Edukira joan

Etxez etxeko laguntzaile ikastaroa diploma banaketagaz amaitu da

Gizartea

Hamar andrek jaso dute nagusiak edota autonomia galduta dutenei kalitatezko zerbitzua eman ahal izateko ikastaroa.

larraitz ibaibarriaga

«Nahiz eta askok eta askok pentsatzen duten ez dela beharrezkoa aparteko ikasketarik edukitzea pertsona bati fisikoki laguntzeko, guk beharrezkoa deritzogu prestakuntza zehatza, zerbitzua profesionala eta kalitatezkoa izan dadin. Esperientziak hori dio». Horixe baieztapena egin du Leartibai Garapen Agentziak.

Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz antolatutako ikastaroak iazko azaroan hasi zen, eta joan den apirilaren 30ean amaitu. Ostean, diplomak banatu dizkiete parte hartu duten hamar andreei: batzuk aurretiaz etxez etxeko zerbitzuan ibilitakoak dira, eta beste batzuk era horretako beharragaz inoiz hartu-emanik eduki ez dutenak.

Ondarroakoak, Mutrikukoak eta Berriatukoak izan dira ikasleak, eta denetara 275 klase ordu jaso dituzte.

Hamarreko nota

Ikastaroaren balorazioa eskatuta, guztiz positiboa izan dela agertu dute parte-hartzaileek, ez bakarrik ikasitakoari dagokionean, baita ere Ongizaneko irakasleek ikaskaiz ikasgai emandako arretari dagokionean. Ikasleek azpimarratu dutenez, oso lagungarria egin zaie klase teorikoetan ikasitakoa praktikara eroatea, «alorrean beharra egitea benetan zer den ikusteko» ezinbestekoa iritzita.

Teoria eta praktika uztartzea Lea-Artibai Amnankomunazgoagaz eta Markina-Xemeingo egoitzagaz sinatutako hitzarmenari esker izan da posiblea. Hartara, bost ikaslek praktikak egiteko aukera eduki dute. Ez hori bakarrik, euretako hiru beharrean daude, praktikak amaitu orduko.

 

Nagusiak kalitatean zaintzeko premiari erantzuna ematen



«Gizartea zahartzen doala dioten datuak egunerokoak dira komunikabideetan. Gero eta pertsona nagusi gehiago daude, eta euren bizi iraupena gero eta luzeagoa da. Datu positibo horren atzean, lehen eta orain pertsona horiek zaintzeko familiek daukaten denbora arazoa gordetzen da».

Horren jakitun, etxez etxeko laguntzaileen prestakuntzaz arduradu da azkenengo hiru urteetan Leartibai Garapen Agentzia, BFAren diru laguntzagaz.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

TAILERRA


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

DEIALDIAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.