Etxebarria, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info Hitzako albiste zerrenda etxebarria eu Mon, 08 Sep 2008 00:00:18 +0200 60 Etxebarria, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info/rss/logo.gif 11barri.info Eguraldi eta giro onagaz egin da aurtengo Bizikleta Martxa http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-15/p00003001/Eguraldi_eta_giro_onagaz_egin_da_aurtengo_Bizikleta_Martxa.htm Euskal Herri osoko 42 lagunek hartu zuten parte zapatuan egin zen Etxebarriako Bizikleta Martxan. Gehienak Lea-Artibaikoak baziren ere, beste hainbat lekutatik ere jende asko joan zen Etxebarrira. Ibilbidea iazko modukoa izan zen, baina azken tartean aldaketa batzuk egin ziren. Etxebarrira bueltatzeko, Iparragirretik Salkortara joan ziren txirrindulariak, eta hortik Iturretara eta gero San Martinera. Parte-hartzaileak gustura geratu ziren berrikuntza horregaz, eta ibilbide osotik gehien gustatu zitzaien tartea izan zela gaineratu zuten. Euririk ez, Ametsik ere ez Euririk gabeko eguraldiagaz, txirrindulari guztiek ibilbidea amaitzea lortu zutela azaldu dute antolatzaileek. Halaber, Amets Txurruka txirrindulari markinarra bertan egon ezin bazen ere, datorren urtean mendi bizikleta martxaren datak aldatuko dituztela iragarri zuten. «Ametsek ibilaldi horretan parte hartzeko aukera izan dezan, datorren urtean beste egun batean egingo dugu». ... Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA Etxebarriko mendi ibilbideak zeharkatuko dituzte bizikletan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-11/p00002008/Etxebarriko_mendi_ibilbideak_zeharkatuko_dituzte_bizikletan.htm Amets Txurruka Lagun Artiek antolatuta, Etxebarriko II. Mendi Bizikleta Martxa egingo da, bihar goizean. Aurten ere, ibilbide bi egongo dira aukeran txirrindularientzat. 09:00etan hasiko da ibilbide luzea, eta parte-hartzaileek 36 kilometroko ibilbidea egin beharko dute Etxebarria eta Markina-Xemeingo mendi bideetan. Ibilbidea ondokoa izango da: Etxebarria, Ibarlotxa, Altzola, Garro, Ameikutz, Kostolamendi, Imitxola, Damukorta, Ankoale, Sakoneta, Amulategi, Egixarre, Akarregi, Markina-Xemein, Otalarra, Salkorta, Iturreta, San Martin, Urta eta Etxebarria. Ibilbide laburra egingo dutenak, ostera, 10:30ean irtengo dute Etxebarritik, eta Lomiño-errota, Santa Kutz, Otsatei, Eskutuzulo, Atxulua, Goiko Lau eta Urbitxetik pasatu eta gero, berriro Etxebarrira bueltatuko dira. Guztira, 9 kilometro eta erdi egingo dituzte ibilbide laburreko parte-hartzaileek. ... Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA Auto hotsa eta gasolina usaina http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-06/p00004004/Auto_hotsa_eta_gasolina_usaina.htm Atzo lehiatu zuten Etxebarria eta Elgoibar arteko VI. San Migel Rallysprinta. 70 autok parte hartu zuten, eta jende mordoa batu zen errepide izkinetan auto gidariei animoak ematen. 17:00etan hasi zen proba, eta gidariek hiru bider egin behar izan zuten Etxebarritik Elgoibarrera dagoen 10,550 kilometroko tartea. Parte-hartzaileen artean, bertoko hamar auto zeuden: Urtzi Beristain eta Arkaitz Olalde Renault Clio Sport autoagaz, Ramon Muniozguren eta Joseba Espilla Seat Ibiza Junior-agaz, Iban Zelaia eta Arantza Loiola Renault Clio Williams-agaz, Arkaitz Uranga eta Ainhoa Sarasua Cityroen C2-agaz, Ander Txakartegi eta Xabat Urresti Citroen Saxo VTS-agaz, Xabat Arrate eta Kaiet Bereziartua Opel Corsa GSI-agaz, Alfonso Garate Seat Ibiza GTI-agaz, AitorMugartegi eta Jon Erezuma BMW 325-agaz eta Jon Andoni Lucas eta Igor Zatika Peugeot 309 GTI-agaz. ... Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA «Ametsi jarraitzea dugu helburua, une on zein txarretan» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-06/p00006002/Ametsi_jarraitzea_dugu_helburua_une_on_zein_txarretan.htm Gazte mailan lehiatzen zenetik, bere gerizpea bailitzan izan ditu lasterketa guztietan, bera animatzen, zaintzen. Momentu gozoetan barrezka eta umoretsu, eta momentu beltzetan bere alboan, euren laguntza eta babesa emanez. Amets Txurrukaren lehen jarraitzaileak dira, bere lagunak, amets horretan lehen egunetik sinistu dutenak. Beragaz garagardo bat hartzen egoten direnak asteburuetan, eta oilo larru biziagaz jasaten dutenak bere ihesaldi bakoitza. Horiek dira Amets Txurruka Lagun Artieren sortzaileak. Eta Josu Anitua da euretako bat. Noiztik diharduzue Ametsi jarraitzen? Hasieran ez genuen ezelako talderik edo antzekorik. Besterik gabe, Ametsen lagunak eta bere inguruko jendea ginen, txirrindularitza gustuko genuenak eta lasterketetara joaten ginenak bera animatzera. Lehen kartela Aupa Txurru leloagaz ipini genuen Tximelarrerako Igoeran, Galdakaon egiten zena, oso maldatsua. Orain dela nahikoa urte izan zen, oraindik afizionatu ere ez zela. Igoera hartan sektore bi egiten ziren eta biak Ametsek irabazi zituen. ... Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA Herri barruko azpiegiturak hobetzen dabiltza http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-05/p00006009/Herri_barruko_azpiegiturak_hobetzen_dabiltza.htm Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA 70 autok igoko dute San Migel Rallysprinteko aldatza http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-04/p00003008/70_autok_igoko_dute_San_Migel_Rallysprinteko_aldatza.htm 70 autok lehiatuko dute aurten, Etxebarria eta Elgoibar artean burutuko den VI. San Migel Rallysprinta. Ikuskizuna izango da nagusi, bihar, 17:00etatik aurrera, San Migeleko errepidean. Beste behin ere, abiaduraren zaletuek ez diote huts egingo San Migeleko hitzorduari. Zer ikusi izango dute gainera, Euskal Herriko Rallysprint Txapelketan aurrean dabiltzan autoak bertan izango dira eta. Joseba Zapirainek, Xabier Lujuak, Gorka Apalantzak, Txema Uzkudunek, Iban Tarsiciok, Joxe Labakak, Luciano Arrabalek, Ramon Apalantzak eta Xabier Alustizak eman dute izena aurtengo proban. Gainera, bertoko gidarien parte- hartzea ere handia izango da. San Migelen egongo dira Urtzi Beristain eta Arkaitz Olalde Renault Clio Sport autoagaz; Ramon Muniozguren eta Joseba Espilla Seat Ibiza Junior autoagaz; Iban Zelaia eta Arantza Loiola Renault Clio Williams autoagaz; Arkaitz Uranga eta Ainhoa Sarasua Citroen C2agaz; Ander Txakartegi eta Xabat Urresti Citroen Saxo VTS autoagaz; Xabat Arrate eta Kaiet Bereziartua Opel Corsa GSIagaz eta Alfonso Garate Seat Ibiza GTI autoagaz. Eurekin batera ibiliko da baita ere Txus Jaio gidari markinarra, Jesus Urkidik lagunduta. