Aulesti, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info Hitzako albiste zerrenda aulesti eu Mon, 08 Sep 2008 00:00:10 +0200 60 Aulesti, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info/rss/logo.gif 11barri.info Herriko puntuak aztertzeko udalbatzarra egingo dute gaur iluntzean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-17/p00003004/Herriko_puntuak_aztertzeko_udalbatzarra_egingo_dute_gaur_iluntzean.htm Gaur, 20:00etan, udalbatzarra egingo dute udaletxean. Besteak beste, Udal Planeamendua eta iazko kontu orokorrak aztertuko dituzte batzarrean. Guztira, hamaika puntu edukiko ditu gaurko osoko bilkurak. Aurreko batzarreko aktak onartzeaz gain, alkateak hartutako erabakien berronespena egingo dute. Batzordeen gaineko informazioa ere entzun ahalko dute bertaratzen direnek. Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Udalbatzarrean proiektu «handia» onartuko da http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-12/p00003001/Udalbatzarrean_proiektu_handia_onartuko_da.htm Enpresa pribatu batek 42 etxebizitza, aparkaleku bat eta parke bat egiteko Aulestiko elizaren ondoan dagoen 5.400 metro koadroko esparrua erosi du. Eguaztenean, teknikari batek eta proiektuaren arduradunek proiektua egingo den eremuan lursailak dituztenekin berba egin zuten, eta proiektua udalbatzarrean onartuko da datorren eguenean, uztailaren 17an. Proiektuan azaldu bezala, 42 etxebizitza, lur azpiko aparkaleku bat eta 1.000 metro koadro izango dituen parkea egin nahi ditu enpresa pribatuak. Proiektua udalbatzarrean «Udalak ez du lur horien eskumenik, baina bertan lursailak dituztenekin hitz egiteko proposamena ontzat hartu genuen, eta ondorioz, udalbatzarrean proiektua onartu baino lehen, denekin hitz egitea komenigarria zela adostu genuen enpresa pribatuagaz». Esan beharrekoak esan ondoren, proiektu «handia» eguenean egingo duten udalbatzarrean onartuko da. «Proiektua handia da, baina herri erdian albo batera utzita zegoen esparrua berreskuratu eta aprobetxatu ahalko da», azaldu du Udalak. ... Sat, 12 Jul 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Datorren urterako ordenantza fiskalak aldatu ditu Udalak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-11/p00003006/Datorren_urterako_ordenantza_fiskalak_aldatu_ditu_Udalak.htm 2009ko urtarrilaren 1ean indarrean ipiniko badira ere, Aulestiko Udalak herriko ordenantza fiskalak aldatu ditu. «Herrian ikusi dugun arazo bati aurre egin nahi izan diogu aldaketa honekin». Besteak beste, obrak egiterakoan ordaindu beharreko portzentajea puntu bat igoko da 2009an ; etxebizitza zaharrak berritzeko, ostera, portzentajeak orain arte modura jarraituko du. Orain arte, etxe berriak egitean obrek %3ko gainkarga zuten; orain, ordenantzen aldaketekin, %4 izango dira; etxebizitza zaharrak salbu. «Berrikuntzak orain arte etxeak eraiki ezin ziren guneetan egingo diren lanetan edukiko du eragina. Zaharretan egiten diren berrikuntzek %1eko deskontua dute, eta ondorioz, lehen beste ordaindu beharko dute: %3». Euskara bultzatuz Halaber, 9.000 eurotara ailegatzen ez diren obrek %100eko hobaria edukiko dutela argitu dute. «Horiek ez dute tasarik ordaindu beharko, ez direlako gutxiengo batera ailegatzen». Eta euskaraz aurkezten diren proiektuek ere laguntza jasoko dutela gaineratu du Udalak. «Orain arte, gehienez, 600 euroko laguntza jaso ahal zuten. Datorren urtean, kopuru hori 1.000 eurotara handituko dugu; hori izango da berrikuntza proiektuak euskaraz aurkezten dutenek jasoko dutenen gehienezko laguntza». ... Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Herriko planeamendua gainbegiratuko duen batzordea osatu du Udalak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-10/p00002007/Herriko_planeamendua_gainbegiratuko_duen_batzordea_osatu_du_Udalak.htm Herriko planeamendua aldatuko duten lanak gainbegiratzeko, Aulestiko Udalak Udal Plangintzako Aholku Batzorde herrikoia eratu du. Batzorde horren sorreragaz, herritarrek herriko gaietan parte hartzeko duten eskubidea bermatu nahi du Udalak. Orain dela hilabete batzuk, Udalak herriko planeamendua aldatzeko azterketak egitea erabaki zuen. Enpresa bati adjudikatu zion eginkizun hori. Orain, herritarrek herriko planeamenduan egin daitezkeen aldaketen gainean euren iritziak azaldu ahal izateko, batzorde berri bat sortzea adostu du. Funtsean, batzorde horren eginkizuna planeamenduaren gaineko eginkizunei jarraipena egitea izango da. «Jardueren nondik norakoak aztertu eta onartuko ditu». Batzordea lehendakari batek, idazkariak eta, gutxi gorabehera, beste hogei kidek osatuko dute. «Lehendakaria alkatea izango da eta idazkaria Udaleko behargin bat. Alderdi politiko bakoitzak eta herriko elkarteek ordezkari bat edukiko dute», azaldu du Jon Bollar alkateak. ... Thu, 10 Jul 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Erretiratuek egun osoko irteera egingo dute uztailaren 17an http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-04/p00007007/Erretiratuek_egun_osoko_irteera_egingo_dute_uztailaren_17an.htm Aulestiko Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatuta, hilaren 17an Donostia, Loiola eta Zarautz bisitatzeko egun osoko txangoa egiteko aukera edukiko dute herriko nagusienek. Txangoan parte hartu nahi dutenek hilaren 11 baino lehen elkarteko kideren bati esan beharko diote. Irteeraren prezioa 25 euro da; izena ematean ordaindu beharko da. Hilaren 17an, 09:00etan, Torre-Zelaitik abiatuko da autobusa, eta Donostiara ailegatutakoan, akuariuma bisitatuko dute. 13:30ak aldera, Loiolara joango dira bisitan. Parkean paseotxoa eman ondoren, Kiruri jatetxean bazkalduko dute, 14:30ak aldera, gutxi gorabehera. 19:00etan Zarautzera joango dira, eta Aulestira 22:00etarako ailegatuko direla esan dute antolatzaileek. Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Osagarri askogaz prestatutako jaia http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-22/p00005006/Osagarri_askogaz_prestatutako_jaia.htm Eskolako jaialdia, sardina jana, txupina, kontzertuak kalejira, lehiaketa bat eta bazkari herrikoia. Sei osagarri horiekin aulestiarrak punta-puntako giroagaz hasi dira San Joan jaiak ospatzen. Herenegun gauean txupinaren eztandagaz hasi ziren jai-ak, eta atzo, paella lehiaketagaz jarraitu zuten herritarrek; ekintza bien arteko orduetan, ostera, musikak eta dantzak lekua egin zuten herriko tabernetan. Xabi Urberuaga, Asier Zenarruzabeita eta Ińaki Goitia pilotariak izan ziren herenegun gauean Aulestiko sanjoanei hasiera eman zietenak. Udaletxeko balkoitik kirolari bakoitzak botatako suziriaren oihartzuna Santa Eufemira helduaz batera hasi zen jaia herrian. Aurretik ere, herritarrak giroan sartuta zeuden: eskolako jaia egun osora luzatu zen, eta iluntze partean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatuta, sardina jana egin zuten. ... Sun, 22 Jun 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Osagarri askogaz prestatutako jaia http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-21/p00002005/Osagarri_askogaz_prestatutako_jaia.htm Eskolako jaialdia, sardina jana, txupina, kontzertuak kalejira, lehiaketa bat eta bazkari herrikoia. Sei osagarri horiekin aulestiarrak punta-puntako giroagaz hasi dira San Joan jaiak ospatzen. Herenegun gauean txupinaren eztandagaz hasi ziren jai-ak, eta atzo, paella lehiaketagaz jarraitu zuten herritarrek; ekintza bien arteko orduetan, ostera, musikak eta dantzak lekua egin zuten herriko tabernetan. Xabi Urberuaga, Asier Zenarruzabeita eta Ińaki Goitia pilotariak izan ziren herenegun gauean Aulestiko sanjoanei hasiera eman zietenak. Udaletxeko balkoitik kirolari bakoitzak botatako suziriaren oihartzuna Santa Eufemira helduaz batera hasi zen jaia herrian. Aurretik ere, herritarrak giroan sartuta zeuden: eskolako jaia egun osora luzatu zen, eta iluntze partean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatuta, sardina jana egin zuten. ... Sat, 21 Jun 2008 01:00:00 +0200 AULESTI «Hiru Handiak egiteko indar fisikoak besteko garrantzia du psikikoak» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-19/p00007006/Hiru_Handiak_egiteko_indar_fisikoak_besteko_garrantzia_du_psikikoak.htm Joan den zapatuan egin zuten bi urterik behin egiten den Hiru Handiak 100 metroko zeharkaldia, eta parte-hartzaile guztien artean, Igor Urionabarrenetxea (Aulesti, 1982) eta Juan Luis Solozabal (Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, 1952) egon dira. Lehenengoak hamargarren postuan amaitu du ibilbidea, eta bigarrenak ere ez du ez denbora makala egin. Mendiko zapatilak kendu berri, mendi magalean euren balentriak kontatzeko tarte bat egin dute. Zelan animatu zineten txapelketa honetan parte hartzera? Juan Luis Solozabal: Nire emaztea Igorren izena ematera joan zen Lekeitiora, eta hurrengo egunean, ni ere animatu eta izena ematera joan nintzen; ordurako, ostera, ez zegoen lekurik, dena beteta zegoen. Baina tailerreko bat izena emanda zegoen, eta ezin zuen joan. Beraz, bere izenean parte hartuko nuela esan nion, eta horrela izan da. ... Thu, 19 Jun 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Motor hotsak mendi artean http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-17/p00007010/Motor_hotsak_mendi_artean.htm Urriola auzoko landek burrunbadaz betetako asteburua izan dute oraingoan. Ohiko lasaitasunetik ihes eginda, zapatuan landa eremu horiek txapelketa baten lekuko izan ziren: Aulestiko II. Cross-Country Txapelketa. Motor hotsak mendi puntatik entzuten baziren ere, bertaratutakoen animo oihuak askoz urrunago ailegatzen ziren. Antolatzaileek esan modura, 16:00ak puntu-puntuan zirenean hasi ziren II. Cross-Country Txapelketako parte-hartzaileak euren ibilgailuen motorrak martxan ipini eta mendian barneratzen. Txapelketa ikustera joan zirenak belarretan jarri ziren, belardietako tontor txikiei harmaila itxura emanez. Belardi zabalean prestatutako zirkuitua egin eta gero, mendian gorantz abiatu ziren parte-hartzaileak. Gorabehera askoren ostean, eta behin edo birritan lurrera jausi eta gero, zirkuitua menperatu zuten motorzaleek. ... Tue, 17 Jun 2008 01:00:00 +0200 AULESTI II. Kross-Country moto lasterketa puntuagarria zapatuan jokatuko dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-11/p00003005/II._Kross-Country_moto_lasterketa_puntuagarria_zapatuan_jokatuko_dute.htm Zapatuan Aulestiko II. Kross-Country moto lasterketa jokatuko dute hainbat motorzalek. Txapelketan lortzen diren emaitzak Euskadiko Kross-Country Txapelketarako eta Promoto-Pirelli Koparako puntuagarria izango dela iragarri dute antolatzaileek. Guztira, 87 parte-hartzaile egongo dira. 11:00etan hasiko da II. Kross-Country Txapelketa. Ordu berean egiaztapenak egingo dituzte antolatzaileek. Dena egoki dagoela ikusten ibiliko dira arduradunak 13:00ak heldu artean. Gero, ikuskatze aldia hasiko da 15:45ean, eta lasterketari hasiera emateko dena prest dagoela ikusi eta gero, 16:00etan lehenengo lasterketa egingo dute. Lasterketetan parte hartuko duten 87 motorzaletik zazpi gazteak izango dira. «Gazteek beste lasterketa bat egingo dute, Gaztetxoen erakusketa izenekoa». 17:15ean hasiko da. ... Wed, 11 Jun 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Mendi martxako logoak ekainaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-31/p00003008/Mendi_martxako_logoak_ekainaren_18a_baino_lehen_aurkeztu_beharko_dira.htm Udazkenean Aulestin egingo den mendi martxarako logo lehiaketa ipini du abian mendi martxako Batzordeak. Aurten, gainera, aukeratzen duten logo onena mendi martxako kamisetetan ipiniko da. Aurreko urteetan bezala, aurten ere, Aulestiko mendi martxa batzordeak martxako logo lehiaketa jarri du martxan. Azaldu dutenez, edonork edukiko du lehiaketan parte hartzeko aukera, baina lanak ekainaren 2tik 18ra aurkeztu beharko dira, udaletxean. Lehiaketako arauak denen eskura egoteko, batzordeak eskuorri bat argitaratu du. Bertan, zehatz azaltzen da zeintzuk diren lehiaketan parte hartzeko bete behar diren baldintzak. Lehenik eta behin, lehiaketan