Edukira joan

Taldeekin eta herritarrekin batu ostean, 'Plaza Bete' ekimena dator

Gizartea

Saihesbide Honegaz Ados Ez Dagoen Plataformak antolatu du; helburua herritarrak «adieraztea» da.

edurne burgaña

Saihesbide Honegaz Ados Ez Dagoen Plataforma herriko jendeagaz batu da azken asteotan: kulturan, kirolean eta maila sozialean nahiz politikoan antolatzen diren hainbat talderekin egon dira, eta baita «norbanako asko eta askogaz» ere. Batzar horietan plataformak emandako pausoak azaldu eta martxan jarri nahi dituzten egitasmoen berri eman diete. Horietako bat, ekainaren 22an egingo duten Plaza Bete ekimena da.

Plataformak sinadura bilketa egin zuen apirilean: 1.035 lortu zituen. Horiek udaletxera eroan zituzten bi eskaera egiteko: udal ordezkariekin bilera egitea eta gaiaren inguruan udalbatzarra egitea. Baina ez dute erantzunik jaso: «ez plenorako eta ezta batzarrerako ere».

«Ados ez daudenak batzeko»

Plataformakoen iritziz herritarren iritzia entzuteko eta hitza kontuan hartzeko batutako sinadurek argi uzten dute Lekeition «egiazko kezka» dagoela egiten ari diren saihesbidearen inguruan.

«Egoeraren aurrean garrantzitsua eta ezinbestekoa iruditzen zaigu herritarrek adierazteko aukera edukitzea, eta egiten ari diren saihesbide horren inguruan duten desadostasuna adieraztea», azaldu dute Saihesbide Honegaz Ados Ez Dagoen Plataformako kideek.

Horregatik antolatu dute Plaza Bete ekimena. «Helburua saihesbide horrekin edo herrian edukiko duen eraginagaz ados ez daudenak batzea da», azpimarratu dute taldekideek.

Zapatuan ,13:00etan, udaletxe aurrean egingo du plataformak ekainaren 22ko ekimenaren aurkezpena. Herritarrei dei egin diete parte hartzera.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.