Gizaburuaga, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info Hitzako albiste zerrenda gizaburuaga eu Tue, 08 Jul 2008 00:31:51 +0200 60 Gizaburuaga, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info/rss/logo.gif 11barri.info Arabatik jauzia eginda, alboken notek jai giroa ekarri dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-01/p00005001/Arabatik_jauzia_eginda_alboken_notek_jai_giroa_ekarri_dute.htm Sei notek askorako ematen dute. Horixe geratu zen agerian atzo Gizaburuagan, Euskal Herriko 7. Albokari Topaketan. 12:00etan bilduta, Lea Ibilbidea hartu zuten hango eta hemengo albokariek. Hantxe jo zituzten eguneko lehenengo fandangoak, jotak, arin-arinak, porrusaldak eta zortzikoak. 20 minutuk askorako eman zuten: Bengoleako Errotaren paisaia ederraren lekukoak izateko ere bai. Hamaiketakoa egiteko hartu zuten tartea gero. Jai eguna luzea izango zen. 13:30ean sartu ziren herrigunera, pandero eta trikiti doinuek lagunduta. Probalekuan egin zuten saioa. Hiru pieza jo zituzten, eta abestu, giro ederrean. Azoka eremua ere bertan zegoen, eta batek baino gehiagok aprobetxatu zuen zer edo zer eskuratzeko: panderoek arrakasta eduki zuten, horrelako egun batean beste eratara ezin izan zitekeen moduan. Edozelan ere, musika ziurtatuta zegoen. Batean eta bestean, albokari putz egiten ziotenak ikus zitezkeen. ... Sun, 01 Jun 2008 01:00:00 +0200 GIZABURUAGA Bibolina 5 urtetik gorakoen eskura egongo da ikasturte berrian http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-31/p00003001/Bibolina_5_urtetik_gorakoen_eskura_egongo_da_ikasturte_berrian.htm Gizaburuagako Musika Eskolak datorren ikasturteko matrikulazio epea zabaldu du. Gizaburuko bizilagunek panderoa, txalaparta, pianoa, txistua eta bibolina jotzen ikasteko aukera edukiko dute beste behin ere. Ekainaren 2tik 13ra, Gizaburuagako Musika Eskolan izena emateko aukera izango dute herritarrek; bigarren epea irailaren 1etik 10erakoa da. Aurten, gainera, 5, 6 eta 7 urteko ikasleek pianoa, txistua eta panderoa ikasteko aukera izateaz gain, bibolina ere aukeratu ahal izango dute. Horrekin, Gizaburuagako Musika Eskolak, iazkoa baino eskaintza zabalagoa eginaz, txikienen artean musika ikasteko aukera indartu eta sustatu nahi izan du. Sat, 31 May 2008 01:00:00 +0200 GIZABURUAGA Bihar albokariz beteko da herria http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-30/p00008001/Bihar_albokariz_beteko_da_herria.htm Fri, 30 May 2008 01:00:00 +0200 GIZABURUAGA Albokari Topaketak 100 musikaritik gora dakartza zapatuan Gizaburuagara http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-27/p00002007/Albokari_Topaketak_100_musikaritik_gora_dakartza_zapatuan_Gizaburuagara.htm Arabatik Bizkaira. Gizaburuagara dator Euskal Herriko 7. Albokari Topaketa. 100 musikaritik gora batuko dira zapatuan, goizetik gauerako egitarauan. «Jai handia herri txikira» ekartzea erabaki dute topaketaren antolatzaileek, alde batetik «albokaren presentzia Lea-Artibaira zabaltzeko», eta bestetik, «mota horretako jai bat gune bakarrean, batuta ospatzeko». Izan ere, Euskal Herrian dauden albokari gehienak bizkaitarrak direla gogora ekarri dute antolatzaileek, Gizaburuagan egin duten aurkezpenean. Hantxe bertan dago, gainera, eskualdeko alboka eskola bakarra. Leku aproposa izango da, beraz, Euskal Herriko albokari eta albokazaleak batzeko. Udaleko ordezkari Miren Barrutiak azaldu duenez, «pozik» daude Gizaburuaga albokarien topalekua izango delako. «Gu moduko herri batentzat garrantzitsua dira horrelako ekimenak berton egitea, herria apur bat ezagutzera ematen dute eta». Jai handia izanda ere, herrira egokitutakoa izango dela azpimarratu du Barrutiak. ... Tue, 27 May 2008 01:00:00 +0200 GIZABURUAGA Eguneko Zentroko beharrek aurrera jarraitzen dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-27/p00003001/Eguneko_Zentroko_beharrek_aurrera_jarraitzen_dute.htm Lea Ibarra osatzen duten herrietako bizilagunei zuzenduta egongo den Gizaburuagako Eguneko Zentroko lanak amaitzeko gero eta gutxiago falta da. Orain, urbanizazio beharrak egiten dabiltza eraikinaren inguruan. Eliza aurreko eskailerak konpontzeaz gain, Eguneko Zentroa izango dena inguratzen duten lurrak egokitzen dabil Lea Ibarreko Mankomunazgoa. «Eskailerak oso txarto zeuden, eta horiek kendu egingo ditugu, berriak egiteko. Eguneko Zentroa Gizaburuagako Udalaren parean dagoenez, bulegoetara sartzeko pasabide berri bat egingo dugu errepide nagusiaren beheko aldean; hots, Eguneko Zentroaren atzetik», azaldu du Maria Angeles Aldekogarai Gizaburuagako alkateak. Barrutik eta kanpotik Eraikina bera amaituta badago ere, ingurua behar modura egokitu behar dela azaldu du Aldekogaraik. «Eraikina kanpotik amaituta badago