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA Eskolako umeek ikuskizunak eskainiko dituzte Plaza Barrin, gaur http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-21/p00006001/Eskolako_umeek_ikuskizunak_eskainiko_dituzte_Plaza_Barrin_gaur.htm Etxebarriko umeek egun osoko jaia edukiko dute gaur. Urtero moduan, ikasturteari amaiera emateko, eskolak eta Guraso Elkarteak Umeen Eguna antolatu dute. Bi urtetik seigarren mailara arteko ikasle guztiek ikuskizun bereziak eskainiko dituzte Plaza Barrin. 11:00etan hasiko dira musika, kantu, dantza, bertso eta beste hainbat ekitaldigaz, ikusleak txunditzeko asmoz. Emanaldiak amaituta, jolasekin jarraituko dute umeek. 12:30ean hasi eta bazkalordura arte, Guraso Elkarteak antolatutako jolasetan ibiltzeko aukera edukiko dute. Jolas gehiago 13:30ean egingo dute bazkaria elizpean, eta ondoren, berriro tailerrak eta jolasak izango dituzte txikiek. Aurten, gainera, herriko gazteak prestatuko dituzte jolasak. 15:00etan hasi eta 18:00ak arte egongo dira martxan, eta eguneko jaiagaz amaitzeko txokolate goxoa jan ahalko dute jaian parte hartzen duten ume guztiek. ... Sat, 21 Jun 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA 'Eutsi' pelikula aukeratu dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-18/p00008021/Eutsi_pelikula_aukeratu_dute.htm Eguna, ordua eta non argi zegoen aspalditik. Buruari buelta batzuk ematea falta. Erabaki beharrekoa: zer ikusi. Aurten ere, Plaza Barrin pelikula bat emateko asmoa argi eduki dute Etx Kultur Taldekoek. Eguna, datorren barikua, ekainak 20, eta ordua 21:30ean. Baina zer ikusi? Hainbat aukera izan dituzte mahai gainean, euren artean, Aitzol Aramaioren Un poco de chocolate, baina hori ikustera zinemara joateak merezi duela eta, azkenean, erabaki Salomonikoa hartu dute: ikusleak erabaki zezala. Horrela, proposamenak elkartearen web orriaren bidez jaso dituzte, eta azkenean, Eutsi pelikula ikustera gonbidatu dituzte nahi duten guztiak. Pelikularen gaiak badauka azken egunetako berriekin zerikusirik. Kepak eta Martinek euren lantokia beste non edo nora eroango duten zurrumurruak direla eta, protesta egingo dute: nora eroango eta euren afizioa biltzen duen lasterketara: Tourrera. ... Wed, 18 Jun 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA Haurreskola martxan ipiniko dute datorren ikasturterako http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-28/p00006006/Haurreskola_martxan_ipiniko_dute_datorren_ikasturterako.htm Gutxieneko hiru matrikula lortzen badira, haurreskola egongo da Etxebarrian datorren ikasturtean. Errekarte auzoan kokatuko da 0-2 urte bitarteko umeentzako eskola berria. Zortzi umerentzako lekua izango duen haurreskola egingo du Udalak. 42 metro karratuko hiru moduluk osatuko dute gunea, eta hainbat atal edukiko ditu: umeak hartzeko harrera gela, zaintzaile zein umeentzako komunak eta aldagelak, jolasguneak eta lo egiteko guneak osotuko dute eskola. Horretaz gainera, kanpoan, umeentzako jolaslekua eraikiko dute, «aterpe eta guzti». Aukera berria Herrian zegoen eskaria ikusita, Udala patzuergoagaz akordio batera ailegatu zen. Matrikulazioa burutzen denean hitzarmena sinatuko dute bi erakundeek. «Herriko eskariari erantzun bat ematea da helburua; herritarrentzako aukera berri bat izango da», esan dute Udaleko ordezkariek. ... Wed, 28 May 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA Baserritar jantzita, jai giroan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-25/p00005005/Baserritar_jantzita_jai_giroan.htm Herrian aspaldion giro gutxi zegoela zioten batzuek, baina atzokoan herria bizi-bizi jarri zuten Etxebarriko Gazte Asanbladak egindako deiagaz bat egin zuten herritarrek. Baserri Eguna ospatu zuten, eta 11:30ean hasi zuten eguna, txupinazoagaz. Orain dela urte batzuk ere egiten zuten Baserri Eguna, eta urte pare bat antolatu barik egon ostean, jaia berreskuratu nahi izan du Gazte Asanbladak. Txupinazoaren ostean, asto lasterketa egin zuten, eta horretxek bai sortu zuela giroa. Hiru asto, eta bakoitzaren gainean, mutil bana. Asto bi gazteak ziren, eta hirugarrena, zaharragoa. Zaharrena lasai samar ibili zen, baina beste biek buruko min galanta sortu zien gainean zeuden mutilei, eta barre algara mordoa espaloitik begira zeuden gainerako herritarrei. Triki-poteoa egin zuten gero, eta goiza amaitzeko, bazkaria frontoian. Koadrila bakoitzak bere gisatua egin eta jan zuen. 80 lagun inguru batu ziren. Eta bazkalostean, bertso saioa eduki zuten. ... Sun, 25 May 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA «Berez ez da gaitza ogia egitea, baina urteekin hartzen da eskua nire ustez» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-25/p00002022/Berez_ez_da_gaitza_ogia_egitea_baina_urteekin_hartzen_da_eskua_nire_ustez.htm Kalamua mendiaren magalean dago Arentza; San Migueleko errepidearen bihurgune ugarietako baten gainean. Harri bat indarrez botaz gero, akaso Elgoibarko lurretara ailegatuko da. Arantza Astigarragak, berriz, (Elgoibar, 1961) alderantzizko bidea egin zuen orain dela 23 urte: Elgoibartik Etxebarrira ezkondu zen. Baserrira. Harrez gero, bere bizilekua izateaz gain, Arentza bere lantoki ere bihurtu du. Eguneroko