Amoroto, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info Hitzako albiste zerrenda amoroto eu Mon, 08 Sep 2008 00:00:05 +0200 60 Amoroto, Lea-artibaialdeko hitza http://www.11barri.info/rss/logo.gif 11barri.info Herri txikia, mendien bizia http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-19/p00003007/Herri_txikia_mendien_bizia.htm Gailurrez gailur eta mendiz mendi, Amorotoko bizilagunak mendizaletasuna bultzatzen dihardute irteera batetik bestera. Makila eskuan hartu eta mendiko botak jantziaz, mendiko haize freskoa arnastu eta lagunarteko ibilaldi atseginak egiten ibili dira herritar batzuk. Mendira joateko ohitura gutxi dagoen herri baten, mendizaletasuna sustatzea zen helburua. Ideia aspaldikoa da. Mendiko gidaria izateko ikasketak egin ostean, ikasitakoa praktikan ipini eta herritarrak mendiraino eroateko, Ińaki Agirrezabalagak Amorotoko Udalari mendi irteera batzuk antolatzeko laguntza eskatu zion. «Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Arabako mendirik entzutetsuenetara irteerak egin nahi genituen: Hiru Erregeen Mahaia, Aizkorri, Anboto eta Gorbea», azaldu du Agirrezabalagak. Horrela bada, herrian kartelak ipini eta jendea animatzen hasi zen. «Nik uste baino irteera arrakastatsuagoak izan dira. Bataz beste, hamabost bat lagun joan izan gara irteeretara, eta hori oso pozgarria da». ... Sat, 19 Jul 2008 01:00:00 +0200 AMOROTO Musikaren sukaldean barrena http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-16/p00003005/Musikaren_sukaldean_barrena.htm Trikitia, gitarra, baxua, bateria eta bestelako instrumentu artean ibiltzen da Xabi Navarro Jota (Irun, 1963) bere eguneroko jardunean. Musika editatzeko mahaian jarri eta urteak joan eta urteak etorri, batean zein bestean, esperientziadun gizona egin da. Ametsari jarraituz, 1997an Etsaiak taldeko bateria Paulillo Erdoziagaz batera, Musikorta sortu zuen Jotak. Musika teknikaria izateko ametsagaz, 1980an Azpeitiko kontzertu baten hasi zen Jota lehen aldiz teknikari lanetan. Soinuak neurtzeko eta kontrolatzeko aparatu guztien artean gustura ibiltzen zen hamazazpi urteko mutikoa. Bere zaletasuna bizibide bilakatzeko asmoagaz, 1986an Madrilerantz bidaiatu zuen irrati eta telebistako elektronika ikastera. «Betidanik gustatu izan zait botoi artean ibiltzea; musikaren sukaldaria naizela esaten dut». ... Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 AMOROTO Mozorroak itzali ditu jaietako garrak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-09/p00005007/Mozorroak_itzali_ditu_jaietako_garrak.htm Lau talde eta lau ikuskizun. Amorotoko San Martin Jaietako mozorro lehiaketak, beste behin ere, herriko jai giroa piztu, bizitu eta luzatu egin zuen herenegun arratsaldean. Goi-goitik ospatutako jaiagaz, sanmartinak datorren urtera arte agurtu dituzte herritarrek. Herritarrez bete-bete egindako plazan, jaietako azken egunean, mozorro lehiaketak arrakasta itzela eduki du aurten ere. Amorotoko Superzirkua, Pinpinela anaiak, Amorotoko Txontxongiloak eta Meza Santua izan ziren aurten mozorro lehiaketara aurkeztu ziren lau taldeak. Ondo baino hobeto mozorrotuta, lehiaketa 18:15ean hasi zen. Ordurako, plazan ez zegoen lekurik. Ikuskizunak egiteko esparrua ondo finkatuta zegoen, eta gainerako bazterrak jendez beteta. Urterik urte, lehiaketa horrek gero eta oihartzun handiagoa du inguruko herrietan ere; herenegun, asko izan ziren Amorotoraino joan zirenak. ... Wed, 09 Jul 2008 01:00:00 +0200 AMOROTO Sanmartinen azken txanpa http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-06/p00005009/Sanmartinen_azken_txanpa.htm Eguzkiak ematen duen beroari aurre eginez, Amorotoko umeak bizi-bizi ibili ziren herenegun arratsaldean baserri jolasetan. Eskorga eskuan hartuta, Amorotoko bizilagun gazteenak alde batetik bestera ibili ziren plazan egin ziren baserri jolasetan. Kulki taldearen eskutik, herritarrak baserri baten ikus daitezkeen gauza ezberdinekin zelan jolas daitekeen ikasi zuten. Hankapaloetan eta lastoa altxatzen ibili ziren ume gehienak, baina denetariko jolasak zeuden plaza osoan banatuta. Sanferminak bertora ekarriaz, egurrezko zezen gorri bat ere bazegoen plazako bazter baten. Ordu bi baino gehiagoz egon ziren jolasak martxan. Gero, indarrak hartzeko, txokolatada egin zuten. Jan-edanean, umeak sabela bete eta arnasa sakon hartzeko aukera eduki zuten. Bien bitartean, nagusiek gauerako dena prestatzen jarraitu zuten. ... Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 AMOROTO Patata tortilla jaiko erregina http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-05/p00005005/Patata_tortilla_jaiko_erregina.htm Hori-horiak eta borobil-borobilak. Horrelako tortillak ikusi ahal izan ziren atzo Amorotoko San Martin Jaietako Tortilla Txapelketan. Herenegun Salbeagaz hasi eta atzo pandero hotsekin jarraituz, sanmartinek aurrera jarraitzen dute. Herenegun bolanderak bota eta gero Salbea kantatu ondoren, atzo, San Martin Egunez, tortilla txapelketaren eta umeen pandero erakustaldiaren txanda izan zen. 12:00ak puntuan meza nagusia hasi zen, eta meza amaieran, betiko moduan, Amorotoko ereserkia abestu zuten herritar guztiek. Herriko plaza jendez beteta zegoen, eta trikitiagaz batera, egun animatua espero zuten herritarrek. Udako eguzki gogorraren azpian, bizilagun batzuek poteoa egiten zuten bitartean, besteak ¬gazteak¬ tortilla lehiaketarako jaki goxoa prestatzen zebiltzan. Haizeak tregoa egiten zuenean, zartaginaren berotasunak plazako tenperatura igotzea lortzen zuen, eta bero horri aurre egiteko, txosnako edo tabernako gerizpean tragotxo bat hartzea bururatu zitzaien askori. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 AMOROTO Patata tortilla jaiko erregina http://www.11barri.info/paperekoa/2008-07-03/p00004005/Patata_tortilla_jaiko_erregina.htm Aurten ere gogor datoz Amorotoko San Martin Jaiak. Txokolatada, txapelketa eta kontzertu artean, herritarrak gaur gauetik astelehen gauera arte jaian murgilduta egongo dira. Beste behin ere, tortilla txapelketa egiten hasi eta erromeria alai bategaz amaituko dira jaiak. Tortilla egin eta lehiaketara aurkezten dutenen artean, hiru sari banatuko dituzte antolatzaileek: sukaldarien txanoak eta txakolin botila bi, amantala eta zartagina. Gaueko autobus zerbitzua Kontzertuei dagokienez, barikuko kontzertua berezitasunagaz dator aurten: Su Ta Garrek ez du joko. Hala ere, eskaintza onik ez da faltako. Zortzi euro balioko ditu sarrerak. Gainerako egunetakoak doan izango dira. Udalak inguruko herrietako bizilagunekin pentsatu du aurten ere, eta barikuan, zapatuan eta astelehenean autobus zerbitzua egongo da Lekeitiotik; bariku gauetik zapatu goizera bitarteko zerbitzua 07:00etan amaituko da eta zapatutik domekarakoa eta astelehenetik martitzenerakoa 06:30ean. ... Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 AMOROTO Euriak ere ezin izan du jaia gelditu http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-18/p00003007/Euriak_ere_ezin_izan_du_jaia_gelditu.htm Oletako jaiei euriak protagonismoa kendu nahi izan bazien ere, plazan herenegun sortu zen jai giroak jaietako azkenengo eguna goi-goitik ospatzen lagundu zuen, bertara elkartu zirenak blai-blai eginda geratu baziren ere. Arratsalde partean umeen txanda izan zen. Oletako auzotarrek, aurreko urteetan egin moduan, umeentzako jolas piloa prestatu zituzten: aulki jokoa, zaku lasterketa eta sokatira. 18:30ak ailegatu zirenean, plaza umez beteta zegoen. Gurasoek txosnan tragoa hartzen zuten bitartean, umeak jolasetan parte hartzeko prestatzen hasi ziren. 19:00ak puntuan hasi ziren jolasak. Ume guztiek parte hartzeko grina agerian zeukaten, eta gurasoak ere, ezin bazuten parte hartu, umeak baino urduriago zebiltzan. Umeen jolasek gutxi gorabehera ordu bete iraun zuten. Tarte horretan, euririk ez zuen egin, eta ondorioz, zabal-zabalik egin ziren plaza erdian ekimenak. ... Wed, 18 Jun 2008 01:00:00 +0200 AMOROTO Bertso bazkari herrikoiak jai giroari eutsi dio http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-17/p00007001/Bertso_bazkari_herrikoiak_jai_giroari_eutsi_dio.htm Herri bertso bazkaria egiteko asmoagaz, Amorotoko Oleta auzoan 85 pertsona batu ziren atzo Epermendi jatetxean. Puntako hiru bertsolariren bertsoekin, lagunarteko bazkaria egin zuten bertaratutakoek. Arrain zopa, paella, kroketak, txuleta eta flana izozkiagaz. Hori izan zen atzo 85 herritarrek jan zutena. Bazkari herrikoia egin ez eze, antolatzaileek bertsolariak ekarri nahi izan zituzten aurtengo Oletako jaietara. Bide horretatik, Xabier Enbeita ¬Busturialdeko txapelduna¬ Gorka Lazkano ¬Durangaldeko txapelduna¬ eta Aitor Arrizubieta izan ziren Epermendiko jangelan bertsotan ibili zirenak. Bertsoak bazkaldu eta gero Bertsolariak eta auzotarrak 15:00etarako bazkaltzen bazeuden ere, bertsoak ez ziren hasi 16:00ak baino lehen. Jaiak gai nagusitzat hartuz, bertsolariek Oletako giroa azpimarratu zuten euren bertsotan. Antolatzaileek ere atzoko bazkarian eduki zuten jaiagaz gozatzeko aukera, izan ere, gainerako egunetan beharra egin behar izaten dute jaietarako ipinitako txosnetan eta. ... Tue, 17 Jun 2008 01:00:00 +0200 AMOROTO Gaueko kontzertuekin hasiko dira Oletako jaiak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-14/p00002901/Gaueko_kontzertuekin_hasiko_dira_Oletako_jaiak.htm Sat, 14 Jun 2008 01:00:00 +0200 AMOROTO Aurten ere, herritartasuna, jai giroa eta umorea uztartuz datoz Oletako jaiak http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-13/p00005006/Aurten_ere_herritartasuna_jai_giroa_eta_umorea_uztartuz_datoz_Oletako_jaiak.htm Auzo izaera indartzeko eta, orokorrean, auzoko jaiak bultzatzeko asmoagaz, aurten ere Oletako jaiak hiru eguneko egitarauagaz datoz. Bihar hasi eta martitzen goizalderarte, jai giroa nagusituko da. Beste