Berriatua, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info Hitzako albiste zerrenda berriatua eu Fri, 21 Nov 2008 00:17:09 +0100 60 Berriatua, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info/rss/logo.gif 11barri.info Bi autok elkar jo dute Berriatuan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-11-12/p00006001/Bi_autok_elkar_jo_dute_Berriatuan.htm Wed, 12 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERRIATUA Aurtengo kantaldian zazpi parte-hartzaile egongo dira udaletxean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-11-07/p00003003/Aurtengo_kantaldian_zazpi_parte-hartzaile_egongo_dira_udaletxean.htm Euskal Kantuzaleen Elkartea Kantagintzak antolatuta, 2008ko Kantaldia egingo da bihar, Berriatuko udaletxean. Berriatua, Etxebarria eta Markina-Xemeingo partaideak igoko dira oholtzara. Ekimena 20:00etan hasiko da udaletxean bertan. Parte hartzaileak honakoak izango dira: Naiara Plaza eta Eneritz Kaltzakorta; Mirari Azkune; Nerea Aretzabaleta eta Oihane Uranga, eta Maider Ostolaza eta Garazi Azpiri. Fri, 07 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERRIATUA Manilako Grand Slamean izango dira Lander eta Plaza http://www.11barri.info/paperekoa/2008-11-04/p00002002/Manilako_Grand_Slamean_izango_dira_Lander_eta_Plaza.htm Atzo ailegatu ziren Filipinetara Master Jaiko bost pilotari, tartean berriatuar bi: Lander eta Plaza. Eguenean eta barikuan Lander eta Mikel Plaza zestalari berriatuarrek Manilako Grand Slamean parte hartuko dute, Baronio, Elizegi eta Garai puntistekin batera. Txapelketa Jai Alai enpresen arteko Munduko Zirkuitu barrukoa da. Horren barnean, partidak eta kinielak jokatuko dituzte. Astebete Filipinetan Puntisten euskal espedizioa hurrengo astelehenera artekoa izango da. Kirolariak, hurrengo astean etxerako bidean hartzen dutenera arte, Filipinetako hiriburuko Manila Pavilion Hotelean egongo direla jakitera eman dute Master Jaikoek. Bidaian, zestalariek Mikel Aierbe palistagaz egoteko aukera eduki dute. Tue, 04 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERRIATUA «Gozatzeko aukerarik ematen badit, egingo dut bigarren bat ere» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-11-02/p00005006/Gozatzeko_aukerarik_ematen_badit_egingo_dut_bigarren_bat_ere.htm Badira berrogei urte Angelen pasadizoak entzun nituala. Erromako Monteverde Ve-cchio-n ginala ikastera joanik, Pedro Arriolari, Jose Antonio Aranbururi eta neuri kontetan euskuzan Angelek halakoak. Ordurik gora izan ditut gogoan nahiz ahoan Linda astoaren arre-isoak edo medikuak ¬txakurren bildur¬ etxera deitzeko teilatura jaurti zituan harrien pasadizoa. Horiexek berbak eskaini dizkie Juan Luis Goikoetxeak Milloitik Mundura irakurgai edukiko dutenei, sarreran. Ahapaldi horren inguruan, beste asko eta asko bildu ditu Angel Ugarteburu berriatuarrak. Horren lekukoak izan ziren herenegun iluntzean, Berriatuko Bideo Gelan elkartu ziren lagunak. Imanol Mugartegi alkatea eta Labayru Ikastegiko Adolfo Arejita alboan, pasadizoz pasadizo, kantuz kantu eta gutunez gutun joan zen idazlea bere bizitzako pasarteak biluzten: bere liburua izan ere, autobiografia generokoa da. ... Sun, 02 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERRIATUA Angel Ugarteburuk liburua aurkeztuko du bihar iluntzean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-30/p00003004/Angel_Ugarteburuk_liburua_aurkeztuko_du_bihar_iluntzean.htm Milloitik Mundura: Ume-denporako oihartzunak izeneko liburua aurkeztuko du bihar Angel Ugarteburu berriatuarrak. Liburuaren sarrera Juan Luis Goikoetxeak idatzi du. Kultura Batzordeak bideo gelan egingo den aurkezpenera joateko deia egin du. 20:00etan egin dute hitzordua. Thu, 30 Oct 2008 01:00:00 +0100 BERRIATUA Pausoak aurrera eta urteak atzera http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-26/p00007003/Pausoak_aurrera_eta_urteak_atzera.htm Lakaenea baserria, Urepel iturria, Aranzibia dorretxea eta Etxebarria baserria. Pausoz pauso eta auzorik auzo, hogei lagunek Berriatuko ondarea gertutik ezagutzeko aukera eduki zuten atzo. Antzinako bizimodua ulertzeko asmoz, ibilbide luzea egin zuten bisitariek, gidari baten laguntzagaz. 11:00etan Berriatuko udaletxean elkartu ziren denak. Eguraldi ona zegoen, eguzkiak bete-betean Berriatuko plaza argitzen zuen. Oinetako erosoak jantzita, argazki makina lepotik zintzilik eta motxila txikia eskuetan zutela, hogei lagun elkartu ziren udaletxean. Imanol Mugartegi Berriatuko alkatearen agurra jaso ondoren, bisitariek egitekoak ziren ibilbidea nondik norakoa izango zen entzun zuten. «Herrietako ondarea babeste eta erakuste aldera, Bizkaiko Foru Aldundiak horrelako ibilaldiak antolatu ditu; Berriatuan, laugarrenez egingo da». ... Sun, 26 Oct 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Desanexio Txapelketa, abian http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-24/p00002001/Desanexio_Txapelketa_abian.htm Desanexio txapelketak zesta-puntako partidez beteko du Mendibarren frontoia. Gaur eta bihar jokatuko dira lehen partidak. Ondarroatik desanexioa lortu zutenetik ospatzen duten jaialdiaren barruan kokatu izan da beti izen bera daroan zesta txapelketa. Aurten, ohi duen moduan, kadete zein gazte mailako partidak ikusteko aukera eskainiko du. Tarteka, hala ere, elite mailako jokalarien norgehiagokak ere egongo dira. Euskal Herri guztiko zesta eskolek jasotzen dute berriatuarren gonbidapena. Horri