Edukira joan

Piraguek jende mordoa ekarri dute Karraspio hondartzara

Kayak-surf

Eguraldiak asko lagundu ez badu ere, tarteka ateri egon da, eta hainbat ekintza egin dituzte Bizkaiko kayak-suf kontzentrazioan.

edurne burgañA

Joan den asteburuan Bizkaiko kayak-surf kontzentrazioa egin dute Mendexako Karraspio hondartzan: bariku iluntzean hasi eta domekara arte hainbat ekintza egin dituzte. Antolatzen duten bosgarren urtea izan da, eta eguraldiak askorik lagundu ez badu ere, tarteka ateri egon da, eta piraguagaz momentu onak bizitzeko aukera eman die bertan batutakoei.

Bariku iluntzean parrillada egin zuten Karraspio hondartzan: «Oso ondo joan zen guztia afaritan. Eguraldi oso ona zegoen, zerua benetan polita, eta guztira, 50 lagun inguru batu ginen», azaldu du Ainhoa Rementeriak, Dzanga Lekeitioko piraguismo taldeko kideak.

Eguraldiak okerrera egin zuen bariku iluntzean, baina zapatu goizerako ostarteak agertu ziren zeruan, eta horrek uretan ibilbidea egiteko aukera eman zuen: «Zorionez, eguraldia nahiko egonkorra izan zen zapatu goizean, eta bazkaritara arte ateri egon zen», azaldu du Ainhoa Rementeriak.

Baina arratsaldean ekaitza sartu zen, eta antolatutako ekintzak bertan behera utzi behar izan zituzten: «Monitorea prest zegoen errekako ibilbidea egiteko, oso polita izaten da gainera, baina ekaitza hasi eta bertan behera utzi behar izan genuen ekintza. Gainera, carwell eta zapatu arratsaldeko gainerako ekintzak ere ezin izan genituen egin», gaineratu du Dzangako kideak.

Ekintza ezberdinekin pozik

Zapatua amaitzeko, afaria egin zuten Emperatriz Zitan, eta 93 lagun bildu ziren: «Urtero legez, jendea gustura geratu da afariagaz. Gainera, piraguarako materialaren zozketa egin genuen, eta guztientzako egon zen zerbait», esan du Rementeriak.

Domekako egindako uretako ibilbidean 40 lagun batu ziren. «Goizean eguraldi ona egin zuen, eta ondo pasatu genuen. Jendea pozik geratzen da ekintza ezberdinak egiten ditugulako, edonork egiteko modukoak», gehitu du.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.