Edukira joan

Euskaraz egiteari «bai» esan diotenek Kontseiluaren ziurtagiria jaso dute

Euskara

Laugarren urtez banatu dira Bai Euskarari Ziurtagiriak, normalizazio bidean erakutsitako konpromisoa aitortzeko.

larraitz ibaibarriaga

66. Zenbaki bikoitz hori beste Bai Euskarari Ziurtagiri banatu ditu Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Iaz egin zen moduan, Ondarroako Kafe Antzokian bildu ziren ekimenean.

20:30erako zegoen eginda hitzordua, eta ordurako, gonbidatuak jesarrita zeuden. Agertokian aurkezleak eta hizlariek hartu zuten berba.

Joseba Goienola Berriatuko euskalgintzako kideak eroan zuen ekimenaren haria, mikrofonoa eskuan. Lehenengo minutuetan eskualdean euskararen normalizazioaren aldeko Bai Euskarari Akordioaren ibilbidea gogoratu nahi izan zuen. «Orain lau urtetik hona euskaraz bizitzera ailegatzeko konpromisoen aldeko giroa sortzen ibili gara», zioen.

Aurrera begira, Kontseiluak 10 urte bete dituenean, Bai Euskarari leloa Euskaraz bai leloak ordezkatuko duela azaldu zuen. «Ez da nahikoa euskararen aldekoa izatea, euskarak hiztunak behar ditu, erabiliko eta ikasiko dutenak».

Ainara Laka euskalgintzako kidearen, Alicia Garcia eragilearen, Jon Bollar Aulestiko alkate eta Uemako lehendakariaren eta Rober Gutierrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariaren adierazpenek segitu zieten aurkezlearen hitzei. Guztiak bat etorri ziren Lea-Artibain egindako beharra goraipatzean. Hala eta ere, «lo geratzerik ez dagoela» ondo baino hobeto agertu zuten. Hartara, konpromisoaren bidean dauden entitateei bide horretan segi egiteko animoak eman zizkieten, eta ez daudenei gonbitea egin, euskara guztiena izanda, euskararen aldeko lana ere guztiena dela gogorarazita.

Aulestiko alkate eta Uemako lehendakari Jon Bollarrek ziurtagirion atzean gordeta dagoen konpromisoa eta lana nabarmendu zituen, kopuruaren garrantziaren gainetik. «Eskertzekoa da guztion ahalegina. Zorionak!».

Ziurtagiriaren Elkartea, abian

Agiriak banatu aurretik, Rober Gutierrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak hartu zuen mikrofonoa. Zazpi urtean, Kontseiluaren ekimenez Ziurtagiriaren Elkartea sortu izana nabarmendu zuen. «Orain, konpromisoak hartu dituzten entitateek parte har dezakete ziurtagiriaren gestioan». Guztiak zorionduta, hurrengora arte agurtu zen Gutierrez.

Txaloak. Argazkian elkartu ziren aurten Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu dutenak, datorren urterako hitzordua eginda.



 


eragile berriak



Ansotegi hotela.

Haranzubi elektrizitatea. Ibazeta Anaiak margolariak.

Jone Tere modak.

Kulixka taberna.

Onaitz ileapaindegia. Txipli-txapla jantzi denda.





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.