Ispaster, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info Hitzako albiste zerrenda ispaster eu Sun, 12 Oct 2008 00:37:28 +0200 60 Ispaster, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info/rss/logo.gif 11barri.info Txapela lehenengoari http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-11/p00008001/Txapela_lehenengoari.htm Urte hasieratik itxaroten egon eta gero, azkenean ere bihar hasiko da 2008-09ko ehiza denboraldia. Horrenbestez, Euskal Herriko milaka ehiztari baino gehiago eskopetak bizkar gainean dituztela mendira joango dira hurrengo aste eta hilabeteetan zehar. Urtaro honetan hegazti askok herrialde epelagoetara migratzeko aprobetxatuko dutela eta, horretaz guztiaz baliatuz, txoriak noiz harrapatu zelatan egongo dira ehiztariak, bakoitzak bere txakurra aldamenean duela. Saria, txapela eta lagun birentzako afaria Hori guztia kontuan harturik, Ispasterko Herriko Tabernako jabeak, Josu Solozabalek, inguruko ehiztari guztiak lehen oilagorra harrapatzera animatu nahi ditu. Herriko tabernako atetik barrena lehen txoriagaz agertzen denari sari ederrak emango dizkio. Urtero egin ohi duten moduan, aurreko egunetan tabernan eskegita denentzat erakusgai egon den txapela eta lagun birentzako afaria lortuko ditu. ... Sat, 11 Oct 2008 01:00:00 +0200 ISPASTER 23. Zaldi-Mando Proben Txapelketa egingo da lau egunetan, barikuan hasita http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-07/p00002005/23._Zaldi-Mando_Proben_Txapelketa_egingo_da_lau_egunetan_barikuan_hasita.htm Barikuan hasi eta lau egunetan, 23. zaldi-mando proben sariketa jokatuko da Ispasterko frontoian. Saioak 18:00etan eta 21:00etan izango dira, eta denetariko sariak banatuko dituzte irabazleen artean. 675 eurotik 300 eurotara. Aurtengo zaldi-mando proben txapelketa sariz beteta dator Ispasterrera. Berriatua, Getxo, Berango, Fika, Aulesti, Mendexa eta Munitibarretik etorritako zaldiek beteko dute herriko frontoi itxia hilaren 10etik 13ra. Sariz betetako probak Guztira, hamar sari banatuko dituzte antolatzaileek txapelketan parte hartuko duten hamasei zaldi eta probalarien artean. «Lea-Artibai mailan hiru sari banatuko ditugu, eta gainerakoak, parte-hartzaile guztien artean». Saririk gabe gelditzen diren parte-hartzaileek ere azken aukera edukiko dute 250 euro irabazteko. «Irabazleak egiten duen markaren %70 egiten dutenek 250 euro jasoko dituzte». ... Tue, 07 Oct 2008 01:00:00 +0200 ISPASTER Osagai nagusia koadrila denean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-05/p00005001/Osagai_nagusia_koadrila_denean.htm 13:55. Kaleak hutsik daude; elizpea eta kanpoko frontoia bete-bete. Hantxe bildu dira, batera eta bestera, sukaldariak. Gaur Koadrila Eguna dute Ispasterren. Goiztiarrenak 09:00etarako bildu dira elizpean, gerora jatekoa egiteko beharrezko guztia prestatzera. 10:00etan koadrila bakoitzari dagozkien aulkiak eta mahaiak banatuta, taldekideek eurek antolatu dute guztia. 256 izena emanda Beti-betiko koadrilak zein ekimen bat edo baten inguruan sortutako lagun taldeak ikus daitezke han eta hemen. Elizpera sartuaz batera, Ispasterko eta Lekeitioko koadrilagaz egiten duzu topo. Eurena da denetan koadrilarik txikiena. Sei izango dira mahaian: Bingen Goitia, Jabi Laka eta Jose Carlos Arrizubieta sukaldariak, emazteekin. Marmitakoa dabiltza prestatzen, umore oneko. Eta osagairik osagai, beste lagun talde batek eroan duen itsas zapo kaxari bota diete begia. ... Sun, 05 Oct 2008 01:00:00 +0200 ISPASTER «102 urtegaz Ispasterko txapelduna naizela esan dezaket; harro nago» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-03/p00007007/102_urtegaz_Ispasterko_txapelduna_naizela_esan_dezaket;_harro_nago.htm Milaka istorio buruan, ehundaka herri eta hiri bihotzean eta 102 urte nortasun agirian. Juanita Alberdik (Ispaster, 1906) mende bat baino gehiago du, baina bizitzari aurre egiteko grina ageri-agerian darama. Luzaroan, batean zein bestean, neskame lanak egindakoa da Ispasterko bizilagunik zaharrena. Betidanik eduki duen hizketarako gaitasunari eutsiz, urte guztiotan bizitakoa kontatzeko puntua egiteari utzi eta sukaldeko mahaian jarri da; oroimena azaleratzean, umorez egin dio aurre. 102 urte bete berri dituzu. Zorionak. Zelan sentitzen zara? Eskerrik asko. Primeran nago. Urtarrilean gaixorik egon nintzen, eta ondorioz, ezin dut ondo oinez egin, baina bestela, sasoian nago. Hainbeste urte eta hainbeste bizipen, ezta? Hamalau urte nituenean neskame hasi nintzen lanean, Neguriko familia batean. 33 urte beranduago, Ispasterrera bueltatu nintzen. Tarte horretan, Paris, Suitza, Gasteiz eta Madril, besteak beste, izan ziren nire bizileku; beti leku erosoetan egon izan naiz. ... Fri, 03 Oct 2008 01:00:00 +0200 ISPASTER Kalitatearen jatorria http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-21/p00005004/Kalitatearen_jatorria.htm Azokek zerbait eskaintzen badute kalitatezko produktuak dira. Lea-Artibai Amankomunazgoak hori argi dauka, eta kalitatea topatuz gero, eskualdetik atera beharrik ez dagoela ere badakite. Halaxe erakutsi dute, beste behin ere, Ispasterren antolatutako azokan. Ispasterko frontoi zaharra kolorez jantzi zen atzokoan. 