Edukira joan

Gure Ametsa Dantza Taldekoek antolatutako euskal dantza ikastaroan parte hartu duten herritar guztiak kalera aterako dira bihar; irakasle eta ikasle, elkarrekin ibiliko dira herri guztian, erromeria giro ederra jarriz.

Nahia eta grina, batera

garbiñe garagarza

Dantzarako, gogoa besterik ez da behar izaten. Aspaldian, ordea, jendea gogogabetuta-edo nabaritua zuen Gure Ametsa Dantza Taldeak; plazara, dantzara, zihoazenen kopurua asko jaitsita baitzebilen.

«Gogoa eduki ezezik, jakin ere egin behar da», ziotenak ere bazirela konturatuta, esana aitzaki bihurtzeko pausoa eman zuten dantza taldeko arduradunek. «Dantza ez baita egun puntualetan ikuskizun izateko bakarrik. Dantza ondo pasatzeko egina dago, eta gurean ez dago haren faltarik».

Urtarrilean egin zuten deia, eta ustekabe gozo batekin topo egin zuten. Frontoi kanpoan zain, 70 lagun inguru zeuden: guztiak ikasteko prest, guztiak ikasteko grinez. Euren artean, ordea, denetarik zegoen: batzuek pixka bat zekiten, beste batzuek ezer ez, batzuek interes batzuk zituzten, beste batzuek denetarako prest zeuden... Dantza taldeko arduradunek, horrelako antolaketetan ohituak egonik, laster konpondu zuten.

Maiatzera arte, eutsi

Hasteko, zuten ezagutzaren arabera, taldeka banatu zituzten. Ondoren, gauzak argi: ikastarora ikastera etorriak zirenez, guztiek dantza berdinak ikasteko aukera edukiko zuten. Batzuek azkarrago egingo zuten aurrera, eta besteek mantsoago, baina guztiak elkarrekin aritu eta ondo pasatzea zen azken helburua.

Ikastaroaren arrakasta ez zen, sarri izaten ohi den bezala, hasiera bateko kontua izan. 70 ikasle horietako batzuk bidean galdu diren arren, berriak ere gehitu dira ibilbidearen hasiera partean. Horrela, azkenean ere, kopuru berdin samarra edukiko du bihar kale bazterrak erromeri gune bihurtuko dituztenen taldeak.

Ikastaroaren arrakasta, ordea, ez dago kopuruan. 20 urte dituztenetatik hasi eta 60 pasatxo dituzten herritarrak biltzea lortu dute, eta guztiak elkarrekin, astea joan eta astea etorri, ondo pasatzea. Denborak aurrera egin ahala, fandangoa, arin-arina, txulalai, saint petite, zazpi jauzi eta larrain dantza ikastea lortu dute guztiek. Eta are garrantzitsuagoa dena, lagunarte berria topatu dute; lehen ezagunak zirenak dantza bikote izatera pasa dira.

Astean behin egiten zen entsegua izerdia botatzeko eta zerbait ikasteko gunea baino zerbait gehiago bihurtzen joan da. Maitzera arte fin aritu dira herritarrak, eta hori, bihar, argi geldituko da.

 

egitaraua



11:00ak. Zapiak ipintzeko dantzari guztiak Ziñua elkartean bilduko dira.

12:00ak. Dantza kalejira egingo dute, euskal jaietan ohikoa ez den ibilbidea erabiliz eta txistulari eta akordeoilarien laguntzarekin.

14:30ak. Ikastaroan parte hartu duten guztiak bazkaritarako bilduko dira Kai jatetxean.

18:00ak. Beheko Plazan nahi duten guztientzako erromeria zabala egingo dute, espreski egunerako ekarritako iparraldeko musikariek jotako doinuek lagunduta.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.