Edukira joan

Ondarroak eskuak zabalik hartu du Aramaioren filma

Kultura

Ia 200 lagun batu dira Bide Oneran 'Un poco de chocolate' filma lehen aldiz Ondarroan ikusteko.

asier alkorta

Ia 200 lagun batu ziren atzo Ondarroako Bide Onera zineman Aitzol Aramaio ondarrutar zinemagilearen azken lana ikusteko. Txikitako oroitzapenez inguratuta, pozarren agertu zen Aramaio herritarren aurrean. «Txikitan areto honetan bizitakoak bizita, plazer bat da nik egindako lana berton ikusgai egotea».

19:30 jo zutenerako Bide Oneraren aurrean jendea pilatzen hasi zen. Zuzendariaren eta pelikulan parte hartu duten aktore ondarrutarren arrastorik ez bazegoen ere, jendea sarrerak erosten hasita zegoen, baita zinema aretora sartzen ere.

19:45 ondo jota heldu ziren protagonistak. Aramaiogaz batera heldu ziren aktore ondarrutarrak ere: Ugaitz Alegria, Begoña Anakabe, Alexander Idoeta, Ion Iñaki Artetxe, Aitor Idoeta, Xabier Idoeta eta Alexander Idoeta. Ana Elordi eta Karle Beristain falta izan baziren ere, zuzendariak hiru bat hitz eskaini zizkien.

Txaloak filmarentzat

Aretoko butakak betetzen ziren bitartean, protagonistek euren lekuak hartu zituzten aretoko lehenengo lerroetan. Filma proiektatu aurretik, Aramaiok, linterna txiki bat eskuan, aretozainaren lana bete zuen. «Gaur niri tokatu zait aretozaina izatea; gauza bat esando dut bakarrik: emanaldi hau nire amari, amonari, anaiari eta aitari eskaintzen diedala. Orain has dadila filma». Txalo hotsen ostean, aretoa isil-isilik geratu zen.

Ordu eta erdi iraun zuen Un poco de chocolate-k. Amaitu zenean, minutuak iraun zituen txalo hotsak ez zion zuzendariari berbarok egiten utzi.

Pelikulan parte hartu duten guztiei eskerrak eman ondoren, ilusioz eta emozioz beteta, zuzendari ondarrutarrak bere herriko ikusleen galderak erantzuteko tartetxoa egin zuen. Pantaila zuriaren aurrean, Aramaiok filma egin bitartean bizitako anekdotak kontatu zituen, hogei minutuko hizketaldian. «Filmak nire keinu asko ditu; nire ingurukoek kontatutako istorioak islatu nahi izan ditut, eta funtzionatzen duela dirudi».

Guztira, 186 lagun batu ziren Bide Oneran, eta Aramaiok denei eskertu zien bertaratu izana. «Nik ilusioz egin dut filma; orain bizitzen nagoen guztia oso polita da».



 


inkesta



Zinematik irten berri zara, zer iritzi daukazu Aramaioren filmaz?

«Emozionatu egin naiz, asko gustatu zait»

Arantza Osa



Asko-asko gustatu zait. Jendeari entzun nion liburua ondo zegoela, eta nik ere irakurri egin nuen. Orain, filma ikusi eta gero, uste dut gehiago emozionatu naizela zinemako aretoan, liburua irakurtzen baino. Oso lan txukuna egin du Aramaiok. Barru-barruraino heldu zait, eta horregatik gustatu zait hainbeste.

«Eleberriko hari nagusia ondo islatzen da»

Pello Aramaio



Aitzolek oso ondo islatu du Unai Elorriagaren eleberriko hari nagusia pelikulan. Gainera, zuzendariak ukitu pertsonala eman dio filmari, eta horrek berezitasun kutsu bat ematen dio. Niri behintzat asko gustatu zait. Trama sozial baten gainean beste ikuspegi bat eskaini digu AItzol Aramaiok, eta hori eskertzekoa da.





«Aktoreen lana-eta oso ona da; baita musika ere»

Maiteder Larrañaga



Oso interesgarria iruditu zait. Aktoreek ere lan handia egin dute, beraiei esker, ikusleak pelikulan sartzea lortzen du; istorioan barneratzen da. Musika ere nabarmendu egingo nuke, mundiala da. Ikaragarria da zelako lan ona egin duen Aramaiok. Ni oso gustura geratu naiz zinemara etorri izanaz, merezi izan du.



 


 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

MUSIKA KONTZERTUA

SANTA ZEZILIA EGUNEKO KONTZERTUA
MARKINA-XEMEIN, Kontzekupean - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.