26 postu zituen, buelta edertuz, eta postuetan ikus eta eros zitekeenak are ederragoa bihurtzen zuen ingurua. Produktuen artean, denetarik: ortuariak, gozoak, ogiak, gazta, txorizoak... eta gehiengoa bertokoa. Izan ere, han izan ziren besteak beste, Markina-Xemeingo Ateun haragitegikoak, Berriatuko Labegurrekoak, Florentzio Txurruka eta Juakin Uriarte gaztagileak eta Anton Urzelai eta Purificacion Alastra ispastertarrak. Jendeak batetik bestera egiten zuen, eta azkenean, batez ere, eguerdia hurbildu ahala, amankomunazgoaren lau postutan batzen hasi ziren. Izan ere, bertan zegoen azokako berezitasuna: Erraldetxoak. ... Sun, 21 Sep 2008 01:00:00 +0200 ISPASTER Eguneko zentroa hilabete barru zabalduko dela esan du Udalak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-20/p00003003/Eguneko_zentroa_hilabete_barru_zabalduko_dela_esan_du_Udalak.htm Udalak esandakoaren arabera, Ispasterko eguneko zentroak hilabete barru zabalduko ditu ateak. «Azken ukituek luze jo dute, baina azkenean, hilabete barru zabalduko dela esan dezakegu», adierazi du Karlos Arrizubieta Ispasterko alkateak. Altzariak barruan daude, eta logelak eta sukaldea ere prest daude. Eguneko zentroko ateak zabalik ikusteko hilabete falta dela esan du Udalak. «Herri txikietako eguneko zentroek denbora behar izaten dute egunerokotasunera moldatzeko». Sat, 20 Sep 2008 01:00:00 +0200 ISPASTER Zapatuan II. Nekazal Azoka egingo da, Erraldeko okela tarteko http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-18/p00003005/Zapatuan_II._Nekazal_Azoka_egingo_da_Erraldeko_okela_tarteko.htm Lea-Artibai Amankomunazgoak antolatuta, zapatuan II. Nekazal Azoka egingo da Ispasterren. Baserriko produktuak nagusi diren jaia frontoi zaharrean egingo da, eta 10:00etatik 14:30etara egongo da zabalik. Aurten, inoiz egin ez modura, Erralde Hiltegiak prestatutako hanburgesak banatuko dituzte bertaratzen direnen artean. Ispasterko Udalaren esanetan, aurten ere azokara jende asko joatea espero dute. Bertoko ortuariak, behi eta ardi gazta, euskal pastela, txokolatea, txakolina, ogia... Denetariko produktuak egongo dira, denak bertokoak. «Ekimen horregaz Amankomunazgoak zuzeneko salmenta sustatu nahi izan du; bertoko produktuen kontsumoa bultzatzeagaz batera», azaldu zuen atzo Lea Artibaiko Amankomunazgoko lehendakari Jesus Mari Sarasuak. Aurten, hogei erakusle egongo dira 26 postutan banatuta. «Eguraldi ona edo txarra egin, postuak frontoian egongo dira», azaldu du Karlos Arrizubieta Ispasterko alkateak. ... Thu, 18 Sep 2008 01:00:00 +0200 ISPASTER Salto eta bira, erbiak mendian aske dira http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-02/p00003005/Salto_eta_bira_erbiak_mendian_aske_dira.htm Ez bat, ez bi eta ez hiru. Aurten bost erbi utzi dituzte aske Ispasterko Kontrolpeko Ehiza Gunean. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta, erbi europearraren birpopulaketa sustatzeko, beste behin ere, erbiak aske utzi dituzte sei egunez 120 metro koadroko eremu itxian egon eta gero. Erbi europearraren birpopulaketa bultzatzeko asmoz, 2006an Aldundiko Nekazaritza Sailak lehen bider Ispasterren erbiak aske utzi zituen. Orduan, zazpi erbi eduki zituzten 120 metro koadroko esparru itxian babestuta, eta hogei egun pasa ondoren, aske utzi zituzten. «Animalia horiek oso delikatuak dira, eta kontu handiz ibili behar izaten gara; estresatu egiten dira edozein mugimendugaz; beraz, aske utzi baino lehen, eremu itxi eta lasai baten egon behar izaten dira», azaldu du Joseba Hidalgo Ispasterko Otoio ehiza elkarteko kideak. ... Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 ISPASTER «Albokari gutxi daude, eta orduan, gaudenok asko mugitzen gara» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-29/p00002018/Albokari_gutxi_daude_eta_orduan_gaudenok_asko_mugitzen_gara.htm Musikari lotuta doa Amaia Fuen- tesen bizitza (Sestao, 1976), nahiz formazioz kazetaria izan. Gizaburuagan, Ispasterren eta Bilbon tartekatzen ditu musika klaseak, eta asteburu askotan, berriz, alboka edo txistu kalejiretan ibiltzea ere egokitzen zaio. Hiritik baserrirako bidea hartuta, Mendazona auzoko Altaleorra baserrian bizi da. Noiztik daroazu Ispasterren bizitzen? Bost urte izango dira. Bertokotu zara? Bai, honez gero, bai. Orain berton egiten dudanez lana, bai. Ezkerraldera oso gutxitan joaten naiz. Zelan hartu zenuten hiritik hona etortzeko erabakia? Etxe baten bila hasi ginen ahizpa eta biok, eta topatu genuen hemen baserri bat, eta animatu ginen. Herri txikia eta euskalduna nahi genuen, eta nik ezagutzen nuen aurretik eskualde hau. Herri txikira ez eze, herritik urrun dagoen baserrira etorri zineten... ... Sun, 29 Jun 2008 01:00:00 +0200 ISPASTER Batzokia konpontzen hasi dira http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-11/p00003004/Batzokia_konpontzen_hasi_dira.htm Wed, 11 Jun 2008 01:00:00 +0200 ISPASTER Jaien gaineko batzarra egingo da gaur http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-10/p00004902/Jaien_gaineko_batzarra_egingo_da_gaur.htm Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 ISPASTER Maalerreka eta Ińubija I leizeen arteko lotura aurkitu dute ADESekoek http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-06/p00004003/Maalerreka_eta_Ińubija_I_leizeen_arteko_lotura_aurkitu_dute_ADESekoek.htm Ispasterko Maalerreka eta Ińubija kobazuloetan