdiak. Horretan dabil joan den 31 urtean. Otsailean, «laguntza txikia» jaso zutela argudiatuta, antolatzeko talde barik geratzekotan egon zen ekimena. «Diru eskean ibiltzea ez da inoren gustukoa. Eta ekin eta ekin ibili arren, azkenean emaitza txikia denean, eta gainera, denboraz kanpo datorrenean, amorrua eta etsipena etortzen dira», esan zuten orduan. ... Wed, 24 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Potinek Antzar Jairako ipinitako fidantza har dezakete kultur etxean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-24/p00004002/Potinek_Antzar_Jairako_ipinitako_fidantza_har_dezakete_kultur_etxean.htm Antzar Eguneko Antzar Jaian parte hartu zuten 83 potinetakoak aurrez ipinitako fidantza jasotzera kultur etxetik pasa daitezkeela jakin eragin du Udalak. Irailaren 4an ipinitako 100 euroak hartzeko kultur etxeko bulego orokorretik pasatu beharko dute antzarretako parte-hartzaileek. Hori bai, dirua bueltan jaso ahal izateko NAN txartela erakutsi beharko dutela adierazi dute. Wed, 24 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Boleiboleko entrenatzaile ikastaroa egingo dute etzi hasi eta domekara arte http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-24/p00002008/Boleiboleko_entrenatzaile_ikastaroa_egingo_dute_etzi_hasi_eta_domekara_arte.htm Boleiboleko entrenatzaile izateko ikastaroagaz hasiko du Marierrota taldeak 2008-2009ko denboraldia. Bizkaiko Federazioaren laguntzagaz antolatu du ikastaroa, eta etzi hasi eta domekara arte iraungo du. «Helburu nagusia eskola mailako boleibol entrenatzaileak sortzea da», azaldu dute taldekoek. Euskal Herri mailako ikastaroa da, eta edonork eman dezake izena. Horretarako, 20 euro ordaindu beharko dira. Prezioaren barruan Trinkete Etxean ostatu hartzea eta ikastaroko materiala sartzen dira. Behin ikastaroa amaituta, parte-hartzaileek Bizkaiko Federazioak emandako titulu ofiziala jasoko dute. Izena emateko Santi Brouard udal kiroldegian eskura ipini dituzten orriak bete beharko dituzte interesatuek. Entrenatzaile falta Ekintza horren bitartez, kirol taldeetan askotan sortzen den arazo bati irtenbidea topatu nahi dio Marierrotak: «Kirol taldeetan sarritan sortzen den arazoa da entrenatzaile falta. Horregatik antolatu dugu boleibol entrenatzaile izateko ikastaroa». ... Wed, 24 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Arzallusek Boliviako izpiak eta hizkiak dakartza http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-24/p00002001/Arzallusek_Boliviako_izpiak_eta_hizkiak_dakartza.htm Amets Arzallusek eta Txomin Txuekak hogei egun pasa zituzten Bolivian, eta orain, bertan gertatzen ari diren «aldaketa politiko eta sozial sakonak» Euskal herrian zabaltzen ari dira. Lekeition, etzi, Illinami: Boliviako izpiak eta hizkiak hitzaldia emango du Arzallusek. Lekeitioko Euskara Zerbitzuak antolatu du, eta 19:30ean egin dute hitzordua, kultur etxeko Azkue aretoan. Twantinsuyu-Qollasuyu esaten diote Indigenek; Bolivia hemen. Hantxe izan ziren Arzallus eta Txueka hogei egunetan. Besteak beste, Felipe Quispe gerrilla burua ezagutzeko aukera eduki zuten bi euskaldunek; La Pazeko kartzelarik handienaren barruan pasa zuten goiz bat; Sanchez de Lozada diktadoreak piztutako gasaren gerrako biktimekin ere egon ziren, eta Evo Moralesek ateak zabaldu zizkien. Erreportaje sorta eta liburua ... Wed, 24 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Erregionaleko lehen mailan, gogotsu http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-23/p00007005/Erregionaleko_lehen_mailan_gogotsu.htm Lekeitio Futbol Taldeko nagusien taldea erregionaleko lehenengo mailan ariko da datorren denboraldian. Urte bitan, maila bi jaitsi ditu taldeak, eta aldaketekin dator. Hasteko, Zuzendaritza Batzordea aldatu da; baita entrenatzailea eta prestatzaile fisikoa ere. Entrenatzaile beharretan Jon Elordi ariko da 2008-2009ko denboraldian; Aitziber Mendibil izango da prestatzaile fisikoa . Baina horiek ez dira aldaketa bakarrak. Filosofia berria ere badakar klubak: herritarrekin eratutako taldea nahi dute. Eta, momentuz, halakoxea da. «Helburua, batez ere, taldea egitea da, eta beharra egin behar dugu horretarako. Azken urteotan formaltasun falta egon da entrenamenduetan, eta gogor hasi gara