Edukira joan

«Independentzia aldarrikatzearen zilegitasuna» kaleratuko dute

Mutriku

Ezker abertzaleak aldarrikapena eta jai giroa batuko ditu zapaturako prestatutako ekimenekin.

g. garagarza

Independentzia aurrera lelopean, proiektu politiko horren zilegitasuna defendatuko dute zapatuan. Horretarako, ezker abertzaleak aldarrikapena eta jai giroa elkartuz hainbat ekimen prestatu ditu egun guztirako.

Independentzia aldarrikatzea «zigortu beharreko kontua» bihurtu izana kritikatu nahi du ezker abertzaleak. «Independentzia hitza bera kriminalizatzen ari dira. Proiektu politiko hori defendatu duen oro kartzelaratua edota torturatua izaten ari da. Azken gertaerei begiratu besterik ez dago horretaz konturatzeko: euskal presoen egoera, 18/98, euskalgintzan ari den jendearen aurkako erasoak, gazteriaren aurkako erasoak...». Horren aurrean, lehenik eta behin, elkarretaratzea deitu dute 13:00etan, Goiko Plazan. Ondoren, aurrez independentzia aldarrikatzeko prestaturiko ekimenekin lotura emanez, Independentzia dioen plaka jarriko dute parke berrian.

Iluntzean, afaritarako bildu aurrean, bertso saioa egongo da Zubixan. Saioa 20:30ean izango da.

Azkenik, afaritara bilduko dira frontoian. Herri afarira joan nahi duten guztiek Zubixan aurkituko dituzte txartelak 18 euroren truke (gazte eta langabetuentzat 13 eurotan egongo dira). Txartelak erosi ahal izateko azken eguna bihar izango da.

Independentziaren aldeko aldarria egitearekin batera, egunean bertan, «falta diren guztiak gogoan hartzeko» asmoa ere erakutsi dute. Horrela, euskal presoei, errefuxiatuei eta iheslariei zuzendutako omenaldia ere egingo dute, bide batez, haien etxeratzea eskatzeko.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

IRTEERAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

TAILERRA


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.