ikertzen ibili ostean, leize bion arteko lotura aurkitu dute ADES espeleologia taldeko kideek. Maiatzaren 1ean egin zuten irteeran topatu zuten lotura taldekideek. Adierazi dutenez, apirilaren 26an sartu ziren lurrazalean kokatuta dagoen Maalerrekara. Caos de bloques deitu duten labirintotik ibili ziren, eta egun horretan bertan, gune horretako azken puntua aurkitu zuten. Puntu horretan, hain justu, batzen dira Maalerreka eta Ińubija I leizeak, taldeko kideek Loturien Gela izendatu duten puntua. Tue, 06 May 2008 01:00:00 +0200 ISPASTER Kurtxiatarrak eguzkipean bazkaltzen http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-06/p00008001/Kurtxiatarrak_eguzkipean_bazkaltzen.htm Tue, 06 May 2008 01:00:00 +0200 ISPASTER Hirugarren urtez, Kurtxiako bizilagunek bazkaria egingo dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-01/p00003001/Hirugarren_urtez_Kurtxiako_bizilagunek_bazkaria_egingo_dute.htm Aurten ere, Ispasterko Kurtxia auzoko bizilagunak bazkari «erraldoi» bat egiteko elkartuko dira. Bazkaria domekan izango da, 14:00ak aldera; jaia, ostera, goizetik hasiko da, hamaiketakoagaz. Orain dela hiru urte, auzotar batzuk elkartu eta guztiek batera bazkari bat egiteko ideia bururatu zitzaien. Bazkarian ondo pasa zutela-eta, urtero egiteko konpromisoa hartu zuten. Ideia horri jarraiki, iaz modura, aurten ere auzotarrek bazkaria egingo dute Zelai Zaharrean. Dena prest daukate domekarako: mahaiak eta aulkiak zapatuan ipiniko dituzte zelaian, eta janaria erosita daukate antolatzaileek. Auzotar talde horrek, bazkari eta bazkalosteko kartajokoen bitartez, lagunarteko giro atseginaz gozatzeko aukera izango du, seguru. Thu, 01 May 2008 01:00:00 +0200 ISPASTER Inubija I-aren azterketa sakontzen ibili dira ADESekoak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-01/p00005006/Inubija_I-aren_azterketa_sakontzen_ibili_dira_ADESekoak.htm Ispasterko Inubija I koba aztertzen jarraitzen du ADES espeleologia taldeak. Azken asteburu bietan, kobaren barrenetan sartu dira berriro ere, hasitako lanagaz jarraitzeko. Argazki sorta ateratzen eta bigarren mailako galeriak aztertzen jardun dute. Orain dela aste bi, Inubijako argazki sorta egiten ibili ziren taldekoak, eta haren gaineko erakusketa interesgarria eskegi dute www.espeleologia.info web orrialdean. Bestetik, taldean sartu berri diren hainbat kidek bigarren mailako galeriak neurtu dituzte joan den asteburuan. Ispasterko kobaren garrantziaz ohartuta, Euskal Herriko hainbat espeleologia talde ere bertara joaten hasi direla jakin eragin dute ADESeko kideek. «Bertako aurkikuntza garrantzitsuek beste hainbat talderen arreta eragin dute, nonbait», esan dute. Aste Santuan, esate baterako, GAES espeleologia taldeko Ińaki Latasaren laguntza eduki dute ADESekoek. ... Tue, 01 Apr 2008 01:00:00 +0200 ISPASTER Belaunaldien arteko mugak gaindituz, ikasi eta ikasi http://www.11barri.info/paperekoa/2008-03-11/p00005007/Belaunaldien_arteko_mugak_gaindituz_ikasi_eta_ikasi.htm Ispasterko Eskolako ikasleek euretariko baten amumari elkarrizketa egitea pentsatu dute, eta egin ere halaxe egin dute. Amuma, kontatzeko asko edukita, berba egiteko prest zegoen, ez ostera argazkian ateratzeko, lotsatu egiten zela eta. LHko umeak gelatik atera gara gure gelakide baten amumari galdera batzuk egitera. Gure asmoa da lehengo ohiturak eta bizimoduari buruz zerbait ikastea, eta horretarako, galdera batzuk prestatu ditugu, guri interesatzen zaizkigun gaietaz berba egiteko. Zelakoa zen gure herria, eta nolakoa zen lehengo bizimodua? Orain baino biztanle gehiago zeuden ; 1.2OO pertsona bizi ginen, eta orain, erdia-edo gara.Goi herrian dena beterik zegoen. Telefono bat bakarrik zegoen, plazan. Auto bakarra okinarena zen. Bazegoen medikua, eta deituz gero, etxera etortzen zen. Baina hagin bat ateratzeko egiten genuena zen ate bati soka bategaz lotu, eta gero, tiratu. Umeak etxean jaiotzen ziren; lehen orain baino elkartasun gehiago zegoen, eta auzoko emakumeek laguntzen zuten. Gaixorik geundenean, kamamila hartzen genuen, baina beste belarrik ez. Orain belar asko hartzen dira, baina guk bakarrik kamamila, besteak oso ondo ezagutu behar dira eta. Etxeetan ez zegoen urik: putzuetara joaten ginen. Ur bila joateko pedarrak erabiltzen ziren; pitxarrak bezalakoak, baina handiagoak. Ogella hondartza ere ez zegoen orain modura: hondar gehiago zegoen. Inoiz ere ez da egon orain bezala, hain hondar gutxirekin; urtez urte txikitzen doa. Eta bainatzerako orduan, ez geneukan bainujantzirik: arropa zaharrak ziren bainujantziak. ... Tue, 11 Mar 2008 01:00:00 +0100 ISPASTER Zauritutako gidaria Galdakaora eroan dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-03-01/p00003004/Zauritutako_gidaria_Galdakaora_eroan_dute.htm Sat, 01 Mar 2008 01:00:00 +0100 ISPASTER Eguneko zentroa uste baino beranduago zabalduko dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-29/p00003001/Eguneko_zentroa_uste_baino_beranduago_zabalduko_dute.htm Ispasterren egiten ari diren eguneko zentroa uste baino beranduago amaituko dutela iragarri du Udalak. Egokitzapen beharrek atzeratu dute aurretik iragarrita zegoen irekiera data. Izan ere, martxoan zabaltzekotan zeuden. Baina beharrezkoak diren konponketak egiteko daude oraindik: «Ateak zabaldu