entrenatzen. Dinamika batean sartu nahi dugu, talde moduan entrenatzen hasi», esan dute. Nagusiak, gazteenen erreferente ... Tue, 23 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO «Gustatuko litzaidake egunen batean lekeitiarrentzat kantatzea» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-21/p00002021/Gustatuko_litzaidake_egunen_batean_lekeitiarrentzat_kantatzea.htm Kolonbiarra izatez, Luz Dary Becerra Giraldok (1955) Lekeition egin ditu azken sei urteak. Bertan ezkondua, bere jaioterriko musika bereziki maite du, eta odolean itsatsita daroan gauza du poemak idaztea. Kolonbian eta Alemanian hainbat lan egin ditu bere olerkiak direla eta. Euskal Herrian disko bat argitaratu du, eta abendu aldera bere bigarrenarekin ausartuko da. Horrez gain, Lekeitioko irrintzi lehiaketako irabazlea izan da birritan. Nola bururatu zitzaizun irrintzi txapelketan parte hartzea? Lekeitioko plazan nengoen behin, eta emakume bat ikusi nuen irrintzia botatzen. Niretzako zerbait berria zen eta harrituta gelditu nintzen. Jendea txaloka hasi eta nik galdetu nuen ea zergaitik egiten zuten txalo. Erantzun zidaten emakumeak irrintzia bota zuelako txalotzen zutela. Orduan, nik ere hura egin nezakeela esan nuen, nire alabak, atzetik, ixiltzeko esaten zidan bitartean, baina nik baietz, egingo nuela. Eta halako batean saiatu eta atera egin zitzaidan. ... Sun, 21 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO «Niretzat ez dago arrain gaitzik garbitzeko» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-20/p00002005/Niretzat_ez_dago_arrain_gaitzik_garbitzeko.htm Kristina Urkidi izatez berriatuarra da, baina lekeitiarra zuen senarra, eta hantxe bizi da orain. Hamahiru urte daroaz ontzitik atera berria den arraina saltzen , portuan bertan. Garbitzeko arrain zailena zein da? Niretzat ez dago arrain gaitzik garbitzeko. Arrain saltzailea mizkina izan al daiteke? Arrain saltzailea bera ez, baina erosleak asko izaten dira. Arrain freskoa ala izoztua? Freskoa beti freskoa da. Gehien gustatzen zaizun arraina zein da? Ez daukat bakar bat: baina, saltzen ari naizenean, gordinik jaten dut, eta gero etxean ez dut jan nahi izaten. Txitxarro marikoiak bere izena irabazita dauka? Lehendik datorren izena da, eta ez dakit nondik datorren, baina niretzat bisigua baino ederragoa da txitxarro marikoia. Amua nori botako zenioke? Lantzean behin askori, baina tragatu egin behar. ... Sat, 20 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO LABek Udaltzaingoa Ertzaintzaren lokalera eroatea salatu du http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-20/p00002006/LABek_Udaltzaingoa_Ertzaintzaren_lokalera_eroatea_salatu_du.htm Lekeitioko Udaltzaingoa Ertzaintzaren komisariara eroango dute irailean, «edo asko botata, urrian». LAB sindikatuak prentsaren bitartez jakin du erabakiaren berri, eta «erabaki inposatzailea» dela salatu du. «Lekeitioko Udaltzaingoaren leku aldaketa horren berri prentsatik izatea langileen eskubide guztien kontrako jarrera inposatzaile bat da. Udaltzainak udaleko langileak diren bitartean, enpresa komiteagaz negoziatu behar dira langileei dagozkien neurriak», azaldu du sindikatuak. Lekeitioko Udaltzaingoa Udalaren zerbitzu publiko bat dela ere gogorarazi du LABek: «Udaleko beharginak dira, eta beraien jarduera Udalaren ardurapean eta Udaleko lokaletan burutu behar dute. Alkate baten edo udaltzain buru baten interesengatik ezin da jarri udal zerbitzu bat Eusko Jaurlaritzako Barne Saileko poliziaren lokaletan», gaineratu du. ... Sat, 20 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Ikasleak laguntzeko eta herriko dendak sustatzeko kanpaina martxan dago http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-19/p00003008/Ikasleak_laguntzeko_eta_herriko_dendak_sustatzeko_kanpaina_martxan_dago.htm Lekeitioko Udalak hirugarren urtez jarri du abian eskola umeentzako diru laguntza eta herriko denden sustapenerako kanpaina. Era horretan, bi helburu beteko ditu Udalak: umeek eragiten dituzten gastuak murriztea eta herriko merkataritza suspertzea: «Eskola adineko umeek sortzen duten gastuaren parte batean lagunduko dugu, eta era berean, bertoko merkataritza suspertu eta herriko dendetan erosteko ohitura bultzatu nahi dugu», azaldu du Udalak. Diru laguntza