parte hartu ahal izateko, logoa koloreetan egina egon beharko da. Koloreetan ez ezik, originala eta inoiz inon argitaratu bakoa izan beharko dela argitu dute antolatzaileek. ... Sat, 31 May 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Mendi irteera antolatu du Gazte Asanbladak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-22/p00003001/Mendi_irteera_antolatu_du_Gazte_Asanbladak.htm Thu, 22 May 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Txotxongiloen ikuskizuna egongo da bihar, Udal Areto Nagusian http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-22/p00003002/Txotxongiloen_ikuskizuna_egongo_da_bihar_Udal_Areto_Nagusian.htm Trolebu eta Kultura elkarteek antolatuta, bihar, 17:30ean, Toni La Sal aktoreak Birusak erasoan! txotxongiloen ikuskizuna antzezlana ikusteko aukera egongo da Aulestin. Antzezlana Udal Areto Nagusian egingo dute. Batez ere, eguneroko bizitzan hain ezagunak diren birusak aurkeztuko dizkie aulestiarrei La Salek. Besteak beste, birusak nondik datozen, zer egiten duten eta zelan bizi diren azalduko du aktoreak. Elkarreragina nagusi Ohiko antzezlanetatik ihes egin nahian, ikuskizun horretan ikuslegoa antzezlanaren barruan sartzea lortzen du. Elkarreraginezko ikuskizun modura aurkezten dute, eta ondorioz, ordu bete inguru iraungo duen saioa ikustera joateko deia egin nahi izan dute herritarren artean. Horrenbestez, bihar, Udal aretoko agertokian txotxongiloak, aktoreak eta bestelako ezustekoak batuko dira. ... Thu, 22 May 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Urte osoan kultur eskaintza zabala edukitzeko asmoa erakutsi du Udalak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-15/p00003007/Urte_osoan_kultur_eskaintza_zabala_edukitzeko_asmoa_erakutsi_du_Udalak.htm Aulestiko Udalak berak antolatzen dituen kultur ekintzez gain, herriko taldeek antolatzen dituztenei ere lagundu behar zaiela azpimarratu du, «herriko kultur eskaintza zabaltzen laguntzen dutelako». Bide horretatik, urte osoan herriko kultura bultzatzearen alde onartutako egitasmoak aurkeztu ditu. Besteak beste, orain, herriko ondarea babestuko duen taldea sortu du. Iaz egin modura, aurten ere kulturak bere lekua edukiko du Udalean. Horrela bada, printzipioz, 86.600 euro arlo horretara bideratzea aurreikusi du. «Gure asmoa herrian kultur eskaintza zabala edukitzea da», azaldu du Gaizka Arriaga kultura zinegotziak. Aurten, Udalak beste pauso bat eman nahi izan du, eta herritarren laguntzagaz, talde berri bat eratu du. «Talde horrek herriko ondarea babestuko du, mendiko ibilbideen zaintza bermatzeaz gain». Horrela, Aulestiko kulturaren zati diren baliabideak babestuko dituzte. «Iturri zaharrak eta bestelako baliabide batzuk zerrendatu eta babestuko ditu taldeak», argitu du Arriagak. ... Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 AULESTI XX. Ipuin Topaketan parte hartzeko lanak maiatzaren 28rako aurkeztu behar dira http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-10/p00003004/XX._Ipuin_Topaketan_parte_hartzeko_lanak_maiatzaren_28rako_aurkeztu_behar_dira.htm XX. Ipuin Topaketa egingo da aurten Aulestin. Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan daudenetatik hasi eta 18 urte arteko aulestiar guztiek parte hartu ahalko dute. Sariak sanjuanetan emango dituzte, urtero moduan. Ibilbide luzea dauka topaketak. Urzabal Guraso Elkarteak antolatutako ekimenean parte hartu nahi dutenek maiatzaren 28ra arteko epea daukate beharrak aurkezteko. Urregarai Herri Eskolan edo Udal liburutegian aurkeztu beharko dituztela esan dute antolatzaileek. San Juan Egunean, ipuin guztiekin egindako liburuak ipiniko ditu salgai elkarteak, eta egileei opariak emango dizkie. «Parte hartzen duten guztiek edukiko dute sari bat eta parte hartu dutela ziurtatzen duen agiria. Ez da lehiaketa bat, ez diogu ipuin bakarrari emango saria, guztiei baino». Idazlana egiteko gaia librea izango dela eta gehienez orri biko luzera eduki beharko duela azaldu dute Urzabalekoek. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Aldundiak errepide foralaren zati bat emango dio Udalari http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-10/p00003009/Aldundiak_errepide_foralaren_zati_bat_emango_dio_Udalari.htm Sololuzia eta kanposantuaren arteko bidean Udalak egin nahi dituen konponketak egiteko, Bizkaiko Foru Aldundiak errepidearen zati horren jabegoa eman dio Udalari. Lanak egiteko «nahitaez» errepidearen jabe izan behar dutela azaldu zioten Aldundiko teknikariek Udaleko beharginei. Beharrak, Udalak nahi modura Neurketa zehatzak egin ondoren, etxe sozialen paretik hilerriraino ¬BI-3447 errepide foralaren 43,685 kilometrotik 44,210 kilometrora¬ dagoen errepidearen zatia herriarena da orain. «Guk nahi dugun modura egin ahalko ditugu beharrak, eta horregatik onartu dugu Aldundiaren proposamena», azaldu du Udalak. Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Zapatuan hasiko dira danborradako entseguak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-09/p00007003/Zapatuan_hasiko_dira_danborradako_entseguak.htm Urzabal Guraso Elkarteak antolatuta, San Juan jaietan egin ohi den danborradan parte hartzeko entseguak hasiko dira zapatuan. Antolatzaileen esanetan, ezinbestekoa da entseguetara joatea San Juan Egunean bertan danborradan jotzeko. Laster datoz sanjuanak, eta horrekin batera, Aulestiko jaiak. Hori dela eta, herritarrak hasi dira jaietako prestakizunekin. Bide horretatik, Urzabal Guraso Elkarteko kideek danborradako parte-hartzaileak biltzen hasteko eta entseguak abian jartzeko hitzordua ipini du. Lehenengoa ipinita dago: 18:30ean hasiko da entsegua frontoian. Antolatzaileek esandakoaren arabera, bi urteko gelan dabiltzanetatik hasita gainerako herritar guztiek ere parte hartu ahalko dute danborradan: «Hori bai, entseguetara joaten badira». Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Heliportua eta aparkaleku «handi» bat egingo ditu Udalak erositako lurretan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-08/p00003006/Heliportua_eta_aparkaleku_handi_bat_egingo_ditu_Udalak_erositako_lurretan.htm Udalak aurrekontuetan islatutakoaren arabera, aurten 5.000 metro koadroko aparkaleku berria egingo du Basabe Soloeta zelaian. Heliportua egiteko egitasmoa ere badauka. Horrek 10.000 metro koadroko azalera edukiko du. Guztira, 210.000 euro erabili ditu proiektu biak aurrera atera ahal izateko beharrezko lursailak erosteko. Berrikuntza asko egiteko asmoa erakutsi du Udalak aurtengo aurrekontuen onarpenean. Ohiko inbertsioak ez eze, «herriarentzat «zabalagoak» diren proiektuak egin nahi izan ditu. Horietako bat da heliportu bat eraikitzeko asmoa. «Gainerako herrietan ere heliportuak egiten dabiltza. Besteak beste, eta hala behar denean, Osakidetzako helikopteroak herrian bertan lur har dezan», azaldu du Jon Bollar Aulestiko alkateak. «Aparkalekua ere ez da nola halakoa izango, kamioiak ere sartzea aurreikusten dugu». ... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Bertso eta txiste afariagaz amaituko da hil honetako egitaraua http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-07/p00003004/Bertso_eta_txiste_afariagaz_amaituko_da_hil_honetako_egitaraua.htm Zinea, antzerkia, joko ludikoak eta bertso afaria antolatu dituzte Trolebu eta Kultura Elkarteak hil honetarako. Ekintza horiek antolatzeaz gain, Herri Hurratsera eta Ibilaldira joateko autobuserako zerrenda zabaldu dute herrian. Urteko hilabete guztietan egin bezala, maiatzerako ere hilabete osoko egitaraua antolatu dute Trolebuk eta Kultura Elkarteak. Bide horretatik, barikuan film emanaldia egongo da Udal Areto Nagusian; 17:30ean: Ryan ume negartia izenburua daukan pelikula botako dute. Antzerkia Hilaren 23an, Tony la Sal antzerkigileak bere ikuskizuna eskainiko du aulestiarren artean. Antzerki soila ez ezik, txontxongiloekin egiten duen ikuskizun horre- tan denetarik egongo da. Hori ere herriko areto nagusian izango da, 17:30ean. Bariku arratsaldetan antolatzen diren ekintzekin amaitzeko, hilaren 30ean, orain arte hilabetero egin den eta oraindik orain arrakasta duen Ordenagailuekin jolasean ekimena egongo da, 17:30ean; Udal liburutegian. ... Wed, 07 May 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Sanjoanetako batzarra egingo dute barikuan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-06/p00005001/Sanjoanetako_batzarra_egingo_dute_barikuan.htm Aurten ere San Joan jaietarako prestatu duten egitaraua behar modura zehazten joateko batzarra deitu du Jai Batzordeak barikurako, Udal liburutegian. Datorren hilean dira udari ongietorria ematen dioten jaiak, eta aulestiarrak euren herriko jaiak ospatzeko azken prestaketak egiten dabiltza. Bide horretatik, urtean egiten diren jaietako batzar guztietan moduan, barikuan, 20:30ean, liburutegian egingo duten batzarrean parte hartzeko dei egin dute. Izan ere, herritar guztiek edukiko dute aukera bileran parte hartzeko eta ideia berriren bat edukiz gero, ekarpenak mahaigaineratzeko. Tue, 06 May 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Musika noten oroitzapenak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-29/p00006011/Musika_noten_oroitzapenak.htm Musikak momentuak markatzen ei ditu, eta musika entzunaz, bizitakoa gogora ekartzen dute askok. Izan ere, nahikoa da musika nota bat entzutea iraganeko argazkiak burutik pasatzen ikusteko. Aulestin, ondo baino hobeto gogora ekarri dituzte musikaren baitan urte luzeetan egin duten beharra. Musika Eskolak 25 urte baino gehiagoko ibilbidea irudikatzen duen erakusketa zabalik eduki du, eta aulestiarrek ezin izan dute etxean geratu. Herenegun itxi zuten erakusteka, jai giroan. Hiru egunez egon da musika noten baitan egindako erakusketa hori zabalik, eta ordutik, herritar asko joan dira lehengo argazki zaharrak ikusi eta urteetan atzera eginaz, beraiek bizitakoa gogoratzeko asmoz. Kepa Ibarra soinujolea eta Pio Zesteruena dultzaineroen argazkiekin hasi zen erakusketa, eta Musika Eskolaren ibilbideko errepasoa egiten zuen proiekzioagaz amaitu. Tartean, herriak musikagaz bizitako momentu asko azaltzen ziren argazkietan eta atriletan ipinitako azalpen orrietan. Argazkiak ez ezik, musika tresnak ere ikusgai egon dira. ... Tue, 29 Apr 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Proposamenari, baietz http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-27/p00008024/Proposamenari_baietz.htm Txuma Murugarren musikari errenteriarrak egindako proposamenari ondo erantzun zioten hainbat lagunek herenegun gauean. Doinuak eta poemak batuta, indar handiko kantak jo zituen, eta publikoarengana ailegatzea lortu zuen. Beste bat, beste bat txalo bidez eskatuta eman zizkion publikoak eskerrak. Sun, 27 Apr 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Musika Eskolaren erakusketa zabalik dago http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-26/p00003004/Musika_Eskolaren_erakusketa_zabalik_dago.htm Sat, 26 Apr 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Herri batzarra egingo dute 20:30ean, liburutegian http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-25/p00003901/Herri_batzarra_egingo_dute_2030ean_liburutegian.htm Fri, 25 Apr 2008 01:00:00 +0200 AULESTI 25 urte luzetan, musika zainetan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-24/p00003001/25_urte_luzetan_musika_zainetan.htm Tragotxo bat hartu eta lagunartean abesten hasten ei ziren antzina Aulestiko bizilagunak. Tabernarik taberna, musika doinuen ohiartzunak herriko eta auzuneetako kale estuak pizten zituzten. «Garai onak haiek». Herritarrek ostera, ez dute ez ahaztu musikarenganako zaletasuna, eta urterik urte, musika jorratzen jarraitu dute; tabernetan, plazetan zein etxeetan, musika presente egon da beti. Urte hauetan guztietan, denetariko kantuak abestu izan dira herrian; aulestiarrek argi utzi dute musikaren baitan bizi izan direla. Oraingoan, Zorionak zuri abestea tokatzen zaie; Musika Eskolak 25 urte bete ditu eta. 1983an hasi zen Aulestiko Musika Eskola ofizialki martxan, eta ordutik hona, herritar