ere, barrutik ez dago ipinita. Lehenik eta behin, ingurua ondo ipini behar da, eta gero barrua ipiniko dute». ... Tue, 27 May 2008 01:00:00 +0200 GIZABURUAGA Kalean dago sagardo ekologikoa http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-16/p00003005/Kalean_dago_sagardo_ekologikoa.htm 1997an abala lortu eta sagardo ekologikoa ekoizteko sistema martxan ipini ondoren, aurten, LANEKOk (Lea-Artibaiko Nekazarien Kooperatiba) sagardo ekologikoa ekoiztu eta salgai jarri du. Sagar gaziak eta gozoak erabiliz, «betiko usain, zapore eta kolorea» duen sagardoa era naturalean ekoiztea lortu du kooperatibak. Duela hamaika urte eskuratu zuen LANEKOk sagardo ekologikoa egin ahal izateko Eusko Jaurlaritzak eman behar duen baimena. Ordutik hona, lehengai egokiak bildu eta ekoizpen sistema egoki bat prestatzen ibili dira kooperatibako beharginak. «Ez da erraza izan sasoi egokian jaso eta kalitate maila handia duten sagarrak biltzea, baina azkenean lortu dugu». 2.100 litro sagardo Kooperatibako bazkide baten ahaleginari esker, azukre gehien duten eta oraindik gogor dauden gutxiengo sagar kopurua biltzea lortu du LANEKOk, eta bereziki, sagardo ekologikoa egiteko prestatutako sistema baten bidez, sagardo ekologikoa ekoizteari ekin zioten 2007-2008ko kanpainan. ... Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 GIZABURUAGA Domekara orduko eman behar da irteerarako izena http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-25/p00006901/Domekara_orduko_eman_behar_da_irteerarako_izena.htm Fri, 25 Apr 2008 01:00:00 +0200 GIZABURUAGA Antzerki komikoa egongo da zapatuan, udaletxean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-11/p00006008/Antzerki_komikoa_egongo_da_zapatuan_udaletxean.htm Fri, 11 Apr 2008 01:00:00 +0200 GIZABURUAGA Hiru eguneko reiki ikastaroa egingo dute, otsailean hasita http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-30/p00002001/Hiru_eguneko_reiki_ikastaroa_egingo_dute_otsailean_hasita.htm Reiki ikastaroa egingo dute otsailaren 16an, 23an eta martxoaren 1ean. 16:00etatik 20:00etara izango da, eta 70 euro balioko ditu. Eskuen bitartez lantzen den teknika bat da reikia. Bizitzaren energia besterenganatzen du eskuak erabilita. Adituen arabera, barruko bakea ematen du, eta horrekin batera norberaren eta besteen energia berrorekatzen du fisikoki, mentalki, emozionalki eta espiritualki. M» de los Angeles Trillo izango da irakaslea: terapia alternatibo eta osagarrietan aditu unibertsitarioa eta Bizkaia eta Gipuzkoako erizain elkargoetako irakaslea. Izena eman nahi duenak, Herriko Tabernara jo beharko du otsailaren 8a baino arinago. Nahiago dutenek 626570607 telefono zenbakira deitu ahalko dute. Wed, 30 Jan 2008 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Eski irteera egingo dute Valdezcarayra http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-30/p00002003/Eski_irteera_egingo_dute_Valdezcarayra.htm Gizaburuagako Olazar kultur elkarteak Valdezcarayra (Errioxa, Espainia) eski irteera antolatu du, otsailaren 9rako. Hamaiketakoa, bazkaria, merienda eta aldatzeko arropak eroan beharko dituzte eskiatzera joateko izena ematen dutenek. Horrelantxerik adierazi dute elkarteko kideek. Irteera, 07:00etan Joan eta etorriko irteera izango da: «zapatuan irten eta egunean bertan bueltatuko gara», esan dute. Irteera 07:00etan izango da. Izena eman nahi duenak, zapatua, hilaren 2a arteko epea dauka, Herriko Tabernara joanda. Wed, 30 Jan 2008 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Musika eskolak hainbat ekimen prestatu ditu http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-20/p00005004/Musika_eskolak_hainbat_ekimen_prestatu_ditu.htm Thu, 20 Dec 2007 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Lehia bizia esku-pilota topaketetan http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-18/p00002006/Lehia_bizia_esku-pilota_topaketetan.htm Tue, 18 Dec 2007 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Lehengo abadetxearen ingurua urbanizatuko dute http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-12/p00004012/Lehengo_abadetxearen_ingurua_urbanizatuko_dute.htm Gizaburuagako abadetxea izandakoaren inguruak urbanizatzeko proiektua onartu du Udalak. Laster eguneko zentroa, Lea Ibarreko Mankomunitateko bulegoak eta lau etxebizitza izango dituen eraikinaren ingurua urbano moduan izendatuta geratuko da horrenbestez. 