Edukira joan

Udaletxeko brontzezko hiru irudiak kendu eta jardinerak ipiniko dituzte

Udala

Segurtasun eta estetika arrazoiengatik kenduko dituzte; erreplikak egitea aztertzen ari da Udala.

edurne burgaña

Udaletxearen sarreran dauden brontzezko hiru irudiak kendu eta jardinerak ipiniko dituzte. Mota horretako sei irudi daude herrian: hiru udaletxeko sarreran eta beste hiru Uribarri parkean. Erabakia hartzeko arrazoi bi eman ditu Udalak: estetika eta segurtasuna.

«Hondatuta daude hiru irudiak, eta horregatik kenduko ditugu», azaldu du Udalak. Uribarri parkean daudenak baina, bere horretan jarraituko dute. Hiru irudien ordez erreplikak egin nahi ditu Udalak, baina oraindik aukera aztertzen ari da: «ez dugu ezer erabaki».

Brontzezko sei irudiotatik lau, urtaroen alegoriak dira, eta beste biek zaldiak eta zaldunak irudikatzen dituzte. Seirak XIX. mende erdialdekoak dira, Uribarren Jauregikoak. Gaur egun Emperatriz Zita Hotela denekoak. Jauregia 1937an suntsitu zutenez, hiru alegoria Uribarren parkera eroan zituzten. Laugarrena eta bi zaldiak, udaletxeko ate nagusiaren aurrean ipini zituzten. Nongoak diren zehaztuta ez badago ere, frantsesak izan ahal direla diote. Izan ere, Eliseo Zelaietan antzekoak diren beste bi obra daude. Gainera, Uribarren jauregiaren hasierako jabea, Jose Javier de Uribarren Parisen bizi zen bankaria izan zen. Dirudienez berak ekarri zituen.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

TAILERRA


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

DEIALDIAK

Euskal preso eta iheslarien aldeko afaria, Txarri boda
MARKINA-XEMEIN, Lea Artibai Ikastetxeko jantokian - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.