ogiaren labe. Hona etorri zinenerako ogia lantzen zenuen? Ez, nik sekula ere ez nuen egin horrelakorik. Berton, nire senarrak eta amaginarrebak egiten zuten ogia, eurentzat. Eta zelan planteatu zenuen, ba, ogia egiten eta saltzen hastea? Ba, lehenengo umea izan genuenean pentsatu nuen kanpoan lan egin beharrean etxean berton zer edo zer eginez gero, umea zaindu ahal izango nuela. Horrela animatu nintzen, eta hemen gaude. ... Sun, 25 May 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA Motor klasikoak ikusgai egongo dira Etxebarriko Ansotegi Hotelean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-22/p00006009/Motor_klasikoak_ikusgai_egongo_dira_Etxebarriko_Ansotegi_Hotelean.htm Motorzaleek edo lehenako ibilgailuak gustuko dituztenek motor klasikoez gozatzeko aukera paregabea izango dute gaur hasita. Ansotegi kulturegarriz ekimenaren baitan, ekainaren lehenengo egunara arte, motorren erakusketa egongo da ikusgai Etxebarriko Ansotegi Hotelean. Motor klasikoak eta lehiaketetakoak osatuko dute erakusketa. Guztira, Lekeitioko Espinosa familiak ekarritako hamazazpi motor ipiniko dituzte ikusgai. «Beti-betikoak eta lehiaketetan ibilitako pare bat», azaldu dute Ansotegi Hotelekoek. Horretaz gainera, Herri Torrontegik erabilitako motorra ere bertan egongo da. Erakusketa hotelaren ordutegian egongo da zabalik. Thu, 22 May 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA Basa asko eta giro ederra nagusi Etxebarriko ibilaldi neurtuan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-13/p00007009/Basa_asko_eta_giro_ederra_nagusi_Etxebarriko_ibilaldi_neurtuan.htm 172 lagunek parte hartu zuten domekan Etx kultur Elkarteak antolatutako III. Ibilaldi Neurtuan, horietatik 132 Lea-Artibai eta Mutrikukoak. Basa izan da aurtengo protagonista nagusia. Mendian ibiltzeko giro ederra egin zuen domekan. Zerua estalita egon zen arren, euriak eutsi egin zuen, «ibiltzeko egoki-egokia». 08:00etan irten zuten Plaza Barritik ibilbide luzeko 142 mendizaleek. Eskola ondotik zehar, Done Jakue bide inguruetara egin zuten ibiltariek hornidura gunera heltzeko. Ordura arte nahiko ondo, baina Urkaregitik aurrera, estutasunak pasatu zituzten batzuek, aldapari bideko basa batu eta igotzea gogorra egin zitzaien eta. Mendibilera bidean ere, basa asko aurkitu zuten parte-hartzaileek, «putzuak leku guztietan», zenbaiten esanetan. Hala ere, tontorrera helduta, lasai egin zuten beherantz, Barinagara lehenengo eta handik Etxebarrira. ... Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA Laguntzak emango dituzte igeriketa kuota pagatzeko http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-09/p00006902/Laguntzak_emango_dituzte_igeriketa_kuota_pagatzeko.htm Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA EAJk «euskararen aurkako pausoa eman duela» diote http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-07/p00006006/EAJk_euskararen_aurkako_pausoa_eman_duela_diote.htm Uematik irteteko erabakiagaz EAJk «guztiz ulergaitza den euskararen aurkako beste pauso bat» eman duela dio Lea-Artibaiko ezker abertzaleak. Erabaki horren kontra, eta Uema bultzatzeko apustua egiten jarraitzen dutela esanez, Etxebarriko udaletxe aurrean batu ziren herenegun Lea-artibaiko ezker abertzaleko hainbat lagun. Munitibarren eta Etxebarrian egindako azken bilkuretan Uematik irtetea erabaki zuten udalbatzek Eudelek zerbitzu berdinak eskaintzen zituela esanda. Bi herrietan EAJk agintzen du, eta beraz, erabakia EAJko buruzagien agindua dela dio ezker abertzaleak. «Aurreko legealdian EAJko buruzagitzak udaletan Uemarekin martxan zegoen erabilera plana baztertu zuen diru kuotak ez ordaintzeko agindua emanez, eta orain, bertatik irtetea erabaki du», azaldu dute. ... Wed, 07 May 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA Prest dago Etxebarria inguruetako mendietatik igaroko den ibilaldi neurtua http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-02/p00003008/Prest_dago_Etxebarria_inguruetako_mendietatik_igaroko_den_ibilaldi_neurtua.htm Maiatzaren bigarren domekarako prestatu du Etx Kultur Taldeak aurten hirugarren edizioa beteko duen ibilaldi neurtua. Aurreko urteetan moduan, ibilbide bi jarriko dituzte aukeran, biak Etxebarria inguruetatik ibiltzekoak. Ibilbide luzea 30 kilometrokoa da. Etxebarria inguruko mendirik altuenak igaroko ditu: Kalamua, Urko eta Mendibil. Aulestiko auzoan hasiko dira lehen kilometroak eta Gipuzkoako mugara hurreratuko dira Atsoin bueltan. Handik Urkarregira joan beharko dute ibiltariek lehenengo mendiari ekiteko. Kalamuatik Ixura jaitsi eta Urkora igo beharko dute berriro. Mendibilera heltzean dena beherantz izango da ,Etxebarriraino. Bi orduko ibilbidea Ibilbidea errazteko hornidura gune bi jarriko dituzte antolatzaileek, bata Urkarregin eta bestea Ixuan. Kontrolak ere puntu berdinetan egongo dira. Ibilbide laburrak Otsatei eta Satzibarko bidetik Aistera egingo du, eta Otsolo puntara heldu eta gero Azaloza aldetik herrira jaitsiko da. Bertan egongo da hornidura puntua. Bi ordu inguruko ibilbidea izango da. Ibilbide bietako irteera plaza berritik egingo da. Luzea 08:00etan hasiko da eta motza 10:00etan. Izen-ematea bertan egunean egin beharko da, irteera lekuan. Bidea seinaleztatuta egongo da. ... Fri, 02 May 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA Azpiegituretara zuzenduko du Udalak aurrekontuetako diru kopuru handiena http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-01/p00006007/Azpiegituretara_zuzenduko_du_Udalak_aurrekontuetako_diru_kopuru_handiena.htm Etxebarriko Udalak 1.304.896 euroko aurrekontua onartu du aurtengo urterako. Herriko azpiegiturak hobetzera zuzenduko dute, batez ere, diru kopuru nagusiena: saneamendu sarea berrituko dute, gasa sartu eta argi eta elektrizitate sarea lurperatuko dute. Inbertsioen ataleko diru kopuru handiena Ibaun auzoaren