behin ere agertokiak eta txosnak egin dute euren lekua Oletako plazan. Pentekosteko Pasko Jaiak egitarau indartsuagaz datoz aurten. «Horrelako jaiak egiteko auzotarren arteko batasuna beharrezkoa dela zabaldu nahi dugu», azaldu dute antolatzaileek. Hori horrela, bihar Etxe eta Nabilen kontzertuagaz emango zaie hasiera jaiei. Auzokoekin ez ezik, inguruko herrietatik eta batez ere Lekeitiotik datozenekin ere pentsatu dute antolatzaileek. «Bihar kontzertua ikustera edota parranda egitera etorri nahi dutenek autobusa edukiko dute Lekeitioko Mandaskatik Oletara, 22:00etatik 06:00etara, euro baten truke». ... Fri, 13 Jun 2008 01:00:00 +0200 AMOROTO «Tomatea delikatua da, aro bustia dagoenean ez da komeni ikutzea ere» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-08/p00002021/Tomatea_delikatua_da_aro_bustia_dagoenean_ez_da_komeni_ikutzea_ere.htm «Hotzegi eta umelegi» joan da udaberria, eta horrek kezka eragiten du lurragaz kontaktuan bizi direnengan. Paki Arriolak (Amoroto, 1926) aspaldi pasa bazuen ere erretiroa hartzeko adina, jarraitzen du ortuko jeneroen bueltan, hazitik fruiturainoko zikloen jira-biran, «orain etxekoentzako bakarrik» hartu arren. Baserri baten jaio, eta baserri batera ezkondu. Beste asko legez, bai. Olan Goiko baserrikoa naiz sortzez, eta Amis Behekora ezkondu nintzen. Beti baserrian. Aurten ortuan dena berandu doa, ezta? Urte hasieran eguraldi on-onak etorri ziren, eta orduan pentsatu nuen aurtengo udaberria hobea izango zela. Baina, azkenean, iazkoa baino ere txarragoa izan da: bustia eta hotza. Hala eta ere, zuenean ortua martxan dago. Badoa, bai. Baina, indiarrak eta bainak ereinda eduki ditut, eta ez dakit barrian erein beharko ez diren. Erneta egon dira indiarrak, baina hotzak orri barik-eta utzi ditu. ... Sun, 08 Jun 2008 01:00:00 +0200 AMOROTO Ikasturte osoko lanak plazaratuko dituzte eskolako umeek bihar http://www.11barri.info/paperekoa/2008-06-06/p00005001/Ikasturte_osoko_lanak_plazaratuko_dituzte_eskolako_umeek_bihar.htm Amoroto LHI eskolak urte osoko ibilbidea errepasatuko duen jaialdia egingo du zapatuan, eskolan bertan. Eskolako umeek Kultur Etxean egingo dute euren emanaldia, eta bertaratzen direnek jan-edana egiteko aukera edukiko dute. Bihar 17:00etan hasiko da jaia emanaldi bereziagaz. «Ordurako argazki erakusketa bat ipinita edukiko dugu», azaldu dute eskolako arduradunek. Izan ere, ikasturtean egindako ekintzak eta beharrak gogora ekartzeko asmoz, eskolako umeek eta irakasleek argazki erakusketa bat jarriko dute denen begi bistan. Arratsaldean ere egongo da zertaz gozatu. 18:00etan, eskolako umeek euren emanaldiak egingo dituzte: dantzan, xirula jotzen, antzezten edo kantuan; umeek denetarik egingo dute euren gurasoen aurrean. Jai giroan murgilduta, 19:00ak aldera, Guraso Elkarteak antolatutako jan-edana egingo dute eskolan bertan. ... Fri, 06 Jun 2008 01:00:00 +0200 AMOROTO Urbanizazio prozesua abian da http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-30/p00003006/Urbanizazio_prozesua_abian_da.htm Fri, 30 May 2008 01:00:00 +0200 AMOROTO Hilerriko gurutzeen oinarriak sendotzen hasi dira http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-21/p00003006/Hilerriko_gurutzeen_oinarriak_sendotzen_hasi_dira.htm Wed, 21 May 2008 01:00:00 +0200 AMOROTO X. txapelketa Mendexan izango da http://www.11barri.info/paperekoa/2008-05-13/p00006002/X._txapelketa_Mendexan_izango_da.htm Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 AMOROTO Aurten ere maiatzerako sukaldaritza ikastaroa antolatu dute Amoroton http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-25/p00003004/Aurten_ere_maiatzerako_sukaldaritza_ikastaroa_antolatu_dute_Amoroton.htm Iaz Amorotoko Kultur Taldeak antolatu zuen sukaldaritza ikastaroak edukitako arrakasta ikusita, aurten ere, ikastaro berdina antolatzea erabaki dute. Gehienez, hamabi pertsonek parte har dezakete ikastaroan, baina oraindik zerrendan lekua dagoela jakitera eman dute antolatzaileek. Bigarren aldiz antolatu du Kultur Taldeak ikastaroa. «Iaz, jende asko zerrendatik kanpo geratu zen, eta ondorioz, ikastaroa egiteko aukera eman nahi izan diegu berriro», azaldu du antolatzaile batek. Lau egun Maiatzeko lau astebukaeretan egingo dute ikastaroa: maiatzaren 9, 16, 23 eta 30ean. Gehienez, hamabi pertsonak parte hartu ahalko dutela esan dute antolatzaileek. «Kultur etxeko sukaldea txikia da, eta ezin dugu talde handi bat sortu, ez gara sartzen eta». Amorotarrak ez dira ez zerrenda hutsik ikusteko zain geratu, eta iaz egin zuten moduan, laster baten hasi dira auzokideak izena ematen. Hala ere, oraindik, leku batzuk geratzen dira, eta ondorioz, ikastaroan parte hartu nahi duten herritarrek Herriko Tabernan izena eman ahalko dute apirilaren 27a baino lehen ; lekua duten bitartean, behinik behin. ... Fri, 25 Apr 2008 01:00:00 +0200 AMOROTO Depresioa eta antsietatea, aztergai