horiek derrigorrezko hezkuntzan eta haurtzaindegian (0 eta 16 urte bitartekoak) dabiltzan umeak dauzkaten gurasoei zuzenduta daude: «Gurasoetako bat behintzat Lekeition erroldatuta egon beharko da diru laguntza horiek lortu ahal izateko», azpimarratu dute. Iaz, 817 umek jaso zuten diru laguntza. «Ikasturte honetan, kopurua 1.067 ikasleengana iritsi daiteke», aitatu dute. ... Fri, 19 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Udal kudeaketa berrituko duen proiektu pilotua ipiniko dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-19/p00003007/Udal_kudeaketa_berrituko_duen_proiektu_pilotua_ipiniko_dute.htm Lekeitioko eta Mundakako Udalek proiektu pilotu bat probatuko dute laster: udal gestioa modernizatze aldera, informatizatu egingo dituzte herriko hainbat datu. Lurpeko zerbitzuak eta sareen nondik- norakoak bilduko dituzte, besteak beste. SIG izeneko programak lurpeko zerbitzuen datuak bilduko ditu, eta horrela gestoreek herriko zerbitzu sarea osatzen duten faktoreak ezagutu ahalko dituzte «era fidagarri batean eta azkar». Estolderia, ur eta argi puntuak, zaborrak, parkeak eta lorategiak non dauden jakin ahalko da, besteak beste. Gestioa, ezagutzaren araberakoa Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu duenez, herri bateko Udal gestioaren kalitatea herriaren inguruan duen ezagutzaren araberakoa da. «Horregatik, ezagutza maila handitzeko balio duen edozein tresna oso garrantzitsua da», diote. ... Fri, 19 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Gazte bUlegoan argazki lehiaketa jarri du martxan 2009ko egutegia egiteko http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-19/p00003002/Gazte_bUlegoan_argazki_lehiaketa_jarri_du_martxan_2009ko_egutegia_egiteko.htm Lekeitioko Gazte Bulegoak argazki lehiaketa jarri du martxan. Gazteak munduan gai hartuta, 2009ko egutegia osatuko duten argazkiak izango dira parte hartuko dutenak. beharrak bidaltzeko azken eguna urriaren 31 da. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere hiru behar aurkeztu ahalko ditu; eta sekula saritu bariko argazkiak izan beharko dira. 20x30 zenimetroko formatoa eduki beharko dute, 40x50 neurriko kartoi mehean itsatsita joan beharko dira eta titulua jarrita. Autoreak datu pertsonalak, NAN fotokopia eta kontakturako telefonoa jarri beharko ditu zarratutako gutun-azal batean eta Gazte Bulegora eroan. Irabazleak 300 euro lortuko ditu, eta argazki berezienak 200 euro. Fri, 19 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Garavillako obrak hasi dituzte http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-18/p00004007/Garavillako_obrak_hasi_dituzte.htm Thu, 18 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Martxan dago lobak zaintzen dituzten amumentzako tailerra http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-18/p00004005/Martxan_dago_lobak_zaintzen_dituzten_amumentzako_tailerra.htm Zahartzaro aktiboa bultzatzeko asmoz Udalak aurrera daroan Bizitasunez Bizitzen programaren bigarren zatia martxan ipini dute. Lobak zaintzen dituzten amumek zein aitxitxek euren bizi kalitatea zelan hobetu ikasteko aukera edukiko dute hiru eguneko tailerrean. Hiru arlotan banatu dute ikastaroa: batetik, prestakuntza tailerrak egingo dituzte, txizari zelan eutsi edo amuma esklabuaren gaineko gaiak landuta; bigarren zatian, gorputza zelan martxan mantendu ikasiko dute, oreka, indarra, psikomotrizitatea eta beste hainbat ariketa ikasita; azkenik, hirugarren zatian, arlo kognitiboak entrenatu eta lantzeko buruko hainbat ariketa egingo dituzte amuma-aitxitxek. Emakumea eta zaintza Gaur egun oraindik zaintzagaz lotutako behar gehienak andreak egiten dituztela aintzat hartuta erabaki zuen Udalak egunotako tailerra antolatzea. «Lobak zaintzen dituzten emakumeek gozatu egiten dute alde batetik, baina bestetik, nekea eragin dezake behar horrek. Hortik, bihotzeko arazoak, urduritasunak eta depresioak edukitzen dituzte hainbat eta hainbat andrek», azaldu dute Udalean. Egoera horretara ailegatu orduko, «zaintzailearen bizitzan aldaketa eragin dezaketen ereduak lantzea» da tailerraren xedea. ... Thu, 18 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Gaztegunea datorren urte hasierarako zabaltzeko asmoa dauka Udalak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-18/p00002004/Gaztegunea_datorren_urte_hasierarako_zabaltzeko_asmoa_dauka_Udalak.htm Lea-Artibai eskualdean zabalduko duten lehen Gaztegunea Lekeition egongo da. Datorren urte hasieran zabalduko ditu ateak zentroak lehen Correoseko eraikina izandakoan. 