asko barneratu dira musikaren munduan. «Hala ere, aurretik lan asko egin zen, eta horiek ere ezin ditugu ahaztu. Musika Eskola beste ekimen batzuen fruitua da, baina hazia orain dela 25 urte baino lehenago erein zen», azaldu dute Musika Eskolako irakasleek. ... Thu, 24 Apr 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Laranjaz pintatzen duten iturriak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-13/p00008020/Laranjaz_pintatzen_duten_iturriak.htm Iturri guztietatik dator ura (sagardotegiak-eta utz ditzagun albo batera...). Baina batzuk beste batzuk baino preziatuagoak dira ¬bai iturriak, baita handik datorren ura ere¬, jendeak ohitura handiagoa dauka horietatik edateko. Aulestin, parketik Urriola auzora bidean, badira, gutxienez, pare bat metal iturri. Batzuek, oraindik ere, mantenduko dute horietatik datorren metal edo burdin ura edateko ohitura. Batez ere iturriak etxetik hurrean eduki eran, bizi guztian usadio hori izan dutenek. Baina ur horrek burdin kantitate handia dauka, eta beste askori atzerakada eragiten die, gustu fuertea dauka eta. Kolorea ere berezia daukate horrelako iturriek. Burdin uraren etenbako jarioak beheko harriak laranja-marroi kolorez pintatzen ditu. Sun, 13 Apr 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Kultur egitarauak Txuma Murugarren dakar http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-09/p00003007/Kultur_egitarauak_Txuma_Murugarren_dakar.htm Hilero bezala, Trolebu eta Kultura Elkarteak hil osoko egitaraua antolatu dute. Antzerkiak, tailerrak, zineak eta kontzertuak Aulestiko aisialdi kartela beteko dute apirilean. Joan den astean hasi zen hil honetako egitaraua martxan. Horrela, aurreko barikuan, Cristobal Molon filma bota zuten. Datorren barikuan, ostera, umeentzako antzerkia egongo da udal areto nagusian. Uharte bat izanen naiz zuretzat izenburuagaz, Atikus antzerki taldeak 18:00etan hasiko du emanaldia. Kontzertua eta erakusketa Apirilaren 18an, Ordenagailuekin jolasean tailerra egongo da, 17:30etik aurrera udal areto nagusian. Hilero bezala, oraingoan ere, joku multimedietan ibiltzeko aukera edukiko dute herriko gazteek. Hilaren 25ean, Ryan pelikula ikusteko aukera egongo da udal areto nagusian, 17:30etik aurrera. ... Wed, 09 Apr 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Imanol Agirre nagusitu zaio Urberuagari Zornotzan, buruz burukoan http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-06/p00004006/Imanol_Agirre_nagusitu_zaio_Urberuagari_Zornotzan_buruz_burukoan.htm Pilota ezin gozatuta ibili zen atzo Xabier Urberuaga, Zornotzan Imanol Agirreren kontra jokatu zuen buruz burukoan. 63 minutuko norgehiagoka eta gero, 22 -11 agertzen zuen markagailuak. Sotamanoz eta errestoan ondo baino hobeto ibili zen Agirre, eta Urberuagak 8 eta 6ko aldeko markagailua eduki bazuen ere, zortzi tantoko partziala sartu zion Agirrek aulestiarrari ostean (14-8). Nahiko lukeen modura prestatzeko astirik ez duela izan aitortua zuen Urberuagak partida aurrean, eta eskuak ondo erantzun bazion ere, Agirrek baino gehiago sufritu zuen nekea. Gainera, sakez ez zu-en tanto bakar bat ere sartu. Kontran, ondo baino hobeto atera zuen Agirrek pilota. Arteagakoaren domeinua Urberuagak sotamanoz pilotak ondo ekarri bazituen ere, Agirrek alde nabarmena hartu zuen markagailuan. 10 tantotik ezin pasatuta egon zen aulestiarra minutu askoan. Bien bitartean, Arteagakoak «partida ikaragarri ona» eginda, 20. tantoa eskuratu zuen. 315 pilotakada egin zituztenean, 21-11 zihoazen. Azkenengo tantoa ere Imanol Agirrek egin zuen. ... Sun, 06 Apr 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Aretoak txiki geratu dira Artedramagaz http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-01/p00004004/Aretoak_txiki_geratu_dira_Artedramagaz.htm Baikor bezain itxaropentsu amaitu du Artedrama Euskal Laborategiak Aulestin hirugarren aldiz egin dituen topatekak. Herritarrak ez ezik, antzezlanak ikustera kanpotik ere jende asko joan dela eta, pozarren dago antolakuntza bai egindako lanagaz, baita jasotako erantzunagaz ere. Joan den eguenean hasi zen III. Artedrama Euskal Laborategia martxan. Ordutik hona, kanpora begira egindako lanez gain, barne prestakuntzan ere gogor ekin diote ikasle eta irakasleek euren eguneroko jardunari. «Klaseetan leku bateko eta besteko irakasleak izan ditugu, eta horrek asko aberastu gaitu. Ikasleen eta irakasleen artean, sekulako komunikazioa egon da, eta horrek gogotsu lan egiteko giroa sortu du», esan du Ander Lipus aktoreak. Ikuslegoaren erantzuna Aulestiarrek ez eze, inguruko jendeak asko lagundu diela eta giroa pizterakoan ezinbesteko beharra egin dutela aitortu du Lipusek. «Aretoak txiki geratu dira egindako ikuskizun gehienetan, eta hori oso pozgarria izan da». ... Tue, 01 Apr 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Jarrilekuz betetako aldats gora http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-01/p00008001/Jarrilekuz_betetako_aldats_gora.htm Parkera ailegatu orduko, eskolaren ondotik, erreka alboko bidea errepide nagusiagaz lotzen duen bidetxo bat dago. Harriz egindako aldats gora bat da, labaina, eta euria egiten duenean, egurrezko eskubandari kolpeta joatea komeni... Pasagune laburra da, laburra eta berria. Orain dela urte batzuk egindakoa. Denbora bertan pasatzeko diseinatutakoa dirudi; ez du falta jarrilekurik, ezta iturririk ere. Ibilbideak ez ditu metro asko, baina hasten denetik amaieraraino atseden hartzeko lekuz beteta dago. Deskantsatzeko, edo egoteko, besterik barik. Trikuharria, lehenengo Ibilbidetxoa behetik hasita, trikuharri bat dago; barruan iturria dauka, eta inguruan, jartzeko baku luze bat. Bidean aurrera eginda, leku atsegin-atsegin bat topatuko du ibiltariak: borobilean dagoen jarrileku bat, aterpe eta guzti, kiosko itxuran. Horrek ere iturria dauka alboan. ... Tue, 01 Apr 2008 01:00:00 +0200 AULESTI Interpretaziorako ateak, beti zabalik http://www.11barri.info/paperekoa/2008-03-29/p00005006/Interpretaziorako_ateak_beti_zabalik.htm