http://www.11barri.info/paperekoa/2008-04-24/p00002006/Depresioa_eta_antsietatea_aztergai.htm Thu, 24 Apr 2008 01:00:00 +0200 AMOROTO Piratak ludotekara ailegatu dira http://www.11barri.info/paperekoa/2008-03-29/p00003006/Piratak_ludotekara_ailegatu_dira.htm Goiz jaiki ziren atzo ere Amorotoko txikienak. Gosaldu, kalera irteteko arropa jantzi eta herriko erdigunerantz abiatu ziren. Aste Santuetako oporretan egonik, oraindik ez dute eskolarik, baina Lea Ibarreko Amankomunazgoak antolatutako ludoteka hitzordu ezin hobea bilakatzen da gaztetxo horientzako. Pozik eta saltoka sartzen dira ludotekara. Beraiek baino arinago heldu diren lagunak agurtu ostean, entretenitzeko zer edo zeren bila hasten dira gela osoan. Oihana Eizagirre beraiekin egoten da, hezitzailea da, eta gustura egoten da umez inguratuta. «Aste Santuetako egun hauetan aspertu ere egin daitezke umeak, eta horri aurre egiteko, ordu batzuetan bada ere, ludoteka hau antolatu dugu». Amoroton atzo izan zuten azken eguna, eta Gizaburuagan gaur amaituko dute: arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara batuko dira. Eskulanek, margoek eta bestelako jolasek egunerokoari lekua hartzen diote ludotekan. ... Sat, 29 Mar 2008 01:00:00 +0100 AMOROTO «Urte osoan jaten dugu etxeko fruta, piezan edo bestela mermeladan» http://www.11barri.info/paperekoa/2008-03-16/p00002021/Urte_osoan_jaten_dugu_etxeko_fruta_piezan_edo_bestela_mermeladan.htm Paraje haizetsuan dago Alakua baserria, Amorotoko puntu altuenetakoan, Odiaga auzoan. Erretiroko adinean egon arren sasoi betean daude bertan Joakin Erkiaga (Mendexa, 1936) eta haren emazte Nieves Azurmendi (Amoroto, 1938). Baserriko behargin izateaz gain, dantzari eta desafio-zale ere beti izan da bikotea. Azoka berezietan ez ei zaituztegu gehiago ikusiko. Egia da hori? J. Erkiaga. Erretiratzekotan gabiltza, bai. Zaldibar eta Ermuko urteko azoka berezietara joateari utzita gaude lehendik, baina hemen ingurukoetan beti pikatzen izan gara, eta azkenean joan, geure sagardo, fruta eta ortuariekin. Baina, aurten ez. Atsedena hartu behar dugu. Behintzat sagardo kontutik bai, erretiratu eta listo. Behar asko ematen du? J. Erkiaga. Eta gero eta betebehar estuagoak daude jatorrizko izendapena-eta lortzeko. Guk beti-betiko erara egin izan dugu sagardoa, sagarra eta C bitamina, eta kitto, kimika barik. Kupel handienak kendu egin ditut, bestela berriro ere egiten jarraituko nuke-eta. Orain geure ingurukoentzako egingo dugu bakarrik. ... Sun, 16 Mar 2008 01:00:00 +0100 AMOROTO XIX. Pala Txapelketan izena emateko azken eguna domeka da http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-15/p00006007/XIX._Pala_Txapelketan_izena_emateko_azken_eguna_domeka_da.htm Amorotoko Pelotazaleen taldeak aurten ere pala txapelketa antolatu du. XIX. edizioa izango da, eta izena,domekara arte eman daiteke. Parte hartu nahi dutenek baldintza batzuk bete beharko dituzte. Partida guztiak gomazko pilotaz jokatuko dituzte eta 40 tantora izango dira. Gainera, lehenengo eta bigarren mailak egongo dira, banatuta. Izena eman nahi duenak, bikotearen izena ere eman beharko du eta harremanetarako telefono zenbaki bat idatzi. Horretarako, Amorotoko frontoian bertan dagoen taulan idatzi behar dira izenak, edo bestela, 94 624 31 21 telefono zenbakira deitu. Izena ematen dutenek, 20 euro ordaindu beharko dizkiote epaileari lehenengo partidan. Partidak bariku iluntzetan, zapatu goiz eta arratsaldetan eta domeka goizetan jokatuko dira. Beraz, egunen bat txarto baletor, izena ematerako orduan adierazi beharko dute parte-hartzaileek. ... Fri, 15 Feb 2008 01:00:00 +0100 AMOROTO Proiektuak aurrera eroateko giro atseginaren jabe http://www.11barri.info/paperekoa/2008-02-12/p00003006/Proiektuak_aurrera_eroateko_giro_atseginaren_jabe.htm HH eta LHko irakaslegoak profesional mailan jardutea gura nahi dugu, guk jorratzen dugun edozein arlotan. Azken urteetan, eta asmo horregaz, hainbat ekintzatan parte hartu dugu, haien artean matematikakoetan: ikastaro trinkoan, mintegietan, koordinazio bileretan... Ondorioz, matematikaren azken helburuak zehazten joan gara: alfabetatze matematikoa lortu beharra dago problemak ebatzi ahal izateko, zentzuagaz pentsatzeko eta zentzu numerikoa izateko. Eguneroko bizitzarako prestakuntza matematikoa lortzeko, alegia. Beste aldetik, LOEk oinarrizko eskumenak ezartzerakoan, eskumen matematikoa jasotzen du zehazten diren zortzien artean, eta hura definitzerakoan, goian aipatutako hainbat aspektu ere aintzat hartzen ditu.Guzti horregatik, orain arte ikasitakoa eta erreformak markatzen dituen jarraibide berriak lantzeko gogoz, proiektu hori aurrera eramateko konpromisoa hartzen dugu. Gure eskola txikia da, baina txikia izan arren, lotura eta elkarkidetasun handia ikusten da umeen artean. Hori dela eta, zerbaitetan sartzen garenean denok egoten gara inplikatuta. ... Tue, 12 Feb 2008 01:00:00 +0100 AMOROTO Beste semaforo bat ipini dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-26/p00003002/Beste_semaforo_bat_ipini_dute.htm Sat, 26 Jan 2008 01:00:00 +0100 AMOROTO Finalaurrekoen atarian dago pala txapelketa http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-18/p00002901/Finalaurrekoen_atarian_dago_pala_txapelketa.htm Fri, 18 Jan 2008 01:00:00 +0100 AMOROTO ADESekoak berriro Trakamailen ibiliko dira http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-17/p00003003/ADESekoak_berriro_Trakamailen_ibiliko_dira.htm ADES espeleologia taldeak Amorotoko Trakamaileko iturburura egingo du txangoa. Joan den astean bertan egon ziren, eta orain, leku berdina topografiatzen eta exploratzen jarraituko dute. Astero modura, espeleologia taldeak irteera egingo du asteburu honetan ere. Oraingoan, joan den asteburuan egindako ibilbide gaitzagaz jarraituko dute. «Nahi dutenek gurekin etor daitezke irteerara», esan dute taldekoek. Hala ere, ibilbidea gaitza dela aurreratu dute. «Gonbidapena eginda dago guk egiten dugun lana ikusteko; baina ez da txango lasaia izango». Izan ere, gero eta gehiago dira taldean izena ematen duten espeleologia zaletuak. «Lehendabizi ikusi egin behar dute zer egiten dugun, eta gero, nahi badute, taldean izena eman eta irteeretara etor daitezke». ... Thu, 17 Jan 2008 01:00:00 +0100 AMOROTO Aldagela berriak erabiltzeko prest http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-17/p00003006/Aldagela_berriak_erabiltzeko_prest.htm Thu, 17 Jan 2008 01:00:00 +0100 AMOROTO Ur biltegi berria egiten hasi dira http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-11/p00003007/Ur_biltegi_berria_egiten_hasi_dira.htm Lekeitio eta Amorotoko urte osoko ur hornikuntza bermatzeko ur biltegi berria egiten hasi dira hil honetan. Amorotoko lurretan eraikiko den biltegi horren helburu nagusiak, larrialdi egoera baten aurrean Lekeitiok ur faltarik ez edukitzea, eta Amoroton, orain artean gertatu izan diren ur gabeziei aurre egitea dira. Duela urte bi , 2006ko otsailean, hain justu, aurkeztu zuten proiektu osoa, eta orain, bi urte pasa ondoren, ur biltegia egiteko lanak martxan hasi dira. 2007ko abenduan, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak biltegia eraikiko den eremua garbitzeko agindua eman zuen, eta ordutik hona, pinuak botatzen dihardute langileek. Biltegiak okupatuko dituen 48.398,98 metro karratuak garbi utziko dituzte egunotan, eta ondoren, zuloa egiten hasiko dira indusketa makinekin. Proiektuaren jatorria ... Fri, 11 Jan 2008 01:00:00 +0100 AMOROTO Eskolako atarian aterpea egin dute http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-10/p00003003/Eskolako_atarian_aterpea_egin_dute.htm Thu, 10 Jan 2008 01:00:00 +0100 AMOROTO Uren sare nagusira batuko dituzte hainbat baserri http://www.11barri.info/paperekoa/2008-01-10/p00005002/Uren_sare_nagusira_batuko_dituzte_hainbat_baserri.htm Thu, 10 Jan 2008 01:00:00 +0100 AMOROTO «Donostiara joan eta 16 urtegaz erosi nuen nire lehenengo soinua» http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-28/p00003005/Donostiara_joan_eta_16_urtegaz_erosi_nuen_nire_lehenengo_soinua.htm Nondik datorkizu musikarako zaletasuna? Betidanik gustatu izan zait. Musika gustuko dut, baina batez ere, musika tresna guztien artetik, soinuaren doinua atsegin dut. Noiz hasi zinen soinua jotzen? Gazte ginela Mutrikuko Olatz mendiko erromeriara joaten ginen. Han gizon bat egoten zen beti soinua jotzen, eta hari begira geratzen nintzen ni denbora luzean. Behin, 16 urte izango nituen orduan, Donostiara joan eta soinua erosi nuen neuretzat, orduko 3.000 pezetatan edo... Gerora, Joxe Jauregi Txopitxari saldu nion soinu hura . Ordutik hona beste hainbat soinu ere eduki dituzu. Horixe izan zen nire lehenengo soinua. Gero, jotzea utzi nuen hainbat urtean. Baina Gurutzetan egon nintzenean, 1982an, semeek nire bigarren soinua oparitu zidaten, eta orduantxe hasi nintzen berriro ere soinua jotzen. ... Fri, 28 Dec 2007 01:00:00 +0100 AMOROTO Briskan, andrak nagusi http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-11/p00007003/Briskan_andrak_nagusi.htm Tue, 11 Dec 2007 01:00:00 +0100 AMOROTO Lea Ibarreko XII. Briska Txapelketa jokatuko dute, bihar http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-08/p00003008/Lea_Ibarreko_XII._Briska_Txapelketa_jokatuko_dute_bihar.htm Amoroton egingo da, bihar, Lea Ibarreko XII Briska Txapelketa. Herriko Tabernan eman beharko da izena, 16:00etatik 17:00etara. Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoko Kultura Batzordeak zehaztu dituen baldintzen arabera jokoa, urtero modura, hirukoteka eta bost tantutara izango da lehiaketa. Hirukote bakoitzeko 15 uro ordaindu beharko dituzte izena ematean, eta gutxienez, euretako batek Lea Ibarrekoa beharko du izan. Diru sariak eta garaikurrak Mankomunazgoak diru sariak eta garaikurrak emango dizkie briska jokalari onenei. Lehenengo geratzen den hirukoteak 315 euro eta garaikurra jasoko ditu; bigarren hirukoteak, 180 euro eta garaikurrak; hirugarrenak, 135 euro eta garaikurrak, eta laugarren hirukoteak 75 euro eta txanpain botila eroango ditu etxera saritzat. Sat, 08 Dec 2007 01:00:00 +0100 AMOROTO Garai bateko Gabonetako errezetak berriro dastatzeko aukera http://www.11barri.info/paperekoa/2007-12-02/p00007006/Garai_bateko_Gabonetako_errezetak_berriro_dastatzeko_aukera.htm Santa Barbara ospatzen da abenduaren 4ean, eta beti izan da jaieguna Amoroton. Baina galtzen zihoan ohitura, eta egoerari buelta emateko, orain zazpi urte gastronomia jaia antolatu zuten. Gabonetako lehengo jakiak berreskuratu nahi zituzten, eta arrakasta handia dauka egun jaiak. Amorotoko frontoia lepo beteta zegoen atzo. Borondatearen truke, gaztaina erreak, arto zopa, arroz esnea, intxaur saltsa, sagar saltsa, sagardoa, morokila, karakolak, oilo salda eta txistorra eta taloa zeuden aukeran. Gainera, aurten, Gabon afariko errezeten bilduma kaleratu dute. Auzolana, jaiaren oinarri Eguerdi aldera hasi zen giroa berotzen frontoian. Trikitilariek lagunduta, bertara joandakoek jaki goxoak jan ahal izan zituzten. Baina eguna ez zen eguerdikoagaz amaitu. Afaria zetorren iluntzean. Goizaldetik hasiak ziren gauean jango zuten txahala prestatzen. 420 lagun bildu ziren atzo, herritarrak baino gehiago. ... Sun, 02 Dec 2007 01:00:00 +0100 AMOROTO Beti-betiko jatekoak usaindu eta dastatzeko aukera, etzi http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-29/p00003010/Beti-betiko_jatekoak_usaindu_eta_dastatzeko_aukera_etzi.htm Oilo salda, berakatz zopa zein sagar saltsa. Horiek eta gehiago usaindu eta dastatzeko aukera emango du, beste urte batez, Gastronomia Jaiak. Zapatuan izango da jai handia, Amorotoko frontoian. Beharrean hasita daude herritarrak, zapaturako dena prest edukitzeko. Herria batu egiten da jai handirako. Urteak pasatu dira, zazpi bat, Gastronomia Jaia lehenengoz antolatu zutenetik, eta orduan zehaztutako zereginak mantentzen dituzte gaur egun oraindik. «Taldeka, auzoko ala norbanaka egiten ditugu sukaldeko beharrak», azaldu dute herritarrek. Batzuek konpota, besteek taloak, zein karakolak, arroz esnea... Izan ere, Gabon bueltan Amoroton sukaldatzen zituzten beti-betiko jateko gehienak berreskuratu dituzte herritarrek jairako. Meza berezia Meza berezian 12:00etan batuko dira hainbat herritar eguna hasteko. Ohitura den lez, Jose Gabiola eta herriko koroak abestuko dute aurten ere. Gainera, Martin Alberdi piano jole markinarrak saio txiki bat eskainiko die herritarrei. Pedro Anakabe fraideak, herriko abade Angel Sustaetak eta Karmelo Etxenagusia gotzainak zuzenduko dute meza. ... Thu, 29 Nov 2007 01:00:00 +0100 AMOROTO Datorren udarako amaituko dituzte tasatutako hamar etxebizitzak http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-21/p00003005/Datorren_udarako_amaituko_dituzte_tasatutako_hamar_etxebizitzak.htm Eleizalde auzoan, San Miguel ermitaren alboan eraikitzen dabiltzan tasatutako etxebizitzak datorren udarako prest egotea aurreikusi dute. Egingo dituzten hamar etxebizitzetatik sei amorotarrentzat izango dira. Gainontzekoak inguruko herrietakoek eskuratu dituzte. Etxebizitzak egin bitartean, aurretik hasita zeuden urbanizatze beharrak eten egin dituzte, «obrekin egindakoa apurtzeko arriskuan egongo zelako». Beharrokin , beraz, etxebizitzak amaitu bitarten jarraituko dutela azaldu dute Udalean. Etxebizitza guztiak berdinak Hiru solairutan banatuta, jangela, sukaldea, hiru komun eta hiru logela edukiko dituzte hamar etxebizitzek. Hamarrak berdinak izango dira. Beheko pisuak, 53 metro koadrotan, jangela, sukaldea, komun bat eta lorategirako eta sarrerarako portxe bana edukiko ditu; lehen pisuan, 46 metro koadrotan, hiru logela, bat bainuagaz, komun bat eta terraza bat egongo dira, eta teilatu azpia, 13 metro koadro, libre utziko dituzte, «jabeek eurek nahi duten erabilera emateko». Etxebizitza bakoitzak, gainera, auto bi sartu ahal izateko moduko garaje bat edukiko du lur azpian. ... Wed, 21 Nov 2007 01:00:00 +0100 AMOROTO Martxa ona hartuta, aurrera! http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-21/p00008020/Martxa_ona_hartuta_aurrera.htm Astebururako bada zer hoberik lagun taldean batu, mendi ibilbidea egin, eta ostean, jateko on baten aitzakian mahai bueltan batzea baino? Bada, bai, zer hoberik. Hori guztiori eguraldi onak lagunduta egitea, hain zuzen ere. Amoroton ederto aprobetxatu dute aukera paregabea herritarrek asteburuan. Eguzki epelak jantzita, Amoroto-Amoroto ibilaldia egin zuten, domekan. Ibilbide bi eduki zituzten aurretik: bata, nagusienei begira prestatutakoa, hiru bat ordukoa; eta bestetik, ume eta gurasoek batera egiteko kultura taldeak guraso elkarteagaz antolatu zuena, ordu bi ingurukoa. Urteroko hitzordua Bada, osagarri