eta Beide inguruko saneamendu sare berria egitera bideratuko dute. Horretarako, 176.000 euro aurreikusten ditu Udalak. Proiektua Ekin enpresari esleitu diote, eta hilabete barru hasiko dira beharrak. Herrian gasa sartzeko ere inbertsio handia egingo du Udalak. Lankidetza hitzarmena sinatu dute Naturgas enpresagaz, eta proiektua aurrera eroateko 150.000 euro aurreratuko dituzte. Hala ere, gero diru hori berriro berreskuratuko dutela jakitera eman dute Udaleko arduradunek. Iberdrolagaz ere hitzarmena adostu du Udalak etxebizitzetako fatxadetako kableak lurperatzeko. Ibaiondotik Belaotzera, frontoi ostera, ekarriko dute transmisio zentroa, eta horretarako 122.000 euro erabiliko dituzte. ... Thu, 01 May 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA Azpiegituretara zuzenduko du Udalak aurrekontuetako diru kopuru handiena http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-30/p00006009/Azpiegituretara_zuzenduko_du_Udalak_aurrekontuetako_diru_kopuru_handiena.htm Wed, 30 Apr 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA «Hemen herri guztia lehertzeko besteko armamentua gordetzen zen» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-27/p00002019/Hemen_herri_guztia_lehertzeko_besteko_armamentua_gordetzen_zen.htm Mutrikun jaioa den arren, lau urte zituenetik Etxebarrian bizi izan da Jose Mari Zubizarreta (1951), eta gainera, erratuta-edo, hangotzat inskribatu zuten lehenengo bider karneta egin zuenean. Etxebarritarra, beraz. Lea Artibai Ikastetxean joan den hamaika urteotan ibilitakoek ondo ezagutuko dute bere aurpegia. Denetariko lanak egitea egokitu zaio bertan. Izan ere, operario edo mantenimendu lako berben azpian horixe baitago: denetariko zereginak. Esperanza eraikinean daukazue mantenimenduko bulegoa. Esperanzan, baina, lehenago ere ibili zinen beharrean. Hogei urte baino ez! Zer egiten zenuen orduan? Morteroak, granadak, armak... Beldur handirik barik. Pentsa, hemen herri guztia lehertzeko besteko armamentua gordetzen zen. Jende pilo handia genbiltzan hemen beharrean, erreleboka. Zenbat behargin zineten ba? ... Sun, 27 Apr 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA Berriatuarrak nagusi Zaloaren aldeko Pala Txapelketan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-26/p00006005/Berriatuarrak_nagusi_Zaloaren_aldeko_Pala_Txapelketan.htm Jon Azanzak eta Aritz Iparragirre Antzubixek irabazi dute Etxebarriko Gazte Asanbladak Zaloa Zenarruzabeitiaren (euskal preso politikoa) alde antolatu duen pala txapelketa. Antolatzaileak pozik geratu dira, bai jendearen parte-hartzeagaz, baita jasotako laguntzagaz ere. Lehenengo geratu ziren hiru bikoteak berriatuarrak izan ziren. Joan den asteburuan jokatu zuten 32 bikotek pala txapelketa. Domekan jokatu zen finala, eta sari ederrak egon ziren irabazle geratu ziren lehenengo hiru bikoteentzat. Lehenengoek, Jon Azanza eta Aritz Iparragirre Antzubixek, bi gazta, bi ardo botila eta bi konbinatu lortu zituzten; bigarrenek, Xabier Garate Zeletak eta Jon Garramiolak, bi sagardo botila, bi gazta erdi eta bi konbinatu; eta hirugarrenek, Aitor Saizar eta Lander Eizagirrek, bi gazta laurden eta konbinatuak. Bestalde, Etxebarriko lehenengoak, Jokin eta Alain Alzibar, laugarren geratu ziren sailkapen nagusian. ... Sat, 26 Apr 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA Berriatuarrak nagusi Zaloaren aldeko Pala Txapelketan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-25/p00006006/Berriatuarrak_nagusi_Zaloaren_aldeko_Pala_Txapelketan.htm Fri, 25 Apr 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA Uematik irtetea gaitzeztuko dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-23/p00006001/Uematik_irtetea_gaitzeztuko_dute.htm Wed, 23 Apr 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA Etxebarriak ere Uematik irtetea erabaki du http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-19/p00003003/Etxebarriak_ere_Uematik_irtetea_erabaki_du.htm Etxebarriko Udalak Munitibarren bidea jarraitu du, eta Uematik irteteko erabakia hartu du. «Ueman egon ordez, Eusko Jaurlaritzako Udale zerbitzuan sartuko gara; horrek zerbitzu bat gehiago eskaintzen du-eta», azaldu du Iñaki Sudupe Etxebarriko alkateak. Erabakia herenegungo Udalbatzarrean hartu zuten: EAJkoek aldeko lau boto eman zituzten, EAE-ANVko kontrako hiruren aurrean. Horrela, aurrerantzean, Etxebarria ez da Ueman egongo, Udalen baizik. «Uemak eskaintzen zituen zerbitzuak izateaz gain, Udalek ekintza ekonomiko eta urbanistikoen gaineko zerbitzua eskaintzen du; zerbitzu berri hori eskainita, herriari babes handiagoa ematen dio». Bide horretatik, orain arte Ueman egon badira ere, orain, «ziklo berri bati» ekiteko unea heldu dela esan du alkateak. «Udale bide berri bat da, eta Ueman sartu ginen modura, orain, IV. plangintzari jarraituz, Udalera pasatuko gara, bide berria jarraituko dugu». ... Sat, 19 Apr 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA EAEk eskolari eta haurtzaindegiari lehentasuna ematea proposatu du http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-17/p00006005/EAEk_eskolari_eta_haurtzaindegiari_lehentasuna_ematea_proposatu_du.htm EAE-ANVko Udal taldeak 2008ko aurrekontuetarako proposamenak aurkeztu ditu Udalean. «Aurrekontu parte-hartzaileak egiteko asmoz», EAEko ordezkariak herritarrekin batu ziren euren iradokizunak, iritziak eta proposamenak biltzeko, eta herritarrengandik zuzenean jasotakoa sartu dute zerrendan. Batez ere, eskolari eta haurtzaindegiari ematen diote lehentasuna. «Haurtzaindegia aurtengo urtean jarri nahi dugu martxan, eta horretarako lehenengo pausoak eman dira», esan dute. Lokalak begiratu dituzte, eta beste herri batzuetan erabiltzen dabiltzan etxe aurrefabrikatuak jartzeko aukera ere aztertu dute. «Kurtsoa aurrera doa, eta lehenbailehen martxan jarri behar da haurtzaindegia», adierazi