
Lekeitio mantendu edo ez aste bitan erabakiko da
Futbola
'Play-off'-ean Bizkaiko talde bat mailaz igoz gero, mantendu egingo da, bestela, maila galduko du.
edurne burgaña
Lekeitiok azken laugarren amaitu du denboraldia, eta orain, preferente mailan jarraituko duen ala ez jakiteko, play-off-a jokatzen ari direnen emaitzak ikusi beharko ditu. Aste bi edo hiru egon beharko da zain zer gertatuko den ikusteko.
Lekeitio egoera delikatuan ailegatu zen azken partidara. Arratiaren aurka jokatu zuen joan den asteburuan, eta irabazi beharra zeukan mantetzeko. Baina 2-2 emaitzagaz berdindu zuen.
Mantendu ahal izateko aukera bat baino gehiago ditu Lekeitiok: lehena, Gatika ohorezko mailatik Hirugarren mailara igotzea. Bestela, Portugalete, Gernika, Amurrio edo Zamudiok play-off-a irabazi eta brontzeko mailara igotzea.
Joseba Goikoetxea Lekeitioko entrenatzaileak esperantza badutela azaldu du: «Aukerak egon badaude. Baina aste bi edo hiru egon beharko dugu zain».
Goikoetxeak urteko balorazioa egin du: «Jokalari gutxi eduki ditu taldeak. Maila oso lehiakorra da, eta denboraldi amaierara jende aldetik oso justu ailegatu gara. Konpromisoa falta da: gazteagoak direnak, antza, goiko pausoa ematen ez dira ausartzen».
Jokalari faltan
Lekeitiok beste arazo bat ere baduela azaldu du entrenatzaileak: «Lekeitiarrekin osatutako taldea da, eta ez dago aukera gehiegi. Askok beste talde batzuetan jokatzen dute».
Mantenduz gero, klubak baduela beharra gehitu du: «Estruktura berrantolatu eta gauza politak egin ditzakegu».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.