guztiokin, hainbat adin eta gustutako herritarrak asetzeko moduko platerak irten zuen domekan. Herritarrak pozik, eta antolatzaileak, zer esanik ez. Mendi ibilbidearen osteko paella jana iaz antolatu zuten lehenengo aldiz, eta urte biotako emaitza ikusita, aurrera egitea erabaki dute antolatzaileek. Martxa ona hartuta, nekez izaten da geratzea eta! ... Wed, 21 Nov 2007 01:00:00 +0100 AMOROTO Martxa ona hartuta, aurrera! http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-18/p00002008/Martxa_ona_hartuta_aurrera.htm Sun, 18 Nov 2007 01:00:00 +0100 AMOROTO Txahal janerako txartelak salgai daude http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-15/p00003957/Txahal_janerako_txartelak_salgai_daude.htm Thu, 15 Nov 2007 01:00:00 +0100 AMOROTO Oroimena hobetzeko berbaldia, gaur http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-15/p00003958/Oroimena_hobetzeko_berbaldia_gaur.htm Thu, 15 Nov 2007 01:00:00 +0100 AMOROTO Amoroto-Amoroto mendi ibilaldia egongo da domekan http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-14/p00003021/Amoroto-Amoroto_mendi_ibilaldia_egongo_da_domekan.htm leire akarregi Iaz antolatutakoari jarraipena emanda Udaleko kultura taldeak eta guraso elkarteak mendi irteera antolatu dute domekarako. Umeei eta nagusiagoei begira irteera bi egongo dira aukeran.Guraso eta umeek batera egiteko ibilaldiak ordu bi inguruko iraupena edukiko du. Antolatzaileek eurek azaldu dutenez, lasai-lasai egiteko modukoa izango da. 10:00etan ipini dute hitzordua, plazan. Handik, tipi-tapa baserririk baserri eta auzorik auzo joango dira herritarrak. «Aldasolo, Bolu, Arrangiz, Goiogane, Amiz Behekoa, Urgozua eta Legardiz baserriak igaroko ditugu plazara bueltan ailegatu orduko», jakin eragin du Udaleko zinegotzi Jon Lakak. ... Wed, 14 Nov 2007 01:00:00 +0100 AMOROTO Musika gauza handia zeneko oroimena http://www.11barri.info/paperekoa/2007-11-10/p00007014/Musika_gauza_handia_zeneko_oroimena.htm maribi ugarteburu Musikaz inguratuta bizi gara. Edonon dago. Geuk nahi barik entzuten dugu askotan. Orain dela ez hainbeste denbora, baina, musika «gauza handia» zen. Erromerietan eta jaietan bakarrik topa zitekeen, tiripitaira, doinu dultzea. Musika aparteko gauza zen garaian ez ziren falta izan inguruotan afizioan sakondu eta tresnaren bat jotzen ikasi zutenak. Ez ziren eskolatuak izango, baina zaletasunak eta belarri finak musikari egin zituen. Herri musikariak. Herri guztietan bazirela jakinik ere, hona hemen Amoroto herrian XX. mendearen lehen erdian jardun izan zuten musikarien berri. Irudiak urriak dira, erretratuak ateratzea gertaera berezia zen garai hartan-eta. Hala eta ere, oraindik garai hartako erromeria giroa gogoan daukatenak badaude. ... Sat, 10 Nov 2007 01:00:00 +0100 AMOROTO Musika gauza handia zeneko oroimena http://www.11barri.info/paperekoa/2007-10-28/p00002937/Musika_gauza_handia_zeneko_oroimena.htm Sun, 28 Oct 2007 01:00:00 +0200 AMOROTO Traktoreak eta kamioiak elkar jo dute Oletan http://www.11barri.info/paperekoa/2007-10-20/p00006010/Traktoreak_eta_kamioiak_elkar_jo_dute_Oletan.htm E. MUGARTEGI Istripua gertatu zen ,atzo, Bizkaia 2.405 errepidean, Oleta parean. Istripua 14:45ean izan zen.Nekazaritza traktore batek eta kamioi artikulatu batek elkar jo zuten. Istripu arina izan zen, zauriturik gabekoa. Hala ere, trafikoan eragina izan zuen. Izan ere, errepidean olio eta ibilgailuen arrastoak geratu ziren. Ondorioz, ertzainek trafikoa bideratu behar izan zuten, ordubete inguruan. Arratsaldeko lau eta erdietarako errepidea garbituta zegoen, eta trafikoa berriro ere normaltasunera bueltatuta. Sat, 20 Oct 2007 01:00:00 +0200 AMOROTO Zaldi bat agertu da hilda errepide bazterrean http://www.11barri.info/paperekoa/2007-10-03/p00006007/Zaldi_bat_agertu_da_hilda_errepide_bazterrean.htm Wed, 03 Oct 2007 01:00:00 +0200 AMOROTO Asanblada, partekatzeko erreminta http://www.11barri.info/paperekoa/2007-10-02/p00003014/Asanblada_partekatzeko_erreminta.htm Tue, 02 Oct 2007 01:00:00 +0200 AMOROTO Telefonoz iruzurrak egiten dabiltza Amoroton http://www.11barri.info/paperekoa/2007-09-19/p00002002/Telefonoz_iruzurrak_egiten_dabiltza_Amoroton.htm e. murelaga Osakidetzaren izenean telefonoz hitzordu faltsuak ematen dabiltzala salatu du Lekeitioko osasun etxeak. Jakitera eman dutenez, jende nagusia bizi den Amorotoko hainbat baserritara deitu dute, baserrietara medikuak joango direla esanez. «Baserrietara ailegatzen direnean, besteak beste, tentsioa neurtzeko makinak saltzen ahalegintzen dira», argitu dute. Osakidetzatik era horretako deirik ez daudela egiten argi utzi nahi izan dute. Orain hilabete batzuk, Markina-Xemeingo hainbat baserritan iruzur bera egiten ahalgindu ziren. Wed, 19 Sep 2007 01:00:00 +0200 AMOROTO Telefonoz iruzurrak egiten dabiltza Amoroton http://www.11barri.info/paperekoa/2007-07-21/p00003010/Telefonoz_iruzurrak_egiten_dabiltza_Amoroton.htm