
Haurreskola martxan ipiniko dute datorren ikasturterako
Etxebarria
Matrikula egiteko aukera zabalik dago barikura arte; udaletxean eskura dago «informazio guztia».
eider mugartegi
Gutxieneko hiru matrikula lortzen badira, haurreskola egongo da Etxebarrian datorren ikasturtean. Errekarte auzoan kokatuko da 0-2 urte bitarteko umeentzako eskola berria.
Zortzi umerentzako lekua izango duen haurreskola egingo du Udalak. 42 metro karratuko hiru moduluk osatuko dute gunea, eta hainbat atal edukiko ditu: umeak hartzeko harrera gela, zaintzaile zein umeentzako komunak eta aldagelak, jolasguneak eta lo egiteko guneak osotuko dute eskola. Horretaz gainera, kanpoan, umeentzako jolaslekua eraikiko dute, «aterpe eta guzti».
Aukera berria
Herrian zegoen eskaria ikusita, Udala patzuergoagaz akordio batera ailegatu zen. Matrikulazioa burutzen denean hitzarmena sinatuko dute bi erakundeek. «Herriko eskariari erantzun bat ematea da helburua; herritarrentzako aukera berri bat izango da», esan dute Udaleko ordezkariek.
Eraikina prestatzea Udalaren ardura izango da, eta dena prest daukate horretarako. «Azpiko lurzorua lau modulu ipintzeko moduan egingo dugu. Momentuz, hiru ipiniko dituzte, baina gehitu beharra balego prest edukiko dugu», azaldu dute. Bestalde, zaintzaile eta hezitzaileen ardura patzuergoarena izango da. Gainontzeko haurreskoletako araudia eta funtzionamendua edukiko ditu.
Etxebarriko haurreskolan izena emateko epea zabalik dago barikura arte. Interesa dutenek edo zerbitzuaren gaineko informazio gehiago nahi dutenek udaletxera jo dezakete.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
MUSIKA KONTZERTUA
SANTA ZEZILIA EGUNEKO KONTZERTUA
MARKINA-XEMEIN, Kontzekupean - 2008-11-20
ERAKUSKETA
Motorren erakusketa
MARKINA-XEMEIN, Uhagonen - 2008-11-21
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.