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Gaztegunea zabaltzeko, baina, eraikina berritu behar izan dute. Egituraren berritze beharrak amaituta daude, eta orain, igogailua eta altzariak jartzea besterik ez da geratzen. Behar guzti horiek egiteko aurrekontua 826.000 eurokoa da. Momentuz egindako beharren helburua eraikinaren espazioa handitzea izan da. Horretarako, estalki zaharra kendu dute. Eraikinak hiru solairu edukiko ditu: lehenengoan, gazte bulegoa eta areto nagusia; eta bigarrenean, telebista ikusteko gela, DVDa, sukaldea, irakurketarako txokoa eta jokoentzako lekua, besteak beste. Kudeaketa pribatua Gaztegunearen kudeaketa zeinek eroango duen ere zehazten ari da Udala. Ziurrenik, era horretako zentroak dinamizatzera espezializatutako enpresa bat arduratuko da behar hori egiteaz. Asmoa Gaztegunea martxan jartzen denerako guztia lotuta edukitzea dela adierazi du Udalak. ... Thu, 18 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Olatz Dańobeitia epaituko duten magistratuak zeintzuk izango diren esan dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-18/p00002002/Olatz_Dańobeitia_epaituko_duten_magistratuak_zeintzuk_izango_diren_esan_dute.htm EAEko Auzitegi Nagusiko 77. salak esan du Jose Antonio Subinas, Juan Carlos Benito-Butron eta Manuel Diaz Rabago magistratuek epaituko dituztela Juan Jose Ibarretxe, Patxi Lopez eta Rodolfo Ares PSE-EEko idazkari nagusia eta antolaketa idazkaria, eta Arnaldo Otegi, Pernando Barrena, Rufi Etxeberria, Juan Joxe Petrikorena eta Olatz Dańobeitia Batasuneko zuzendaritzakideak. Thu, 18 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Euskal Herria zeharkatu dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-16/p00007004/Euskal_Herria_zeharkatu_dute.htm Lekeitioko 70 bat lagunek Euskal Herriko Zeharkaldian parte hartu dute. 2004ko apirilean hasi eta aurtengo abuztuaren 30ean amaitu dute: hamabost etapa egin dituzte guztira. «Unai Fernandezen ideiatik abiatu ginen. Eta bere gidaritzapean, lagun talde moduan batzen hasi ginen Bilbo eta beste inguru batzuetakoekin batera. Hori bai, etapa erdiak lekeitiarrok bakarrik egin ditugu, eta zeharkaldi osoa, hiru lagunek», azaldu dute mendizaleek. Euskal Herria aldizkariaren lehen zortzi zenbakietan agertutako Sua argitaletxearen diseinua erabili dute lekeitiarrek zeharkaldia egiteko: «Hemeretzi etapak Fernandezek moldatu ostean, tranpa txiki batzuekin, zeharkaldi osoa hamabost etapetan egin dugu». Eguraldiari aurre egiten Hasierako etapetan autobusez mugitu diren arren, azkenekoetan autoa erabili dute: «Ingeniaritza lanak egin behar izan ditugu autoagaz». ... Tue, 16 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Udalak Antzar Eguna noiz egin baloratzeko azterketa egingo du http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-13/p00003007/Udalak_Antzar_Eguna_noiz_egin_baloratzeko_azterketa_egingo_du.htm Antzar Eguna zapatuan ospatu ala ez. Horixe da Udalak aztertu nahi duena. Izan ere, hilaren 5ak zapatua seinalatzen du datorren urteko egutegian. Aldaketa aztertzeko, egun horretan parte hartzen duten hainbat talderengana joko dutela agertu dute Udaleko ordezkariek. «Beharrean egoten direnen iritziak jaso nahi ditugu; beraz, txostenak eskatuko dizkiegu edukitzen dituzten arazo eta beharrizanen berri jakiteko». Besteak beste, Gurutz Gorrira, Osakidetzara, Udaltzaingora, Bizkaibusera zein Babes Zibileko boluntarioenaga bideratuko ditu galderak Udalak. «Aurtengo jai egunean eduki dituzten oztopoak zeintzuk izan diren jakin nahi dugu», esan dute. Aztertu eta baloratu Txosten bakoitza arretaz aztertzea izango da Udalaren lehenengo eginbeharra erabaki bat hartu orduko. «Esaten digutenaren arabera baloratu beharko da Antzar Eguna zapatuan ospatu ahal den ala ez», gehitu dute. Segurtasun neurriak dira, hain zuzen ere, Udalaren «kezka» nagusiena. «Beharrezko neurriak hartu behar dira jaia arriskuan ez ipintzeko». ... Sat, 13 