behar ditugu. Eta komunak eta sukaldea ere egoki jarri behar dira eguneko zentroak funtzionamendu egokia eduki dezan», esan du Karlos Arrizubieta Ispasterko alkateak. Horietaz gain, zentroaren inguruan berdegunea ipini behar dutela gaineratu du alkateak. Momentuz, baina, ezin izan dute zehaztu beharrak noizko amaituko dituzten. Tue, 29 Jan 2008 01:00:00 +0100 ISPASTER Garapen agentziak pabiloia erabiliko du http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-26/p00003001/Garapen_agentziak_pabiloia_erabiliko_du.htm Ispasterko Udalak Lealde industrigunean duen pabiloiaren zati bat garapen agentziari utziko dio, enpresa berriak sortzeko asmoa duten ikasleei aukera berriak emateko. Luzaroan eduki du Udalak pabiloi hori, eta orain arte, biltegi bezala erabili izan da: kamioiak eta hainbat material gorde izan dira. Laster, berriz, pabiloiaren zati bat garapen agentzia bati utziko dio. «Aurreko legegintzaldiko udalbatzak erabaki zuen garapen agentzia batek erabil zezakeela pabiloiaren zati bat», esan du Karlos Arrizubieta Ispasterko alkateak. Beraz, lehengo erabakia aurrera eroango dute. Pabilioiaren beste zatia, ostera, biltegi bezala erabiltzen jarraituko dutela gaineratu nahi izan du Arrizubietak. Sat, 26 Jan 2008 01:00:00 +0100 ISPASTER Van Der Linden garaile Ispasterren http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-22/p00006001/Van_Der_Linden_garaile_Ispasterren.htm Wesley Van Der Linden belgikarrak irabazi du Ispasterko XIX. Nazioarteko Ziklo Krosa. Labbe frantziarrak, iazko irabazleak, lasterketa utzi behar izan zuen, mina zuela eta. Herenegun, 10:00etan hasi zen lasterketa. Lehiaketa hasteagaz batera, Arnaud Labbe lehenengo postuaren bila joan zen, eta indar handiz, gainera. Lasterketak aurrera egin ahala, ostera, mina sentitu zuen, eta bertan behera laga behar izan zuen txapelketa. «Batek esango luke nahi eta nahi ez irabazi behar zuela; grin horregaz atera zen irteeratik. Baina gero lehiaketa utzi egin behar izan zuen», esan du Joseba Hidalgok, antolatzaileetariko batek. Lehen postuaren bila Unai Yus eta Javier Ruiz Larrinagaren txanda heldu zen orduan. Izan ere, Labbe albo batera utzi ondoren, biak izan ziren lehen postuaren bila ibili zirenak. Lasterketak aurrera egin ahala, postuak aldatzen joan ziren, eta Wesley Van Der Lindenek hartu zien lekua Larrinagari eta Yusi; atzetik, Jose Antonio Hermida ipini zen. Horrela, aurtengo XIX. Nazioarteko Ziklo Kroseko txapela jantzi du Van Der Linden belgikarrak; Yus hirugarren postuan geratu da. ... Tue, 22 Jan 2008 01:00:00 +0100 ISPASTER Herria eta herritarrak prest daude Nazioarteko XIX. Ziklo Krosa hartzeko http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-18/p00003001/Herria_eta_herritarrak_prest_daude_Nazioarteko_XIX._Ziklo_Krosa_hartzeko.htm Domeka honetan ospatuko da Nazioarteko Ziklo Krosa Ispasterren. Aurtengoa, hemeretzigarren edizioa izango da, eta urtero modura, Ipargorri Kirol Elkarteak eta Udalak primerako lana egin dute lehia lasai askoan eta ezelako arazorik gabe egiteko. Orain dela hemeretzi urte hasi zen Ispaster ziklo krosa egiten bere lurretan. Ordutik hona, bizikletaren gainean ibiltzen diren profesional asko eta asko hurbildu izan dira herriraino. «Ibilbidean ezer gutxi aldatu dugu urte hauetan guztietan. Betiko modukoa izango da aurten ere», adierazi du Joseba Hidalgok, antolatzaileetako batek. Orain arte, zirkuituak ondo funtzionatu duela eta aldaketa berriak egiteko beharrik ez dutela ikusi gaineratu du Hidalgok. «Lur eremu berdinean egiten badugu ere, antolaketa ezberdina egiten dugu urtez urte». ... Fri, 18 Jan 2008 01:00:00 +0100 ISPASTER Ustez, zapelatza ez zuten tiroz hil http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-17/p00008001/Ustez_zapelatza_ez_zuten_tiroz_hil.htm Joan den abenduaren 8an Ispasterko Agarre baserriaren inguruan hilda agertu zen zapelatza ez zutela tiroz hil esan nahi izan du Ispasterko ehiza elkarteak. «Auto batek eman zion kolpea, eta horregatik hil zen; bestela ez zuen zulo hori izango». Zapelatza tiroz hil zutela argitara eman zenean, herriko ehiztariak «haserre bizian» jarri zirela esan zuten elkartekoek. «Guk dena legez araututa daukagu, eta legea beti errespetatzen dugu. Gainera, zapelatzak duen marka ez da tiroarena; kolpe batena baizik». Gauzak horrela, hegaztiren bat hilda topatzen dutenek Aldundira edota ehiza elkartera jo dezaketela gaineratu zuten. «Gu beti gaude prest laguntzeko, eta horrelako ezbeharrak behar bezala argitzeko. Bestela, Aldundira ere jo daiteke eta haiek txostena egiten dute». ... Thu, 17 Jan 2008 01:00:00 +0100 ISPASTER Herriko eta frontoiko tabernetan lapurrak sartu dira Gabonetan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-10/p00003004/Herriko_eta_frontoiko_tabernetan_lapurrak_sartu_dira_Gabonetan.htm Abenduaren 28tik 29rako gauean lapurrak ibili ziren Ispasterren. Herriko tabernan eta frontoikoan sartu ziren, eta parean topatu zutena lapurtzeaz gain, dena hankaz gora utzi zutela esan dute tabernetako ugazabek. 