Sat, 29 Mar 2008 01:00:00 +0100 AULESTI Sortu, igorri eta suspertu http://www.11barri.info/paperekoa/2008-03-28/p00003007/Sortu_igorri_eta_suspertu.htm Martxan da Artedrama Euskal Laborategiaren hirugarren edizioa Aulestin. Aurten ere, euskarazko sormen alorrean jarduten duten profesional asko eta asko hurbildu dira topagunera; denak ala denak, tailerreko klaseetan parte hartzeaz gain, euren beharrak plazaratzeko aukera izango dute. «Aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen den gunea da». Horrelaxe definitzen dute egitasmoa Artedrama Euskal Laborategiko parte hartzaileek. Orain arte egin bezala, euskal sormenaren alorrean jarduten duten profesionalen eta zaletuen topagune hori ez da bakarrik ikuskizun hutsetan geratu. Izan ere, Artedrama, estereotipo guztien gainetik, euskal sormena suspertzeko tresna da, eta hori argi utzi nahi izan dute antolatzaileek. «Euskal kulturgintza finkatzearen aldeko apustuan sartzen da Artedrama; ez da ikuskizun eta tailer multzoen topagune soila». ... Fri, 28 Mar 2008 01:00:00 +0100 AULESTI Teknologia berriak eta aisialdia http://www.11barri.info/paperekoa/2008-03-13/p00008001/Teknologia_berriak_eta_aisialdia.htm Aulestiko Trolebu eta Kultura Elkarteak antolatuta, bariku honetan, hilak 14, Ordenagailuekin jolasean ekimena egingo dute Aulestiko Udal areto nagusian, 17:30etik aurrera. Herriko umeentzat ez ezik, ekintza hori ordenagailuak gustuko dituzten guztientzat antolatzen dute elkarteek. Ttantto, Txirritx, Mixi, Xango, Ametsen Lapurra eta Hiru mosketeroen jokoak egongo dira besteak beste, barikuko jolas tartean. Ordenagailuak erabiltzeko erraztasuna umeei helarazteaz gain, gaur egungo teknologiak erabiliz dibertsioa eta entretenimendua posible direla erakutsi nahi diete antolatzaileek parte-hartzaileei. Oro har, ekintza hori behin baino gehiagotan egin izan dute, eta ordenagailuak atsegin dituzten guztiek parte hartu ahalko dute, beste behin. Thu, 13 Mar 2008 01:00:00 +0100 AULESTI Auto istripuak zauri arinak eragin dizkio gidari bati http://www.11barri.info/paperekoa/2008-03-09/p00002009/Auto_istripuak_zauri_arinak_eragin_dizkio_gidari_bati.htm Sun, 09 Mar 2008 01:00:00 +0100 AULESTI Neskentzako, lehenengoa http://www.11barri.info/paperekoa/2008-03-07/p00003005/Neskentzako_lehenengoa.htm Maiatzeko arratsalde luze eta epel batean, ia inor konturatu gabe sartu zen Gernikako korreoa herrira. Plazan gelditu, zaldia lotu, udaletxera igo eta eskutitza eman zion Udaleko idazkariari. Foru Aldundiko gutuna zen. Gregorio Ibańez idazkariak zabaldu zuen, eta orduan hasi zen dena. 1861eko udaberria zen, eta eskutitzak neskentzako eskola ipintzera behartzen zuen herria; horretarako, gutxienez, 2.200 erreal eta maistrarentzat eta bere familiarentzat etxea ipini behar zituen. Alkateak, neurriaren larritasunaz konturatuta, Osoko Bilkura deitu zuen, eta idazkariak kontu handiz prestatu zuen Foru Aldundiari bidali beharreko erantzuna: Marokoren kontrako azken gerra 5.000 ogerleko baino gehiago kosta zaizkio Aulestiri; zirujauaren soldata urtean 7.000 erreal da eta mutilen eskolako maisua urtean 3.300 erreal. Honako oharra ere bidali zuten: «Tal escuela se conceptua aqui de poca o ninguna utilidad, puesto que todo el vecindario se compone de meros labriegos que viven en barriadas separadas entre si y todas muy distantes del centro que es una miserable calle, cuyos habitantes igualmente se dedican a la labranza de tierras y sin distincion de sexo, como se ve en todas las anteiglesisas de Vizcaya. Asi es que las familias si bien suelen tomar algun empeńo porque los nintild... Fri, 07 Mar 2008 01:00:00 +0100 AULESTI Kanpotik eta barrutik itxuraldatuta http://www.11barri.info/paperekoa/2008-03-05/p00005001/Kanpotik_eta_barrutik_itxuraldatuta.htm Wed, 05 Mar 2008 01:00:00 +0100 AULESTI Zaldi-mando probetarako izen ematea egongo da bihar http://www.11barri.info/paperekoa/2008-03-01/p00003010/Zaldi-mando_probetarako_izen_ematea_egongo_da_bihar.htm 2008ko zaldi mando proben txapelketa egingo da Aulestin, Aste Santuan. Parte hartu nahi dutenek bihar eman beharko dute izena . Aurten, ohiko sarietaz gain, beste bi sari emango direla iragarri dute antolatzaileek. Urtero bezala, aurten ere, zaldi mando proben txapelketa antolatu du Aulestiko Udalak. Probak egiteko egunak, martxoaren 19, 20, 21, 22, 23 eta 24 izango dira. Hala ere, parte hartu nahi dutenek izena ematera joan beharko dute bihar, 12:00etan, udaletxera. Abereen baldintzak Probak egiteko, 900 kilo dituen Aulestiko Harri Barria erabiliko dute. Abereen pisuari dagokionez, oinarrizko pisua 400 kilotan ezarri dute antolatzaileek. Oinarrizko neurri hori gainditzen duten abereei, kiloko beste kilo bat gehituko diote arrastatuko duen harrian. Abereen pisaketa probak hasi baino ordu bete lehenago egingo dute. Bizkaiko Kirol Federakundeko kideren bat egongo da bertan, saiook egoki egin direla kontrolatzeko. ... Sat, 01 Mar 2008 01:00:00 +0100 AULESTI Kandido Urangak antzerkia egingo du gaur, Udal areto nagusian http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-29/p00007004/Kandido_Urangak_antzerkia_egingo_du_gaur_Udal_areto_nagusian.htm Kandido Uranga aktore euskaldunak Henry Bengoa inventarium antzezlana taularatuko du gaur, 22:00ean, Aulestiko Udal areto nagusian. Trolebu eta Kultura Elkarteak antolatutako antzezlanak Henry Bengoa pertsonaiak utzitako arrastoa jarraitzen du. Inolako berririk eman gabe, desagertu egiten da pertsonaia hori. Haren lagunak bere bila joaten dira Hanburgora (Alemania), azken berriak handik jaso zituztelako. Antzezlanak kritika onak jaso ditu adituen artean. Beraz, ahal dutenek, bi euroren truk puntako antzezlana ikusteko aukera dute. Fri, 29 Feb 2008 01:00:00 +0100 AULESTI Presoak bertoratzeko eskatzen duen ikurra mantentzen ahaleginduko dira http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-27/p00005002/Presoak_bertoratzeko_eskatzen_duen_ikurra_mantentzen_ahaleginduko_dira.htm Paulino Luesma Espainiako Gobernuko EAEko