Edukira joan

Ondarrutar bi joango dira Marimendi Elkarteagaz Elbrusen gailurra egitera

Kirola

Birtudes Aramaiok eta Iñake Goñik datorren martitzenean irtengo dute Errusiarantz, hamazortzi elkartekidegaz batera.

larraitz ibaibarriaga

5.642. Horretxek metroak dauzka Kaukaso mendikateko Elbrus mendiak, eta horixe izango da Marimendiren aurtengo jarduera, kideen artean ahobatez erabakita. Berton egongo dira, beste hamazortzi andregaz, Birtudes Aramaio eta Iñake Goñi ondarrutarrak.

Prestaketa egokia eta osasun kontrol guztiak eginda, datorren martitzenean irtengo dira Marimendiko kideak Moskura. Handik Mineralnye Vodira egingo dute, gero, Kabardino Balkariako Errepublika autonomora joateko.

Hurrengo egunetan, Cheguet mendi inguruetan (3.461 metro), Elbrusen magalean dauden Garabashi eski estazioan (3.750 metro) eta Pastukhov harkaitzetan (4.650 metro) egingo dute girotzea. Azken egunean 1.700 metroko maldari egin beharko diote aurre, eta horrelako altueran «gogorra» izango delakoan daude. «Eguraldi ona badago, ondo, ze lasai-lasai egingo dugu. Hotz handia badago 200 metroko pareta izoztu egiten da, eta horrek nekeztu egin dezake joana», dio Birtudes Aramaiok, bidairako ordu gutxiren faltan.

Aurreikuspenen arabera, hilaren 22an edo 23an egingo dute gailurra. Nahi, baina, Madalen Egunean dute nahien, Mont Blancen ere egun horretan ailegatu zirelako gailurrera. Eta orduan legez, helburua talde osoak gailurra zapaltzea daukate. Euren ondoan, aurreko handian legez, Mendiak eta Herriak taldeko gidari bi edukiko dituzte, mutilak, neska gidari euskaldun faltan.

Hilaren 27an buelta egingo dute Euskal Herrira.

Elbrus, Europako mendirik altuena

Itsaso Beltza eta Kaspio itsasoaren artean dago Elbrus. «Europa fisikoaren tontor entzutetsuena» da Kaukaso mendikateko sumendirik handiena. Elbrusek 5.642 metro dauzka, Mont Blancek baino 800 metro gehiago. Hartara, haren altuera handia eta egiten duen hotza izango dira aurtengo erronkan Marimendi Elkarteak gainditu beharko dituen zailtasun nagusiak. Horri, gainera, mendizale taldeak Elbrus eta inguruak ez dituela ezagutzen gehitzen zaio. «Lehenengoz goaz, eta guretzat dena da ezberdina. Badakigu elurra gogorra dena, bigunik ez daukagunik. Mutrikuar batzuk sasoi honetan joan ziren bertara, eta 20 gradu zero azpitik ibili ziren».

Zailtasunak zailtasun, aurreko prestaketa ondo eginda, gailurra egiteko asmoagaz doaz.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.