dute. Bestalde, eskola lortzeko bidean ere pausoak ematen joan beharra ikusten dute. Euren ustez, Ibaun ingurua da eskola eraikitzeko lekurik egokiena, bide gorriaren eta industrigunearen alboko lursaila. «Udalaren lurrak dira, eta eskola eraikitzeagaz gainera, behar diren azpiegiturak egiteko aukera ematen du, kirolgune egoki bat, esate baterako», azaldu dute. ... Thu, 17 Apr 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA 32 bikotek jokatuko dute asteburuan Zaloaren Aldeko Pala Txapelketa http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-17/p00006007/32_bikotek_jokatuko_dute_asteburuan_Zaloaren_Aldeko_Pala_Txapelketa.htm Zaloaren Aldeko Pala Txapelketak harrera ona izan du. 32 bikotek izena eman dute lehiaketan, eta gaur bertan hasiko dira jokatzen. Etxebarriko Gazte Asanbladak pala txapelketa antolatu du herriko preso Zaloa Zenarruzabeitiaren alde. Hasierako asmoa, txapelketa hiru egunetan jokatzea zen, baina izandako harrera onaren ondorioz, lau egunetan jokatuko dira partidak. Gaur, asteguna denez, herrikoak hasiko dira jokatzen. Bost bikotek jokatuko dute Etxebarriko frontoian, 18:30ean hasita. Bihar, bost bikotek jokatuko dute Etxebarrian eta beste lauk Barinagan, 16:00etatik aurrera. Zapatu-domekan, berriz, egun osoan egongo dira partidak. Zapatuan, hamar partida jokatuko dira Etxebarriko frontoian, eta domekan, zazpi eta finala. Helburua Zenarruzabeitiarentzat laguntza lortzea da, eta ekimenetik lortzen den dirua familiari emango diote antolatzaileek. ... Thu, 17 Apr 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA «Antartida izan da egon garen tokirik politena edo desberdinena» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-12/p00006005/Antartida_izan_da_egon_garen_tokirik_politena_edo_desberdinena.htm El Niño, Zunbeltz, Bravo Les Filles, Totem Pole, Eternal Flame, Supercanaleta eta Azken Paradisua. Munduko zazpi pareta esanguratsu, eder eta zailenak eskalatu dituzte Eneko eta Iker Pouk (Gasteiz, 1974 eta 1977). 7 pareta 7 kontinente proiektuaren baitan gustuko dituzten bi gauza lotu dituzte: mendiak eskalatzea eta bidaiatzea. Zelan aukeratu zenituzten paretak, eta ze zailtasun dauka bakoitzak? Iker Pou: Proiektua ez zegoen eginda, beraz, guk aukeratu genuen zeintzuk pareta eskalatu behar genituen. Hiru parametro begiratu genituen hormak aukeratzeko: kontinenteko paretarik esanguratsuena izatea, eskalatzeko polita izatea eta kontinente horretako zailena edo zailenetarikoa izatea. Hiru parametro horiekin, kontinente bakoitzean paretak aukeratzen hasi ginen. Paretak espero zenuten modukoak izan dira? ... Sat, 12 Apr 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA Pou anaien emanaldia, gaur, Ansotegin http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-10/p00006009/Pou_anaien_emanaldia_gaur_Ansotegin.htm Pou anaiek emanaldia eskainiko dute gaur, 20:00etan, Ansotegi Hotelean. Ekitaldia, Ansotegi kulturegarriz ekimenaren barruan sartzen da. Aste Santuan egon zen Unhe Trio taldearen jazz kontzertuagaz hasi zen Ansotegi kulturegarriz ekimena. Erakusketak, antzerkiak, kontzertuak, bertsoak, poemak, mendia... kulturari lotutako edozein gai landuko dute Ansotegi Hotelean, hilean behin. Ansotegikoek hotelari beste erabilera bat eman nahi diote, «beti ere kulturari lotuta». «Ez dugu nahi hotela eta taberna izatea bakarrik, herriarentzako beste erabilpen bat edukitzea nahi dugu, eta hori dela eta, kulturari lotutako ekimen bereziak antolatuko ditugu», azaldu dute. Egitasmo horren barruan datoz Pou anaiak 7 pareta 7 kontinente ekimenaren gaineko berbaldia ematera, eta proiekzioa emateko hotelaren saloiko horma erabiliko dute. «Jazz kontzertua ere saloian izan zen, eta giro polita egotea lortu genuen. Oraingoan ere, giro atsegina egotea dugu», esan dute antolatzaileek. ... Thu, 10 Apr 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA Zaloaren aldeko Pala Txapelketa jokatuko dute hurrengo asteburuan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-09/p00006004/Zaloaren_aldeko_Pala_Txapelketa_jokatuko_dute_hurrengo_asteburuan.htm Zaloaren Aldeko Pala Txapelketa antolatu du Etxebarriko Gazte Asanbladak. Lehiaketa Etxebarriko frontoian jokatuko da apirilaren 18, 19 eta 20an. Adin guztiei zuzenduta antolatu du Etxebarriko Gazte Asanbladak txapelketa, eta barikura arte egongo da izena emateko aukera. Markina-Xemeingo Erlatx, Bustarri eta Berriatuako frontoiko tabernan eman daiteke izena. Taldeak binaka eratuko dira, eta bikoteko 10 euro ordaindu beharko da. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, tenisko pilotagaz jokatuko dira partidak; neskek, nahi baldin badute, erraketekin jokatzeko aukera eduki dute. Wed, 09 Apr 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA Ura, bai goitik eta bai behetik http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-05/p00008020/Ura_bai_goitik_eta_bai_behetik.htm Ordu aldaketak lo egiteko ordubete kendu zien arren, garaiz heldu ziren hitzordura Etx Kultur Elkarteak antolatutako irteeran parte hartu zutenak. Euriak ere ez zituen gelditu. Pagadietan barrena ibili ziren, eta ur jauzi bihurtutako errekak ere ikusi zituzten. Euriak harrapatu zituen Artikutzara ailegatu orduko, eta Ostatu Zaharrera heltzean blai-blai eginda zeuden denak. Autoan zeroaten arropa sikua pozik hartu zuten arren, gustura ibili ziren paraje haietan. Sat, 05 Apr 2008 01:00:00 +0200 ETXEBARRIA Artikutzako parkea ezagutzera joango dira http://www.11barri.info/paperekoa/2008-03-27/p00006005/Artikutzako_parkea_ezagutzera_joango_dira.htm Etx Kultur Elkarteak irteera-ibilaldia antolatu du Artikutza parkera, Donostiarrek edateko ura biltzen duten urtegi ingurura. Ibilaldia domekan izango da. Aste Santuko oporrei amaiera emateko asmoz antolatu du ekimena Etxebarriko kultura elkarteak. Ibilaldirako irteera 08:30ean egin dute Olaia