ordezkariak Aulestiko Udalaren kontrako neurriak hartzeko eskatu dio fiskaltzari, inprimaki ofizialetan «Euskal presoak Euskal Herrira» ikurra dagoelako. Jon Bollar alkateak horren berri egunkari bidez izan dutela esan du, ez dutela inolako jakinarazpenik jaso. Gainera, Udalaren asmoa ikur hori bere horretan mantentzea dela esan du: «Espainiako legeetan presoei ematen zaien eskubide bat aldarrikatzen dugu ikur horregaz, euskal presoek Euskal Herrian egoteko eskubidea daukatela, gauza justu bat». Momentuz, bide ofizialetik berriren bat jasotzeko itxarongo dutela ere esan du, eta Altzoko Udalagaz (Gipuzkoa) harremanetan jarri direla, gauza berdina gertatu zitzaiolako. Altzon ere bai Baina Luesmak dagoeneko eskatu dio fiskaltzari Udalaren jarduera hori eteteko. Zehazki, helegite bat ipintzeko eskatu dio, eta administrazioarekiko auzi prozesuari ekiteko. ... Wed, 27 Feb 2008 01:00:00 +0100 AULESTI Harpidedunei abantailak ematen http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-22/p00008021/Harpidedunei_abantailak_ematen.htm HITZAren harpidedunen txokoak irakurleari abantaila handiak ematen jarraitzen du. Orain dela gutxi egindako zozketan, eta parte hartzeko deitu beharrik barik, hainbat agenda eta aterkin eta erabilera askotako plantxa oparitu ziren harpidedunen artean. Oraingoan, gerria fintzeko hamar saio eta kafeontzi bat daude txokoan. Datorren asteko barikuan emango dira jakitera zortedunen izenak. Zozketan sartzeko ez dago deitu beharrik. Fri, 22 Feb 2008 01:00:00 +0100 AULESTI Euskal kultura bai, baina mundura zabalik http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-19/p00003009/Euskal_kultura_bai_baina_mundura_zabalik.htm Edozein ikastetxek bezala Aulestiko Urregarai Herri Eskolan ikasturte guztietan errepikatzen diren ekintzak antolatzen ditugu. Ekintza guztien artean badaude batzuk berezko garrantzia dutenak. Gabonetako antzerki saioa Gabonetako opor bueltan, Olentzero zein Gabon bezperako kantak prestatzen ditugu. Baina gure eskolan eta herrian izugarrizko eragina duen ekintza Antzerki Saioa izaten da. Eskolako guztiok parte hartzen dugun ekintza hau opor aurreko barikuan egiten dugu, arratsaldean, 19:00etan, Udal aretoan. Herri guztiarentzat zabalik dago, eta aretoa gainezka egoten da. Talde bakoitza bere antzezlanaz arduratzen da. Lan guztiek duten ezaugarria, asmatuak zein egokituak badira ere, herriko euskaran egiten direla da, aulestiarrez. Saio biziak eta txispa handikoak izaten dira. Musikal ezagunak ere antzeztu izan dira, kantatuak; euskal zein munduko ipuinetan, zein klasiko eta mitologikoetan, oinarrituak ere izaten dira. ... Tue, 19 Feb 2008 01:00:00 +0100 AULESTI Euskal kultura bai, baina mundura zabalik http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-17/p00002016/Euskal_kultura_bai_baina_mundura_zabalik.htm Anoetako Jone bakarlariak talde eta guzti eskaini zuen kontzertua herenegun gauean, Aulestiko Ilunzar tabernan, Trolebu eta Kultura Elkarteek antolatuta. Hogei bat lagun batu ziren musika emanaldira. Lehenengo zatian taldean jo zituzten abestiak, orain dela hilabete batzuk argitaratutako Kateak diskokoak. Azken zatian Jone eta beste taldekide batek jo zuten, bakoitzak gitarra banagaz. ############ Sun, 17 Feb 2008 01:00:00 +0100 AULESTI Jone bakarlari anoetarrak kontzertua eskainiko du gaur http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-15/p00005002/Jone_bakarlari_anoetarrak_kontzertua_eskainiko_du_gaur.htm Jone Anoetako bakarlariak kontzertua eskainiko du gaur, 22:00etan, Ilunzar tabernan, Trolebu Elkarteak eta Kultura Elkarteak antolatuta. Bonberenea Ekintzak izeneko zigiluagaz kaleratu du Kateak diskoa. Hamaika abesti biltzen ditu, «hamaika abesti intimista». Disko hori 2005ean argitaratutako maketaren jarraipena dela dio Jonek. «Oinarri berdina daukate». Gitarraren laguntzagaz konposatu ditu abestiak anoetarrak. Hamazazpi kanta ditu erregistratuta, eta horietako asko entzuteko aukera egongo da, beraz, gaur, Ilunzarren. Fri, 15 Feb 2008 01:00:00 +0100 AULESTI Kale bazterrean topatutakoak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-10/p00008002/Kale_bazterrean_topatutakoak.htm 1861ean Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari eskutitz bat bidali zion. Herriko kale nagusiari «miserable» deitu zion. «Bizilagunek, neskak zein mutilek, lurra lantzen dute, Bizkaiko elizate guztian moduan...», dio gutunak. Izan ere, XIX. mendean gosea eta miseria izan ziren nagusi. Eta etxaurreetan umeak uzten zituzten, etxe barruak gaixoz beterik egoten ziren eta bideak lapurrez beteta. Horrela agertzen da behintzat orain dela gutxi argitaratu duten Aulesti, 130 urte kińu baten liburuan. Lapurretan joandakoak Eta egon ere, badaude horren inguruko kontakizunak. Liburuak azaltzen duenez, 1823an, antza, lapurretan joandako hiru pertsonek su eman zioten Zuberogoiti baserriari eta gizon bat hil zen, erreta. Aulesti eta Nabarnizko alkateek euren bila joateko talde bat sortzeko agindu zuten. Hamasei lagun batu, eta harrapatu egin zuten Lea bailaran bidelapur moduan ezaguna zen gizon bat, El francescillo. ... Sun, 10 Feb 2008 01:00:00 +0100 AULESTI Kultura elkarteek hil osoko egitaraua aurkeztu dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-09/p00002010/Kultura_elkarteek_hil_osoko_egitaraua_aurkeztu_dute.htm Aulestiko Trolebu elkarteak eta Kultura elkarteak hilabete osoko egitaraua aurkeztu dute. Kontzertua, antzerkia, zinea eta bestelako hainbat jarduera egongo dira hil osoan herrian; dena, kultura elkarteetako kideen antolakuntzari esker. Urte asko daroate elkarte biok Aulestin kulturari lotutako ekimenak prestatzen eta aurrera eroaten. Antzerkiak, tailerrak, erakusketak, zinea eta bestelako ekintzak prestatu izan dituzte. Otsaila ere ez zaie aparte geratu, eta egitarau luze eta zabala prestatu dute hilabete osorako. Atzo, ipuin kontalaria egon zen erakusketa aretoan. Oihulari Klown antzerki taldearen eskutik, Eo, hemen nago ipuina kontatu eta antzeztu zuen aktoreak Aulestiko