
Sustapen kultura bultzatzen egindako beharra saritu dute
Hezkuntza
R.M. Azkue Ikastolak jaso du negozio ideia lehiaketako saria; Koikili Lertxundik bere esperientzia kontatu du.
iRAti urberuaga
Azaro Fundazioak bultzatuta, ikasturtean sustapen kultura lantzen ibilitako ikastetxeak batu ziren atzo, Markina-Xemeingo Esperanzako enpresa aretoan. Ondarroako BHI, Txomin Agirre Ikastola, Zubi Zahar Ikastola, Lekeitioko BHI, R.M. Azkue Ikastola eta Markina-Xemeingo Bera Kruz Ikastolakoak elkartu ziren.
Hitzordu berezia izan zen. Eurekin egon zen-eta Athletic-eko jokalari Koikili Lertxundi. Baina futboleko esperientzia barik, berak daukan enpresaren berri ematera joan zen. Itzarri SLL-ko partaide da bera, «parte-hartze eredu berrietan oinarritzen den aholkularitza enpresa bat, giza kapitalaren garapenean espezializatua». Besteak beste, enpresa bat sortzerakoan kontuan ze gauza hartu behar diren azaldu zien ikasleei.
Emozio handiena, hala ere, amaierarako gorde zuten. Yanoba Mariezkurrena Azaro Fundazioko ekintzaile teknikariak ikasleek ikasturtean egindako negozio ideia lehiaketan aurkeztutako ideiak zerrendatu zituen. «Bat aukeratu behar izan dugu, eta ez da izan batere erraza», aitortu zuen. R.M. Azkue Lekeitioko Ikastolako ikasleek jaso zuten: afari bat edo horren baliokidea dirutan, janari osasungarriaren buffeta ideiagatik.
Ikasturtean beste hainbat ekimen egin dituzte: eskualdeko datu sozio-ekonomikoak ezagutu, enpresak bisitatu eta kasu praktiko bi landu.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
IRTEERAK
Desanexioaren urteurreneko II. Mendi Martxa
ZIORTZA-BOLIBAR, Ziortza-Bolibarren - 2008-11-14
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.