aurretik, eta ibilbide erraza izango dela eta paraje ikusgarriak ikusi ahal izango direla aurreratu dute antolatzaileek. Donostiako Udalak erositako lurrak diren arren, Artikutzako parkea Nafarroa iparraldean dago, Lesaka, Arantza, Zubieta, Beintza-Labaien, Goizueta eta Oiartzungo herriek inguratuta. Geologikoki, Euskal Herriko lekurik zaharrenetakoa da: 300 milioi urte ditu, Aiako Harriak moduan. Barrutiaren eremua 3.700 hektareakoa da, eta 32 kilometroko perimetroa du. Mendiek inguratutako zirku baten itxura dauka. ... Thu, 27 Mar 2008 01:00:00 +0100 ETXEBARRIA Txurruka animatzeko irteera antolatu du bere lagunarteak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-03-27/p00006006/Txurruka_animatzeko_irteera_antolatu_du_bere_lagunarteak.htm Mallorkan izandako erorketatik sendatuta, Gaztela Leongo Itzulian dabil Amets Txurruka, eta ostean, datorren domekan, Laudion lehiatuko den Sari Nagusian izango da Etxebarriko txirrindularia. Hori dela eta, Amets Txurrukaren Lagunarteak hitzordua jarri du Laudioko Sari Nagusia txirrindulari lasterketa ikustera joateko. Txurrukak Euskal Herrian egingo duen aurtengo lehenengo lasterketa izango da domekakoa. Bidaiaren irteera 08:00etan izango da, Markina-Xemeingo Zelaitik, eta elkarregaz, baina bakoitza bere autoan, joango dira. Lasterketaren hainbat momentuz gozatzeko aukera edukiko dute: 09:30ean irteera ikusiko dute Zumalakarregi Etorbidean; gero, 10:35ak aldera, Altubeko Portuan batuko dira; handik, 11:56 inguruan, Garateko tontorrera joango dira. Azken geldialdia helmugan egingo dute, bertoko txirrindularia ailegatzen ikusteko. ... Thu, 27 Mar 2008 01:00:00 +0100 ETXEBARRIA Txurrukak Euskaltelegaz segiko du 2010era arte http://www.11barri.info/paperekoa/2008-03-15/p00005001/Txurrukak_Euskaltelegaz_segiko_du_2010era_arte.htm Amets Txurrukak 2010 arte sinatu du kontratua Euskaltel-Euskadigaz. Herenegun egin zuen hori, eta pozik agertu da emandako pausoagaz. Aurretik ere berba eginda zegoen Etxebarriko txirrindularia Euskalteleko arduradunekin. «Nigaz konforme zeudela esan zidaten, eta nik eurekin jarraitzeko asmoa zutela. Kontratua sinatzea falta zen bakarrik», esan du Txurrukak, sinatzeak segurtasuna eman diola gaineratuz. Gaztela eta Leoneko lasterketara Mallorkako lasterketan jausi eta gero errehabilitazioa egiten dabil txirrindularia. Hala ere, entrenatzen hasita dago, eta martxoaren 24tik 28ra Gaztela eta Leonen (Espainia) egingo den lasterketara joateko asmoa agertu du Txurrukak. «Gogor entrenatzen nabil, eta Gaztela eta Leonekoaren ostean, hemengo lasterketaren bat egingo dut, Laudiokoa, esate baterako» adierazi du Etxebarrikoak. ... Sat, 15 Mar 2008 01:00:00 +0100 ETXEBARRIA Emakumeen ikuspuntuak, 'Greban gaude' antzezlanean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-03-14/p00003008/Emakumeen_ikuspuntuak_Greban_gaude_antzezlanean.htm Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, emakumeen egoeragaz bat egiten duen antzezlana programatu du Kultura Batzordeak. Horrela, Latrikun antzerki taldeak Greban gaude komedia antzeztuko du, bihar, 19:30ean, udaletxean. Hiru garbitzailek grebara joateko erabakia hartzen dute antzezlanean, nahiz eta hasieran grebaren arrazoia inork argi ez eduki. Hirurak desberdinak dira, eta gaiak jorratzerako orduan ere ezberdintasun horiek agertuko dituzte. Elena, xelebrea da, bere senarraren- gandik banatuta dago, eta usadio zaharreko emakumea da. Jaione, emakume modernoagoa da, Zuzenbidea ikasitakoa, baina abokatuen bulego bat garbitzen egiten du beharra. Hirugarren garbitzailea, Arantxa, beti negarrez dago, sentibera da eta. Beilatokia garbitzen egiten du beharra, eta besteen esanetara moldatzen da beti, irizpide handiegirik barik. ... Fri, 14 Mar 2008 01:00:00 +0100 ETXEBARRIA Ikaslearen garapen integrala lortzeko ereduan murgilduta http://www.11barri.info/paperekoa/2008-03-04/p00003007/Ikaslearen_garapen_integrala_lortzeko_ereduan_murgilduta.htm Etxebarriko Eskolan Pentacidad ereduan murgildurik gaude, eskolako partaideak ¬ikasleak, irakasleak eta gurasoak¬ elkartuta, ikaslearen garapen integrala lortzea helburu. Eskolan, tutoretza orduetan eta bizitza arruntean, antolatutako ekintzak ikaslearen bost eremu hauek lantzeko izango dira: identitatea (nor naiz), elkarbizitzarako arauak, adimena, norbere gorputza (ezagutu, onartu eta zaindu) eta emozioak (bereiztu eta kontrolatzen ikasi). Ikasleekin ekintza batzuk egiten hasita gaude, baina aurtengo eginkizun nagusiena irakaslegoa eta familiak formatzea da. Ikasturteak dirauen artean, horrenbestez, bost-zazpi saio praktikotan parte hartu eta tarteetarako «etxerako lanak» egiteko konpromisoak ditugu hartuta. zelan egiten dugu lana umeekin? Musika Tentsioak kendu. ... Tue, 04 Mar 2008 01:00:00 +0100 ETXEBARRIA Pazkoetako idi deman izena emateko azken eguna domeka da http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-26/p00003003/Pazkoetako_idi_deman_izena_emateko_azken_eguna_domeka_da.htm Urtero moduan, Pazko astean idi probak lehiatuko dira, Etxebarriko probalekuan. Oraingoan, probak lau egunetan luzatuko dira: martxoaren 21ean, 22an, 23an eta 24an. Izen ematea martxoaren 2an, 13:00etan, amaituko da. 1.700 kiloko harria Izena emateko, udaletxean deitu behar da 94 616 64 32 telefonora, 09:00etatik 14:00etara. Epea amaitu eta segituan parte-hartzaileen zerrenda eta saioak zehaztuko dituzte. Probetan Etxebarriko 1.700 kiloko harria erabiliko dute. ############ sariak 1. 1.700 euro eta BBKren mantak. txapelak eta trofeoa. 2. 1.500 euro eta trofeoa. 3. 1.300 euro. 4. 1.100 euro. 5. 900 euro eta trofeoa. 6. 825 euro eta trofeoa. 7. 800 euro. 8. 750 euro. 9. 700 euro. 10. 675 euro. 11. 650 euro. 12. 