umeen aurrean. Datorren barikuan, hilaren 15ean, zine emanaldia egongo da Udal Areto Nagusian, 17:30ean. Maroon filma izango da ikusgai, eta herriko gazteenek aukera izango dute marrazki bizidunetaz gozatzeko. Egun berean, kontzertua egongo da Ilunzar tabernan. Jone bakarlariak bere gitarra hotsekin taberna girotzea lortuko du. Kontzertua, 22:00etan hasiko da. ... Sat, 09 Feb 2008 01:00:00 +0100 AULESTI Herriko irisgarritasuna aztertzeko eskatu dio Udalak ADIR enpresari http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-06/p00005002/Herriko_irisgarritasuna_aztertzeko_eskatu_dio_Udalak_ADIR_enpresari.htm Herriko irisgarritasuna hobetzearen aldeko apustua egin du aurten Aulestiko Udalak. ADIR enpresari eman dio azterketaren ardura. Besteak beste, udal eraikuntzak aztertuko dituzte, eta irisgarritasun legearen arabera eraikuntzok behar duten konponketak zehaztuko dituzte txosten baten bitartez. Funtsean, ADIR enpresak herriko hainbat gune aztertuko ditu, eta irisgarritasuna gogoan edukita, egoki ez dauden gauzak zerrendatuko ditu, horiek konpontzeko egin beharreko lanak nola egin behar diren azaltzeaz gain. Zerrenda txosten modura aurkeztuko du enpresak Udalean. «Guztira, sei hilabeteko epea du ADIRek ikuskatze lanak egin, eta txostena aurkezteko», esan du Jon Bollar Aulestiko alkateak. Besteak beste, udaletxea, frontoia, eraikin soziala, Ubilla aterpetxea eta Santa Eufemiko Atxagarai aterpetxea aztertuko dituzte. «Herriko erdigunea ere ikuskatuko dute,Urriola auzoagaz batera». Beharrek, 12.000 euro balioko dutela esan du Bollarrek. Hala ere, joan den astean egin zuten udalbatzarrean, aurrekontuak onartu zituzten, eta lanok ere aurrekontuetan sartuta zeuden. ... Wed, 06 Feb 2008 01:00:00 +0100 AULESTI Herriko irisgarritasuna aztertzeko eskatu dio Udalak ADIR enpresari http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-03/p00002016/Herriko_irisgarritasuna_aztertzeko_eskatu_dio_Udalak_ADIR_enpresari.htm San Blas Eguna atzo ospatu zuten aulestiarrek. Meza ostean kopauan nahikoa herritar batu ziren Elizatxuko ermitaren inguruan. Triparik gosetuenak asetzeko beste jateko eta edateko eduki zituzten: txorizoa, tripakiak, salda beroa... Erretiratuek euren txokoan egin zuten hamaiketakoa, eta eguerdian, bazkaritan batu ziren. Arratsaldean, briska txapelketa egin zuten Ilunzar tabernan. ############ Sun, 03 Feb 2008 01:00:00 +0100 AULESTI «Mezu laburra eta zuzena izan da telegrama» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-01/p00004007/Mezu_laburra_eta_zuzena_izan_da_telegrama.htm Komunikazio tresna garrantzitsua izan da telegrafoa Samuel Morsek 1835ean sortu zuenetik. Kable bidezko lehen mezua 1844an bidali zen. Guglielmo Marconik sistema hobetu zuen 1896an, eta mezuak kable barik bidaltzea lortu zuen 1907an. Gaur bederatzi urte betetzen dira telegrafoaren erabilera amaitutzat eman zela. Agustin Egiak (Mungia, 1943) telegrafoa izan zuen beharrerako tresna, 1999an jubilatu zen arte; azkenetariko telegrafista izan zen. Bizitza guztia mezuak hartzen eta bidaltzen egin duzu beharra? Bilbon hezi ziren lehen telegrafisten promoziokoa naiz. 1971an hasi nintzen telegrafista beharrean bidaiarien itsasontzi baten. Ondoren, kargako itsasontzi batera joan nintzen beharrera, bertara ere, telegrafista. Baina nire bizitza gehiena petrolio ontzi batean egin dut lanean. Baina telegrafoari ere erretiratzeko sasoia ailegatu zitzaion. ... Fri, 01 Feb 2008 01:00:00 +0100 AULESTI Ur biltegian gertatutako matxurak herritarrak ur barik utzi ditu http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-31/p00003001/Ur_biltegian_gertatutako_matxurak_herritarrak_ur_barik_utzi_ditu.htm Aulestiko Zubero auzoko ur biltegian aberia egon zen atzo, eta ondorioz, herritarrak txorroko ur edangarri barik geratu ziren. Konpondu zutenean, biltegia berriro urez betetzeko, suhiltzaileen laguntza behar izan zuten. Udaltzainak jakinarazi duenaren arabera, herenegun hasi zen biltegitik ura irteten, eta nola edo hala konpondu bazuten ere, atzo berriro matxuratu zela gaineratu du. Gertaeraren ondorioz, ur biltegia itxi eta hustu egin behar izan zuten. Gero, suhiltzaileak joan ziren bertara, biltegia konpondu ostean, berriro urez betetzeko. Udaleko beharginek arazoa konpontzen zuten bitartean, aulestiarrak iturriko urik gabe geratu ziren. Gaurtik aurrera, etxeetan ura edukiko dutela adierazi zuen udaltzainak, ur edangarria. Uraren kalitatea neurtzeko kontrolak Udalak Urgiro enpresari aurten azterketak egiteko eskatu dio, uraren kalitatea kontrolatzeko. «Uraren kalitateak asko kezkatzen gaitu, eta beharrezkoa ikusi dugu urtean uraren kontrol zehatzak egitea». ... Thu, 31 Jan 2008 01:00:00 +0100 AULESTI Sololuziatik kanposanturaino dagoen bidea berriztuko du Udalak aurten http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-31/p00003002/Sololuziatik_kanposanturaino_dagoen_bidea_berriztuko_du_Udalak_aurten.htm Aurten, Sololuzia eta kanposantu bitarteko kalean konponketak egingo dituela iragarri du Udalak. Horretaz gain, Lexarra baserrira ura eroatea eta, oro har, baserrien azpiegiturak hobetzea aurreikusten du. Proiektu horiek ez eze, aurtengorako plan asko egin ditu Udalak, eta atzo egin zuten udalbatzarrean, proiektu guztiak onartu zituzten. Aulestiko kaleak ez daude ez egoki ipinita, eta hori, ondo daki bertako alkateak, Jon Bollarrek. Kale nagusiak duen zabalera estua dela-eta, lanak egitean autoek ez dutela nondik pasatu azaldu du. Baina lanak egiteko aukera guztiak aztertu ondoren, herriko erdigunean ezingo zirela egin esan zuten adituek; bai, ostera, herriko sarrera eta irteeran. Horrela bada, etxe sozialak egiten dauden gunetik hasi, Sololuziatik, eta kanposanturaino dagoen bidea hobetzeko beharrak egitea onartu zuten atzoko udalbatzarrean. «Hori proiektuaren lehen fasea izango litzateke; bigarren fasean, Markina-Xemeingo bidegurutzetik eskolaraino dagoen tartea egingo da, baina hori datorren urterako utzi beharko dugu». ... Thu, 31 Jan 2008 01:00:00 +0100 AULESTI