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Garavillako aparkalekuak erosteko hirugarren faserako izena eman daiteke http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-13/p00002006/Garavillako_aparkalekuak_erosteko_hirugarren_faserako_izena_eman_daiteke.htm Lekeitioko Udalak Garavilla lantegi ohiaren lurretan egingo dituen aparkalekuak erosteko hirugarren faserako izena emateko epea zabaldu du. Epea irailaren 30era bitartean egongo da zabalik. Hirugarren fasean autoentzako 30 bat leku egongo dira salgai. «Tokiak baino eskabide gehiago egongo balira, zozketa bidez egingo litzateke esleipena, eta gainontzeko eskatzaileekin zerrenda bat osatuko litzateke norbaitek atzera egin edo lekuren bat hutsik geratuz gero, zerrendakoek erosi ahal izateko», jakitera eman du Udalak. Bete beharreko baldintza Bestalde, egingo diren aparkaleku horietakoren bat erosi nahi duten guztiek baldintza bi hauetako bat bete beharko dute: Lekeition erroldaturik egotea edo Lekeition Higiezinen Ondasun Zerga ordaintzea. Beraz, izena eman nahi duten guztiek udaletxera jo beharko dute eskabide orria jasotzera. Orria betetzerakoan, gainera, honako fotokopia hauek eroan beharko dituzte: «NANa, gida baimena, dagokion udaleko gida-zergaren azken ordainagiria eta errolda agiria edo Lekeitioko etxebizitzarengatik ordaintzen duten Higiezin Ondasunaren Zergaren agiria», zehaztu du Udalak. ... Sat, 13 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Herritarren garraio ohiturei buruz galdeketa egingo dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-13/p00002002/Herritarren_garraio_ohiturei_buruz_galdeketa_egingo_dute.htm Lekitxo 2020 elkartea orain dela gutxi sortu dute herrian, eta galdeketa bat egitera doaz orain bertako kideak. Herritarren garraio ohiturak aztertuko dituzte. Hilaren 17an ikasleekin eta hurrengo egunean beharginekin batzeko asmoa daukate. Egun bietan 19:00etarako egin dute hitzordua. «Zenbat mugitzen garen, nondik nora eta zelan eta zeren bitartez bidaiatzen dugun dira, besteak beste, ezagutu nahi ditugun datuak, herritarron garraio beharrizanez jabetzeko», azaldu dute elkartekoek . Guztiz anonimoa Horrela, bada, ikasleekin lehendabizi eta beharginekin gero batuko dira galdeketa egiteko: «Egingo ditugun galderak era honetakoak izango dira: zein ibilbide egiten duzu normalean Lekeitiotik aterata? Zelan bidaiatzen duzu? Asteko zein egunetan mugitzen zara herritik? Zein maiztazunegaz irteten zara bertotik? Zer dela eta bidaiatzen duzu?». ... Sat, 13 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Euskara ikasi nahi dutenentzat, laguntzak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-13/p00002001/Euskara_ikasi_nahi_dutenentzat_laguntzak.htm Lekeitioko Tokiko Gobernu Batzarrak 2007-08 ikasturtea AEKn ikasitako lekeitiarrei eta 2008-09 ikasturtetik aurrera ikasiko dutenei matrikularen %75 diruz laguntzea erabaki zuen urtarrilaren 31n. Horretarako, baina, ikasleak udalerriko euskaltegian izena eman beharko du eta klaseen %80ra joan dela frogatu. Orain arte Lekeitioko Udalak matrikularen %50 ordaintzen zien herritarrei, eta orain, kopurua igotzea erabaki dute. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren helburua euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko behar diren neurriak hartzea da, eta horregatik igoko dute aurten laguntza. Sat, 13 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Garraitz taldeko Leunda txapeldun geratu da Espainiako lehian http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-12/p00003009/Garraitz_taldeko_Leunda_txapeldun_geratu_da_Espainiako_lehian.htm Errepideko txirrindularitzako Espainiako Txapelketako irabazlea da Garraitz triatloi taldeko Itsaso Leunda. Joan den asteburuan lortu zuen garaipena. Valladoliden jokatu den txapelketak 115kilometro ditu, eta azken kilometroan egindako ihesaldiari esker lortu du garaipena ernialdekoak. Salamankako Fatima Blazquezekin egin zituen azken kilometroak leundak, baina ihesaldia egin zuenean, Blazquezek ezin izan zion Garraitzekoaren erritmoa jarraitu. Hirugarren postua Judit Masdeuk eskuratu zuen ondo kostata; Beste lau txirrindularigaz zetorren katalana. Azken hiru urteetan Maribel Morenok iarabazi duen txapelketan Leundak lan bikaina egin du. ############ «Ez nekien