180.000 euroko aurrekontua daukate beharrek. Indusketak egiteagaz batera, argiteria edota telefono sareak jarriko dituzte, eta elizaren eskailerak berritu. Behin beharrak adjudikatzen dituztenean, hiru hilabeteko epea egongo da obra egiteko. Inguru horretan lurzorua maila ezberdinetan dagoenez, aldapen zuinketa egiterako orduan «kontu handia» izango dute, eta horretarako obren aurretik eta obren bitartean jarraipen topografikoa egin ahal izateko, aurrekontuaren zati bat horretara bideratu dute. Hainbat sare Beharrok azpiegiturako hainbat sare sartzeko aprobetxatuko dituzte. Euri-urak batzeko sarea eraikin berriaren zorrotetatik eta eraikinaren beraren aurreko saretako emaritik Eguen-4 gunera bideratuko da, urak Lea errekara isurtzeko. ... Wed, 12 Dec 2007 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Santa Katalina Egunean herri bazkarian batuko dira herritarrak, jai giroan http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-24/p00004001/Santa_Katalina_Egunean_herri_bazkarian_batuko_dira_herritarrak_jai_giroan.htm Bihar, Santa Katalina Eguna, ospakizunetan murgilduko dira gizaburuagatarrak. Eguerdian hasiko dute jaia: meza egongo da lehenengo, eta trikitilariek alaituko dute giroa gero. Txikiteoaren ostean, 14:30ean, herri bazkaria egingo dute herriko tabernan. 65 nagusik eta hemezortzi umek eman dute izena. Egunerako prestatutako egitarauari amaiera emateko, bazkalosterako ikuskizun bat antolatu dute. Sat, 24 Nov 2007 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Muntaia handia egin duteLeako saneamenduaren beharrak egin ahal izateko http://www.11barri.info/paperekoa/2007-09-13/p00005012/Muntaia_handia_egin_duteLeako_saneamenduaren_beharrak_egin_ahal_izateko.htm irati urberuaga Muntaia handia egin behar izan dute Gizaburuagan saneamenduaren obrak direla eta. Izan ere, mikrotunela egin ahal izateko, hainbat makina eroan dituzte Lexardi ingurura. Dagoeneko makinak mugitzen dabiltza, Oletarako norabidean. Lea bailarako herrientzako sanemantu obrak egiten dabiltza. Horregaz, Lekeitiotik Munitibarrerainoko ur hondakinak tratatuko dituzte, errekako uren egoera hobetzeko helburuagaz. Lekeitiotik Oletara arteko zatia eginda dago, eta momentu honetan, Oletatik Gizaburuagako Okamika auzorai- nokoa egiten dabiltza. Bizkaiko Foru Aldundiko Uren Zuzendaritzaren ardura da aitatutako obra. 2005eko urrian adjudikatu zieten beharra URRE SA enpresari, eta hark urte bereko abenduan ekin zion lanari, 26 hilabeteko epea aurretik zuela. Aurrekontua 4.765.932,99 eurotakoa da. ... Thu, 13 Sep 2007 01:00:00 +0200 GIZABURUAGA Muntaia handia egin duteLeako saneamenduaren beharrak egin ahal izateko http://www.11barri.info/paperekoa/2007-09-13/p00005012/Muntaia_handia_egin_duteLeako_saneamenduaren_beharrak_egin_ahal_izateko.htm irati urberuaga Muntaia handia egin behar izan dute Gizaburuagan saneamenduaren obrak direla eta. Izan ere, mikrotunela egin ahal izateko, hainbat makina eroan dituzte Lexardi ingurura. Dagoeneko makinak mugitzen dabiltza, Oletarako norabidean. Lea bailarako herrientzako sanemantu obrak egiten dabiltza. Horregaz, Lekeitiotik Munitibarrerainoko ur hondakinak tratatuko dituzte, errekako uren egoera hobetzeko helburuagaz. Lekeitiotik Oletara arteko zatia eginda dago, eta momentu honetan, Oletatik Gizaburuagako Okamika auzorai- nokoa egiten dabiltza. Bizkaiko Foru Aldundiko Uren Zuzendaritzaren ardura da aitatutako obra. 2005eko urrian adjudikatu zieten beharra URRE SA enpresari, eta hark urte bereko abenduan ekin zion lanari, 26 hilabeteko epea aurretik zuela. Aurrekontua 4.765.932,99 eurotakoa da. ... Thu, 13 Sep 2007 01:00:00 +0200 GIZABURUAGA Pistola bi eta kartutxoak topatu dituzte http://www.11barri.info/paperekoa/2007-09-11/p00005007/Pistola_bi_eta_kartutxoak_topatu_dituzte.htm i. urberuaga Pistola bi eta kartutxoak topatu ditu espeleologo batek Gizaburuagako koba batean. Herenegun goizean, 08:00ak inguruan eman zion Ertzaintzari aurkikuntzaren berri. Hala jakinarazi du, behintzat, Ertzaintzako prentsa bulegoak.Harrez gero, ikerketa zabalik daukate ertzainek. Espeleologoak aurkikuntza egin zuen egunean bertan joan ziren poliziak aitatutako kobara. Orain, nork utzi zituen han, eta zergatik hain erraz topatzeko moduan argitu behar dute ireki berri duten ikerketan. Momentuz, hipotesi guztiak zabalik daude, eta ez dute ezer gehiago esan, «ikertzen dabiltzalako». ... Tue, 11 Sep 2007 01:00:00 +0200 GIZABURUAGA Elkarri bizitasuna ematen http://www.11barri.info/paperekoa/2007-07-05/p00005015/Elkarri_bizitasuna_ematen.htm irati urberuaga Herriko txoko berriari bizitza ematen diotenak herritarrak eurak direla zalantzarik ez dago, eta herriari bizitasuna ematen dionetariko bat txokoa bera dela ere ez dago dudarik. Bazkideen esanetan, martxa on-ona daroa hilabete baino zerbait gehiago dituen txoko gazteak, Gizaburutarren Txokoak. «Batzuek diote ezin dela oraindik bolanderarik bota, nobedade kontua izango dela», esan dute txokoko zuzendaritzako kideek. Gizaburuagan, beste herri askotan legez, lagun arteko afari eta