05:00ak aldera sartu ziren lapurrak herriko eta frontoiko tabernetan. «Herriko bizilagunak lo geunden, eta ez genuen ezer entzun; taberna ondoan bizi direnek ere ez», esan du herriko tabernako ugazabak. Lapurrek arrasto asko utzi zituztela jakinarazi du tabernako jabeak. «Inguruan aurkitu zuten dena apurtu edo lapurtu zuten, eta dena hankaz gora geratu zen». Tabernara sartzeko atea bortxatu zuten lapurrek, eta ondorioz, sarrerako bi ateak apurtuta agertu ziren hurrengo egunean. Lapurtu zutenari dagokionez, nahikotxo eroan zutela esan du tabernakoak. «Tabako makinako, telefono kutxako eta tabernako kutxa erregistratzailean zegoen dirua lapurtzeaz gain, tabernako materiala ere ostu zituzten». Tabernako materialaren artean, likor botilak, jateko orduan tabernan erabiltzen dituzten zenbait mahai tresna eta edalontziak ere eurekin eroan zituzten. ... Thu, 10 Jan 2008 01:00:00 +0100 ISPASTER Urtarrilaren 20an egingo den ziklo-krosa prestatzen dabiltza http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-09/p00003005/Urtarrilaren_20an_egingo_den_ziklo-krosa_prestatzen_dabiltza.htm Hilaren 20an Ispasterko Ziklo Krosa egingo da. Urtero modura, txirrindulari aski ezagunak bilduko dira herriko zelaietan barrena egiten den lasterketan. «Betiko moduan, hiru hilabete aurretik hasi gara lanean», azaldu du Joseba Hidalgok, Ispasterko Ziklo Kroseko antolatzaileetako batek. Zirkuitua montatuta, eta belarra moztuta daude. Horretarako, baina, antolatzaileek gogor lan egin dute azken hilabeteetan. «Zapatuero bildu gara, eguraldiak lagundu digun bitartean, eta hilaren 20an dena ondo irteteko eta lasterketa ondo joateko eginbeharrekoak egin ditugu». Ekimen horrek, aurten, 30.000 euroko aurrekontua izango du, eta horri aurre egiteko lasterketa babestuko duten enpresa eta erakundeak bildu dituzte Joseba Hidalgok eta taldeko gainontzeko arduradunek. ... Wed, 09 Jan 2008 01:00:00 +0100 ISPASTER Gabon usaina jolas parkean http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-11/p00007004/Gabon_usaina_jolas_parkean.htm Tue, 11 Dec 2007 01:00:00 +0100 ISPASTER Tiroz hildako zapelatza http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-08/p00008021/Tiroz_hildako_zapelatza.htm Askorentzat tontokeria eder bat besterik ez da izango horrelako gauzez arduratzea, baina Ispasterko Goiherri aldeko bizilagun batzuk haserre daude; lagun bat esatea akaso gehiagitxo bada ere, gutxienez ezagun bat erail dutela sentitzen dutelako. Azken urteotan Ispasterko Agarre baserriaren inguruan, zapelatz arrunt batek bere ehiza eta ugalketa lurraldea kokatuta zuen. Bere irudi harroa zuhaitz edo argi-indar poste batean ikus zitekeen hegan ez zebilenean. Sarritan saiatu izan dira auzokoak argazkia ateratzen, baina ez zen kamerazalea, beregana gehiegi hurbildu eta ihes egiten zuen hegaz. Argazki kameraren objetiboari bai, baina ehiztari baten eskopetari ezin izan dio ihes egin: bide bazterrean aurkitu dute zapelatza sabelean tiro bat zuela. Arrazoi bat baino gehiago egon daitezke tiro egiteko zapelatzari auzokoen ustetan: «lehiakide bezala ikusten zutelako, edo ezer ehizatu barik zapuztuta eta amorratuta, eskopeta estreinatu gabe zeudelako». ... Sat, 08 Dec 2007 01:00:00 +0100 ISPASTER Umeentzako puzgarriak eta jolasak egongo dira asteburu osoan http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-06/p00003001/Umeentzako_puzgarriak_eta_jolasak_egongo_dira_asteburu_osoan.htm Umeentzako Gabon Parkea ipiniko du asteburuan Udalak, beste urte batez. Ohe elastikoa, pailazo rokodromoa, ludoteka puzgarria eta piraten galeoian olgetan egiteko aukera egongo da zapatuan eta domekan. Goizean, 11:30etik 14:00etara zabalduko dute jolas parkea, eta arratsaldean, 16:00etatik aurrera egongo da zabalik. Thu, 06 Dec 2007 01:00:00 +0100 ISPASTER Gaztetxoaketa lokala http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-07/p00003004/Gaztetxoaketa_lokala.htm Wed, 07 Nov 2007 01:00:00 +0100 ISPASTER Ehiztaria helikopteroan erreskatatu zuten, atzo http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-06/p00003010/Ehiztaria_helikopteroan_erreskatatu_zuten_atzo.htm lore bengoetxea Ertzaintzaren helikoptero batek M.R.Z. inizialei erantzuten zion 65 urteko gizon bat hartu zuen, atzo, mendian. Ehizan zebilela, bihotzekoak eman zion, eta medikuarengana eroan orduko, hil egin zen.Atzo, 10:00ak aldera, ehiztari batek 112 larrialdi telefonora deitu zuen, beragaz ehizan zebilen gizon bati bihotzekoak eman ziola esateko. Basoan zeuden, Gallete auzoan, eta gizona larri zegoela adierazi zuen. Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Zerbitzuak helikopteroa eta erreskate taldeko hainbat kide bildai zituen. Bateko orografiagatik eta besteko biktimaren egoeragatik, erreskatea airez egin behar izan zuten. Ertzaintzaren helikopterora eroan zuten, eta hark hurre zegoen zelaira. Handik, Osakidetzako helikopteroak hartu zuen, eta osasun zerbitzuek aztertu zuten. Hala ere, gizonaren heriotza baieztatu baino ezin izan zuten egin. ... Tue, 06 Nov 2007 01:00:00 +0100 ISPASTER Tasatutako etxebizitzak abendurako prest http://www.11barri.info/paperekoa/2007-10-30/p00003012/Tasatutako_etxebizitzak_abendurako_prest.htm l. akarregi Tasatutako hamabi etxebizitzen obrak abendurako amaitzea aurreikusi du Bizkailurrek. Udalagaz egin berri duten batzar baten hala adierazi zioten Ispasterko alkate Karlos Arrizubietari.