Edukira joan

Albokari Topaketak 100 musikaritik gora dakartza zapatuan Gizaburuagara

Kultura

Albokaren Euskal Herriko zazpigarren jaialdirako egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek.

leire akarregi

Arabatik Bizkaira. Gizaburuagara dator Euskal Herriko 7. Albokari Topaketa. 100 musikaritik gora batuko dira zapatuan, goizetik gauerako egitarauan.

«Jai handia herri txikira» ekartzea erabaki dute topaketaren antolatzaileek, alde batetik «albokaren presentzia Lea-Artibaira zabaltzeko», eta bestetik, «mota horretako jai bat gune bakarrean, batuta ospatzeko». Izan ere, Euskal Herrian dauden albokari gehienak bizkaitarrak direla gogora ekarri dute antolatzaileek, Gizaburuagan egin duten aurkezpenean. Hantxe bertan dago, gainera, eskualdeko alboka eskola bakarra. Leku aproposa izango da, beraz, Euskal Herriko albokari eta albokazaleak batzeko.

Udaleko ordezkari Miren Barrutiak azaldu duenez, «pozik» daude Gizaburuaga albokarien topalekua izango delako. «Gu moduko herri batentzat garrantzitsua dira horrelako ekimenak berton egitea, herria apur bat ezagutzera ematen dute eta». Jai handia izanda ere, herrira egokitutakoa izango dela azpimarratu du Barrutiak.

Autoz herriraino

Gizaburuagara autoz joan nahi dutenek ez dute ezelako arazorik edukiko. «Okamika industrigunean aparkatu ahalko da, eta kanpatzeko leku bat ere egokituko dugu, hala egin nahi dutenentzat», azaldu du Udaleko ordezkariak.

Gizaburuagako Udala arduratu da, besteak beste, jai egunerako azpiegituretaz, eta haren laguntza eskertu nahi izan dute antolatzaileek. «Horrez gain, eskerrak eman nahi dizkiegu Arrakala eta Radixu irratiei zein Lea-Artibai eta Mutrikuko gazte asanbladei ere», esan dute. Eta topaketon harira, «zelan ez», alboka bizirik mantentzea lortu duten Arratialdeko musikariak gogoan hartu nahi izan dituzte antolatzaileek. «Orain gutxi zendu den Eujenio Etxeberria moduko musikariek egin dute posible alboka doinuak gaur egun entzun ahal izatea», esan dute.

Gazte eta nagusi gonbidatuta

Hitzordua ipini dute antolatzaileek. «Giroa ziurtatuta dago». Gazte eta nagusiei begirako egitaraua izanik, guztiek gustura pasatzeko aukera edukiko dutela nabarmendu nahi izan dute. Umeei begira, gainera, egitarau berezia prestatu dute. «Egun osoan euroi begirako ekimenak egongo dira», azaldu dute.

 

egitaraua



11:00. Albokarien topaketa.

11:30. Kalejira. Azokaren irekiera.

13:00. Albokarien saioa.

15:00. Herri bazkaria.

15:30. Ipuin kontalaria.

16:30. Bertsolariak: Payatarrak.

18:30. Aintzina taldearen kontzertua.

19:45. Hiru alboken zozketa.

20:00. Erromeria.

*Bazkariko txartelak herriko tabernan egongo dira salgai.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.