
'Apartheid'-a salatu dute hainbat herritarrek
Politika
«Demokrazia eskubidea» denfendatu eta hautetsi independentisten karguak aldarrikatu dituzte herritarrek.
a. alkorta
Lea-Artibai eta Mutrikuko hainbat herritarrek kalera irten zuten atzo, besteak beste, 2007ko hauteskundeak nola egin ziren salatzera.
Hauteskundeetan ezker abertzaleak jasotako botu kopurua gogora ekarri nahi izan zuten, Apartheid-ik ez aldarrikatzen zuen pankartaren atzean batu ziren herritarrek.
Bost urte bete ziren atzo hautetsi independentistak udaletatik kanpo utzi zituztela, eta horren harira, ezker abertzaleko kideek hainbat elkarretaratze deitu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun.
Ziortza-Bolibarren 11:30ean batu ziren herritarrak. 113 boto=3 zinegotzi zioen parkartaren atzean, «herritarren demokrazia eskubidea» defendatzearen alde egin zuten hainbat herritarrek.
Gainerako herrietan iluntzean egin zituzten elkarretaratzeak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
DEIALDIAK
Artibai FT-Athletic-Real Sociedad hirukoa
MARKINA-XEMEIN, Barroeta Futbol Zelaian - 2008-11-20
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.