
Bizkaiko kayak-surf kontzentrazioa dago asteburuan
Kayak-surf
Karraspioko uretan bilduko dira bihar eta etzi; Lekeitioko Piraguismo Taldeak antolatutako ekimena da.
edurne burgaña
Mendexako Karraspio hondartzan Bizkaiko kayak-surf kontzentrazioa egingo dute asteburuon. Gaur hondartza egokitze beharrak egingo dituzte, eta bihar eta etzi, piragua lagun, uretan hainbat ekintza egingo dituzte. Dzangak, Lekeitioko Piraguismo Taldeak antolatutako ekimena bosgarrenez egingo dute aurten.
Gaur, Karraspio hondartzan, parkinga, kanpatzeko lekua, dutxak eta taberna egokituko dituzte astebururako.
Goiz eta arratsaldez
Bihar 10:00etan errekatik ibilbidea, carwell-ak eta eskimuntaia egiteko izena emateko aukera zabalduko dute. Emperatriz Zita Hotelean egingo duten afarira joan nahi dutenek ere orduan eman beharko dute izena . Gero, 11:00etan hasita, piraguismoko modalitate ezberdinak egiteko aukera egongo da.
Batetik, kayak-surf egin ahalko da: «Emozio handiak gustuko dituztenentzat egokia». Olatuek lagundu beharko dute, baina, horretarako. Eta lasaiago ibili nahi dutenek itsasoan ibiltzeko aukera dute: «Ondarroako eta Eako kostaldea ezagutu dezakete horrela», adierazi dute Dzangako kideek.
Arratsaldean beste ekimen batzuk egingo dituzte. 18:00etan, errekatik ibilbidea: «Umeentzako modukoa da, eta Lekeitioko erreka ezagutu nahi duten guztiei zuzedutako aukera da», azaldu dute antolatzaileek.
19:00etan, carwell-eko eta eskimuntaiko txapelketa egingo dute zubian, minutu batean.
Eguna amaitzeko, afaria egingo dute Emperatriz Zita Hotelean, baita hainbat materialen zozketa ere.
Domekan jarraituko dute ekimenek. Kayak-surf gehiago egiteko aukera egongo da.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.