625 euro. Lea-Artibaiko lehenengoari. Mantak. Herriko lehenengoari. Akulu sorta. ... Tue, 26 Feb 2008 01:00:00 +0100 ETXEBARRIA Gazteak Kalamua puntan egon dira http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-24/p00004004/Gazteak_Kalamua_puntan_egon_dira.htm Sun, 24 Feb 2008 01:00:00 +0100 ETXEBARRIA II. Kalamura Igoera antolatu du Etxebarriko Gazte Asanbladak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-21/p00006004/II._Kalamura_Igoera_antolatu_du_Etxebarriko_Gazte_Asanbladak.htm Etxebarriko Gazte Asanbladak Kalamuara igoera antolatu du bigarren urtez. Aringa-aringa egin behar dutenek 10:30erako egon beharko dute Olaia aurrean. Hiru sari banatuko dituzte: lehenengoarentzat kopa eta bi lagunentzako afaria, bigarrenarentzat kopa eta ardoa, eta hirugarrenarentzat kopa. Gainera, gora igoko dutenentzako pintxoak eta edaria edukiko dituzte goian antolatzaileek. Bestalde, igoera, berez, lasterketa bat den arren, asko izan ziren aurreko edizioan, proba ikusteko asmoz, bidea oinez egin zutenak. Hori dela eta, horiek ere batera joateko, 09:30ean jarri dute eurentzako hitzordua, Olaia aurrean . Thu, 21 Feb 2008 01:00:00 +0100 ETXEBARRIA Herri dantzetan trebatzeko ikastaroa antolatu dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-20/p00006902/Herri_dantzetan_trebatzeko_ikastaroa_antolatu_dute.htm Wed, 20 Feb 2008 01:00:00 +0100 ETXEBARRIA Txurrukak hiru aste beharko ditu berriro martxan hasteko http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-13/p00005005/Txurrukak_hiru_aste_beharko_ditu_berriro_martxan_hasteko.htm Amets Txurrukak klabikula apurtuta dauka, eta Euskadi Irratian atzo esan zuenez, hiru bat aste beharko ditu osatzeko. Mallorcako Challengeko bigarren etapan izan zuen istripua txirrindulari etxebarritarrak. «Harri koxkorrak zapaldu, oreka galdu eta atzekoak jo ninduen. Hamar lagun jausi ginen lurrera, tartean, jakina, neu», azaldu du Txurrukak. Plakak atera ostean, klabikula apurtuta, baina lekutik mugitu barik zeukala esan zioten medikuek. Horrez gain, kolpe bat baino gehiago ditu gorputzean. Denboraldi hasieran Istripua denboraldi hasiera-hasieran gertatu zaio Euskateleko txirrindulariari. «Aurtengo planteamendua aldatu egin beharko dut», esan du. Barikura arte Mallorcan egongo dela jakinarazi du, taldekideekin. Bestalde, Australian egon da orain dela gutxi. Hango esperientziagaz gustura bueltatu da, taldeka bosgarren postua lortu dute eta. ... Wed, 13 Feb 2008 01:00:00 +0100 ETXEBARRIA Txurrukaren lagunarteak ekipoa ipiniko du eskura http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-01/p00005005/Txurrukaren_lagunarteak_ekipoa_ipiniko_du_eskura.htm Fri, 01 Feb 2008 01:00:00 +0100 ETXEBARRIA Kandelekin argitutako zubia http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-01/p00008019/Kandelekin_argitutako_zubia.htm Sortu, parte hartu, eta herri kultura lantzeko asmoz sortu zuten Etx Kultur Elkartea, eta bide horretan, hainbat ekimen eroan dituzte aurrera. Oraingoan, ekimen berezi bategaz datoz gainera: herriko zubia kandelaz argitu nahi dute. Zapatuan Kandelarixo edo Kandelaria Eguna ospatuko da. Egun horretan kandelak pizteko ohitura dago, eta ohitura hori kalera atera nahi dute Etx elkartekoek, herrira zabalduz. Herritar guztiak gonbidatu dituzte ekimenera, eta prestaketarako hitzordua 19:30- ean ipini dute. Kandela piztea, ostera, 20:00etan egingo dute. Eguraldia lagun izan beharko dute Etx elkartekoek ekimena aurrera eroan ahal izateko, euria egiten badu, bertan behera utziko dute eta. India eta Tibet Urteko bigarren ekimena izango da kandelak piztearena. Urtea gogoz hasi du elkarteak, eta gainera, hasteko aukeratu zuten India eta Tibeten gaineko diapositiba emanaldia arrakastatsua izan zen. ... Fri, 01 Feb 2008 01:00:00 +0100 ETXEBARRIA India eta Tibeteko diapositibak daude http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-25/p00005001/India_eta_Tibeteko_diapositibak_daude.htm Fri, 25 Jan 2008 01:00:00 +0100 ETXEBARRIA Bertotik Saharara http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-09/p00006006/Bertotik_Saharara.htm Orain dela urte bi, Fagor Arrasate Kooperatibako bazkideek emakumeentzako gunea muntatzeko diru laguntza bideratu zuten Saharara. Urte bi eman dituzte eraikina egiten, eta amaitu ondoren, inaugurazioan izan da hiru laguneko ordezkaritza. Euretako bat, enpresak Etxebarriko fabrikatik abiatu da. Eraikina, El Aaiun kanpamentuan dago, Mendebaldeko Saharan, eta emakume talde batek kudeatu eta martxan jarri du, emakumeen egoerari aurre egiteko helburuagaz. 90.000 euro zuzendu ditu Fagorrek eraikina egiteko, baina bertan beste zeozertaz konturatu dira: orain, eraikina bete egin behar dela. Emakumeen zentroak, 350 metro karratu ditu. Bertan, berbaldi, antzerki eta abarrerako ospakizun aretoa, orientazio gela, haurdun dauden emakumeei laguntzeko gela, aldizkaria, elikadura gela, haurtzaindegia, edertasun gela, eta nagusiei erdaraz eta ingelesez erakusteko alfabetatzeko gunea ipini dituzte. Eraikin ederra da izatez, zementuzkoa. Kanpamentuko etxeak, orokorrean, areagaz egindakoak dira. Area busti, eta adobezko piezak egiten dituzte. Sikatu ondoren, eraikitzen hasten dira. Material horrek arazo bat dauka: euria egiten duenean jausi egiten dela. Beraz, zementuzko eraikina altxatzea garrantzitsua izan da. ... Wed, 09 Jan 2008 01:00:00 +0100 ETXEBARRIA Bertotik Saharara http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-05/p00008020/Bertotik_Saharara.htm Orain dela urte bi, Fagor Arrasate Kooperatibako bazkideek emakumeentzako gunea muntatzeko diru laguntza bideratu zuten Saharara. Urte bi eman dituzte eraikina egiten, eta amaitu ondoren, inaugurazioan izan da hiru laguneko ordezkaritza. Euretako bat, enpresak Etxebarriko fabrikatik abiatu da. Eraikina, El Aaiun kanpamentuan dago, Mendebaldeko Saharan, eta emakume talde batek kudeatu eta martxan jarri du, emakumeen egoerari aurre egiteko helburuagaz. 