esker, besteak beste, Zumaia, Gernika, Noain, Tolosa, Gasteiz, Durango eta Donostiako jokalariak etorriko dira. Bertokoek ere ez dute hutsik egingo: Lekeitio, Markina-Xemein eta Mutrikuko eskolek ere euren ordezkaritza bidaliko dute. Txapelketak azaroaren 30era arte iraungo du. Egun horretan jokatuko dira hiru mailetako finalak. ... Fri, 24 Oct 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Finalaurrekoetarako txartel bila jokatu dute berriatuarrek http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-17/p00002006/Finalaurrekoetarako_txartel_bila_jokatu_dute_berriatuarrek.htm Lander eta Felix, Goikoetxea eta Mugartegi. Bi bikote horiek izango dira binakako mundialaren finalaurrekotan sartzeko lehiatuko diren bikoteak. Enpresen Zirkuituko Binakako Mundialeko bi partida jokatuko dira gaur gauean, Mendibarren frontoian. Lehen partidan bi bikoteak gogor saiatuko direla aurreikus daiteke. Izan ere, bat A taldetik sailkatuko dena izango da; bestea, berriz, kanporatua. Gainera, lau pilotarietako hiru herrikoak izanik ¬Lander, Felix eta Mugartegi¬, partidak ikusmira sortuko duelakoan daude Master Jai enpresakoak. Irabazleek Luis eta Irastorza dituzte zain. Finalaurrekoak Durangoko Ezkurdi frontoian jokatu dira bihar, 22:00etan. Finalarrekoetarako txartelaren bila jokatuko duten bi bikoteez gain, beste norgehiagoka bat ere egongo da: Baroniok eta Elizegik Arriaga Oiarbideren aurka neurtuko dituzte indarrak. Azken bi bikote horiek, ordea, ligaxkari agur esateko partida jokatuko dute. Izan ere, Mendibarrenen ariko diren bi bikoteek B taldeko beste bi bikoteen aurka ¬Luis-Irastorza eta Olha-Alliez¬ jokatutako partidak galdu egin dituzte, eta ondorioz, ez daukate sailkatzeko inolako aukerarik. Horrela, «mundialari dotoreziaz agur esateko, partida ederra» izango dela iragarri dute Master Jaitik. ... Fri, 17 Oct 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Udalak etziko elkarretaratzean batzeko deia egin du http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-01/p00005001/Udalak_etziko_elkarretaratzean_batzeko_deia_egin_du.htm Berriatuko udalbatzarrak EAE-ANVren ilegalizazioa «euskal herritarren kontrako eraso bortitza» dela adierazi du onartu berri duen mozioaren bitartez. Udal guztiek herritarren borondatea eduki behar dutela oinarri ere esan dute. «Ilegalizazio estrategiaren bidez Euskal Herrian ezarritako salbuespen egoera salatzeko eta euskal herritarren eskubideak nahiz borondatea errespeta dadin exijitzeko» elkarretaratzea deitu du etzirako, 19:30ean, udaletxe aurrean. Herritarrei bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu die. Era berean, herritarrek aukeraturiko ezker abertzalearen zinegotziak eta parlamentariak eragile eta mintzakide politiko moduan onartzen dituela adierazi du, eta ezker abertzalearen parte-hartze politikoa bermatzeko konpromisoak hartuko dituela. Aldaketa, beharrezkoa ... Wed, 01 Oct 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Lander banakako txapelketatik kanpo gelditu da 27-30 galduta http://www.11barri.info/paperekoa/2008-10-01/p00005003/Lander_banakako_txapelketatik_kanpo_gelditu_da_27-30_galduta.htm Lander berriatuarrak ezin izan du Zesta-puntako Banakako Munduko Zirkuituko Txapelketan aurrera egin. Herenegun Gernikan jokatutako norgehiagokan 27-30 irabazi zion Enbilek. Partidaren aurretik finalerdirako sailkatzeko aukera zeukan Landerrek, baina horretarako 30-11 irabazi beharra zeukan. Partidan, ostera, ia denbora guztian tanto gutxiago zituen bere alde markagailuan. 9-13 eta 15-19 galtzen ere joan zen, baina partida amaitzeko hamar tanto falta zirela, berriatuarrak emozioa ipini zuen kantxan: 25-24 jarri zen aurretik. Baina azken zatian ez zuen erregulartasunik eduki, eta beraz, A taldeko irabazlea da Enbil. Arriagak min hartu du B taldeari dagokionez, Elizegi eta Arriaga bolibartarraren arteko partidan min hartu zuen bertokoak, 10 eta 9 irabazten zihoala. Beraz, 10-30 emaitzagaz, Enbil izango da Ińaki Goikoetxearen kontra indarrak neurtuko dituena. Bai partida hori baita Zelaia eta Irastorzaren artekoa ere Berriatuko Mendibarren frontoian jokatuko dira etzi, 22:30ean. ... Wed, 01 Oct 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Marmitako jana antolatu du Anaitasuna Elkarteak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-30/p00006902/Marmitako_jana_antolatu_du_Anaitasuna_Elkarteak.htm Tue, 30 Sep 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Mendibarrenen hasiko da Master Jai enpresak antolatu duen txapelketa http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-19/p00002007/Mendibarrenen_hasiko_da_Master_Jai_enpresak_antolatu_duen_txapelketa.htm Bihar hasiko da enpresen zirkuituko Munduko Txapelketa. Mendibarren frontoian izango da banakako txapelketako lehen partida. Enpresen zirkuituko Munduko Txapelketa Master Jaik antolatu du inolako erakunde publkikoren babesik gabe, eta Jai Alive enpresaren parte-hartzerik gabe. Herenegun aitzitik aurkeztu zuten txapelketa, eta banaka ezezik binaka ere lehiatuko dute. Koadroa osatuko duten pilotarien artean bertoko lau agertzen dira: Andoni Arriaga bolibartarra, Alejandro Zelaia markinarra eta Felix Espilla eta Lander Balenziaga berriatuarrak. Azken pilotari hori izango da, hain zuzen, gaur jokatuko den buruz-buruko lehiaketako lehen partidan egongo den pilotarietako bat. Aurrean Irastorza edukiko du. Partida nagusiaren aurretik zein ondoren, binakako