meriendak egin ohi dira. «Barikutan, eguaztenetan... jendea batzen da afaltzeko. Umeek ere urteguneko meriendak egiten dituzte», azaldu dute. Horrez gain, Olazar Kultur Taldeak ekainean antolatu dituen ekintzetan ere txokoa erabiltzeko aukera izan dute. ... Thu, 05 Jul 2007 01:00:00 +0200 GIZABURUAGA Musika eskolak, urtebete http://www.11barri.info/paperekoa/2007-06-07/p00005016/Musika_eskolak_urtebete.htm irati urberuaga Tin tan, tan tin. Firin faran, pitin potin. Hamaika soinu eta doinu entzuten dira Gizaburuagako musika eskolan. Atzo zelakoan, urtebete du herriko eskola bakarrak. Herrian ikastetxerik ez dagoela eta, eskolaren baten beharra ikusi zuten sortzaileek. Gainera, inguruko herrietatik ere joaten dira ikasleak, eta horrek tadeak indartzen ditu Miren Barrutia irakaslearen ustez. Horregaz guztiagaz, urtebeteko helburuak bete egin dituztela dio. Pozik daude urriaren 1ean hasi eta datorren ekainaren 15ean amaituko den ikasturteak emandakoagaz. «Balorazioa oso positiboa da», adierazi du. ... Thu, 07 Jun 2007 01:00:00 +0200 GIZABURUAGA Ereza baserrian lapurretanegin dute http://www.11barri.info/paperekoa/2007-06-06/p00007958/Ereza_baserrian_lapurretanegin_dute.htm Wed, 06 Jun 2007 01:00:00 +0200 GIZABURUAGA Ibaibaso herri kandidatura aukeratu dute 115 botogaz http://www.11barri.info/paperekoa/2007-05-28/p00006036/Ibaibaso_herri_kandidatura_aukeratu_dute_115_botogaz.htm i. urberuaga Ibaibaso herri kandidatura egongo da beste behin ere Gizaburuagako udal gobernuan. 115 boto eskuratu zituen zerrenda horrek. Aurkeztutako beste kandidaturak, PPrenak, boto bakar bat ere ez zuen jaso. Zehatz esateko, Maria Angeles Aldekogaraik 71 boto lortu zituen, Oier Okamikak 65, Juan Miguel Arostegik 64, Miren Barrutiak 57 eta Jose Luis Aspiazuk 54. Dena dela, boto gehien jaso duenak ez dauka zertan alkatea izan. Ibaibasokoek azaldu dutenez, udal gobernua osatzerakoan erabakitzen dute nor izango den herriko alkatea. Bizkaiko Foru Aldundiko emaitzei dagokienez, EAE-ANVk 46 boto lortu zituen, EAJk 41, EB-Aralarrek zortzi eta EAk zazpi. Zuriak hiru izan ziren. ... Mon, 28 May 2007 01:00:00 +0200 GIZABURUAGA Leabai inauguratu da ofizialki http://www.11barri.info/paperekoa/2007-03-17/p00005016/Leabai_inauguratu_da_ofizialki.htm irati urberuaga Ofizialki inauguratuta geratu da Leabai kooperatiba. Gizaburuagako Okamikako industrialdean dago, eta produktu termoplastiko berrien produkzioan zerbitzu integralak eskaintzen ditu. Atzo eguerdian, 12:30ean hasi eta 14:00ak pasata amaitu zen inaugurazio ekitaldia. Hantxe izan ziren, besteak beste, Lea Artibai Ikastetxeko zuzendari Mikel Gorostizaga eta Berrikuntza eta Ekonomi Sustapeneko diputatu Ricardo Barainka.Bedeinkazioagaz hasi zen ekitaldia. Pedro Goitia abadea arduratu zen horretaz. Ostean, bertsoak abestu eta aurreskua egin zuten enpresako bertako beharginek. Besteak beste, bertsotan zera aitatu zuten: «denen artean egia bihurtu den ametsa da Leabai». ... Sat, 17 Mar 2007 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Leabai inauguratu da ofizialki http://www.11barri.info/paperekoa/2007-03-10/p00003010/Leabai_inauguratu_da_ofizialki.htm irati urberuaga zueneko izeko da hau, ezta?». «Akordatzen al zarete sasoi hartan zelan joaten ginen Lekeitiora asto gainean?». Horrelakoak entzuten ziren, herenegun iluntzean, Gizaburuagan. Herriko emakume beharginen antzinako erretratuak ikusteko, gaur eguneko beste hainbat emakume batu zen erabilera askotarako aretoan. Helburua emakumearen nazioarteko eguna ospatzea izan dela aitortu du Miren Barrutiak. Udaleko ekimen bat izan da, kultura eta ongizate arloetatik bideratu dena. Herrira zabaldu dute gero, batez ere, herriko emakumeengana. Eta horrela, lehenengoz ospatu dute andre beharginen eguna Gizaburuagan. ... Sat, 10 Mar 2007 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Txokoko bazkide egiteko zerrenda zabalik dago http://www.11barri.info/paperekoa/2007-03-08/p00005017/Txokoko_bazkide_egiteko_zerrenda_zabalik_dago.htm irati urberuaga Erabilera askotarako lokala izango da herriko txokoa. Laster zabalduko dute, baina horretarako kudeaketa batzuk egin behar dituzte aurretik. Alde batetik, bazkide izan nahi dutenek izena eman beharko dute martxoaren 18ra orduko, herriko tabernan. Eta beste alde batetik, aurrez egindako estatutuen zirriborroa orraztuko dute.Hilaren 18an bertan elkartuko dira txokoko partaide izateko izena eman dutenak. Euren kontura itxi du Udalak estatutuen zehaztapena. Behin zehaztuta, Udalari erakutsi beharko zaizkio arauak, eta horrek ondo ikusten dituen ala ez adierazi beharko du. Errentarik ez Gizaburuagako Udalak ez du inolako asmorik lokala errentan emateko. Utzi egingo die txokoko partaideei. Gero