Edukira joan

Emakume sahararren erakusketa dakar Zemendiak Aulestira

Gizartea

Zapatuan eta domekan egongo da zabalik; hitzaldia Saharako emakumeek emango dute, zapatuan.

a. alkorta

Aulestiko Zemendia Emakume Elkarteak antolatuta, Sahara emakume izena da hitzaldia eta erakusketa egongo dira zapatuan eta domekan, Udal erakusketa aretoan. Saharako emakumeek daroen bizimodua erakusketako argazki eta irudien bitartez ikusteko aukera izateaz gain, bertaratzen direnek emakume saharar baten bizipenak entzuteko aukera edukiko dute zapatuko hitzaldian.

Emakumeak Saharan. Gai horri heldu nahi izan dio Zemendia Emakume Elkarteak hil honi amaiera eman eta ekainean sartzeko. «Aurretik Kolonbiako hitzaldia egin genuen, eta hortik Saharako emakumeen bizimodua azaltzeko erakusketaren ideia atera zen», azaldu dute elkarteko kideek.

Elkarteak, erakusketa antolatu eta bertora ekartzeaz gain, hitzaldi bat egin nahi izan du. «Gure helburua Saharako emakumeen errealitatea bertokoei behar modura helaraztea da, eta horregatik antolatu dugu hitzaldia erakusketagaz».

Erakusketaren ordutegia

Zapatuan eta domekan egongo da zabalik. «Ez genuen nahi erakusketa luzaroan zabalik eduki, jendea ez aspertzeko», jakin eragin dute elkartekideek.

Horrela, bertaratu nahi dutenek zapatuan 17:00etatik 21:00etara izango dute zabalik erakusketa aretoa, eta domekan, goizez zein arratsaldez egongo da ikusgai: 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 19:00etara.

Hitzaldia Abdalahe elkarteko kideek eta beste emakume saharar batzuek emango dute, 19:30ean.

Hitzaldia

Hitzaldia zuzenduko duten hizlariek bertaratutakoen galderak eta zalantzak erantzungo dituztela esan dute Zemendiakoek, erakusketan ikusi ahalko diren irudien gaineko azalpenak emateagaz batera.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.