
Baserritar jantzita, jai giroan
Gizartea
Giroa sortzea zen Gazte Asanbladaren helburua, eta lortu egin dute; txupinazoagaz hasi dute eguna, eta kontzertuagaz amaitu.
edurne burgaña
Herrian aspaldion giro gutxi zegoela zioten batzuek, baina atzokoan herria bizi-bizi jarri zuten Etxebarriko Gazte Asanbladak egindako deiagaz bat egin zuten herritarrek. Baserri Eguna ospatu zuten, eta 11:30ean hasi zuten eguna, txupinazoagaz.
Orain dela urte batzuk ere egiten zuten Baserri Eguna, eta urte pare bat antolatu barik egon ostean, jaia berreskuratu nahi izan du Gazte Asanbladak. Txupinazoaren ostean, asto lasterketa egin zuten, eta horretxek bai sortu zuela giroa.
Hiru asto, eta bakoitzaren gainean, mutil bana. Asto bi gazteak ziren, eta hirugarrena, zaharragoa. Zaharrena lasai samar ibili zen, baina beste biek buruko min galanta sortu zien gainean zeuden mutilei, eta barre algara mordoa espaloitik begira zeuden gainerako herritarrei.
Triki-poteoa egin zuten gero, eta goiza amaitzeko, bazkaria frontoian. Koadrila bakoitzak bere gisatua egin eta jan zuen. 80 lagun inguru batu ziren. Eta bazkalostean, bertso saioa eduki zuten.
Gero baserri jokoak egin zituzten: sokatira, txokor batzen eta altxorraren bila, besteak beste. Iluntzean, Zaloa Zenarruzabeitia herriko euskal preso politikoaren aldeko ekitaldia ere egin zuten. Eta eguna amaitzeko, EnkaPUNKtxados eta Trastornoren rock kontzertua egon zen; eta ostean, erromeria, Joxpa taldeagaz.
Uztailaren 12an Mutrikun egingo den «proiektu txikitzaileen» aurkako egunera joateko deia ere egin zuten atzo gazteek.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12
HITZALDIA
HITZALDI ZIKLOA
LEA-ARTIBAI, - 2008-11-21
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.