bazkideek eurek zehatutako kuota ordaindu beharko dute, besteak beste, ura, argia eta gasa ordaintzeko. Dena dela, lokala ez da bakarrik txokoa izango. Erabilera askotarako aretoa izango dela adierazi dute Udalean. «Erakusketak, ekitaldiak edo antolatzen ditugun hainbat kontutarako erabilgarria izango da. Horretan Udalak edukiko du lehentasuna», esan dute. ... Thu, 08 Mar 2007 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Herrikandidaturaz ariko dira http://www.11barri.info/paperekoa/2007-03-03/p00005018/Herrikandidaturaz_ariko_dira.htm irati urberuaga Gizaburuagatarrak hauteskundeekin pentsatzen hasi beharko dira laster. Bihar bertarako deituta dagoen herri batzarrean horretaz egingo dute berba, besteak beste. Txoko berriaren inguruko kezkak eztabaidatu ostean, aurtengo hauteskundeetarako herri kandidatura osatzeko prozesua zein izango den azalduko diete Udalekoek herritarrei. Prozesua lau urtero egiten duten modukoa izango dela aurretatu dute Udalean. Bihar meza ostean batuko dira Udaleko aretoan gorabehera guztiak azaltzeko, 11:45ak inguruan. Hurrengo egunetan etxerik etxe banatuko dituzte herritarren zerrendak; zentsoan agertzen diren 18 urtetik gorakoen izenak banatuko dituzte etxe guztietan. ... Sat, 03 Mar 2007 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Herrikandidaturaz ariko dira http://www.11barri.info/paperekoa/2007-02-28/p00005008/Herrikandidaturaz_ariko_dira.htm m. ugarteburu Herri batzarra deitu du Udalak domekan, 11:45ean, udal aretoan. Erabilera askotarako herriko aretoaren funtzionamenduaren eta erabileraren gainean egingo dute berba batzarrean, beste gauza batzuen artean. Horregaz batera, Udaleko kontuen berri emango diete joaten direnei.Larraiganako etxebizitza berrien azpiko aldean egin dituzten ekipamenduetako bat da herriko txokoa edo erabilera askotarako aretoa. Honez gero obra amaituta dago, eta bertako sukaldeko tresneria ere ipinita. Mahaiak eta aulkiak baino ez dira falta aretoa erabat osatzeko. Orain, beraz, herritar guztien erabilerarako izango den txokoak ze araudi eta zelako funtzionamendua eduki behar duen erabaki beharko dute. Beste leku batzuetako ereduak aztertzeaz gain, herritarren iritzia jakin nahi du Udalak. ... Wed, 28 Feb 2007 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Sagardotegirako irteera hilaren 17ra atzeratu da http://www.11barri.info/paperekoa/2007-02-27/p00005916/Sagardotegirako_irteera_hilaren_17ra_atzeratu_da.htm Tue, 27 Feb 2007 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Harri eta herri http://www.11barri.info/paperekoa/2007-02-22/p00006013/Harri_eta_herri.htm maribi ugarteburu Harria harriaren gainean, txikiagoak eta handiagoak nahastean, forma irregularrez osatutako horma zuzen garaiak. Antzina, lurren mugak harrizko hormek zehazten zituzten; ezelako hormigoi bako egitura ederrek inguruotako landa paisaien parte izan dira. Harriak, baina, gaur egungo hirigintza lanetan ere bere lekua eduki dezake. Badauka. Lea Ibarrean hainbat adibide daude, eta bertako herri guztien artean Gizaburuaga izango da, kontu egizu, harrizko jantzi dotoreenak landu dituena azken hogei urtean. Herria zeharkatzen duen errepidearen ondoan dabil azken egunotan beharrean Pablo Okamika, (Gizaburuaga, 1942). Frontoiaren atzean eraiki berri dituzten etxeen eta errepidearen artean harrizko horma eraikitzen dihardute. «Hemen dotoreagoa izango zen espaloi ederra atera balute, baina...». Lea Ibarreko bost udalena den Learri enpresarako egiten du beharra orain dela hiru urtetik Okamikak, operarioen lantaldeetako batean. Baina aspalditik dakar ofizioa esku artean. ... Thu, 22 Feb 2007 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Sagardotegira eta operara joateko irteerak, aukeran http://www.11barri.info/paperekoa/2007-02-22/p00006907/Sagardotegira_eta_operara_joateko_irteerak_aukeran.htm Thu, 22 Feb 2007 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA 'Dulcinea' umeen opera ikustera joateko aukera http://www.11barri.info/paperekoa/2007-02-01/p00005848/Dulcinea_umeen_opera_ikustera_joateko_aukera.htm Thu, 01 Feb 2007 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Edateko ura hartzeko gune berria atontzen hasi dira Iruartzan http://www.11barri.info/paperekoa/2007-01-25/p00005022/Edateko_ura_hartzeko_gune_berria_atontzen_hasi_dira_Iruartzan.htm maribi ugarteburu Gizaburuagak edateko ura hartzeko beste gune bat edukiko du epe motzean, Iruartza eta Goikoetxe baserrien artean, Oibarko kobaren atzeko aldean edo buruan. Azken egunotan hasi dira beharginak 100 bat metro lur azpitik gora ura ponpatzeko instalazioak ipintzen.Hortik jasoko den ur emaria Telleriako ur biltegira eroango dute, eta Telleria bertatik jasotzen den uragaz egingo