«Beti gertatzen den modura, obrak atzeratu egin dira, baina Gabonetarako prest egongo direla jakin eragin digute», azaldu du udalburuak. Momentu honetan martxan dauden beharrekin batera, herri eskola eta etxebizitzok banatuko dituen pareta ere egingo dute. Udalak EAJ agintean zegoela 2005eko apirilean zozketatu zituen tasatutako hamabi etxebizitzetatik hamaika. Eskaria egin zuten herritarrek eskuratu zituzten, eta zozketan geratzen zen azken etxebizitza lekeitiar bati tokatu zitzaion. ... Tue, 30 Oct 2007 01:00:00 +0100 ISPASTER KZgunea udaletxeko eraikinera eroan dute kultur etxetik http://www.11barri.info/paperekoa/2007-10-24/p00003929/KZgunea_udaletxeko_eraikinera_eroan_dute_kultur_etxetik.htm Wed, 24 Oct 2007 01:00:00 +0200 ISPASTER KZgunea udaletxeko eraikinera eroan dute kultur etxetik http://www.11barri.info/paperekoa/2007-10-19/p00008035/KZgunea_udaletxeko_eraikinera_eroan_dute_kultur_etxetik.htm leire akarregi Lea-Artibaiko lehenengo oilagorra Ispasterko Jose Maria Rementeriak harrapatu du aurten estreinatu berri duten Ispasterko Ehizarako Kontrolpeko Eremuan. Iaz hasitakoari ekin nahi izan dio aurten ere herriko tabernako arduradunak, eta saritzat txapela eta garaikurra jaso ditu etxekoak. Ez du denbora larregirik behar izan txoria harrapatzeko: urriaren 12 zabaldu zuten ehizarako aurtengo denboraldia, eta Otoio Ehiza eta Arrantza Elkarteko kide Rementeriak hilaren 13ko goizean ehizatu zuen oilagorra Leiabe lurretako eremuan. ... Fri, 19 Oct 2007 01:00:00 +0200 ISPASTER Ameriketatik bertora sustraien bila http://www.11barri.info/paperekoa/2007-10-18/p00003015/Ameriketatik_bertora_sustraien_bila.htm l. akarregi eta e. burgańa Bila dabilenak topatu egiten du. Horixe dio esaerak, eta halantxerik izaten da sarri-sarri. Bila ibilita bilatzen zebiltzana topatu dute kazetariek eta John Garamendi eta haren emazte Patriciak ere. Odolak deitu egiten duela dio Kaliforniako (AEB) gobernadoreordeak, eta dei horri segika aurkitu dute haren arbasoen baserria. Inguruok ezagutzeaz gain, bere arbasoen baserria aurkitzeko esperantzagaz irten zuten kalera atzo Garamendik eta haren emazteak. Lekeitioko eliza nagusira egin zuten lehenengo bisita goizean. Sakristian bertan zeudela, Garamendik arbasoen baserria berriro ikusteko zeukan gogoa azaldu zien Benito Ansola eta Kepa Agirre abadeei, eta haiek telefono zenbakiaren bila hasi ziren hantxe bertan. Ez zuten, ostera, ezelako erreferentziarik aurkitu. ... Thu, 18 Oct 2007 01:00:00 +0200 ISPASTER Iñubija I-ekespeleometria bikoiztu egin du asteon http://www.11barri.info/paperekoa/2007-10-16/p00004011/Iñubija_I-ekespeleometria_bikoiztu_egin_du_asteon.htm l. ibaibarriaga ADESek «emaitza harrigarriak» jaso ditu aurreko astean Ińubija I-en egindako esplorazioan. Eguenean, sektore fosiletan sartu eta esta-laktita eta estalagmitaz betetako geletara ailegatu ziren. Zapatuan, Lokatzan Gela-ra berriro helduta, esplorazioa segi zuten, eta 4x5eko tunel fosil handi bat topatu zuten. Egun bakarrean, espeleometria bikoiztu zuen Ińubijak. Tue, 16 Oct 2007 01:00:00 +0200 ISPASTER Kontrolpeko Ehiza Eremurako baimena atera beharko da http://www.11barri.info/paperekoa/2007-10-12/p00007021/Kontrolpeko_Ehiza_Eremurako_baimena_atera_beharko_da.htm leire akarregi Ehiza denboraldia gaur zabalduko da inguruotan. Horrenbestez, Ispasterren Kontrolpeko Ehiza Eremu izendatuta dagoen gunean ehizatu ahal izateko hainbat arau berri bete beharko dituzte ehiztariek.Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak iaz Ispasterko 2.200 lur hektarea Kontrolpeko Ehiza Eremu izendatu zituen. Orduz geroztik, herriko Otoio Ehiza eta Arrantza Elkarteak daroa lur eremuon kudeaketa, eta elkarteko kideek eurek eman dute arau aldaketen berri. Izan ere, gune horretan ehizatu ahal izateko, baimena lortu beharko dute ehiztariek. «Eskualdeko edozein Nekazaritzako bulegoetara jo daiteke ehizatzeko baimena lortzeko», azaldu dute. ... Fri, 12 Oct 2007 01:00:00 +0200 ISPASTER Lea-Artibairen barruak ezagutzen http://www.11barri.info/paperekoa/2007-10-07/p00004010/Lea-Artibairen_barruak_ezagutzen.htm edurne burgańa Zapatua. 10:30ak. ADES espeleologia taldekoek hitzordua dute jarrita Ispasterko lurretan dagoen Inubija koba esploratzeko. Hiru agertu dira: Oier Gorosabel, Gotzon Aranzabal, eta, pixka bat beranduago eta erdi lo, Pedro Uribarri.Kobara sartu aurretik, materiala ondo prestatu behar da. Behin barrura sartuta, ahaztutakoa, ahaztuta dago. Argia egiteko kaltzio karburoa erabiltzen dute. Urarekin kontaktuan azetileno gasa sortzen du, eta argi distiratsua egiten du. Gainera, uzten duen hondakina kare hila da, garbia da. Antzina, baserrietan argi indarrik ez zegoenenan, horrelaxe lortzen zuten argiztapena. ... Sun, 07 Oct 2007 01:00:00 +0200 ISPASTER Euskaraz ez dakitengurasoen kezken gainean egingo dute berba, gaur http://www.11barri.info/paperekoa/2007-09-19/p00002015/Euskaraz_ez_dakitengurasoen_kezken_gainean_egingo_dute_berba_gaur.htm e. murelaga Ez dakigu euskaraz... Zelan lagundu ditzakegu gure seme-alabak? izenburuagaz hitzaldi bat emango dute, gaur, 18:30ean, kultur etxeko hitzaldi aretoan, euskaraz ez dakiten gurasoei bideratuta.Ispasterko eskolako Guraso Elkarteak antolatutako hitzaldia da, eta ikastetxe barruan daroen hizkuntza dinamikagaz lotuta dago. Hitzaldia Ttakun elkarteko Ińaki Eizmendik emango du, eta hizlari gonbidatu modura Julio Ibarra kazteria egongo dela aurreratu dute. Gaurko hitzaldian euskara dakitenen parte-hartzea garrantzitsua dela azpimarratu dute antolatzaileek. Wed, 19 Sep 2007 01:00:00 +0200 ISPASTER Lehen nekazal azoka hogei produktoregaz dator, zapatuan http://www.11barri.info/paperekoa/2007-09-19/p00002023/Lehen_nekazal_azoka_hogei_produktoregaz_dator_zapatuan.htm esther murelaga Lehen nekazal azoka egingo da zapatu honetan, irailak 22, Ispasterren. 