zer gertatzen ari zen» itsaso leunda đTxirrindularia Triatloian aritzen da Leunda, baina gehien txirrindua gustatzen zaio: profesional mailan aritzea da bere asmoa eta nahia. ... Fri, 12 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Herriko jaietako etenaren ostean, bueltan dator Arrakala Irratia http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-12/p00003002/Herriko_jaietako_etenaren_ostean_bueltan_dator_Arrakala_Irratia.htm San Antolin Jaietako etenaren ostean, iraileko programazio berriagaz dator Arrakala Irratia (107.7 FM). «Saio batzuetako arduradunak oporretan daude, baina laster bueltatuko dira beharrera», azaldu dute Arrakalatik. Gaurko egitaraua honakoa da: 08:00etan Celosamente gordea, (Hala Bedi Irratia); 21:30ean Azkueren ipuin bilduma, eta 22:00etan Hala Bedi Irratiaren Zaharrak berri saioa botako dute. Aldaketak datoz iraileko programazioan: saio batzuk kendu eta berriak sartu dituzte. Esateko baterako, Oreka desorekan eta Soinuen errepublika saioak kendu dituzte. Beraz, honakoa izango da biharko egitaraua: 09:00etan Axa mixa (Tas tas Irratia); 10:00etan Irulegi irratiko Gure arbasoak, 15:00etan Mundo cocek; 18:00etan Info 7 irratiko Burdinola, 19:00etan Hala Bedi Irratiko Hiru Kotxea, 21:30ean Izarrak eta ilargia, eta 22:30ean A desalambrar. ... Fri, 12 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO 'Che, el argentino' filma ikusi ahal izango da asteburuaon, Ikusgarrin http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-12/p00003001/Che_el_argentino_filma_ikusi_ahal_izango_da_asteburuaon_Ikusgarrin.htm Asteburuon, Ikusgarri zinema aretoan, Che, el argentino pelikula ikusi ahalko da. Gaur hasi eta astelehenera arte emango dute. Bestalde, umeentzako pelikula bat ere egongo da aukeran: Carlitos y el campo de los sueńos. Domekan, 17:30ean botako dute gazteenei begirako pelikula. Che, el argentino filmari dagokionez, gaur, 20:30ean botako dute, eta bihar eta etzi, 19:30ean eta 22:00etan. Astelehenean egongo da azken aukera ikusteko, 20:30ean. Steven Soderbergh zuzendariaren beharreko protagonista Benicio del Toro aktorea da, eta Cannesko jaialdian aktore onenaren saria jaso berri du pelikula horretan egindako lanagatik. Unax Ugalde aktore euskaldunak ere parte hartu du filmean. Fri, 12 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Udalak dio pregoilaria beti izan dela alkatea, eta ez txupineroa http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-11/p00002005/Udalak_dio_pregoilaria_beti_izan_dela_alkatea_eta_ez_txupineroa.htm San Antolin Jaiei hasiera ematen dien txupinazoan gertatutakoa gauza jakina da. Orain, azken egunotan zenbait komunikabideetan argitaratu den informazio «ez zuzenari» erantzun eta joan den astelehenean, irailaren 1ean, herriko jaiei hasiera eman zien txupinazoa jaurti zenean gertatutakoa «argitzera behartuta» ikusi da Lekeitioko Udala. «Azken 25 urtean herriko gobernu guztiekin jarraitu den protokoloa hautsiz ¬indarrean alderdi politiko bat edo beste egon¬, txupineroak pregoi bat irakurri nahi izan zuen. Gobernu taldeak eskabideari uko egitea erabaki zuen, orain arteko ohitura errespetatu nahian eta polemiko bihur zitezkeen alferreko aurrekaririk ez ezartzeko», azaldu du Udalak. Txupineroa eta pregoilaria Gertakari horien inguruan honakoa adierazi du Udalak: «Orain dela 25 urtetik, pertsonaia bi dira jaiei ongietorria ematen diotenak: pregoilaria eta txupineroa. Pregoilaria beti da gobernuan dagoen alkatea, eta txupineroa herriko bizilaguna izan edo herriagaz harremana eduki eta omenaldia merezi duen pertsona. Pertsona horri txupina pizteko ohorea ematen zaio. Txupineroak ez du sekula ere pregoirik egin». ... Thu, 11 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Jende asko ibili da Lekeitioko jaietan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-10/p00005005/Jende_asko_ibili_da_Lekeitioko_jaietan.htm Bai! Jende asko ibili da bai lekeitioko jaietan. Taberna eta txosnak jendez beteta egon dira hainbeste egun eta gauetan. Zahar, gazte eta ume. Mutil zein neska! Eta... nun egiten ditu jendeak bere zereginak? Kazalis jaunak bere komun publikoak zarratu egiten ditu gaueko hamarretan, eta gero neska eta emakumeak (gizonak errezago daukate ta) txoko ezkutuen bila ibiltzen dira hara ta hona! Hainbeste jende eta plastikozko bost komun, eta publikoak itxita bertara joan den publikoarentzat! Wed, 10 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Joko komikoa oholtza gainera http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-10/p00005001/Joko_komikoa_oholtza_gainera.htm Ikuslea parte sentituko den joko komiko bat. Horrelakoa izango dela aurreratu dute etzi, kultur etxean, El negro y el flaco konpainiak egingo duen Alquimia ikuskizuna. 