leire akarregi Idatzi bako liburuak dira pertsona nagusiak. Bene-benetako istorioak, apalean barik, buruan idatzi eta gordeta bizi-bizrik mantentzen jakin izan dute askok, istorio eta historiazale askoren mesederako. Gernikako bonbardeaketako 70. urtemuga gogoratzeko hainbat ekimen egin diren urte honetan, Etxebarri baserriko Sabin Gabiolak (Amoroto, 1918) orduko hainbat bizipen eta gogoeta ekarri ditu. Zelan gomutatzen duzu gerra denbora? Familiako seme bati etxean geratzen uzten zioten, eta ni seme bakarra nintzenez, libre geratu nintzen. Baina frontea ailegatu zenean, gerrara egin behar izan nuen, nahi eta nahi ez. 18 urtegaz joan nintzen, arropak zaku baten sartuta. ... Sat, 21 Jul 2007 01:00:00 +0200 AMOROTO «Guregatik, datorren urtera arte» http://www.11barri.info/paperekoa/2007-07-10/p00003006/«Guregatik_datorren_urtera_arte».htm leire akarregi Datorren urteari itxaron beharko Amorotoko sanmartinez berriro gozatzeko. Ez dira alferrik joan egunak, eta biharamunak zapore ona utzi du herrian eta herritarrengan. Baita Amorotora igotakoengan ere; zelan ez, bada. Martitzen gaueko bolandera eta salbeak irekitako bost egunak ederto joan dira. Polito uztartu dituzte Jai Batzordeko kideek adin eta gustu guztientzako ekimenak. Ez da ezer faltan egon, ezta soberan ere. Betiko-betiko errezetak ez dutela zertan zahar geratu ikusi da jaiotan. Eta jaiek borobil-borobil irteteko behar duten osagai nagusiena erakutsi dute herritarrek: gogoa. Denean parte hartzeko gogoa. ... Tue, 10 Jul 2007 01:00:00 +0200 AMOROTO Bertsolari handiekin agurtuko dituzte jaiak http://www.11barri.info/paperekoa/2007-07-08/p00006009/Bertsolari_handiekin_agurtuko_dituzte_jaiak.htm i. urberuaga Amorotoko jaiak heldu dira amaierara. Gaur dute azken eguna, baina ez horregatik indar gutxikoena. Bertsolari handiak egongo dira, 18:00- etan, frontoian. Amets Arzallus, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Mańukorta, Jon Maia eta Xabier Silveirak bertsotan jardun beharko dute Iratxe Ibarra markinarra gai-jartzaile beharretan dela.Atzo ere izan zuten festarako astirik amorotarrek. Arratsalderako, ume eta nagusientzako egitaraua prestatu zuten jai batzordeko kideek. Lehenengo, briska txapelketa hasi zen, herriko tabernan. 21 bikotek eman zuten izena, eta zortzi mahaitan banatuta ekin zieten norgehiagokari. Gehienak nagusiak izan arren, gazteren bat ere animatu zen. Izena ematea bikoteko hamar euro izan zen, eta horrela, batutakoaren %50 irabazleentzat izan zen; %30 bigarren egin zutenentzat; eta %20 hirugarrenentzat. Laugarren bikoteari txanpan botila parea eman zioten. ... Sun, 08 Jul 2007 01:00:00 +0200 AMOROTO Laugarren egunerako, briska eta umeen jolasak nagusi http://www.11barri.info/paperekoa/2007-07-07/p00003006/Laugarren_egunerako_briska_eta_umeen_jolasak_nagusi.htm leire akarregi Etenik barik aurrera doaz Amorotoko jaiak. Martxa hartuta arin dabiltzala irudituko zaie askori. Baina horretan, atzera begira ipinita, lau egun joan dira, eta bi baino ez dira geratzen aurretik. Dena denentzat izaten da Amorotoko jaietan. Ekimen beretan ume, gazte zein nagusiek parte hartzen dute. Aurten modura. Herenegun arratsalde iluntzeko jolasetan ere adin guztietako herritarrek hartu zuten parte. Arrautza jaurtiketan lehenengo, Goloka Park antzezlana ikusten, bigarren. Gustura denak. Atzo gaueko kontzertuen eta geroko juergaren biharamuna pasatzeko, ostera, arratsaldetik aurrera hasiko dira Jai Batzordeak gaurko antolatu dituen ekimenak. Briska Txapelketa egingo dute 17:00etan, eta 18:00etatik aurrera, umeentzako jolasak egongo dira, plazan. Gauean, jaietako azkenengo kontzertua entzuteko aukera emango dute. Sarkor, Txato Plato eta Trikizio taldeek joko dute plazan ipini duten agertokian. ... Sat, 07 Jul 2007 01:00:00 +0200 AMOROTO Biharamuna osagaien artean dutela egin dituzte tortillak http://www.11barri.info/paperekoa/2007-07-06/p00003019/Biharamuna_osagaien_artean_dutela_egin_dituzte_tortillak.htm irati urberuaga Olioa, gatza, patata, arrautza, kipula eta piperrak osagai moduan, eta patata tortilla egiteko tresneria aurrean dituztela, plazako txoko batean batu ziren, atzo eguerdian, amorotarrak. Jubilatuak euren bazkari aurreko txikiteoan zebiltzala, gazteak eta ez hain gazteak jo eta su ari ziren patatak eta gainerako osagaiak txikitzen. Aurreko eguna San Martin Eguna izanda, gauean erromerian ibilita joan ziren tortillaginera. Batzuk biharamunagaz eta beste batzuk barik, tortillak aurkezteko ordua baino beranduago amaitu zuten beharra. Azkenean, irabazleak, gazteak: Igor Gabiola Talo eta Asier Gabiolak 60 euro eta sukaldaritzako txano bat irabazi zituzten. Bigarren, Aitor Lapresa, Egoitz Lertxundi eta Orkatz Gabiola geratu ziren; eta hirugarren, Anton eta Unai Gabiola aita-semeak. Sari banaketaren ostean, plazan batutakoek... Fri, 06 Jul 2007 01:00:00 +0200 AMOROTO