Edukira joan

Gaztetako bizipenak gogoan, Goiko Zinera dakar Aramaiok bere pelikula

Ondarroa

Emozioa ziurtatuta egongo da bihar zinean: Aitzol Aramaioren 'Un poco de chocolate'-k hartuko du pantaila.

larraitz ibaibarriaga

Aretorik garrantzitsuenean. Herrian. Gaztetan neguko domeka arratsaldeak pasatzen zituen lekuan... Hantxe, Goiko Zinean aurkeztuko du bihar Aitzol Aramaiok bere azkenenengo sormena: Un poco de chocolate.

Horren berri ematen dute azken egunetan pelikularen kartel koloretsuek, han-hemenka. Emanaldirako ordu gutxiren faltan, batez ere emozioa sentitzen du Aramaiok. «Ikusle guztiak ezagutuko ditut, eta gauza piloa etorriko zait burura pelikula ikusten nagoen bitartean».

Lehenengo platera, bigarrena eta postrea

20:00etan hasiko da aurkezpen ekitaldia. «Berezi-berezia izango da», arrazoi askogatik: pelikulan parte hartu duten ondarrutarrak egongo dira Bideonerako butaketan: Ugaitz Alegria, Ion Iñaki Artetxe, Begoña Anakabe, Aitor Idoeta, Xabier Idoeta eta Alexander Idoeta. Ana Elordi eta Karle Begiristain faltako dira bakarrik, lan kontuak direla eta.

Eta pantailan agertuko diren aurpegi ezagunak ez eze, Ondarroako gauza asko topatuko dituzte ikusleek. Izan ere, aitaren, amaren, izebaren, amonaren edota Txitxipotxin koadrilaren gauza asko sartu ditu ondarrutarrak tartean-tartean. «Eta pertsona horiek egongo dira bertan», dio horrek ematen duen zirrara puntuagaz.

Filmaren aurkezpenagaz hasiko da ekitaldia. Ostean, pelikulak hartuko ditu hurrengo 90 minutuak. Eta ez da hor amaituko. Argiak pizten direnean, mahai-ingururako tartea egongo da: ikusleek nahi dituzten galderak egin ahal izango dituzte; aktoreek eta zuzendariak euren aldetik, esperientziaren berri emango dute.

Lau aste Holliwoodeko ekoizpenekin lehian

Zinemetan apirilaren 30ean ematen hasi zirenetik lau aste pasatu dira. Euskal Herrian ez eze, Un po-co de chocolatek ondo-ondo funtzionatu du Espainian, Herrialde katalanetan zein Kanarietan. «Izugarrizko lorpena» da hori merkatua zelan dagoen ikusita. Eta harrera zelan doan ikusita, bosgarren bat ere posible jotzen du zuzendariak.

Besteak beste, Robert Downey Jr.en Iron Man-egaz edota Al Pacinoren 88 minutos ekoizpen handiekin lehiatu ostean, orain, Spielbergen Indiana Jones datorkio Aramaiori albora: «Maila berean lehiatzen duzu. Indiana Jones dago hor, eta zurea alboan. Zurea pixka bat jaisten denean, Indiana Jonesek sartuko dizkizu beste lau Indiana Jones», aitortzen du, barrezka.

Jendeak atera du aurrera Un poco de chocolate. Jendeari asko gustatu zaio, eta horixe da zuzendariak gehien baloratzen duena. «Emozionatuta nago jendearen erreakzioak ikusita: negarra, barrea...». Eskerrik asko esan dioenik ere egon da. Hor konturatu zen zuzendaria pelikulak hunkitu egiten zuela, eta «ahoz ahokoa» izango zela arrakastaren giltza.



 


pelikula



Aurkezpen ekitaldia. Bihar, hilak 23, 20:00etan, Bideoneran.

Emanaldiak. Zapatuan, 19:00etan eta 22:00etan; domekan, 16:30ean eta 19:00etan.

Un poco de chocolate

Zuzendaria. Aitzol Aramaio.

Gidoia. Aitzol Aramaio eta Michel Gaztanbide.

Aktore nagusiak. Hector Alterio, Daniel Bruhl, Julieta Serrano, Barbara Goenaga, Marian Aguilera, Ramon Barea, Gorka Otxoa eta Mikel Albisu.

Musika. Bingen Mendizabal.

Iraupena. 90 minutu.





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ERAKUSKETA


LEKEITIO, Kultur etxeko Eskolape erakusketa gelan - 2008-11-11

ERAKUSKETA

Motorren erakusketa
MARKINA-XEMEIN, Uhagonen - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.