21:30ean hasiko da antzezlana, eta sarrera euro bi ordaindu beharko da. Aurretik ere eros daitekeela jakinarazi du Udal Kultur Erakundeak, kultur etxeko bulego orokorrean. Adin guztientzako ikuskizuna izango da. Pailazo bi dira protagonistak, eta biek ala biek hainbat elementu nahasten dituzte, harik eta momentu harrigarriak sortu arte. Ustekabeei lekua eginda Xaboi ponpekin, elementu magikoekin, ezusteko malabarismoekin eta egoera pseudo-teatralekin jolasten dutela aurreratu dute antolatzaileek. «Beti dago ustekaberako toki bat». Aspertzen uzten ez duten horietako ikuskizuna izango da bariku gauekoa. ... Wed, 10 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Mamu zuri gutxi Anterori agur esateko http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-10/p00002001/Mamu_zuri_gutxi_Anterori_agur_esateko.htm Wed, 10 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Hilaren 1ean hasitako gose grebagaz jarraitzen du Peru Aranburuk Ocańan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-10/p00002005/Hilaren_1ean_hasitako_gose_grebagaz_jarraitzen_du_Peru_Aranburuk_Ocańan.htm Hil honen hasieran hasi du Ocańa I (Toledo, Espainia) espetxeko Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) gose greba mugagabea, besteak beste, «gutxieneko bizi baldintzak ez direla betetzen eta komunikatzeko baldintzak onartezinak direla» argudiatuta. Peru Aranburuk bat egin du grebagaz. Salatu dutenez, «azken urteotan komunikazioarena da kartzelen errejimenean gogortu den arloetako bat», presoen arteko eguneroko komunikazioa batetik ¬edozein unetan modulotik aldatuak izan daitezke¬, eta kanpokoekikoa bestetik. «Aurrez aurreko bisitak, adibidez, astegunez egin behar ditugu, senideak beharra utzita, eta horrek dakartzan ondorioak berega - natu behar ditu bikoteak», dio EPPK-k agirian. Ikasteko zenbait arazo «Ikasketak aurrera eroateko dauzkaten zailtasunak» ere kezkaz bizi dituzte. Izan ere, agertu dutenez, tramite guztiak etxekoek edo lagunek egin behar dituzte, eta irakasleekin dei arruntak erabiliaz baino ezin dira komunikatu. Hori ez eze, preso bat espetxez aldatuz gero, kartzela bateko matrikula «desbaliotuta» gelditzen dela salatu dute. ... Wed, 10 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Herri kirolak jaietako azken egunean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-09/p00004004/Herri_kirolak_jaietako_azken_egunean.htm Sanantolinetako azken egunean, jai giroak aurrera jarraitu zuen atzo. Oraingoan, herri kirolen txanda izan zen. Ińaki eta Ińaxio Perurena harria jasotzen ibili ziren bitartean, Jon eta Jose Lapazaranek eta Ińaxio Atutxak Iparraldeko jokoen erakustaldia egin zuten. Erakustaldia egiteaz gain, fardo jaurtiketan Bizkaiko txapela jokatu zuten. Eguzkiak gogor berotzen zuen momentuan, 12:30ean, hasi zen herri kirolen erakustaldia. Ińaki Perurenak kirolarien aurkezpena egin zuen lehendabizi, eta ondoren, harria jasotzeari ekin zion. Bost harri ikusten ziren plaza erdian: 200, 260, 220, 180, 120 kilokoak. Harri jasotzaileen momentua 180 kiloko harria eskuetan hartu eta hiru jasoaldi egin zituen Ińaki Perurenak. Atzetik bere seme Ińaxioren txanda izan zen: 200 kiloko harri zilindroa hartuta, jasoaldi bi egin zituen, eta 220 kilokoagaz, bat. ... Tue, 09 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Herri kirolak jaietako azken egunean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-07/p00004001/Herri_kirolak_jaietako_azken_egunean.htm 10:00etarako zeukaten eginda plazan umeekin hitzordua. Ezin zen izan beste era batera. Atzo Umeen Eguna zen. 10:00ak pasatxo, mahai txurien inguruan hasi ziren biltzen gaztetxoak. Hantxe, egurraren gainean, irudiak eta koloretako margoak zeuzkaten zain. Irudiak koloreztatuta, plastikoa ipintzea besterik ez zen geratzen txapak prest egoteko. Eta horrela, 2.000 prestatu zituzten, goizean eta arratsaldean. 