Edukira joan

Sabin Foruria Memorialak eskualdeko bideak zeharkatuko ditu

Txirrindularitza

Lehendakari mailako txirrindulariek 103 kilometro egingo dituzte domeka goizean.

eider mugartegi

Markinako Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen XVIII. Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa lehiatuko da domekan, eskualdean zehar. Ibilbidea 103 kilometrokoa izango da.

Urteroko ibilbide berdina egin beharko dute aurten ere Lehendakari kategoriako txirrindulariek ¬19 eta 20 urte¬. Markina-Xemeinetik irtengo dute Plazakolarantz, eta Berriatua eta Ondarroa pasatu ostean, Lekeitiora joango dira, kostako bidetik. Handik Oletara egingo du lasterketak, eta Milloiganetik pasatu eta Plazakolan zehar Markina-Xemeinerako bidea hartuko dute.

Markina-Xemeinetik Lekoizgainera jarraituko du tropelak, eta Aulesti eta Gizaburuagatik pasatu eta gero, Oletara helduko dira berriro Milloigane, Plazakola eta Markina-Xemein ibilbidea egiteko. Azken ibilbide horri buelta bi eman beharko dizkiote.

Lekoizgane izango da txirrindularientzako puntu gogorrena, eta bertan erabakitzen da, normalean, irabazlea nor izan daitekeen. Iaz ere, bertatik lehenengoz pasatzean ihes egin zuten txirrindulari batzuek, euren artean, garaileak.

Neutralizatuta

Txirrindulariak Zelaitik irtengo dute, baina lasterketa neutralizatuta egongo da saihesbideraino. Beraz, memorialeko irteera saihesbidean izango da, eta bertaraino astiro-astiro joango dira lasterketako parte-hartzaileak.

Irteera 10:00etan izango da, eta lehenengo txirrindulariak 12:45 aldera helduko direla helmugara aurreikusten dute antolatzaileek. Helmuga, aurten, Aldaola kalean jarriko dute. Sari banaketa, bestalde, betiko moduan, Zelaiko kioskoan egingo dute.

Bost sari banatuko dituzte: lehenengo, bigarren eta hirugarren geratzen direnentzat trofeoa, eta lehenengo taldearentzat eta eskualdekoarentzat sariak.

Lehendakari mailako txirrindulari talde gehienak espero dituzte. «Agian, Santanderreko baten bat ere bai», azaldu dute Markinako Txirrindulari Elkartekoek. Lea-Artibai eta Mutrikuko ordezkari bakarra Eneko Arrate izango da. Markina-Xemeingo txirrindulari gaztea Debabarrena taldera pasatu da aurten, eta aurretik Markina-Xemeingo taldean ibili da.

Sabin Foruria Memoriala lasterketa gogorra da, eta palmares berezia dauka. Bertatik pasatu dira Unai Osa, Alberto Contador edo Amets Txurruka txirrindulariak, beste batzuen artean.

 

ibilbidea



103km-koa izango da Markina-Xemein (Irteera)- Plazakola-Berriatua-Ondarroa-Lekeitio-Oleta-Milloigane- Plazakola-Markina-Xemein- Lekoizgane-Aulesti- Gizaburuaga-Oleta-Milloigane-Plazakola-Markina-Xemein-Lekoizgane-Aulesti- Gizaburuaga-Oleta- Milloigane-Plazakola- Markina-Xemein (Helmuga).

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.