Edukira joan

Basoetxe Eguna ospatuko dute domekan

Gizartea

Urtero moduan, ibilaldia, lagunarteko bazkaria eta egur batzea egingo dituzte Oizko basoetxean.

eider mugartegi

Artibai Mendigoizale Taldeak Basoetxe Eguna ospatuko du domekan. Urtero legez, egun osoko ospakizuna egingo dute Oizko basoetxean.

Oizera joateko irteera 09:45ean izango da autobus geltokitik. Bizkaibusean joango dira lehenengo Zengotita auzoraino, eta gero, handik oinez, Oizko basoetxeraino. 11:00ak aldera, hamaiketakoa egingo dute bertan basoetxean, eta ondoren, egurra batuko dute aterpetxea urte guztian hornituta egoteko, eta ohi den moduan, Oiz tontorrera ibilaldia egingo dute.

Bazkari ederrik ez da faltako aurten ere. Horrela, 14:30 inguruan, lagunarteko bazkaria egingo dute: paella, postrea eta kafea.

Markina-Xemeinera 19:00etan bueltatuko dira.

Erabiltzeko aukera

Itur-Zuri aterpetxea Zengoitigane eta Oiz mendiaren tontorraren artean dago, 843 metroko altueran, Iturzuriko iturriaren ondoan. Artibai Mendigoizale taldearena da, baina eskatuz gero, erabilpena zabalik dago, eta doakoa da.

2005. urtean, eguzki plaka ipini zuten, eta plakari esker, ur korronte sistema jartzea espero dute aurtengo urtean.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

TAILERRA


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

ERAKUSKETA

Motorren erakusketa
MARKINA-XEMEIN, Uhagonen - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.