Edukira joan

«Gorako bilakaera» ikusita, udal tasak izoztea eskatu du Herrittarron Udalak

Politika

Krisi sasoian egonda, Udaleko Batzorde Kudeatzaileak tasetan %6ko igoera erabaki izana kritikatu dute.

larraitz ibaibarriaga

Herrittarron Udalak tasen gaineko proposamenak egin ditu Ondarroako Udalean azken egunetan onartu dituzten udal zerga, tasa eta prezio publikoen aurrean.

Hartara, oraingo honetan mahai gainean elementu berri bat dagoela gogora ekarri nahi izan dute: krisia, «azken asteetan eztabaida politikoaren eta sozialaren ardatza bilakatu den ekonomiaren egoera». Tasen zenbatekoa zehaztean, krisi egoera kontuan hartu behar dela uste dute Herrittarron Udalean, eta «tresna eraginkor bihurtu behar direla», funtzio banatzaile justua bete dezaten.

Udal tasak langileen KPIaren igoeraren gainetik

«Herritar xeheok, langilegoa orokorrean, gerrikoa estutu beharko dugula entzuten ari gara behin eta berriz. Bada, Ondarroan inoizko aurrekonturik handiena daukagunean, ze arrazoi dago tasak igotzeko?». Izan ere, azaldu dutenez, %6ko igoera erabaki du Udaleko Batzorde Kudeatzaileak tasetan, «langilegoak edukiko duen KPIaren igoeraren gainetik dagoena».

Beste alde batetik, azken hilabeteetan diputazioek enpresek ordaindu behar duten Etekinen gaineko zergaren tipoa jaitsi egin dutela gogora ekarri du Herrittarron Udalak, %32,5etik %28ra. Horren harira, Ogasunak diru gutxiako jasoko duen sasioan, enpresek inork baino abantaila gehiago edukiko dituztela kritikatu dute, «ondarrutarrek oinarrizko zerbitzuetan %6 gehiago ordaindu beharko duten bitartean».

Ondarrutarren bataz besteko errenta gainerakoen behetik

Eustaten datuak ere azalera atera dituzte. Horien arabera, ondarrutarrok urtean jasotzen duten batez besteko errenta eskualdekoena baino %15-%20 bitartean txikiagoa da, eta EAEko bataz bestekoa baino 3.000 euro gutxiagoko errenta jasotzen dute urtean, hau da, %26 gutxiago. Datuak eskuan, Ondarroan bizi den egoera ekonomikoa eta batez ere, familiena ez dela ona nabarmendu dute, zerga igoera eskualeko handienetakoa denean. Hori horrela, igoera justifika ezintzat jo dute, eta «Udal Batzorde Kudeatzailea ere krisia gehien sufritu beharko dutenen alboan egon beharrean, enpresaburu eta finantza sektoreetatik egin ohi den deietara bildu» dela iritzi.



 


proposamen zehatzak



Lehenengo eta bat, «gutxien duen gehiengoari erraztasunak ematearen aldeko apustua» egiten du ezker abertzaleak.

Azken urteetako goranzko bilakaera ikusita, tasak izoztea da bigarren proposamena.

Profesioarteko Gutxieneko Soldatara iritsi ez edo hortik gertu dabiltzan herritarrentzako bonifikazioen edo zerga-salbuespen eskaintza egitea da hirugarren eskaera: pentsiodunak eta laguntza publikoak jasotzen dituzten familiak (100etik gora Ondarroan) kontuan hartuta planteatzen den neurria da honakoa.





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.