du bat, tratamendua jaso eta herrira zein Okamikako poligonora banatzeko. Obra osoaren aurrekontua 298.038 eurokoa da, eta Foru Aldundiko Uren Zuzendaritzak hartu du bere gain obraren ardura eta finantzazio osoa. ... Thu, 25 Jan 2007 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Autoen zerga eta zaborren tasa %4 igoko da aurten http://www.11barri.info/paperekoa/2007-01-19/p00005013/Autoen_zerga_eta_zaborren_tasa_4_igoko_da_aurten.htm m. ugarteburu 2007rako udal ordenantzak onartuta dauzka Gizaburuagako Udalak. Horien arabera, automobilen zerga %4 igoko da aurten, eta beste hainbeste zaborren bilketa zerbitzuari dagokion tasa ere.Edateko uraren hiru hileroko tasa ez du aurten bat ere igoko Udalak, kontuan hartuta iaz egin behar izan zuela igoera nabarmena, Ur Partzuergoaren irizpideetara parekatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiko Uren Zuzendaritzak horrela eskatuta. Estolderiari dagokion hiru hileroko tasa, ostera, euro bat igotzea erabaki du Udalak. 2006an 10 euro izan da hiru hileroko faktura, eta aurten, beraz, 11 eurora igoko dute. ... Fri, 19 Jan 2007 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Autoen zerga eta zaborren tasa %4 igoko da aurten http://www.11barri.info/paperekoa/2007-01-13/p00008037/Autoen_zerga_eta_zaborren_tasa_4_igoko_da_aurten.htm maribi ugarteburu Aspaldi-aspaldiko baso eta paisaiaren lekuko bakartiak dira haginak. Gutxi dira inguruon geratzen direnak. Gizaburuagako lurretan, Amandagane inguruan geratzen dira dozenaka batzuk. Kare haitzaren gainean bizi dira. Harri tartetik bertatik jaiota. Gazteak dira batzuk, eta bakan batzuk, berriz, aspaldikoak izan behar dira derrigor. Inguruko basoetako arbolen aitxitxe-amumak dira, kontuan hartuta hagina (texus baccata) dela zuhaitz geldoenetakoa bere hazkuntzan. Europako zuhaitz zaharrena dela diote Eskoziako Fortingalleko hagina: 2.000 urtetik gora... ... Sat, 13 Jan 2007 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Gepettoren ametsa esku artean http://www.11barri.info/paperekoa/2007-01-09/p00005015/Gepettoren_ametsa_esku_artean.htm maribi ugarteburu Umeengan ez eze, aspaldiko umeongan ere zirrara berezia sortzeko gai izaten dira Pinotxoren oinordekoak. Oihal zati bat, egur edo plastiko atal batzuk..., eta hari ikustezinen magiari esker emozio bizi-biziak transmititzeko gai dira. Gepettoren ametsa bere panpina bizirik egotea bazen, Gizaburuagan txotxongilo ikastaroan batu diren hamar lagunena, akaso, Gepettoren trebeziaren apurren bat eskuratzea izan da. Gabonetako oporretako azken egunak gorde dituzte Corrado Masacci txotxongilo egile ondarrutarragaz batzeko, Olazar elkarteak antolatuta. «Lau egun baino ez dira izan, eta bakoitzean ordu bi inguru; beraz, esan daiteke txotxongiloen mundura lehenengo hurbilpena baino ez dugula egin», azaldu du Masaccik. «Hala ere, hemen egunotan ikusitakoagaz, gaia gustuko duena gai izango da bere txotxongiloak egiten hasteko». ... Tue, 09 Jan 2007 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Usobiaga eta Anda, eskalatzaile txikiekin http://www.11barri.info/paperekoa/2007-01-03/p00003013/Usobiaga_eta_Anda_eskalatzaile_txikiekin.htm Wed, 03 Jan 2007 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Ilunzarrera igoko dira herritarrak urte berriari ongietorria emateko http://www.11barri.info/paperekoa/2006-12-30/p00003012/Ilunzarrera_igoko_dira_herritarrak_urte_berriari_ongietorria_emateko.htm l. akarregi Olazar kultura elkarteak Gabonetarako prestatu duen egitarauaren barruan, hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera dute oraindik ere herritarrek. Gaur eskaladako munduko txapeldun Patxi Usobiagak berbaldia emango du udaletxean, eta ostean, berak eta Espainiako txapeldun Irati Andak eskaladako erakustaldia egingo dute rokodromoan, 12:00etan. Astelehenerako, urte berriko lehen egunerako, hain zuzen ere, mendi irteera antolatu du kultura elkarteak. Urtea osasuntsu hasi nahi duten herritarrek Ilunzar mendira igotzeko aukera edukiko dute. 09:30ean irtengo dute plazatik. Datozen egunetan ere edukiko dute zertan aukeratu gizaburutarrek. Urtarrilaren 2anmartitzena, zine emanaldia egongo da gaztetxean, 17:30ean. Egun berean hasi eta urtarrilaren 5a arte, ostera, txotxongiloen mundua gustuko dutenek ikastaroa egin ahalko dute. Corrado Massacci italiarrak zuzenduko ditu ikastaroko egunok. Antolatzaileek jakitera eman dute gazte zein nagusiek egin ahal dutela ikastaroa. ... Sat, 30 Dec 2006 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Herriko ludoteka martxan dago http://www.11barri.info/paperekoa/2006-12-13/p00002021/Herriko_ludoteka_martxan_dago.htm maribi ugarteburu Gizaburuagako ume eta gurasoek badaukate jolas txokoa. Abenduagaz batera ipini dute martxan herriko ludoteka. 