partidak ere egongo dira. Aurrez: Mikel-Garita eta Lauzirika-Arriola. Ondoren: Alberdi II-Alberdi III-Aimar-Felix. ... Fri, 19 Sep 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Lan ona eginez ondo pasatzeko helburua daroe taldeek zelaira http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-17/p00002006/Lan_ona_eginez_ondo_pasatzeko_helburua_daroe_taldeek_zelaira.htm Wed, 17 Sep 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Gogotsu dator Berriatuko kluba http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-17/p00002005/Gogotsu_dator_Berriatuko_kluba.htm Wed, 17 Sep 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Gogotsu dator Berriatuko kluba http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-17/p00002001/Gogotsu_dator_Berriatuko_kluba.htm Berriatuko klubean motorrak martxan ipintzen dabiltza denboraldi berrian maila egokian jokatzeko. Hastera doan futbol denboraldian lau talde izango dira Berriatukoren izenpean jokatuko dutenak. Orain, buru-belarri ari dira entrenatzen, eta tarteka lagun arteko partidaren batzuk ere jokatzen dituzte. «Gogotsu gaude partida puntuagarriak jokatzen hasteko», adierazi dute jokalariek. Mutil nagusien taldea Gora eta gora egin duen taldea da Berriatuko FTren nagusien taldea. 2005-06 denboraldian hasi zen zorte ona bertako jokalarientzat. Izan ere, sasoi hartan lurraldeko bigarren mailatik lehenengora igo ziren. Hurrengo urtean ere, zorte ona bidelagun eduki zuten, eta lurraldeko lehenengo mailan jokatzetik preferente mailan jokatzera pasatu ziren. Iaz, maila horretan mantentzea lortu zuten klubeko nagusien taldekoek. «Aurten, taldeak aldaketa handiak izan ditu, eta horregatik gaitzagoa izango da denboraldia, baina preferenteen kategorian mantentzea gustatuko litzaiguke», azaldu du kirol koordinazioaz arduratzen den Iker Santosek. Denboraldiko lehenengo partida irailaren 22an jokatuko dute, Mungiaren kontra. ... Wed, 17 Sep 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Aitxe Kurutz, antzinakoa berreskuratuz http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-16/p00006007/Aitxe_Kurutz_antzinakoa_berreskuratuz.htm Tue, 16 Sep 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Txipli-txapla pedaletan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-14/p00005004/Txipli-txapla_pedaletan.htm Zaparrada handia, baina bizikletan lehiatzeko gogo bizia. Hamazazpi eta hamazortzi urte bitarteko 23 gaztek Berriatuko Aitxe Kurutzeko Jaiei hasiera eman zioten atzo, 26. Aitxe Kurutz Txirrindulari Sariagaz. 16:00ak puntuan zirenean, gurpilak asfaltozko autobide erdian jarri eta Ondarroarantz abiatu ziren txirrindulariak, laguntzaileak atzetik zirela. Guztira, 73,6 kilometroko ibilbidea egin behar zuten: Berriatua, Ondarroa, Berriatua, Plazakola, Merelludi, Oleta, Lekeitio, Ondarroa, Berriatua, Plazakola, Merelludi, Oleta, Lekeitio, Mendexa, Ondarroa eta Berriatua. Eskualdean barrena, denetariko eguraldia eduki zuten txirrindulariek; eguzkia, euria eta lanbroa. Hiru sari eta bi saritu Antolatzaileek hiru sari banatu zituzten lasterketan: lasterketako saria, mendiko saria eta taldekako saria. Horrela bada, lasterketako irabazlea Pello Bilbao gernikarra izan zen, eta mendiko saria ere berak irabazi zuen. Taldekako saria Elorriagak lortu zuen. ... Sun, 14 Sep 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Mugartegik eta Aimarrek Goikoetxea atzean lagatzea lortu dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-14/p00005002/Mugartegik_eta_Aimarrek_Goikoetxea_atzean_lagatzea_lortu_dute.htm Aimarrek eta Mugartegik Goikoetxeari irabazi zioten atzo Berriatuko frontoian jokatu zen zesta-puntako norgehiagokan. Bigarren partidan, A. Arriagak eta Alberdi III.ak Lander eta Elizegi garaitu zituzten, 35-27ko emaitzagaz. Aimar eta Mugartegi gogor hasi ziren Goikoetxearen aurka, baina partidak aurrera egin ahala, gauzak zailtzen joan ziren. Goikoetxeak gogor erantzuten zion bikoteari, eta ondorioz, markagailua berdinduta joan zen partida osoan. Azkenean, 28-30eko emaitzagaz, Aimar eta Mugartegi txapeldun atera ziren Mendibarrenetik. Bigarren partida ere lehenengoa bezain ikusgarria izan zen, baina Landerrek eta Elizegik osatzen zuten bikoteak ezin izan zituen Arriagaren eta Alberdiren jokaldiak gainditu. Sun, 14 Sep 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Eztabaida Eguna antolatu dute biharko http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-12/p00007008/Eztabaida_Eguna_antolatu_dute_biharko.htm Gazte guztien artean gazte asanbladaren inguruan berba egitea eta etorkizunerako gazte asanblada indartsu bat berreratzea helburu, Eztabaida Eguna antolatu du Gazte Asanbladak biharko. 12:00etan hasiko dute eguna, harreragaz. 