Edukira joan

Euskal Zine eta Bideo Bileraren lehiaketa azkenetara hurbiltzen ari da

31. Euskal Zine eta Bideo Bilera

Bihar jakingo da nork jasoko dituen urrezko, zilarrezko eta brontzezko antzar sariak.

Nerea Bedialauneta

Aurtengo Lekeitioko euskal zinemaldia bihar amaituko da. Baina aurretik, hamar bideo ikusteko aukera egongo da gaur Ikusgarri zine aretoan.

Antolatzaileen esanetan, gaur, jende gehiago joango omen da eskainiko diren hamar lanak ikustera. «Urtero, bariku eta zapatuan jende gehiago joaten dela nabaritzen da. Jendeak hurrengo egunean ez du ez klaserik ezta lanik ere», gaineratu dute antolaketa lanean dihardutenek.

Hori dela eta, jende asko etorriz gero, kanpoan dauden bi pantailen bidez jarraitu ahalko dute areto barruan besteak ikusten ari direna.

Isiltasuna nagusi

Aurkeztuko diren hamar lanetatik gehienek hamar minututik behera dituzte. Lanik luzeenak Mikel Alvarezen Xabiertxo eta Bittoriano Gabiola Hiru errege datoz... Bonbilloneko kabalgata dira.

Areto barruan, 19:30etik aurrera, isiltasuna nabarmentzen da. Publiko guztia adi-adi egoten da pantailari begira. Isiltasuna amaitzen den une bakarra zintaren amaiera izaten da, guztiak batera txaloka hasten direnean.

Egunero-egunero bertokoen pelikulak ikusteko aukera dago, eta heregenun, adibidez, zinta batean, Xabier Erkiaga lekeitiarra torturari buruzko poema irakurtzen aritu zen, beste batzuekin batera.

 

gaur emango dituzten metraje laburreko filmak



Bideo sorta (2' 32''). Lander Bilbao. Amateurra, sormenezkoa.

Xabiertxo (29'). Mikel Alvarez. Amateurra, argumentuzkoa.

Aurre in (7'). Joseba Rodriguez. Amateurra, argumentuzkoa .

La espinita (8' 20''). Tania Arriaga. Amateurra, argumentuzkoa.

Hiru errege datoz... Bonbilloneko kabalgata (20'). Bittoriano Gabiola. Amateurra, dokumentala edo erreportajea.

Pin pan pun (3'). Asier Urbieta eta Andoni de Carlos. Profesionala, argumentuzkoa.

Andarika, Kilker eta emakumeei buruzko gogoetak (3'30''). Iñigo Garcia eta Jose Luis Barredo. Amateurra, argumentuzkoa.

Eskoziako Gaelera. Aro berri baten hasiera (6'50''). Lander Arbelaitz. Profesionala, dokumentala edo erreportajea.

Gizon bakartia (4'). Xaima Esnaola, Mikel Merino, Eli Ansorena... Amateurra, sormenezkoa.

Raskaana (5'25''). Oier Fuentes. Amateurra, sormenezkoa.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.