0 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxoentzako zapatu-domeketan zabalduko ditu ateak txoko berriak. Bertako koordinazioaren ardura Olazar kultur elkarteak daroa, eta asteburuero herriko gurasoak izango dira, txandaka, hezitzaile zereginak egingo dituztenak. Hamahiru guraso bikotek eman du izena horretarako.«Gizaburuagako umeak eskola desberdinetan dabiltza aste barruan, eta ludoteka toki garrantzitsua bihurtu da guztiak batu eta euren arteko hartu-emana sendotzeko», azaldu dute Olazar elkarteko kideek. ... Wed, 13 Dec 2006 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Giro bero-beroa neguko jaietan http://www.11barri.info/paperekoa/2006-11-28/p00004017/Giro_bero-beroa_neguko_jaietan.htm esther murelaga Giro eder eta beroa izan dute gizaburutarrek neguko Santa Katalina jaietan. Bigarren urtez antolatutako barraskilo txapelketak zabaldu zituen zapatuan Santa Katalina jaietako ateak. Arrakasta handia izan zuen herriko gaztetxoen artean; 15 izan ziren txapelketara euren barraskiloak hartuta animatu zirenak. Gizaburuagako barraskilodromoan Arnaitz Zubillagaren Lucas barraskiloa izan zen txapelduna. Aitzol Arriagaren Liderespirit 007 izan zen bigarrena eta hirugarrena Paul Gorostolarena izan zen: espirogonzalez. «Gaztetxoen artean txapelketak izan duen arrakasta ikusita, datorren urtean ere antolatuko dugulakoan gaude», adierazi dute antolatzaileek. Ondoren, gaztaina jana izan zuten. «Jende asko hurreratu zen. Rokodromoan ibiltzeko aukera ere eduki zuten». Janari kontuak ez ziren horretan amaitu, txitxarro jana egin zuten zapatu gauez, eta herri bazkaria domekan. ... Tue, 28 Nov 2006 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Katalin Deuna badator, jan giroagaz http://www.11barri.info/paperekoa/2006-11-24/p00007016/Katalin_Deuna_badator_jan_giroagaz.htm maribi ugarteburu Badator Gizaburuagako neguko jaia: Santa Katalina. Sasoi batean bixigua jateko hitzordua egiten bazen ere jai horren inguruan, aspaldion poltsikorako menu aproposagoak aukeratzen dira. Baina mahaiaren inguruko jaia izaten segi egiten du, hala eta ere. Sasoiko eguraldiak ere ez du besterik eskatzen. Zapatuagaz dator aurten Katalin Deunaren eguna, eta arratsaldean ume zein jolasteko zale diren nagusientzako ipini dute aukeran barraskilo lasterketa. 17:30erako eroan beharko dute euren maskota plazara parte hartu nahi dutenek. Bakoitzari izena margotu ostean hasiko da lasterketa. Udako jaietan egon zen autokrosa baino lasaiagoa izango da, kontu egizu. Bien bitartean, gainera, gaztainak erreko dituzte plazan bertan. ... Fri, 24 Nov 2006 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA «Ez dugu izan nahi herri handi bat, ez dugu hazi nahi» http://www.11barri.info/paperekoa/2006-11-16/p00005011/«Ez_dugu_izan_nahi_herri_handi_bat_ez_dugu_hazi_nahi».htm maribi ugarteburu Lea-Artibai eskualdeko herririk txikienera ezkondu zen Mari Angeles Aldekogarai (Aingelutxu-Ea, 1951). «Orduan frontoia baino ez zegoen Elexaldean; eta Herriko tabernaren ondoan errepiderainoko belardia erripa-erripan». Aldatu da herria harrez gero. Udaletxetik zuzenean bizi izan ditu aldaketok berak. Laugarren agintaldia beteko du maiatzean: lehena alkateorde legez egin zuen, eta azkenengo hirurak alkate modura. 16 urte udal administrazioan. Eskualdeko alkate guztiak ikusi dituzu aldatzen, ala? Etxebarrian ez dakit, uste dut beti oraingoa ezagutu dudala. Beste guztietan bai, aldatzen joan dira, neu izan ezik. Nahiko izango da, ezta? Ikusita nago ni honez gero! ... Thu, 16 Nov 2006 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA «Ez dugu izan nahi herri handi bat, ez dugu hazi nahi» http://www.11barri.info/paperekoa/2006-11-03/p00005858/«Ez_dugu_izan_nahi_herri_handi_bat_ez_dugu_hazi_nahi».htm Fri, 03 Nov 2006 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Bengoleako ur eskubideak gordetzeko eskatu dute http://www.11barri.info/paperekoa/2006-10-31/p00005002/Bengoleako_ur_eskubideak_gordetzeko_eskatu_dute.htm m. ugarteburu Bengoleako errota zenak galtzear zeukan Leako ura erabiltzeko eskubidea gordetzeko eskaria egin du bertako jabe Joaquin del Valle historialariak. Eusko Jaurlaritzako Uren Zuzendaritzari hiru urteko luzapena eskatu dio. Tue, 31 Oct 2006 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Musikaren faktoria berria http://www.11barri.info/paperekoa/2006-10-31/p00005019/Musikaren_faktoria_berria.htm maribi ugarteburu Astelehenetan pandero eta trikiti doinuak, martitzenetan txistuarenak, eta eguen zein barikuetan piano hotsak, flautarenak, albokaren orroak, txalapartaren ttakunak eta solfaketaren notak. Eguaztenetan baino ez da isiltzen Gizaburuagako musika faktoria