Edukira joan

Bi kontzertuetatik bat jotzeko antzokira dator La Gossa Sorda

 

asteburukoak

La Gossa Sorda eta Jake Mate

Lekua.

Kafe Antzokia.

Ordua.

22:30.

Sarrerak.

5 euro (Kafe Antzokia eta Zurrumurru); Zenbat Gararen lagunentzat 3 euro.

Petti eta Joseba Irazoki & Belardian



Lekua. Kafe Antzokia.

Ordua. 19:30.

Sarrerak. 5 euro (Kafe Antzokia eta Zurrumurru); Zenbat Gararen lagunentzat 3 euro.



 

Ondarroa

Santurtzin egingo dute valentziarrek Euskal Herriko bigarren eta azken geldialdia; berton, bihar entzun ahalko dira.

leire akarregi



Kontzertu bi. Aukera bi baino ez dituzte edukiko Euskal Herrian entzun nahi dituztenek. Euretako bat, berton, etxe bueltan. Izan ere, La Gossa Sorda Valentziako (Herrialde Katalanak) talde ezaguna Ondarroako Kafe Antzokiko agertokira igoko da bihar gauean. Bigarren aukera Santurtzin eskainiko diote publikoari.

Sao, azken lanaren aurkezpena egitera datoz valentziarrak. Aurreko beharraren bidetik jarraitu dute musikariek, eta dultzainagaz lagundutako ska doinuak landu dituzte lan berrian ere. Doinuokin nahastuta, reggae, rumba, rock eta hard core estiloek dantzan ipiniko dute antzokia, seguru asko.

Taldeak sortu zenetik hona ¬1999an osatu zen¬, Valentziako folkloreko musika tresnak erabiltzen ditu kanta gehienetan. Katalana dauka oinarri, guztietan.

Herriko talde bat ere entzuteko aukera edukiko du publikoak biharkoan. Valentziarrekin batera, Jake Mate talde gaztearen musikak hartuko du agertokia.

Domekan gehiago

Ondarroako Berbalagun egitasmoaren berri edukiko dute domekan Kafe Antzokira doazenek. Ekimen berari lotuta, Petti eta Joseba Irazoki & Belardian entzuteko aukera egongo da. Pettik laugarren lan luzea ekarriko du taula gainera; Joseba Irazokik Belardian osatzen duten Mikel Errazkin, Mikel Artieda eta Fernan Leiza edukiko ditu laguntzen.







 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

TAILERRA


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

ERAKUSKETA

Motorren erakusketa
MARKINA-XEMEIN, Uhagonen - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.