Edukira joan

Martxan dituen hiru egitasmoak azaldu ditu Lea-ArtiBAI Euskararik

Euskara

Egitasmook aurrera eroaten lagundu duten talde eta norbanakoei esker ona eman die.

edurne burgaña

Kontseiluak hamar urte bete ditu aurten, eta Lea-ArtiBAI Euskararik ekitaldia egin zuen atzo, Lekeitioko Kultur Etxeko Azkue aretoan, azken urteotako ibilbidea azaldu eta martxan dituen hiru egitasmen berri emateko. Bestalde, martxan dituzten hiru egitasmoetan era batera edo bestera lagundu duten taldeei esker ona azaltzeko ere erabili zuten atzoko aukera.

Hiru egitasmo dituzte martxan Lea-ArtiBai Euskararikoek. «Azpimarratu nahi dugu egitasmo horietan parte hartzen dutela oso ezberdinak diren talde askok: izaera aldetik, partaide aldetik, harremanez, baita helburuari dagokionez ere. Elkarlanean oinarrituz eta elkar elikatuz, helburu amankomunak lor daitezkeela ikusi dugu».

Helburuak

Euskararen inguruan batzen dituena gogoa dela azaldu zuten ekitaldian. «Euskarak aurrera egin dezan daukagun gogoa. Belaunaldi berrietara edo sortzen diren hizkera berrietara ailegatu eta erakusteko gogoa. Gogoa eduki, badaukagu, baina hori itzuli behar da ikastera, eta gero erabili egin behar da. Bide sinplea da, baina kostatu egiten da: pausoz pauso egin behar da».

Ekintza bakoitzak ukitzen dituen helburuak azaldu zituzten ostean. Euskararen transmisioaren kalitatea hobetzea da lehen egitasmoa: «Euskararen aldeko jarrera sustatzea, kalitatezko euskararen ezagutza, egiturak euskalduntzea eta, zelan ez, euskarazko sorkuntza eta kultur kontsumoa bultzatzea. Ohituta gaude kultur kontsumo handi batera, eta euskarazkoa beti errenka egoten da: besteen baliabideak ez dituelako».

Gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa da bigarrena: aurreko sinadura ekitaldia egin zenean eratze bidean zegoen egitasmoa da. Baina gutxika-gutxika eratzen doaz. Gazteekin beharra egiten dutenekin eta gazteekin eurekin zuzenean batu ostean, helburu orokor batzuk jarri dituzte: Euskararen aldeko jarrera, jokaera baikorra eta aktiboa izatea, ezagutza bermatzea eta ikastetxe guztietan eskaintza ziurtatzea dira horietako batzuk.

Gazteekin kontatu beharra

Gazteen hizkera ere kontuan hartzeko modukoa dela uste dute. «Teknologia berriak eta ezagutzeko ditugun bide berriak jasateko sentikorrenak dira gazteak, eta euskara hainbat esparrutan normaltzea nahi badugu, gazteekin kontatzea beharrezkoa da, eurak direlako, batez ere, euskara berriagaz kontaktu zuzenena daukatenak».

Etorkin berriak euskal mundura erakartzeko egitasmoa da azkena. «Kalitatezko harreman sareak sortu nahi ditugu herritarren artean, konfiantzazko harremana. Konfiantza hori dagoenean, bide bi jorra daitezke: etorkinek gure kultura ezagutzea eta guk eurena. Etorkinek herrian partaidetza aktiboa edukitzea ere bada nahi duguna».

Egitasmoak aurrera eroan ahal izateko sentsibilizazioa behar dela azaldu zuten Lea-ArtiBAI Euskararikoek: «Sentsibilizazioaren ostean, ondo ikusten bada, eta ikusiz gero beharra dagoela, ametsa deitzen duguna sortzen da. Erabakiak hartzen dira, zer nahi den egin elkarte bakoitzean. Lehentasunak aukeratzen dira, eta plan bat egin aurrera eroateko. Finkatu egiten da, eta martxan jartzen dugu. Ikasten duguna erakusten dugu, eta ebaluazioa egiten dugu. Ebaluazio horretatik ideia berri batek irteten du, eta ostera ere lehenengo puntura joaten gara».

Euskaldun berri batek hartu zuen hitza ostean: «Ni frantsesa naiz, eta euskara ikasten barnetegi batean hasi nintzen, orain zazpi urte. Tristea bada ere, estatu frantsesean ia inork ez du ezagutzen euskara. Baina argi daukat euskalduna izateko euskara behar duzula. Ez dira soilik hitzak, kultura da», azaldu zuen.

«Zurea ez den herri batera joaten zarenean, bertako hizkuntza ikasi behar duzu. Ez dut ulertzen, Lekeitio den moduko herria izanda, zelan dagoen euskaraz berba egiten ez duen jendea. Ez dut esan nahi txarto dagoenik, baina ez dut ulertzen», gehitu zuen.

Eguzkia handitzeko nahian

Ekitaldiari amaiera emateko, modu zuzenean zein zeharkakoan konpromisoa hartu dutenak talde eta norbanakoiei esker ona erakutsi nahi izan zieten Lea-ArtiBAI Euskararikoek.

Eta guzrien artean irudi bat osatu zuten. Euskararen eguzkia erakutsi nahi izan zuten: «Argitzen duen eguzkia da. Gauzei argia ematen diena; gauzak ikusarazten dizkigutenak hizkuntzak direlako». Eguzkiaren inguruan euskararen alde egiteko helburuagaz batzen den hainbat jende irudikatu zuten: «Zenbat eta jende gehiagok parte hartu, eguzkia handiagoa izango da; indar gehiago edukiko du».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

DEIALDIAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

HITZALDIA

HITZALDI ZIKLOA
LEA-ARTIBAI, - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.