berria. Urriko lehen astelehenean hasi zen martxan, eta hango 36 ikasleek bizitasunez bete dute herriko astegunetako bizimodua. «Uste dut oso ondo hasi garela; jende asko animatu da musika eskolan parte hartzera, eta lortu dugu eskaintza aldetik ere aukera nahiko zabala eratzea; pozik gaude». Amaia Fuentes (Sestao, 1976) da musika eskola jaio berriko materia gehienetako irakaslea, eta aitortu du «uste baino erantzun hobea» jaso duela Gizaburuagako musika eskolak. ... Tue, 31 Oct 2006 01:00:00 +0100 GIZABURUAGA Musikaren faktoria berria http://www.11barri.info/paperekoa/2006-10-24/p00008034/Musikaren_faktoria_berria.htm maribi ugarteburu Bengoleako errotaren izenean Lea errekako ura erabiltzeko bi baimen agirien epea agortu egin da. Gizaburuagako udaletxeko iragarki taulan jendaurreko informazio orri bi daude agerian. Bietan azaltzen du Eusko Jaurlaritzako Uren Zuzendaritzak uraren erabilpen eskubide horiek amaitzeko administrazio espedientea hasi duela. Kontua da hiru urte baino gehiagoz errota ez denez erabili, ofizioz amaituko dela ura hartzeko eskubide hori, inork alegaziorik egin ezean hurrengo hamar egunetan. Bihar-etzi Bengolea multzoari dorretxea, burdinola eta errota bertoko erakundeek erabilera eman nahi izanez gero, berreskuratu egin beharko lukete erakundeek ura erabiltzeko eskubide hori. Galdutako eskubide bat berreskuratzea galtzen ez uztea baino askoz gaitzagoa izaten da beti administrazio prozeduretan. Norbere errotarako gordeko ote da ura? ... Tue, 24 Oct 2006 01:00:00 +0200 GIZABURUAGA Eskalatzeko horma bi ipiniko dituzte herriko plazan http://www.11barri.info/paperekoa/2006-10-18/p00003027/Eskalatzeko_horma_bi_ipiniko_dituzte_herriko_plazan.htm maribi ugarteburu Gizaburuagak rokodromoa edukiko du laster. Eskalatzeko horma bi muntatuko dituzte herriko plazan datorren astean. Egunotan dabiltza panel biak ipiniko dituzten lekuak prestatzen.Zati bat, rokodromo bertikala, frontoiaren kontrara ipiniko dute. Horretarako, bertatik farola, informazio panela eta jaietarako argindar koadroa mugitu egin dituzte. Beste zatia rokodromo zabala izango da; Mikel Lertxundiren eskultura bien bitarteko azpiko aldean ipiniko dute, eta harrizko hormaren lehen zatiak daukan altuera hartuko du. Gizaburuagako Udalak aginduta, Learri obra publikoetarako sozietateak dihardu egunotan eskalatzeko gunea atontzen. Guztira 25.000 euroko aurrekontua dauka izendatuta Udalak kirol azpiegitura berria ipintzeko. ... Wed, 18 Oct 2006 01:00:00 +0200 GIZABURUAGA Urbanizazioa amaitzea falta http://www.11barri.info/paperekoa/2006-10-14/p00005008/Urbanizazioa_amaitzea_falta.htm Sat, 14 Oct 2006 01:00:00 +0200 GIZABURUAGA Musika eskolako egutegia zehaztuko dute http://www.11barri.info/paperekoa/2006-09-27/p00005008/Musika_eskolako_egutegia_zehaztuko_dute.htm Wed, 27 Sep 2006 01:00:00 +0200 GIZABURUAGA Babes baranda ipini dute errepide ondoan http://www.11barri.info/paperekoa/2006-09-23/p00005002/Babes_baranda_ipini_dute_errepide_ondoan.htm Sat, 23 Sep 2006 01:00:00 +0200 GIZABURUAGA Astelehenetan ere medikuak kontsulta pasatuko du http://www.11barri.info/paperekoa/2006-09-20/p00005010/Astelehenetan_ere_medikuak_kontsulta_pasatuko_du.htm m. ugarteburu Medikuaren kontsultara astelehenetan ere joateko aukera zabaldu dute Gizaburuagan. Orain arteko moduan eguenetan 13:00etatik 14:00etara kontsulta egongo da. Baina, horrez gain, astelehenetan 08:30etik 09:30era ere medikuarengana joan ahal izango da Gizaburuagako Osasun Etxean.Medikuaren kontsulta berria aurten zabaldu dute Larraiganeko etxebizitza berrien beheko solairuan, aurretik zeuden leku arazo larriei irtenbidea emanez. Wed, 20 Sep 2006 01:00:00 +0200 GIZABURUAGA Herri osoa lagun giroan batuta http://www.11barri.info/paperekoa/2006-09-10/p00007012/Herri_osoa_lagun_giroan_batuta.htm maribi ugarteburu Jaiak ondo baino hobeto joan direla esan dezakete gizaburutarrek aurten. Andra Mari eguna eta biharamuna asteburuagaz etorri izana eta, beste urte askotan ez legez, eguraldi lehorra eta beroa egin izana, aldeko izan dituzte. Beste urte batzuetan baino girotsuago joan dira egun biak. Jendetzarik barik, baina herrikoak behintzat, zahar eta gazte baturik. Izatez gizaburutarrak izan baina kanpoan bizi diren hainbat herritarren bisita jasotzeko egunak ere izan dira. Gonbidatu egunak. Familiak eta koadrilak batzeko egunak. Andra Mari eguneko bero sapari aurre egin nahian, ura izan zen umeen jolasetako protagonistetako bat. Baita puxikak eta baloiak ere. Dena balekoa. Eta jolastu ostean, ilaran paratu, eta parte hartu zuten guzti-guztientzako opariren bat zegoen zain. Herriko umeak ez eze, albo herrietako hainbat ere animatu ziren jolasera. ... Sun, 10 Sep 2006 01:00:00 +0200 GIZABURUAGA