Edukira joan

Flota amarratuta, eskaerak Madrilera eroango dituzte arrantzaleek barikuan

Ekonomia

Ekainaren 4an portuan lotuta egongo dira alturako ontzi guztiak; irtenbideen araberako neurriak hartuko dituzte.

larraitz ibaibarriaga

Ekimen bi. Horixe egingo du alturako sektoreak erregaiaren garestitzeak erangindako krisiari aurre egiteko.

Alde batetik, Arrantza Sektorearen Aldeko Plataformaren proposamenagaz bat egingo dute. Hartara, datorren barikuan flotari portura buelta egin eta amarratzeko agindua emango die.

Esanak esan, ez da geldialdi mugagabea izango, «negoziaketei» ateak ez ixte aldera. Hortaz, Madrilgo administrazioaren erantzunaren arabera jokatuko du sektoreak. «7-8 egunean Espainiako Arrantza Ministerioaren erantzuna edukitzea espero dugu», zioen atzo Bruselatik Victor Badiola OPPAOko kudeatzaileak.

Barikuan, maiatzak 30, lehorrera etortzeko agindua jasota, azkenengo itsasontziak ekainaren 4an ailegatuko dira portura.

Beste alde batetik, geldialdia hasiko den egun berean, barikuan, Madrilen (Espainia) bilduko da arrantza sektorea manifestazioan. Alturako sektorea ez eze, baxurakoa ere bertan egongo da. Horrela jakin eragin dute astean Kalare Deuna Kofradiako arduradunek. «Gasolioaren igoerak den-denean dauka eragina, eta denok joanez gero, indar handiagoa egingo du-gu», esan dute.

SOS deia, kaleetara

Protesta ekimenean gasolioaren prezioa Gizarte Segurantzako hobariagaz konpentsatzeko eskaria egiteagaz batera, inportazioen kontrola eta arrainaren lehenengo salmenta prezioa bermatzeko neurriak indarrean ipintzeko eskatuko dute. Izan ere, geldialdiak irauten duen bitartean, merkatuan topatzen den arrain zuria kanpotik ekarritakoa izango da. «Gure merkatuan arrain legal asko dago, baina beste askok ez dute betetzen gutxieneko baldintzarik, jatorria ezagutzeko momentuan». Orain, hori agerian geratuko da.

«Bizirautea gaitz dago»

Politikoei leporatu die Badiolak alturak azken urteetan bizi duen krisi egoera. Bere esanetan, Espainiako Arrantza Ministeriotik ideia gutxi atera dira, egoerari buelta emateko. Kontran, sektoreak biltzen dituen gainerako eragileen konpromisoa nabarmendu du, eta alturak aurrera egin badu, Ondarroako enpresek arduraz jokatu dutelako dela azaldu. «Familiarteko enpresak dira, eta euren enpresez gainera, euren etorkizuna eta familia askorena dago jokoan».

Gauzak horrela, egoerak ehun graduko buelta eman ezean, «arrantzak bizirautea gaitz» daukala adierazi du Badiolak. Horri lotuta, armadoreak erreserbak gastatzen ari direla aitortu du, aurrera segitu ahal izateko.



 


ERREGAIEN PREZIOEN GAINEKO BEZ-A ETETEA ESKATU DU SARKOZYK



Erregaien prezioek gora egingo dutela ere iragarrita, irtenbideak proposatu ditu Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak. Erregaien prezioen gaineko Balio Erantsiaren Zerga (BEZ) etetea proposatu du. Horrela, prezioak igotzen jarraitzen badu ere, BEZaren balio absolutua ez aldatzea da Sarkozyren ideia.

BEZa %19,6koa da Frantziako estatuan. Prezioa igotzean, zergetara ordaintzen den diru kopurua ere hazi egiten da. BEZaren igoera etengo balitz, erregaien prezioak igota ere, BEZaren gaineko igoerarik ez litzateke emango.





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.