
Oceana Elkarte Internazionalak herriko itsas hondoa aztertuko du
Ingurumena
Uztailean helduko da 'Ranger' ontzia herrira; itsas eremu babestuak sortzea da azterketaren helburua.
garbiñe garagarza
Herriko itsas hondoa ikertu eta haren egoeraz jabetzea. Hori da Oceana Elkarte Internazionalaren aurtengo espedizioaren helburua.
Itsas hondoaren azterketarako, Ranger ontzia herriko uretan ibiliko da uztailean. Guztira, hamalau lagunek osatuko dute tripulazioa, eta gehienak ikerlariak eta ur azpiko argazkilariak izango dira.
Herrian 350 metroko sakontasuneraino aztertuko dute hondoa. «Kostaldetik hasi eta sakontasun handiagoen arteko ekosistemen eboluzioa aztertu nahi dugu. Ahalik eta informazio gehien eskuratuko dugu. Izan ere, Kantauri itsasoaren ahalik eta zati handiena babestea lortu nahi dugu», azaldu dute elkartetik. Hondoak jasandako degradazioa edota urteetako eragina nolakoa izan den jasoko dute. Habitatari ere erreparatuko diote. «Ekosistema ahulenak aurkitu eta haien gestiorako neurriak proposatuko ditugu».
2008ko espedizoa
Oceanak herrian egingo dituen azterketak espedizio zabalago baten parte izango dira. 2008ko espedizioa ekainaren 1ean jarriko dute martxan, Vigon.
Kantauri itsasoa babesteko ahaleginetan, Galizian, Ons irla aurrean, Costa da Morte delakoan, Sisarga irletan eta Abadeo errekan ibiliko dira; Asturiasen, Peñas lurmuturrean, Cudilleron eta Ribadesellan; Kantabrian Suances eta Santander artean eta Ajo lurmuturrean; eta Euskal Herrian, Mutrikun ezezik, baita Matxitxako eta Higer lurmuturretan eta Urdaibain ere. Guztira, Oceana Ranger ontziak itsas hondoen 1.000 milia aztertuko ditu.
Kantauri itsasoaren %0,1 bakarrik dago babespean
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
DEIALDIAK
Euskal preso eta iheslarien aldeko afaria, Txarri boda
MARKINA-XEMEIN, Lea Artibai Ikastetxeko jantokian - 2008-11-20
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.