12:00ak. Abadeen Moila ikusle eta parte-hartzaileez beteta dago. Hantxe zen jokatzekoa, ohikoa denez, umeen mastapuntakoa. Luis Aretxabaletaren aholkuei segika, eta hiru txandatan banatuta, ikurrińari zeinek kolpe egingo atera ziren, galtza txikiak eta bikiniak aldean, neska-mutilak. Kaltzetinak izan zituzten lagun gehienek, txirristadei ihesi egin nahian, baina egon zen oin ortozik abiatu zenik ere. ... Sun, 07 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Betiko sentimenduagaz, itsasora buelta http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-07/p00002003/Betiko_sentimenduagaz_itsasora_buelta.htm Sun, 07 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO Betiko sentimenduagaz, itsasora buelta http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-07/p00002012/Betiko_sentimenduagaz_itsasora_buelta.htm Sun, 07 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO antzarraren txanda http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-06/p00004001/antzarraren_txanda.htm Arrantzale zapia lepoan ipini eta mahoizko arropak jantzita, goizean goizetik hasi ziren lekeitiarrak sanantolinetako egunik garrantzitsuena ospatzen: Antzar Eguna. Goiz osoan lagunartean kalerik kale ibili ondoren, arratsaldean, Antzar Jaiaren ordua ailegatu zenean, milaka lagun porturatu ziren ikuskizuna ikusteko asmoz: portua urdinez tindatu zen. Parte-hartzaile guztiek maila ona erakutsi bazuten ere, Ińigo Bergaretxe Salve potineko harrapatzailea izan zen antzarrari kokota kendu eta altxada gehien egin zituena ¬hamahiru¬; Imanol Valledaresek altxada gehiago egin zituen ¬hamasei¬, baina bururik lortu barik. Esku baten edalontzia eta bestean erramua zutela, Antzar Jaian parte-hartu zutenak bazkaldu orduko potinetara hurreratzen hasi ziren. Aurten, 83 potinek parte-hartu dute Antzar Jaian. Antolakuntzaren esanetan, errekorra izan da: «1984an 82 potinek parte-hartu zuten, baina oraingoan marka guztiak hautsi dira, eta pozik gaude». ... Sat, 06 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO «Guretzat satelite bidezko zaintza litzateke ziurrena» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-05/p00007006/Guretzat_satelite_bidezko_zaintza_litzateke_ziurrena.htm Atzo goizean abiatu ziren Seychelletarantz Juan Pedro Sesma (Lekeitio, 1958) eta Ińaki Lopez (Lekeitio, 1956). Orain dela lau hilabete Somalian bahituta egon ziren lekeitiarrak Playa de Bakio ontziko gainontzeko eskifaiagaz batuko dira gaur, berriro itsasora egiteko. «Patroiak nahi duen» tokirako bidea hartuko dute. Zelan sentitzen zarete bueltarako? Ińaki Lopez: Betiko legez nago. Berdin-berdin, joan egin behar dugu eta... Betitik jakin dugu Somalian gertatutakoa gerta ahal zitzaigula egunen batean, eta halantxerik izan zen. Juan Pedro Sesma: Itsasora noan bakoitzean edukitzen dudan sentimendu bera daukat nik ere. Arrisku hori daukagula orain badakigu eta lehen ere bagenekien. Beti joan gara arrisku beragaz. Orain, beharbada, hobeto jagonda egongo gara... ... Fri, 05 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO irrintziz blai http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-05/p00004002/irrintziz_blai.htm Trikitia eta panderoa atzean zirela, mikrofonoa aho parean jarri eta irrintziak botatzen hasi zuten lekeitiarrek atzoko eguna. Irrintzi lehiaketak herritar asko erakarri zituen Kaiganera. Irrintzi luzeak eta motzak entzun ahal izan baziren ere, denak indarrez betetakoak izan ziren, eta batutako herritarrek gogor txalotu zituzten parte-hartzaileak. Umeak izan ziren lehendabizi mikrofono aurrean ipini zirenak. Eneritzek eta Naiarak panderoa eta trikitia jotzen zuten bitartean, txikiek irrintziak ahalik eta ondoen botatzen zituzten. Lehenik eta behin, parte-hartzaile guztiek musikagaz batera botatzen zuten irrintzia; bigarrena musika barik zetorren. Batzuk motzak izan baziren ere, denak ala denak etxean ondo entsegatutakoak ziren. 28 umek irrintzia bota zutenean, goizean goizetik zeruan zeuden hodei ilunek eztanda egin zuten. Euri tanten azpian, irrintziek ez zuten tarterik egin, eta ekimenak aurrera jarraitu zuen. ... Fri, 05 Sep 2008 01:00:00 +0200 LEKEITIO