Edukira joan

Olazko harrobia prestatzen ari dira harria ateratzen hasi ahal izateko

Mutriku

Harrobitik herrirainoko bidean zabalguneak jarri dituzte Udalak aurrez ipinitako baldintzak betetze aldera.

garbiñe garagarza

Harrobia ustiatzen hasteko azken prestaketak egiten ari dira. Harria aterako duten harrobiko plaza garbitzen hasita daude, eta harrobitik herriraino doan bidean zabalguneak prestatu dituzte bi ibilgailuren pasabidea errazteko.

Olazko harrobian jarduteko baimena eskatu duen enpresa Meatze eta Finantza elkartea SA izan da. Udalak alkatetza dekretu bidez eman zion aitatutako baimena, baina irekiera baimena eman aurrean, zenbait baldintza ezarri zizkion. «Lana egiteko orduan hartu beharreko zenbait neurri hartzea eta, batez ere, bidea egokitzea eskatu genien», azaldu du Josebe Astigarraga alkateak.

Olazko harrobia martxan hastean kamioiak aurrera eta atzera ibiliko direla aurreikusita, bidea zabaltzeko eskatu zieten. Horrela, eta udal teknikarien arabera, hamabi puntutan 1,5 metro inguruan zabaldu dute errepidea.

Behin baldintza guztiak beteta, lanean hasiko dira. «Bi edo hiru asteren buruan hasiko dira», aitatu zuen harrobian zebilen babes dikeko Aldi Baterako Enpresa Elkarteko ordezkari batek.

Berdeak-Independeteak plataformak harrobiaren irekiera gelditzeko ahaleginak egin zituen, eta irekiera legez kanpokoa zela argudiatuz, alegazioak ere aurkeztu zituzten. Horren aurrean, Udalak txosten juridiko bat eskatu zuen harrobiaren gainean. «Han adierazten denez, guztia legeari jarraiki egin dute, eta horren aurrean Udalak ez dauka baimena ukatzeko arrazoirik».

Baserritarrei pasabide alternatiboa

Mendibeltzu eta Ziñua baserrien egoera kontuan hartuz, Udalak bigarren bide bat eskaini nahi izan die. Izan ere, bidea gaur egun dagoen bezala, kamioiek erabiltzen zuten bide bera zen haien irtenbide bakarra.

Udalak San Blas baserriaren ingurutik pasatzen zen bide berri baten proposamena egin zuen. «Zabaldu nahi genuen bidearen gehiengoa bide publikoa da, baina zati baten San Blas baserriko lurrak ukitzen zituen, eta haiek zein Eguzkitza baserrikoek hainbat traba jarri dizkigute».

Azkenean, alternatiba berria topatu behar izan zuen Udalak: kamioiek erabiliko duten bide bera ¬Agerretxon zehar doan bidea¬ erabiliko dute. Bideak, ordea, «lasaiago ibiltzeko» zabalguneak edukiko ditu. «Hala ere, gure lehen aukera zen bide hori ez dugu alde batera lagako. Izan ere, Ziñuak eta Mendibeltzuk bigarren irteera bat derrigorrezkoa dute, eta orain bide horretan tematzeak denboran luzatzea besterik ez zekarrelako egin dugu beste proposamen bat».

Harri blokerik ez

Olazko harrobiaren ustiaketa proiektuak metro baterainoko harriak aterako dituztela zehazten du. «Harri blokerik ez, material txikia bakarrik aterako da handik», azaldu dute udal teknikariek.

Olazko harrobitik ateratako harriak, besteak beste, babes dikeko obran erabiliko dira. Ustiaketa gunea 1, 3 hektareakoa dela eta bi urtean 600.000 tona harri aterako dituztela zehazten du proiektuak. «245 metroko kotan dagoen plazan hasiko dira lanean, eta plaza hori beheruntz joango da harria atera ahala».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

DEIALDIAK

Euskal preso eta iheslarien aldeko afaria, Txarri boda
MARKINA-XEMEIN, Lea Artibai Ikastetxeko jantokian - 2008-11-20

HITZALDIA

Euskara: iragana, oraina eta geroa; kontseiluak 10 urte
ETXEBARRIA, Udaletxean. Hizlaria: ARITZ ZUBIATE - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.