12:30ean gazte asanbladen eta gaztetxeen funtzionamendua zein izan beharko lukeen eztabaidatzen hasiko dira, eta herriko asanbladaren ibilbidearen errepasoa ere egingo dute. Ostean, gazte bazkarian batuko dira. Gazteen arazoak ahotan Bazkalostean, etxebizitza arazoaren inguruan eta gaztetxeen borroken inguruan egingo dutela berba esan dute Gazte Asanbladako kideek. Parte hartzeko deia herriko gazte guztiei egin diete, eta batez ere, asanbladara joaten ez direnei. Ahalik eta gazterik gehien nahi dute batu. Fri, 12 Sep 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Bizikleta lasterketak iragarriko ditu etzi Aitxe Kurutz Jaiak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-12/p00007003/Bizikleta_lasterketak_iragarriko_ditu_etzi_Aitxe_Kurutz_Jaiak.htm 26. Aitxe Kurutz Txirrindulari Sariak hasiko ditu aurtengo Aitxe Kurutzeko Jaiak. Zapatu arratsaldean izango da. Junior mailako txirrindulariek 73,6 kilometro egin beharko dituzte bizikleta gainean. Berriatutik abiatuko dira Ondarroarantz. Han berriz ere irteera lekura buelta egin eta Lekeitiora joango dira. Handik Ondarroara, eta berriro buelta berdina. Bitartean, frontoian, Aimarrek eta Aitorrek Goikoetxearen kontra jokatuko dute zestaz. Herritarrak parrilladan batuta Zapatuan, kirolaren osagarria jan-edana izango da. Iluntzean, sardinak, hegaleko xerrak erreta, sagardoa, txakolina... ziurtatuta egongo dira errekondoan egingo duten parrilladan. Domeka goiza umeena izango da. Duatloia eta jolasak jokatuko dituzte. Gazteek, ostera, koadrilen arteko desafioari egin beharko diete aurre, herri kiroletan. Gero, indarrak berreskuratzeko, bazkaria egingo dute. ... Fri, 12 Sep 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Ezkontzaren 60. urteurrena gogoan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-09/p00003006/Ezkontzaren_60._urteurrena_gogoan.htm Gardotzako Andra Mari ermitako jaiek ospakizun berezia izan zuten atzo. Berriatuko nagusien Anaitasuna Elkarteak antolatuta, aurten 60 urte ezkonduta bete dituzten Rikardo Mugartegi eta Teresa Aranbarri senar-emazteak omendu zituzten. Txapligu eta trikitixa soinuek eman zioten sarrera mezari, eta orain dela 60 urte moduan, aldarearen aurrean jarri ziren Rikardo Mugartegi eta Teresa Aranbarri. Lagun eta senideez bete-bete egin zen atzokoan Gardotzako ermita Andre Mariaren jaiotza ospatu eta senar-emazteak zoriontzeko. Ekimen hunkigarria On Zakariasek meza eman ostean, hasi zen omenaldia. Juan Mugartegik bertsoak bota zizkien, eta Anaitasuna Elkartekoek loreak eta oroigarria oparitu zizkioten bikoteari. Hori guztia eskertzeko, Rikardo Mugartegik, guztiz hunkituta, emozioz betetako bertsoak bota zituen ermitan batutakoen malko eta txaloak eraginez. Amaitzeko, ermita guztiak bat egin zuen bikoteari Zorionak abesteko. ... Tue, 09 Sep 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Ez da janzteko bakarrik http://www.11barri.info/paperekoa/2008-09-03/p00006003/Ez_da_janzteko_bakarrik.htm Txapela buruan eta ibili Milloiko sanantolinetan. Antzerako leloari kasu eginda batu ziren atzo hainbat lagun San Antolin egunez Berriatuko Milloi auzoan. Izan ere, mezaren ostean V. Txapel Jaurtiketa jokatu zuten hogei lagun pasatxok. Meza osteko txikiteoan beroketak eginda, ia entrenatu ere egin barik ekin zioten ume, gazte zein nagusiek txapela zeinek urrunen botatzeari. Umeen txanda izan zen lehenengo. Marka polita egin zuten, gainera. Lehenengo biek 10,20 metro luze bota zuten. Euren atzetik parte hartu zuen gizona ez zen ailegatu bederatzira ere... Lau finalera Tartean batzuek ederto botatzen zuten, beste batzuek, ostera, markatutako gunetik kanpora... Iker Laka ere parte hartzen zegoen, iazko txapelduna. Eta botatzea tokatu zitzaionean marka ederra egin zuen: 15,30 metro. Atzetik zen gizonak gazteari eskatu zion aholkua, ea zelan bota zuen galdetu zion. Ez du, beraz, beti zaharragoak gazteagoa aholkatzen... ... Wed, 03 Sep 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Motor baten eta auto baten arteko istripua gertatu da Berriatuan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-27/p00005002/Motor_baten_eta_auto_baten_arteko_istripua_gertatu_da_Berriatuan.htm Atzo, 12:40an, Yamaha markako motor batek eta Opel Corsa markako auto batek istripua eduki zuten Berriatuan. Motorreko gidaria larri zauritu zen, eta ondorioz, Osakidetzako helikopteroa bertaratu zen zauritua Gurutzetako ospitalera eroateko. Pasaiako 44 urteko J.M.S.H. gizonezkoak zituen zauriak zirela eta, istripuaren lekura hurbildu ziren osasun zerbitzuek helikopteroari deitu zioten. BI-633 errepidea itxita egon zen 16:00ak arte eta Ertzaintzak zirkulazioa BI-638 errepidera desbideratu zuen. Sun, 27 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Lantegi Batuakeko beharginek lan hitzarmen «duina» aldarrikatu dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-12/p00003006/Lantegi_Batuakeko_beharginek_lan_hitzarmen_duina_aldarrikatu_dute.htm Lantegi Batuakek Berriatuan duen enpresako beharginek lan hitzarmen «duina» aldarrikatu zuten atzo ordu erdiko elkarretaratzean. «Normaltasunez lan egiteko gaitasuna dugu, eta lan baldintzak hobetzeko hitzarmen duin bat lehenbailehen sinatzea eskatzen dugu», adierazi dute. Aurretik adostutako hitzarmenean esandakoa errespetatuz, Lantegi Batuakeko behargin guztien ordezkaritza batzordeak aurten sinatu behar zuen lan hitzarmen berria erakundeko zuzendaritzagaz. Horretan, langileriaren lan baldintzak hobetzeko zenbait puntu aldatuko ziren. Baina bi aldeen desadostazuna zela medio, negoziazioak eten egin ziren otsaila aldera. Hori dela eta, orain dela hiru aste, Lantegi Batuakeko beharginen batzordearen babesagaz, erakunde horretako langile batzuk kalera atera ziren protesta egitera eta lan hitzarmen «duinaren» negoziazioak berriro martxan jartzeko eskatzera. ... Sat, 12 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Abuztuaren 8ra eta 9ra atzeratu du asanbladak Urregaraira irteera http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-04/p00005004/Abuztuaren_8ra_eta_9ra_atzeratu_du_asanbladak_Urregaraira_irteera.htm Gazte Asanbladak atzeratu egin du asteburu honetan egitekoa zen irteera, sanpedroetako areto futboleko partidengatik. Uztailaren 4an eta 5ean beharrean, abuztuaren 8an eta 9an joango dira Urregarai mendira. Azaldu dutenez, aurretik eman beharko da izena irteeran parte hartzeko. «Oraindik ez daukagu zehaztuta non eta noiz arte, baina kartelen bidez emango dugu jakitera», esan dute. Irteeraren egunetan egingo dituztenak ere hasi dira planifikatzen. Bariku goizean oinez joango dira mendira, Milliotik zehar. «Gero, bertan, jolasak eta bazkaria, behintzat, egingo ditugu». Gauean kanpin dendetan egingo dute lo. Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Batzarretara joateko deia egin diete gazteei http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-25/p00003006/Batzarretara_joateko_deia_egin_diete_gazteei.htm Berriatuko Habixi taldeak esan du Udala hirigintza planaren inguruan herrian bideratzen ari den eztabaida begi onez ikusten duela. «Prozesu parte-hartzaile hori positiboa da, eta gazteok ere parte hartu behar dugu», adierazi dute. Izan ere, aurreko legegintzaldian Udalak mahai gainera atera zuen plangintzak kritika asko eduki zituen ¬besteak beste, 344 etxebizitza gehiago egitea aurreikusten zuen¬. Proiektuaren kontrako plataforma bat ere sortu zen orduan. Eta horrek, oraingoz, egitasmoa gelditzea lortu zuen. Horregatik ari da orain Udala herri batzarrak egiten, herritar guztien artean erabakitzeko geroko herria. Hainbat ideia Horren harira, etxebizitza eskubidearen aldeko talde sortu berriak, Habixik, oraindik proposamenik aurkeztu ez badu ere, honako ideiak darabiltza esku artean: «Alternatiben artean, Udala herriko lur guztien jabe eta kudeatzaile izatea, alokairu soziala edota gazteentzako errenta sozialean oinarritutako etxebizitza amankomunak bultzatzea daude». ... Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Batzarretara joateko deia egin diete gazteei http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-25/p00003006/Batzarretara_joateko_deia_egin_diete_gazteei.htm Berriatuko Habixi taldeak esan du Udala hirigintza planaren inguruan herrian bideratzen ari den eztabaida begi onez ikusten duela. «Prozesu parte-hartzaile hori positiboa da, eta gazteok ere parte hartu behar dugu», adierazi dute. Izan ere, aurreko legegintzaldian Udalak mahai gainera atera zuen plangintzak kritika asko eduki zituen ¬besteak beste, 344 etxebizitza gehiago egitea aurreikusten zuen¬. Proiektuaren kontrako plataforma bat ere sortu zen orduan. Eta horrek, oraingoz, egitasmoa gelditzea lortu zuen. Horregatik ari da orain Udala herri batzarrak egiten, herritar guztien artean erabakitzeko geroko herria. Hainbat ideia Horren harira, etxebizitza eskubidearen aldeko talde sortu berriak, Habixik, oraindik proposamenik aurkeztu ez badu ere, honako ideiak darabiltza esku artean: «Alternatiben artean, Udala herriko lur guztien jabe eta kudeatzaile izatea, alokairu soziala edota gazteentzako errenta sozialean oinarritutako etxebizitza amankomunak bultzatzea daude». ... Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA «Zer edo zertara irten behar baduzu, derrigor behar duzu hemen autoa» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-22/p00002020/Zer_edo_zertara_irten_behar_baduzu_derrigor_behar_duzu_hemen_autoa.htm Ikasteko sekula ere ez da berandu. Ez, behintzat, gogoak «eta derrigorrak» horretan lagunduz gero. Mari Tere Aranbarrik (Berriatua, 1935), joan den 35 urtean errepidearen ondoan bizi arren, oraintxe hartu du gidatzeko baimena ateratzeko astia. Etxearen ondoan dago bere auto txiki berria, eta laster du ailegatzekoa baimenaren papera. Gaztea zinenean ez zenion automobilari heldu. Orduan sasoian ez zen oraingo moduan. Orain gazte-gaztetan ateratzen dute, 18-19 urtegaz, baina lehen ez zegoen horrelakorik. Eta gero, ba, astirik ere ez... Eta oraingo moduan dirurik ere ez zen egoten, ez pentsa. Senarrak atera zuen karneta, eta gerora, alabak ere bai. Ni eurek erabili izan naute. Aurten alargundu egin naiz, eta, holan, ba, neuk atera dut gidatzeko baimena. Askartzan bizitzeak automobila erabiltzea eskatzen du. ... Sun, 22 Jun 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Habixik kritika egiten dio Udaleko hirigintza planari http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-20/p00006007/Habixik_kritika_egiten_dio_Udaleko_hirigintza_planari.htm Berriatuko etxebizitza eskubidearen aldeko Habixi gazte taldeak hirigintza proiekturako diagnostikoa osatzeko bere txosten propioa kaleratu du egunotan. Joan den hilean hasi ziren diagnostika osatzeko herri ereduaren eta jarduera ekonomikoaren inguruan herritarren iritzia jasotzeko antolatzen diren herri batzarrak. Diagnostikoa egingo duen enpresa herritarrok betetzeko galdeketa bat banatu zuen. Orain, galdeketa horren erantzun modura aurkeztu dute Habixikoek txostena. Kritika gogorrak Habixiren ustez, beharrezkoa da jarduera eraikitzailea herritarren beharrizanetan oinarritutakoa izatea, eta ez alboko herrietakoenetan. «Ezin da bilakatu lo egiteko herri edo bigarren etxebizitzarako herri eta hirigintza proiektua ezin da hasieratik eraikuntzara bideratu, etxe hutsei eta erabili bariko espazioei erreparatu egin behar zaie». Zentzu horretan, gazteen iritzian, Berriatuari egokitzen zaion Udalaren plana da Ondarroako biztanlegoaren zabalkunderako gunea izatea. ... Fri, 20 Jun 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Sei idi pare ariko dira estreinako