90.000 euro zuzendu ditu Fagorrek eraikina egiteko, baina bertan beste zeozertaz konturatu dira: orain, eraikina bete egin behar dela. Emakumeen zentroak, 350 metro karratu ditu. Bertan, berbaldi, antzerki eta abarrerako ospakizun aretoa, orientazio gela, haurdun dauden emakumeei laguntzeko gela, aldizkaria, elikadura gela, haurtzaindegia, edertasun gela, eta nagusiei erdaraz eta ingelesez erakusteko alfabetatzeko gunea ipini dituzte. Eraikin ederra da izatez, zementuzkoa. Kanpamentuko etxeak, orokorrean, areagaz egindakoak dira. Area busti, eta adobezko piezak egiten dituzte. Sikatu ondoren, eraikitzen hasten dira. Material horrek arazo bat dauka: euria egiten duenean jausi egiten dela. Beraz, zementuzko eraikina altxatzea garrantzitsua izan da. ... Sat, 05 Jan 2008 01:00:00 +0100 ETXEBARRIA Arriaga anaien lanak egongo dira ikusgai http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-20/p00006005/Arriaga_anaien_lanak_egongo_dira_ikusgai.htm Arriaga Euskal Artisautzaren erakusketa egongo da zabalik Gabonetan udaletxean. Domekan zabalduko dute, eta urtarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai. Arriaga euskal altzariak egiten dituen artisau familia da. 75 urtean artisau tradizionalaren ideologia bizirik gorde du, altzarien tailuen bitartez naturaren pertzeptzio ezberdinak isladatuz, sinbolo hizkuntza modura. Izan ere, kaxa baten bitartez eta bertan tailatutako irudien bitartez, antzina euskaldunek sinismenak adierazten zituzten ilargia, eguzkia, txoriak eta sinboloak, esate baterako, lauburuak erabiliz. Lehenengo eskultura zen. Tailatuz adierazten zuten, grabatuta geratzen zen egurrean adierazi nahi zutena. Familiaren bideari jarraituz Jose PabloArriaga eta Henrike Arriagak haien aitonak hasitako ibilbideari jarraitzen diote, beraien aita ere igaro den bidetik, eta horren adibide, erakusketan ikusgai izango den Henrikek egindako kutxa. Beste alde batetik, Jose Pablo Arriagak kontzeptu biak uztartu ditu, eta altzari funtzional eta artistikoa sortu. ... Thu, 20 Dec 2007 01:00:00 +0100 ETXEBARRIA Gabon Egunerako prestatzen http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-18/p00003006/Gabon_Egunerako_prestatzen.htm Tue, 18 Dec 2007 01:00:00 +0100 ETXEBARRIA Euskara talde berriak zapaturako jaia antolatu du http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-28/p00006001/Euskara_talde_berriak_zapaturako_jaia_antolatu_du.htm Wed, 28 Nov 2007 01:00:00 +0100 ETXEBARRIA «Etorkizunean Etxebarrian edo eskualdean irrati libre bat izatea buruan bueltaka darabilt» http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-18/p00002014/Etorkizunean_Etxebarrian_edo_eskualdean_irrati_libre_bat_izatea_buruan_bueltaka_darabilt.htm 25 urte beteko ditu datorren urtean Hala Bedi irrati libreak. Joan den bi urtean Oreka desorekan irratsaioko esataria da Patxi Ibarzabal (Etxebarria, 1972). Irakasle eta kazetari beharrak bateragarriak direla uste du, komunikazioak lotzen dituela biak. 25 urte pasa eta gero, ia 60 irratsaio eta 100 bolondresetik gora zabiltzate Hala Bedin. Zelan lortzen da hori mantentzea? Antolaketa ona behar da, eta zelan ez, baita ere borondatea eta gogoa. Bolondresok proiektua geure sentitzen dugu. Gainera, irrati librea da, eta norbera ere libre sentitzen da. Horrek aukera asko ematen du norbere ideiak eta sentsibilitatea lau haizetara zabaltzeko. Datorren urtean dialera demokrazia eroango duzuela diozue. Eusko Jaurlaritzak dekretu bat dauka, eta guk nahi duguna da Hala Bedi ere dialean egotea, baina bere izaera mantenduta. Zeren, uste dugu komunikatzeko eskubidea denona dela, eta irrati libreak horretarako aukera ematen digu. ... Sun, 18 Nov 2007 01:00:00 +0100 ETXEBARRIA «Etorkizunean Etxebarrian edo eskualdean irrati libre bat izatea buruan bueltaka darabilt» http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-17/p00003008/Etorkizunean_Etxebarrian_edo_eskualdean_irrati_libre_bat_izatea_buruan_bueltaka_darabilt.htm 25 urte beteko ditu datorren urtean Hala Bedi irrati libreak. Joan den bi urtean Oreka desorekan irratsaioko esataria da Patxi Ibarzabal (Etxebarria, 1972). Irakasle eta kazetari beharrak bateragarriak direla uste du, komunikazioak lotzen dituela biak. 25 urte pasa eta gero, ia 60 irratsaio eta 100 bolondresetik gora zabiltzate Hala Bedin. Zelan lortzen da hori mantentzea? Antolaketa ona behar da, eta zelan ez, baita ere borondatea eta gogoa. Bolondresok proiektua geure sentitzen dugu. Gainera, irrati librea da, eta norbera ere libre sentitzen da. Horrek aukera asko ematen du norbere ideiak eta sentsibilitatea lau haizetara zabaltzeko. Datorren urtean dialera demokrazia eroango duzuela diozue. Eusko Jaurlaritzak dekretu bat dauka, eta guk nahi duguna da Hala Bedi ere dialean egotea, baina bere izaera mantenduta. Zeren, uste dugu komunikatzeko eskubidea denona dela, eta irrati libreak horretarako aukera ematen digu. ... Sat, 17 Nov 2007 01:00:00 +0100 ETXEBARRIA Euskaldunen etorkizunen gainean berba egingo du Gabirel Ezkurdiak http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-15/p00006010/Euskaldunen_etorkizunen_gainean_berba_egingo_du_Gabirel_Ezkurdiak.htm t. l. aramaio Gabirel Ezkurdiagaz berbaldi bilgunea antolatu du Etx Kultur Taldeak, bihar gauerako. XXI. mendean euskaldunek munduan daukaten lekuaren gainean berba egiteko eta eztabaida aukera edukiko dute 21:00etan eskolan batzen direnek.«Euskaldunok, Europako herririk zaharrenak, erronka baten bizi gara. Hainbestetan inbadituak, okupatuak eta kolonizatuak izan arren, inoiz ez gaituzte garaitu. Eta XXI. mendeari begira zer?», hausnartu nahi dute antolatzaileek, eta galdera batzuk planteatu. «Globalizazioaren eraginak onak ala txarrak dira euskaldunontzat? Herri modura gai gara erronka horiei aurre egiteko? edo Amazonaseko herri indigena asko modura desagertu egingo gara?». ... Thu, 15 Nov 2007 01:00:00 +0100 ETXEBARRIA