Edukira joan

Bariku honetan ere, txikiteo musikala egingo du Xemein Abesbatzak herriko kaleetan zehar. Joan den asteburuan egin zuen lehenengoa, eta arrakasta handia eduki zuen ekimenak.

Txikiteo orduan, kantuan

EIDER MUGARTEGI

Ia hiru orduko kantaldia eskaini zuen kalerik kale joan den barikuan Xemein Abesbatzak. Nagusi zein txikiak izan zituen atzetik, entzuleekin eta animatu ziren guztiekin batera abestu zuten txikiteo orduari giroa emanez. Giro horretaz gozatzeko aukera izan ez zutenek beste aukera bat izango dute, bihar errepikatu egingo dute eta. «Helburua abesbatza herrira hurreratzea da, eta bide batez, jendea bertan parte hartzera animatzea», esan dute.

37 lagunek osatzen dute Xemein Abesbatza, eta abesbatza asko eta askotan pasatzen den legez, gehienak emakumeak dira. Beraz, gizonezkoen falta nabari dute. «Bost tenore ditugu bakarrik, eta hori indartu nahian gabiltza», azaldu dute. Aurten ere kide berri bi batu dira abesbatzara, eta biak, andrazkoak. Hori dela eta, gizonezkoak abesbatzan parte hartzera animatu nahi dituzte.

Astean ordubete inguruko entsegu bi egiten ditu taldeak, eta hiru, kontzerturen bat hurreratzen denean. Hurrengo hitzordua Karmen Eguneko mezan daukate. Horretaz gainera, beti-betiko ospakizunetan abesten du abesbatzak: Santa Ageda, Santa Zezili eta Gabonetan, esate baterako. Asteburu osoko irteera bat ere egiten du. «Azaro edo abenduan kanpora joaten gara ekitaldi bat egitera, Madrilen, Gijonen eta beste hainbat lekutan egon gara asteburu pasa», kontatu dute.

Orain, gainera, etapa berria hasi du abesbatzak. Yolanda Loirak utzi egin zuen zuzendaritza, eta Itxaso Jaio ipini da bere ordez. Bestalde, batzordea ere berritu egin dute, eta abesbatzaren historian lehenengoz, emakume bat izango da arduradun nagusia: Marian Bereikua.

Ateak zabalik

Giro ona eta mundu guztiarentzat ateak zabalik dituen taldea direla diote, eta bertan parte hartzeko ezer berezirik ez dela jakin behar. «Abestea gustatzea besterik ez da behar, zaletasuna da oinarrizkoa». Adina ere ez da muga. «21 urte ditu gazteenak eta 71 zaharrenak, denentzako lekua dago», azpimarratu dute. Horrela, Xemein Abesbatzako parte izan nahi duenak entsegu batera joatea besterik ez duela egin behar azaldu dute. «Probatu eta gustatuz gero, aurrera. Bestela, lasai-lasai, utzi egin daiteke», diote.

Taldearen giroa eta lana ezagutzera emateko bide horretan, kaleak musikagaz alaitzen ibiliko dira abesbatzakoak bariku honetan, 19:30etik aurrera.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

DEIALDIAK

Artibai FT-Athletic-Real Sociedad hirukoa
MARKINA-XEMEIN, Barroeta Futbol Zelaian - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.