egingo diren kinttopeko probetan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-05/p00007002/Sei_idi_pare_ariko_dira_estreinako_egingo_diren_kinttopeko_probetan.htm Kinttopeko idi probak egingo dira domekan eta astelehenean. Udalak estreinako antolatu duen txapelketak 1.100 eurotik beherako sariak emango ditu. Guztira, sei idi bikotek hartuko dute parte; saio bakoitzeko hirurek. Domekan, 18:00etatik aurrera Billedako Lopategiren, Orioko Odidenen eta Azpeitiko Patxi Langarteren animaliak ariko dira zein baino zein. Astelehenean, ostera, herriko bat ikusteko aukera egongo da 22:00etatik aurrera. Robertoren animaliagaz batera, Laukinizko Urrutiaren eta Zumarragako Igeldoren animaliek egin beharko diote tira harriari. Sariak Untza gehien egiten duenak manta, txapela eta 1.100 euro jasoko ditu. Bigarrenak, garaikurra eta 1.000 euro; hirugarrenak, garaikurra eta 900 euro; laugarrenak, 800 euro eta akulo txorta; bosgarrenak, 700euro eta 600 euro seigarrenak. ... Thu, 05 Jun 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Kamioi batek eta auto batek talka egin dute BI-2405 errepidean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-23/p00006007/Kamioi_batek_eta_auto_batek_talka_egin_dute_BI-2405_errepidean.htm Atzo, 10:50 aldera, auto batek eta kamioi batek talka egin zuten BI-2405 errepidean, Milloin (Berriatua). Bide bat moztuta geratu zen, kamoia iraulita geratu zelako. Istripua gertatu zen tokira ertzainak joan ziren, eta trafikoa zuzentzeko beharretan jardun zuten. Gainera, kolpearen ondorioz, hondakinak geratu ziren errepidean, eta garbitzera joan behar izan zuten beharginek. 15:30 arte itxita egon zen errepidea. Fri, 23 May 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Errepidea konpontzen dabiltza http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-22/p00004005/Errepidea_konpontzen_dabiltza.htm Thu, 22 May 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA «Eraginkorra dena gehiagotan ailegatuko da 35era» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-22/p00004007/Eraginkorra_dena_gehiagotan_ailegatuko_da_35era.htm Thu, 22 May 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Hirigintza Plan Orokorra aztertuko dute batzarrean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-22/p00007004/Hirigintza_Plan_Orokorra_aztertuko_dute_batzarrean.htm Thu, 22 May 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA 84 lagun mountain bike gainean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-18/p00005004/84_lagun_mountain_bike_gainean.htm Sun, 18 May 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Auto bik aurrez jo dute Egi parean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-16/p00006001/Auto_bik_aurrez_jo_dute_Egi_parean.htm Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA «Txapelketak ondo sentitzeko balio izan dit, irabazi ez arren» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-14/p00005004/Txapelketak_ondo_sentitzeko_balio_izan_dit_irabazi_ez_arren.htm Maitane Etxaburu (Berriatua, 1987) neurri handiko miss txapelketan azken hamahiru hautatuetako bat izan da. Zelan animatu zinen lehiaketan parte hartzera? Iaz ere egon nintzen. Aurten, iazko irabazleak, Ainhoa Ibarzabal markinarrak esan dit izena emateko epea zabalik zegoela. Zelako esperientzia da? Esperientzia ona izan da. Jende asko ezagutzen da. Eta miss izateko bidean zoazela konturatzen zarenean, animoak igo egiten zaizkizu. Han, denok sentitzen gara berdin edo antzera. Txapelketa horrek zer esan nahi du zuretzat? Irabazi ez arren, ondo sentitzeko balio izan dit. Autoestimuak gora egiten du. Esperientzia ona. Astegunerako ze arropa jantziko zenuke? Beharrean, txandalagaz ez behintzat. Nahikoa dotore jantzita joaten naiz. Eta afari berezi baterako? Geratu naizen pertsonaren eta momentuaren arabera. Baina uste dut ganoraz jantzita asko irabazten dela. ... Wed, 14 May 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Irusta eta umeak ipuin kontaketan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-13/p00005007/Irusta_eta_umeak_ipuin_kontaketan.htm Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA San Gregorio Sariketak maila oneko jokalariak bildu ditu http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-13/p00006004/San_Gregorio_Sariketak_maila_oneko_jokalariak_bildu_ditu.htm Maila ona erakutsi dute XX. San Gregorio Sarian parte hartu duten zestalari guztiek. Giro paregabearen baitan, Berriatuko jaietako txapelketa ikuskizun bikaina bihurtu da beste behin ere bertaratu diren guztientzat. Atzo jokatutako finalean hiru partida jokatu zituzten: gazte, kadete eta elite mailakoak. Hiru partidak oso interesgarriak izan zirela azaldu dute antolatzaileek, «batik bat kadete eta elite mailakoena». Berriatuko elite mailako zestalariek elkarren aurka jokatu zuten, eta azken momentura arte tentsioa nagusitu zen lehiakideen artean. Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Txotxaren deiadarragaz aurrera http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-11/p00004006/Txotxaren_deiadarragaz_aurrera.htm Herriko jaiei bete-betean erantzuten ari dira berriatuarrak. Barikua, gainera, herrikoen neurrira egindako eguna, eta, batez ere, gaua izan zen. Eta atzokoan, biharamunari pultsoa eutsiz, bazkaritarako bildu ziren. Bazkari berezia eduki zuten: sagardotegi menua eta sagardotegiko edaria: txorizo, arrautz nahaskia eta saiheskiagaz batera, nahi adina sagardo edateko aukera eduki zuten. Sagardotegia Bilboko Irala auzoko Trikikupela taldekoek prestatu zuten, eta inork egarririk ez pasatzeko besteko aurreikuspenak eginda etorri ziren. «Pertsonako litro bat, eta badaezpada, zerbait gehiagogaz etorri gara». Eta bazkaritan 150 lagun batu ziren. Lehenengo aldia zen sagardotegi estiloko bazkaria egiten zutela, baina han bildutakoek kupelera egindako joan-etorriak eta mahaietan zuten giroa ikusita, Jai Batzordekoek bete-betean asmatu zutela argi gelditu zen. «Jendeari batzeko beste arrazoi bat ematea zen, batez ere, gure helburua». ... Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Zestak hartuko du Mendibarren, XX. San Gregorio Sariaren finaletan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-09/p00004010/Zestak_hartuko_du_Mendibarren_XX._San_Gregorio_Sariaren_finaletan.htm San Gregorio Saria bere azkenak ematen dago. Final handiak jokoan, Mendibarren pilotalekua zesta-puntaz jantziko da domekan. «Ez galtzeko neurketak» 16:30ean hasiko dira. Hiru mailatako finalak Kadeteek, gazteek eta elite mailakoek hartuko dute kantxa, batak bestearen atzetik, minutu zirraragarrietan. Tolosako bikotea edukiko dute Paredesek eta Ugartetxeak aurrez aurre, kadeteetan. Gazte mailan, Mikelek eta Elkoro I.ak Beidegaz eta Arizagagaz neurtuko dituzte indarrak. Lau pilotariak izan dira finalaren aurrekarietan edertoen jokatu dutenak, eta, hortaz, «euren jokoagatik ailegatu dira finalera». Elite mailan, Berriatuko Zesta Eskolan geratuko da txapela, finalen finalean. Zein baino zein ariko dira Aimarrek eta Atxak osatutako bikotea, Alberdi eta Bilbao I.aren kontra. «Kostata» ailegatu dira bikote biok sariketaren azken txanpara, lehiakideen artean egon den berdintasuna dela eta. Azkenean, «faboritorik barik», edertoen jokatu dutenak daude, «ondo merezita», gainera, finalean. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Biztanleko hiru euroko diru laguntza emango dio Udalak HITZAri http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-09/p00005007/Biztanleko_hiru_euroko_diru_laguntza_emango_dio_Udalak_HITZAri.htm Berriatuko Udalak eta LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZAk hitzarmena sinatu dute. LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZAren zuzendari Irati Urberuagak, LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZAren kudeatzaile Eli Arostegik eta herriko alkate Imanol Mugartegik orain dela gutxi eman dute horren berri. Adostutako hitzarmenari esker, biztanleko hiru euroko diru laguntza emango dio Udalak Lea-Artibai eta Mutrikuko egunkariari, eta harpidedun egiten diren lehenengo hamar herritarrek doan jasoko dute euren etxeetan LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA urtebetean. Horretarako, 902 820 201 telefonora deitu behar dute interesa dutenek, maiatzaren 20ra orduko. Aurreneko hamar deientzat izango da doako harpidetza, baina herritar guztiei egin die dei Udalak harpidetza egiteko. Laguntza emanda, pauso garrantzitsua eman duela esan du Eli Arostegik: «Orain arte Lea-Artibaiko Amankomunazgoaren bitartez eta publizitate kontzeptuan bideratu izan den biztanleko 1,5 euroko diru laguntza, aurten zuzenean bideratuko du HITZAra, baina 1,5 eurokoa izan ordez, 3 eurokoa izango da». ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Aurpegiek ilusioa dakartenean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-08/p00008021/Aurpegiek_ilusioa_dakartenean.htm Nagusiak urduri xamar eta gaztetxoak ez hainbeste. Horrelantxerik daude Berriatuko Musika Eskolako ikasleak gaur gauean daukaten hitzorduaren aurrean. Atzo, Oskorriren Pub Ibiltaria kontzertua ailegatzeko 24 orduren faltan, ilusioa nabaritzen zen Eli Andrinua Musika Eskolako zuzendariaren ahotsean. «Nire ikasleak mundutik onenak dira, eta badakit izugarri ondo egingo dutela». Izan ere, berak dioen legez, gauza bat ilusioagaz, gogoagaz egiten denean, «atera egiten da». Betiko hamazazpi kanta Oskorrik mota guztietako kantak bildu ditu bere azken beharrean, ezagun-ezagunak zein ahaztuta daudenak. «Berreskuratzea merezi dutenak». Tartean dago Ondarroako abesti bat ere, herrian Langostatan legez ezagutzen dena. Hamazazpi kanta belarriak gozatzeko. Guztietan ariko dira gaur Berriatuko Musika Eskolako ikasleak, irakasleen babespean, Natxo de Feliperen taldeagaz batera, akorderik akorde. Ahotsekin batera, musika tresnek hartuko dute plazako agertokia: akordeoi, trikiti, txistu, flauta eta panderoek. ... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA «Euskal pastela izaten da, duda barik, azoketan jendeak gehien eskatzen diguna» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-04/p00004015/Euskal_pastela_izaten_da_duda_barik_azoketan_jendeak_gehien_eskatzen_diguna.htm Berriatuko azoka, besteak beste, bertoko ekoizleen bilgunea ere izaten da. Tartean, urteak joan eta etorri, Jose Malaxetxeberria (Berriatua, 1941) ibiltzen da jator eta irribartsu bezeroei kasu eginez. Noiztik parte hartzen duzue zuen herriko azokan? Lehenengo urtetik etortzen gara. Zazpi-zortzi urte badira. Ez dugu behin ere hutsik egin. Zer moduzkoa izaten da norbere herriko azokan egotea? Oso ona. Bertokoak izatean ezagutzen gaituzte, eta gure produktuek harrera ona edukitzen dute. Jendeari bildu eta egun ederra pasatzeko aukera ere ematen dio. Labegurren produktuek harrera ona edukitzen dutela diozu. Berriatuan ezezik, Lea-Artibain ere ondo saltzen dugu; Markina-Xemeingo eta Lekeitioko azoketan ere izaten gara, eta han ere ondo hartzen gaituzte. Eskualdetik kanpo ere ibiltzen zarete? ... Sun, 04 May 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Sangregorioak ate joka direla, gazteek hartu dute plaza http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-03/p00004010/Sangregorioak_ate_joka_direla_gazteek_hartu_dute_plaza.htm Eguerdia. Eguzkiak gogor jotzen du. Plaza girotzen doa geldika-geldika, jendea ailegatu ahala. Berritxuko Gazte Asanbladak jai egun berezia antolatu du, txupinari aurrea hartuta, gazteek topalekua edukitzea helburu. 