10:00etan zabalduko dute, eta eskualdeko hogei produktore egongo dira, 28 postutan banatuta. «Baserri produktuekin egun berezia antolatu dugu zapaturako. Herritarrak aspalditik ibili dira azoka bat antolatzeko gogoagaz, eta aurten aurrera ateratzea erabaki da. Bertan, gainerako azoketan egiten den moduan, bertoko produktuak eta kalitatea guztien eskura ipini nahi dugu, eta produktore eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzena bultzatu», adierazi du Lea-Artibai Amankomunazgoak. Ispasterko Udalagaz batera antolatu du azoka. ... Wed, 19 Sep 2007 01:00:00 +0200 ISPASTER Gabonetarako prest egongo da Nagusiak zentroa http://www.11barri.info/paperekoa/2007-09-19/p00007011/Gabonetarako_prest_egongo_da_Nagusiak_zentroa.htm l. akarregi Nagusiak zentroa egiteko obrak Gabonetarako amaituta egon behar direla jakitera eman du Ispasterko alkate Karlos Arrizubietak.Zerbitzu bi eskainiko dituzte medikuaren kontsulta zegoen lekuan egiten ari diren eraikin berrian. Batetik, arazo larriegirik ez, baina zer edo zelako laguntzamugitzeko, jaten emateko edo garbitzeko laguntza eta laguntza psikologikoa behar duten nagusiek eguneko laguntza jaso ahal izango dute; beste alde batetik, zaintza handiagoa behar duten nagusiei begirako zerbitzua ere eskainiko du Nagusiak zentro berriak. Lau pertsona bizi ahal izateko eta zaintzeko moduko lekua egokituko dute. ... Wed, 19 Sep 2007 01:00:00 +0200 ISPASTER Gabonetarako prest egongo da Nagusiak zentroa http://www.11barri.info/paperekoa/2007-09-11/p00004006/Gabonetarako_prest_egongo_da_Nagusiak_zentroa.htm l. akarregi Nagusiak zentroa egiteko obrak Gabonetarako amaituta egon behar direla jakitera eman du Ispasterko alkate Karlos Arrizubietak.Zerbitzu bi eskainiko dituzte medikuaren kontsulta zegoen lekuan egiten ari diren eraikin berrian. Batetik, arazo larriegirik ez, baina zer edo zelako laguntzamugitzeko, jaten emateko edo garbitzeko laguntza eta laguntza psikologikoa behar duten nagusiek eguneko laguntza jaso ahal izango dute; beste alde batetik, zaintza handiagoa behar duten nagusiei begirako zerbitzua ere eskainiko du Nagusiak zentro berriak. Lau pertsona bizi ahal izateko eta zaintzeko moduko lekua egokituko dute. ... Tue, 11 Sep 2007 01:00:00 +0200 ISPASTER Basolore tailerra eta nekazaritza ekologikoa lantzeko ikastaroak egongo dira iraila eta urria artean http://www.11barri.info/paperekoa/2007-09-11/p00004012/Basolore_tailerra_eta_nekazaritza_ekologikoa_lantzeko_ikastaroak_egongo_dira_iraila_eta_urria_artean.htm l. akarregi 18 ta 65 arteko herritarrek parte hartu ahal izango dute hil honetan hasi eta urria bitartean egingo diren nekazaritza ekologikoa eta basoloren gaineko tailerretan. Taldeak osatuta daudela jakitera eman dute Ispasterko Udalean.Basolore tailerra astelehen eta eguaztenetan izango da, hain zuzen ere, 17:00etatik 20:00etara. Guztira 30 orduko ikastaroa da prestatu dutena. Argitu dutenez, tailer honetan andrek bakarrik eman ahal izan dute izena. Datorren eguenean hasita martitzen eta eguen arratsaldetan izango da nekazaritza ekologikoa lantzeko ikastaroa. Tue, 11 Sep 2007 01:00:00 +0200 ISPASTER Txanton Pipirriren igoeragaz hasiko dituzte jaiak, gaur http://www.11barri.info/paperekoa/2007-07-24/p00006021/Txanton_Pipirriren_igoeragaz_hasiko_dituzte_jaiak_gaur.htm leire akarregi Gaur iluntzean igoko da Txanton Pipirri elizako kanpandorrera. Eta halantxerik hasiko dituzte ispastertarrek Santiago eta Santa Ana jaiak. Bost eguneko egitaraua aurretik, musika, kirola eta herri bazkaria izango dira, besteak beste, herritarren gozamenerako Udaleko Jai Batzordeak antolatu dituen ekimen nagusiak.Urtetik urtera parte-hartze handia lortu duten ekimenek beren lekua edukiko dute aurtengo jaietan ere. Danborrada herrikoia, mozorro eguna zein Santiago baselizako ekimenak herritarrentzako aukera ederra izango dira, beste urte batez; XVIII. Kros Lasterketak, ostera, herrikoak eta herrikoak ez diren parte-hartzaileak batuko ditu, urtero modura. Handik eta hemendik, jairako giroa egon egongo da Ispasterren. ... Tue, 24 Jul 2007 01:00:00 +0200 ISPASTER Txanton Pipirriren igoeragaz hasiko dituzte jaiak, gaur http://www.11barri.info/paperekoa/2007-06-22/p00008033/Txanton_Pipirriren_igoeragaz_hasiko_dituzte_jaiak_gaur.htm leire akarregi Zatikako errebueltatik, Gardata eta Lekeitio ikusten dira orain dela gutxitik hona. Leku horretatik egunero-egunero gora eta behera ibiltzen da Victoria Bermeosolo, eta hark ere ez du txoko hori pinu barik gogoratzen. Bermeosolo, lehen, astoagaz jaisten zen Lekeitiora, esnea saltzera; orain, eskuko karroagaz egiten du behera eta gora, egunero, ortuko barazkiak saltzera. Erraza da Zatikakoa Lekeitiorako bidean gora edo behera topatzea; eguneroko postala bera da, pinu barik ere. Fri, 22 Jun 2007 01:00:00 +0200 ISPASTER