
Hondartzako zerbitzugunea eroateko eskari bi aurkeztu dituzte Udalean
Udala
Eskariak jasota, bost egunean erabakiko da kontratua zeini eman; ustiapenaren iraupena lau hilabetekoa izango da.
larraitz ibaibarriaga
Bi dira Arrigorri hondartzako zerbitzuak esplotatu nahi dituztenak. Interesatuek atzo zuten eskari agiria aurkezteko azkenengo eguna. Orain, eskariak jasota, bost egunen barruan erabakiko dute udal agintariek zerbitzugunea aldi baterako zeini laga.
Jarduerak eta baldintzak
Izozkiak, fruitu lehorrak, gozokiak eta antzerakoak salduko dituzte uda sasoian hondartzako gunean. Horrez gainera, komunak, dutxak eta aldageletako zerbitzua esplotatuko dute kontratua lortzen dutenek, bai eta biltegi zerbitzua ere.
Ekainaren 1ean hasita, ustiapenaren iraupena lau hilabetekoa izango bada ere, adjudikatzaileak eta adjudikaziodunak adostuz gero, kontratua luzatu ahalko da. Kontratuaren iraupen osoa hala eta ere, luzapenak barne, ezingo da izan hiru udalditik gorakoa.
Bete beharreko ordutegiak
Kontratuz, komunak, dutxak eta aldagelak 10:00ak orduko ireki beharko dituzte udaldian egunero, eta 21:00ak arte egongo dira erabiltzaileen eskura. Eta instalazio horiek guztiak erabiltzeko baldintza egokian laga beharko dituzte uda amaieran.
ARRIGORRIk kalitatea eta ingurumena zainduko ditu
zeu | 2008-06-04
zer pasa dan jakin nahi dot
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ERAKUSKETA
Motorren erakusketa
MARKINA-XEMEIN, Uhagonen - 2008-11-21
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.