12:15. Herria apaintzeko beharrean ari dira plazan, pankartak, kartelak eta margoak eskuetan. Akosatzea ez da ligatzea, babosoak kanpora edota Gure eskubidea ez dago salgai, zuen aberastasuna gure miseria lako aldarriak daroez paperera, han-hemenka. San Gregorio jaiei egun bat gehitu nahi izan diete asanbladakoek, jai giroan euren eskaerak plazara ateratzeko. 14:40. Bazkaritarako prest daude guztiak. Plaza janleku inprobisatua bihurtu dute. Mahaiek eta aulkiek hartu dute lekua. 100 bat gazte bildu dira lagunartera. Beroari aurre egiteko entsalada aukeratu dute lehenengo plater modura. Hari solomoak segi egin dio, piper gorriz lagunduta. Bozgorailuak musikak hartu ditu, eta orduek aurrera egin ahala, jai usaina nabarmena egiten da. ... Sat, 03 May 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Habixi sortu da, etxebizitza eskubidea defendatuko duen talde berria http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-01/p00003008/Habixi_sortu_da_etxebizitza_eskubidea_defendatuko_duen_talde_berria.htm Berriatuko Gazte Asanbladak (BGA) etxebizitza eskubidearen aldeko taldea sortu du: Habixi. Taldeak «beste herri eredu bat lortzeko» etxebizitza politika berriztatu beharra dagoela azpimarratu nahi izan du sortu bezain pronto. Horrela, Berriatuko Udalari bere lehen eskakizuna egin dio: herritarren parte-hartzeagaz, herriko egoera islatuko duen azterketa bat egin dezala. Joan den astean egin zuten Habixiren aurkezpena Berriatuko frontoian. «Etxebizitzarako sarbidea euskal gizartearen arazo larrienetako bat bilakatu da, eta soka gero eta estuago daukagu», azaldu zuten taldekideek aurkezpenean. Euskal Herriko gazteek bizitza independente bat edukitzeko duten «zailtasuna» azpimarratzeaz gainera, Berriatua ere «zementuaren negozioan» ez dela kanpoan geratu esan zuten Habixikoek. «Etxebizitza bat izateko eskubidea daukagu, eta ez diogu inori eskubide horren kontura aberasten utziko; ez gara bankuen txotxongiloak». Izan ere, gaur egun gazteriak lan munduan bizi duen «egoera prekarioaren» eta etxebizitzen prezioen gorakadaren aurrean ezin direla besoak gurutzatuta gelditu esan dute Habixikoek. «Egoera larri horrek erantzuleak ditu: bankuak eta eraikuntza enpresak, besteak beste», zehaztu nahi izan dute. ... Thu, 01 May 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Kaxero Gaupaseroren jaitsieragaz hasiko dituzte sangregorioak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-30/p00005006/Kaxero_Gaupaseroren_jaitsieragaz_hasiko_dituzte_sangregorioak.htm Pantxo Bedialaunetak X. Nekazal eta Arrain Kontserba Azokarako prestatuko dituen pintxoak zelan egin irakatsi die herritarrei tailerrean. Apetitua zabaltzen edukiko du batek baino gehiagok. Ez daukate asko itxaron beharrik, datorren zapatuan zabalduko ditu -eta ateak, 10:00etan. Baina etzi jai giroan egongo da herria. Izan ere, «jai alternatiboa» antolatu du Gazte Asanbladak. Eta ofizialki, azokak dirauen bitartean hasiko dituzte aurtengo sangregorioak. Kaxero Gaupaseroren jaitsierak iragarriko ditu maiatzaren 17ra arte iraungo duten jaiak. Orain arte Gazte Asanbladak antolatu izan du, baina Jai Batzordearen egitarauan sartu dute aurten. «Indar gehiago eman nahi diogu», azaldu dute. Udaletxeko balkoitik izaten da jaitsiera, eta «alkateak edo nor edo nork» pregoia irakurriko du. ... Wed, 30 Apr 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Ardi ilea, eskuetatik oinetara http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-29/p00005005/Ardi_ilea_eskuetatik_oinetara.htm Elizburuko zelaietan solte dabiltzan ardiak makinatxo bat hanka berotutakoak dira. Sanjoan bueltan mozten diete ilea Maria Malasetxebarriak eta haren senarrak. Gerora, galtzerdi epel bihurtzen du Ibarretakoak ile hori. Amumak erakutsi zion Mariari ardi lanazko galtzerdiak eskuz egiten. «13 urte nituenerako egiten nituen; hari begira ikasi nuen», azaldu du berriatuarrak. «Pazientzia handia eta lepoko minen bat edo beste» exijitzen dion arren, gustura egiten duen beharra dela dio. Ardiei ilea moztuta hasten da prozesua. Ardi ile zati bat eskuan hartu eta apurka-apurka zabaldu egiten du Mariak, mimo handiz. Orduantxe hasten da beharreko bigarren zatia. Ilea gardatzen Goruagaz ilea gardatzen hasten da orduan Maria, eta behin hori eginda, atalik gogorrena ailegatzen da. «Haria egitea da nire ustez prozesuko zatirik gaitzena, edo zer edo zelan esateko, gogorrena», azaldudu. «Ardatzean pilatzen joaten naiz haria, baina tiratu egin behar zaio, eta lepoa okertuta amaitzen dudanez, min hartzen dut askotan». ... Tue, 29 Apr 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA Kontzertua emango dute hiru abesbatzek, bihar http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-25/p00006902/Kontzertua_emango_dute_hiru_abesbatzek_bihar.htm Fri, 25 Apr 2008 01:00:00 +0200 BERRIATUA