Alvaro Gilek irabazi du lehen saria http://www.11barri.info/paperekoa/2007-06-10/p00005018/Alvaro_Gilek_irabazi_du_lehen_saria.htm eider mugartegi Diego Alvaro Gil bilbotarra izan da aurtengo Ispasterko atari zabaleko II. pintura lehiaketako irabazlea. Partaidetza handia egon da aurten ere.Ispasterren hainbat ikuspegi erakusten dituzten 39 obra aurkeztu zituzten atzo goizean izandako pintura lehiaketan parte hartu zutenek. Sei gune izan zituzten aukeran: udaletxea eta ingurua, Larrinaga auzoa, Santiago baselizaren inguruak, Ogella Hondartzaren inguruak, San Martin baselizaren inguruak eta Solarte auzoa. Gehienek herriko erdigunea aukeratu zuten margotzeko. Denetara 31 lagunek parte hartu dute, euren artean ume birek eta gazte batek. Parte- hartzaileak Euskal Herri guztikoak izan dira. Bertokoak, Ispaster, Lekeitio, eta Amorotokoak, eta gainera, Mendaro, Iruńa, Getxo, Gasteiz, Bergara, Lesaka, Elgoibar, Barakaldo, Algorta, Portugalete, Sopelana eta Astrabuduakoak, besteak beste. ... Sun, 10 Jun 2007 01:00:00 +0200 ISPASTER Herriaren gaineko DVDa aurkeztuko dute, gaur http://www.11barri.info/paperekoa/2007-06-09/p00003005/Herriaren_gaineko_DVDa_aurkeztuko_dute_gaur.htm l. akarregi Ikusentzuneko Galdare enpresagaz elkarlanean, herriaren gaineko DVDa atera du Ispasterko Udalak. Gaur egingo dute aurkezpena, kultur etxeko bideo gelan, 12:30ean hasita. «Historia, ondarea, ohiturak eta herriko adierazgarri diren beste hainbat leku eta ekimen batu ditugu ikusentzuneko beharrean», azaldu dute Udaleko arduradunek. Herria ezagutzera emateko bide bat dela gehitu dute. DVDa salgai ipiniko dute laster baten, eta horrez gain, Euskal Telebista kateko programa baten ikusteko aukera egongo da. Sat, 09 Jun 2007 01:00:00 +0200 ISPASTER Atari Zabaleko II. Pintura Lehiaketa egingo dute http://www.11barri.info/paperekoa/2007-06-07/p00003012/Atari_Zabaleko_II._Pintura_Lehiaketa_egingo_dute.htm l. akarregi Landa-inguruko biztanleek normalean eskura edukitzen ez dituzten kulturako jarduerak bultzatzeko eta herriak kultura eta paisaia aldetik dituen aberasgarritasunen berri emateko asmoz, bigarren urtez, Atari Zabaleko Pintura Lehiaketa antolatu du Ispasterko Udalak zapaturako.Lehiaketan parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman ahalko dute izena Udalean. «Nahi duen orok parte har dezake lehiaketan, eta nahi dituzten beste lan aurkeztu ahalko dituzte», jakin eragin dute Udalean. Teknika, material eta neurri librean herriko txokoren bat margotu beharko dute parte-hartzaileek. Izen-ematea, eta euskarriak zigilatzea, 09:00etatik 11:00etara bitartean izango da, eta 14:00etatik 15:00etara aurkeztu beharko dituzte lanak. ... Thu, 07 Jun 2007 01:00:00 +0200 ISPASTER Herritarren Ahotsak-ek sei botogatik irabazi dio EAJ alderdiari http://www.11barri.info/paperekoa/2007-05-28/p00006024/Herritarren_Ahotsak-ek_sei_botogatik_irabazi_dio_EAJ_alderdiari.htm l. akarregi Herritarren Ahotsak alderdi berriak sei botoko aldea atera dio orain artean agintean egon den EAJ alderdiari. Horrenbestez lau zinegotzi dagozkio Herritarren Ahotsak alderdiari eta hiru, EAJri.Aurtengoan ere parte hartze handia egon da. Boto eskubidea duten 568 herritarretatik 482k eman dute bozka. Hau da, %83a izan da parte-hartzea. Emaitzei begira, aurten sortu berri duten Herritarren Ahotsak alderdiaren emaitzek, taldeko bertako hautagaiak «ezustean» harrapatu ditu. «Zinegotziren bat lortuko genuela pentsatzen genuen, baina alderdi berria izanda, boto gehien lortzea ez genuen espero. Orain beharra egin beharko dugu, herritar guztiei begira eta herritar guztiekin batera», azaldu du Herritarren Ahotsak-en alkategai Karlos Arrizubietak. ... Mon, 28 May 2007 01:00:00 +0200 ISPASTER «Herria denen artean egitea» da EAJren proposamena http://www.11barri.info/paperekoa/2007-05-23/p00002026/«Herria_denen_artean_egitea»_da_EAJren_proposamena.htm leire akarregi Ispasterko EAJk programa aurkeztu du. «Asko egin dugu, baina horrek ez dauka orain garrantziarik», esan dute. Euren asmoa «gehiago egitekoa» dela azpimarratu dute. Etxebizitza/ hirigintza Etxebizitza babestu gehiago sustatu nahi dituzte, udal planeamenduko arauak berritzeagaz batera. Horrez gain, hirigintza jasangarria garatzeko kudeaketa lanak gauzatzean ipiniko dituzte begiak. Landa bideak. San Martin, Erkiaga, Zarandona, Txantantorre, Itzei-Guena, Larrinaga, Ogella eta Iparragirre-Zerenga bideak konpondu; Kurtxiagako espaloien I. fasea gauzatu eta landa bideetan ibilgailuen abiadura eta ikuspena egokitu, soinu bandak eta ispiluak ipinita.Herrigunea. Irisgarritasun Planaren I.go fasea gauzatzea udaletxean eta frontoian; Iberdrolako, kaleko argiteriko eta komunikabidetako lineak lurperatzea; plazako ekipamendua berritzea eta Erkiaga kalean eta plaza inguruan trafikoa murriztea.... Wed, 23 May 2007 01:00:00 +0200 ISPASTER Saneamenduko sarea hobetzen dabiltza Arropain auzoan http://www.11barri.info/paperekoa/2007-05-18/p00005005/Saneamenduko_sarea_hobetzen_dabiltza_Arropain_auzoan.htm Fri, 18 May 2007 01:00:00 +0200 ISPASTER Saneamenduko sarea hobetzen dabiltza Arropain auzoan http://www.11barri.info/paperekoa/2007-05-18/p00005005/Saneamenduko_sarea_hobetzen_dabiltza_Arropain_auzoan.htm Fri, 18 May 2007 01:00:00 +0200 ISPASTER