
Lea Ibarreko udaleku irekietan izena emateko epea bihar amaitzen da
Gizartea
Aulestin egingo dira, eta eskola leku finko moduan erabiliko badute ere, ekintzak herri osoan egingo dituzte.
asier alkorta
Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak antolatuta, 2008ko udaleku irekiak abian dira beste behin ere. Aurten, 1996 eta 2005 urte bitartean ¬biak barne¬ jaiotako umeek parte hartu ahalko dutela iragarri du Mankomunazgoak. Udalekuak uztailaren 7tik 24ra egingo dira Aulestin, baina izena emateko epea bihar amaitzen da.
Eskola abiapuntutzat hartuz, udalekuetan izena ematen duten umeek ekintza asko egingo dituzte herriko txoko guztietan. Urtxintxa-Eragintza astialdi taldeko begiraleen ardurapean, uztailaren 7tik 24ra arte, 10:00etatik 13:00ak arte hainbat tailer eta jolas egingo dituzte umeek.
Helburu zehatzak
Hainbat adineko umeak batuko direnez, talde bat baino gehiago egingo dtuztela azaldu du Mankomunazgoak. Gainera, udalekuok euskara hutsean egingo direla argitu nahi izan du. Bestalde, iazko arazoak eta kezkak saihesteko neurriak hartuko dituztela argitu dute.
Udalekuak jolas eta denbora pasa hutsetik asko urruntzen direla azaldu dute, helburu finko batzuei jarraituta egiten direlako. «Oporraldia modu berezi baten pasatzeko alternatiba bat dira antolatzen ditugun udaleku irekiak». Ingurunea jolasen bitartez ezagutu eta alboko herrietako umeekin hartu-emanak egiteko aukera ematen dutela gaineratu dute antolatzaileek. «Gainera, irudimena eta sormena aktiboki bultzatu nahi ditugu horrelako ekimenen bidez».
Lea Ibarra osatzen duten herrietako umeei zuzenduta dauden udalekuak izanik, Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoko Kultura Batzordeak udalerri guztietan garraio zerbitzua ipiniko du. Zerbitzu horretaz baliatu nahi dutenek horrela adierazi beharko dute izena emateko beteko duten aurrematrikula orrian.
Aurrematrikulak eskoletan eta postontzietan
Aurrematrikula orriak eskolen bidez zabaldu ditu Mankomunazgoak. «Gutunontzietan ere banatu ditugu, baina inork gehiago beharko balitu, Lea Ibarreko herrietako udaletan aurki ditzake; eskuragarri daude herri guztietan».
Umearen datuak zehazteaz gain, garraio zerbitzua behar duten edo ez adierazi beharko dute gurasoek. Aurrematrikula orrian bertan kuotak ere azaltzen dira. Lea Ibarreko herriren bateko umeak direla jakinda, familia bateko umeak 52 euro ordaindu beharko ditu, bi dituenak 42 euro eta hirukoek 37. Bost herrietan erroldatuta ez dauden baina Lea Ibarre- koekin lotura zuzena duten umeek ere izena emateko aukera edukiko dute; kasu horietan, berriz, kuota 65 eurokoa izango da.
Aurrematrikula orria bete ondoren, fitxa Lea Ibarreko udaletxeetan edo eskolan utzi beharko dute gurasoek. Izena emateko epea amaitzen denean, Makomunazgoak gurasoekin bilera bat egiteko asmoa duela esan du.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
MUSIKA KONTZERTUA
SANTA ZEZILIA EGUNEKO KONTZERTUA
MARKINA-XEMEIN, Kontzekupean - 2008-11-20
DEIALDIAK
Artibai FT-Athletic-Real Sociedad hirukoa
MARKINA-XEMEIN, Barroeta Futbol Zelaian - 2008-11-20
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.